Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3791

ERABAKIA, 1997ko ekainaren 19koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza saileko Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariarena, Justizi Administrazioko ofizialen, languntzaileen eta agenteen kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsen deialdia egiten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1997ko maiatzaren 26ko Aginduak (1997ko ekainaren 9ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 108zk.), auzitegi-mediku, ofizial, laguntzaile, eta agenteen kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko, bitarteko funtzionarioak izendatzeko, proposatzeko eta aukeratzekoak bere bigarren atalean aurrikusten du Justizi Administrazioaren zerbitzu eta organo judizialetako postuetan aldibaterako lan egin nahi duten pertsonen zerrenden sortzea.

Aipatu Aginduaren 1. atalaren arabera, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, zerbitzuaren behar izanak direla eta, Justizi Administrazioko bitarteko funtzionarioak izenda ditzake behin-behinekoz Justizi Administrazioko zerbitzuetan, fiskaltzetan, eta organo judizialetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, ohiko eran funtzionario titularren bidez lanpostu horiek hornitu ezin direnean eta baita ere premiazko egoeretan aipatu plantilak indartzeko.

Aipatu Agindua betez, Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritza honek Justizi Administrazioko ofizialen, languntzaileen eta agenteen kidegoetarako lan-poltsak sortzeko deialdia erabaki du. Lan-poltsa Euskal Autonomi Elkartearen eremurako izango da eta ondorengo oinarrietara makurtuko da:

1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Justizi Administrazioaren zerbitzu eta organo judizialetako aldibaterako lanpostuetan lana egin nahi duten pertsonen zerrendak osatzea du xedea deialdi honek.

1.2.– Justizi Administrazioko funtzionarioen ondorengo kidego bakoitzeko sortuko dira lan-poltsak: ofizialen kidegorako, laguntzaileen kidegorako eta agenteen kidegorako.

Aipatu poltsak Autonomi Elkarte osoko hedadura badute ere, interesatuek Lurralde Historiko bakarra hauta dezakete, lurralde horretako lanpostu hutsetan besterik ez lanik egiteko.

2.– Izangaiaren betebeharrak.

2.1.– Deialdi honen ondorioz sortuko diren zerrendetan sartzeko aukera ondorengo hauek izango dute:

– Justizi Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko Arautegi Organikoetan eskatzen diren betebaharrak betetzen dituen edonork.

– Eskabideak aurkezteko epearen amaieran bitarteko gisa edo aldi baterako lan-kontratupeko gisa lanean dihardutenek.

2.2.– Gainera, zerrendetan sartzeko honoko betebeharrak eskatuko dira:

a) Enpleguko Institutu Nazionalean izena emana izatea enplegu eskatzeko edo hobetzeko. Eskabideak aurkezteko epearen amaieran bitarteko gisa edo aldi baterako lan-kontratupeko gisa diharduten haiek betebehar hau betetzetik salbuetsita izango dira.

b) 65 urte edo gehiago ez betetzea deialdi hau egiten den urtean zehar.

c) Bizilekua Euskal Autonomi Elkartean izatea.

3.– Eskabideen aurkezpena.

3.1.– Deialdian parte hartzeko eskabideak 1997ko maiatzaren 26ko Aginduaren I Eraskinaren (1997ko ekainaren 9ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) ereduaren araberakoak izango dira eta Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, 30 egunetan, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.2.– Ondorengo idazatian aipatzen diren egoitza administratiboetan edo posta ziurtatuz aurkeztu behar dira eskabideak, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 atalak ezarritakoarekin bat edo aipatu testu l<FONT FACE="Garamond 3" ega <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>lean aurrikusitako beste edozein eran.

3.3.– Ondorengo egoitza administratiboetan jaso ahal izango dira eskabideen ereduak:

– Arabako <FONT FACE="Garamond 3" E.A.T. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Gasteiz etorbidea 18, 01008 Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaiko <FONT FACE="Garamond 3" E.A.T. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lersundi kalea 20, 48009 Bilbao.

– Gipuzkoako <FONT FACE="Garamond 3" E.A.T. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> San Martin kalea 41-4. 27007 Donostia-San Sebastian.

3.4.– Izangaiek eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Orokorrak

Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia

Erroldaren edo bizilekuaren egiaztagiria

Enplegua eskatzeko edo hobetzeko Enplegu Institutu Nazionalean izena emanaren egiaztagiria. Eskabidea aurkezteko epearen amaieran bitarteko funtzionario gisa edo aldibaterako lan-kontratupeko gisa dihardutenek ez dute agiri hau aurkeztu beharko

Kidego bakoitzean sartzeko eskatzen den titulazioaren fotokopia eta bereziki:

Ofizialen kidegorako: Batxilergo Bateratu Balioanitza ( <FONT FACE="Garamond 3" BBB<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) edo baliokidea

Laguntzaileen kidegorako: Eskola-graduatua edo baliokidea, baita mekanografi praktiken diploma edo egiaztagiria ere.

Agenteen kidegorako: Eskola-ziurtagiria edo baliokidea.

b) Justizi Administrazioan egindako zerbitzuak

Bitarteko funtzionario izanda egindako zerbitzuak egiaztatzeko, ihardunean egondako organo edo zerbitzuetako fiskal burua, Institutu-zuzendaria, idazkari judiziala edo gerentearen agiria aurkeztu behar da, 1997ko maiatzaren 26ko Aginduaren II Eraskineko(1997ko ekainaren 9ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) ereduari jarraiki.

c) Nahiz eta ez den eskatzen kreditatzen duen agiririk, eskabidean honakoak adierazi behar dira:

– Aipatu funtzionarioen kidegoan sartzeko azken deialdiko probetan parte hartu izana.

– Euskal Autonomi Elkarteko organo judizialetako lanpostuetako bereziki Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak antolatzen dituen informatikako prestakuntza-ikastaroetako probetxamenduaren egiaztagiria.

4.– Aholku-Batzordea

Aholku Batzordea izango da lan-poltsa bakoitzaren hurrenkera adierazitako merituen arabera zehaztekorakoan sortzen diren gora-behera guztiak aztertzeko ardura izango duena eta organo eskudunari proposamenak igorriko dizkiona. Batzorde hori ondorengoek osatuko dute:

Lehendakaria

Lehendakari titularra: Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendaria.

Ordezko lehendakaria: Pertsonaleko zerbitzu-burua.

Batzordekideak:

– Euskal Autonomi Elkarteko Justizi Administrazioaren eremuan ordezkaritza zabalena duten sindikatuek proposatutako langileen ordezkari bat. – Idazkari lanak beteko dituen Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, boza eta botoa duena.

Ondorio guztietarako, organo kolegiatuen ihardunari buruz Herri Administrazioen Legel Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (1992ko azaroaren 27ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) ezarritakoaren arabera gidatuko da batzordea.

5.– Baloraziorako prozedura.

5.1.– Kidego bakoitzeko lan-poltsan izangaien hurrenkera merezimendu orokorren araberakoa izango da eta aldi berean espezialitateka sailkatuak, haien lan-profil berezia zehazteko.

5.2-.Honakoak dira merezimendu orokorrak eta bere baremazioa.

a) 0,25 puntu emango dira, kidego jakin bateko lan-poltsan sartzeko, kidego horretan Justizi Administrazioko bitarteko funtzionario legez lanean emandako hilabete bakoitzeko. Gehienez ere 10 urtetakoa zenbatuko da.

b) 2 puntu emango dira, sartu nahi den kidegorako azkenekoz deitutako oposaketaren lehen ariketa gainditu izanagatik.

c) Puntu 1 zuzenbidean lizentziatuak diren eskatzaileei.

d) 0,5 puntu eskatzaile kriminologoei, gizarte graduatuei, zuzenbidean diplomatuei edo titulu baliokidea dutenei.

e) Euskararen ezagutzak honako balorazioa izango du:

– <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren 6. maila edo baliokidea, 0,33 puntu.

– <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren 9. maila edo baliokidea, 0,66 puntu.

– <FONT FACE="Garamond 3" EGA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> titulua edo baliokidea, puntu 1.

5.3.– Lanaren berarizko profila zehazteko erizpideak, honakoak dira:

a) Baliabide informatikoak beharrezko dituzten lanpostuetako berarizko informatikako prestakuntza-ikastaroetako probetxamendua.

b) Euskararen ezagutza, 1997ko maiatzaren 26ko Aginduaren (1997ko ekainaren 9ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) aldibaterako xedapen bakarrarekin bat.

c) Justizi Administrazioan jardun dutela egiaztatu dutenek egindako zerbitzuen arabera sailkatuko dira honako arloetan:

– Zibila, Administrazioarekiko-Auzigaietakoa eta Lana.

– Penala (Izapidetza penaleko bulegoak, informatizatutako goardia zerbitzua eta fiskaltzak barne).

– Besteak (Guztientzako Zerbitzu Orokorrak -Banaketa bulegoa, Izapideketa bulegoa- Dekanatoak, Habilitazioa, Erregistro Zibila, Gobernu Idazkaritza, Auzitarako mediku-zerbitzuak eta Bake Epaitegiak).

Halere, sailkapen bat baino gehiagotan egoteko aukera izango da baldin eta bigarren eta hirugarren sailkapenerako gutxienez sei hilabeteko zerbitzua egiaztatzen bada. Ihardunean egondako organo judiziala mistoa bada, interesatuek bien artean aukeratu beharko dute. Interesatuek aukeratzen ez badute, Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzak aukeratuko du aurkeztutako merezimenduei hobeto egokitzen zaiena.

5.4.– Izangaien hurrenkera 5.2. idazatian aipatutako merezimendu orokorren baremoa ezarrita lortutako puntuen araberakoa izango da. Berdinketa suertatuko balitz, merezimenduen hurrenkeran lehenetan puntu gehiago izateak hautsiko luke berdinketa; berdinketak iraungo balu, berau apurtzeko, azken oposaketaren ariketan puntuazio hobea nork lortu duen izango da kontutan, edo hori ezean, lehentasun alfabetikoa, azken enplegu publikoaren eskaintzari zegokion letratik hasita.

6.– Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epearen amaieratik hasita, hurrengo hilabetearen barruan, Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariak onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrenda erabakiko du eta Justizi Auzitegi Nagusiko iragarki taulan, Auzitegi Probintzialekoan, Fiskaltzetakotan, Dekanatu eta Auzitarako Anatomia Institututakotan eta Eukal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

7.– Lan-poltsan onartutakoen behin betiko zerrenda:

Izangai onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita interesatuek hamar eguneko epea izango dute Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzan poltsaren edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko eta poltsa batetan baino gehiagotan egonez gero, aukera egiteko; aukeratzen ez bada, 1997ko maiatzaren 26ko (1997ko ekainaren 9ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) 2.2. atalean ezarritako hurrenkerari jarraiki, dagokion lehen poltsan sartuko da. Erreklamazioak, beraiek egiteko epean amaitu eta hamabost eguneko epean erabakiko dira Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio.

Behin betiko lan-poltsak Justizi Auzitegi Nagusiaren iragarki taulan jarriko dira, baita Audientzi Probintzialetan, Fiskaltzetan, Dakanatoetan, Auzitarako Anatomia Institutuetan eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izango dira, erreklamazioak erabakitzeko ematen den epea amaitu eta gehienez hamabost eguneko epean.

Behin betiko lan-poltsetan ezin izango dira aldaketak egin 1997ko maiatzaren 26ko Aginduak (1997ko ekainaren 9ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) aurrikusitako kausetatik kanpo.

8.– Errekurtsoak.

Deialdi honek ez du Administrazio bidea agortzen; bere aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Justizi sailburuordeari hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Aldi berean, deialdi honetatik eratorritako ekintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dira Justizi sailburuordearen aurrean Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera.


Azterketa dokumentala