Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3792

ERABAKIA, 1997ko ekainaren 11koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arabako lurralde ordezkariarena, gasa eramateko gasodi bat jartzeko baimena ematen duena. Ramal de gas natural de Vitoria-Gasteiz y sus instalaciones auxiliares da gasodi horren izena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ikusi da: Enagas, S.A. enpresak (América hirib., 38, 28028 Madril) hala eskatuta Eusko Jaurlaritzaren Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arabako lurralde ordezkaritza honetan hasiera eman zaion espedientea. «Ramal de gas natural de Vitoria-Gasteiz y sus instalaciones auxiliares» izena duen proiektuaren arabera egingo den eta gas naturala eramateko den gasodia instalatzeko baimen administratiboa eskatzen da idazki horretan.

Ikusi da: aurkeztu den proiektua, <FONT FACE="Garamond 3" ICAI<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ko kidea den Salvador Soler González jaunak, injeniariak, izenpetutakoa. Kolejiatu zk.: 596. Colegio Nacional de Ingenieros <FONT FACE="Garamond 3" I.C.A.I.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> delakoak 1997ko urtarrilaren 15ean 0119/97 zenbakiaz bisatutakoa.

Hau honela da: Enagas, S.A. enpresa da Vitoria-Gasteizko udalerriko industrietara gas naturala eramateko, hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboaren titularra. Industri eta Energi Ministerioaren 1980ko uztailaren 21eko Aginduaz eman zen emakida hori. Hau honela da: aipatu den proiektu horren instalazioentzako baimen administratiboaren aldeko eskabidea aurkeztu zuen Enagas, S.A. enpresak. 1997ko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1997ko martxoaren 26ko Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta 1997ko martxoaren 19ko El Correo Español el Pueblo Vasco egunkarian argitaratu zen eskabide hori.

Hau honela da: proiektu honen eraginpean jausten diren erakundeei, txostena eta baldintzak aurkezteko eskabidea egin zitzaien. Eta aginduta dagoenaren arabera jendaurrean jarrita egon ondoren, honako txosten hauek jaso dira:

– Euskalnet: gurutzeguneek eta paralelismoek bete beharreko baldintza teknikoen berri ematen du.

– Telefónica de España, S.A.: planoa bidaltzen du instalazioen kokalekua zehaztuz; aldi berean, obrak gauzatu daitezenean datu gehiago emango lituzkeela ere ematen du aditzera.

– Defentsa Ministerioko Dirección General de Armamento y Material izena duen erakundea: obrek bete beharreko segurtasun eta kalitate mailako neurri teknikoen proposamena eginez eman du erantzuna, <FONT FACE="Garamond 3" INTERDEF<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> delakoaren bidez, 5 zenbakiaz. Enagas, S.A. enpresak, aldi berean, zuzenki eman dio erantzuna alegaziogileari eta, gainera, horren eskabideak onartuaz.

– Amvisa: proiektuaren baldintza orokorrak onartu egiten ditu eta gurutzeguneetarako neurriak proposatzen ditu.

– Arabako Foru Aldundia: N-204 eta A-3604 errepideekiko gurutzegune eta separazio mailako baldintzak aipatzen ditu eta bai baldintza orokorrak ere. Diputatu nagusiaren Saileko Herrilan eta Garraio Zuzendaritzaren bidez egin du hori.

– Arabako Foru Aldundia: Kultura eta Euskarako Sailaren, Museo Zerbitzuaren eta Arabako Arkeologi Museoaren bidez, proiektuaren instalazioak jarriko liratekeeneko lekuen gertuan aztarnaleku arkeologikoak agian egon daitezkeenaren informazioa ematen du.

Hau honela da: jendaurrean jarrita egon ondoren, proiektuek hartzen dituzten norbanakoen hainbat alegazio aurkeztu ziren. Hona hemen horien laburpenak:

Iñigo Bilbao Urrutia jaunak, trazadura aldatzeko eskabidea aurkezten du, lur gutxiago hartzeko eskatu eta, eskaintzen duen krokisaren arabera, egin dadila bidea bere lurzatitik zehar, V-A-012 eta V-A-022 erpinen artean. Eta hori, honako honen izenean: VI-VI-303, 307, 309, 310,311,313,314,315 eta 317 lurzatien, Zumeta izeneko bidearen eta Arabako Teknologi Elkartearen parkerako sarrera-errepidearen titularra den Tuboplast Hispania, S.A. enpresaren ordezkotza eginez eskatzen du jaun horrek.

Jesús M.ª Rodríguez jaunak, Teknologi Parkearen ordezkotza eginez, honako hau ematen du aditzera, alegia, Tuboplast Hispania, S.A. enpresak egiten duen proposamenak eskaintzen duen irtenbidea egokitzat jotzen duela eta, eragina duenaren heinean, onartu egiten duela. Bestalde zera eskatzen du: <FONT FACE="Garamond 3" ATP<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> rako sarbidea ez erabiltzeko obretarako sarbide gisa, inguruan dauden nekazaritza-bideak baizik.

Josu R. Idígoras jaunak, Miñano Goieneko Administrazio Batzordeko lehendakaria denak, obrak amaitu ondoren bideak eta lurrak lehen zeuden bezalaxe jartzeko baldintza ezartzen du eta hiriguneraino gasa eraman dadinaren aldeko eskabidea aurkezten du.

Hau honela da: alegazio horiek Enagas, S.A. enpresari bidali zaizkio. Banan-banako idazkien bidez eman du erantzuna bere garaian eta espedientean jaso dira idazki horiek. Horretaz aparte, baldintzak eta aldaketak onartu egiten ditu eta aurkeztu diren oharrak aintzat eman ditu.

Zehazki, honako erantzun hauek eman dizkie ondoren aipatzen direnek aurkeztutako alegazioei:

Amvisa: onartu egiten ditu gurutzeguneei buruzko baldintzak. Arabako Foru Aldundiko Kultura Saila, Museoen Zerbitzua: lanak burutzeari buruz aurkeztu diren baldintzak onartu egiten dituela erantzun dio. Zehazkiago esateko, arkeologia-aztarnak egon daitezkeenaren susmoen berri dagokion Sailari emango diola esaten dio.

Arabako Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Saila, Herrilan Zuzendaritza: proposatu diren baldintza teknikoak onartu egiten dituela erantzun dio.

Defentsako Ministerioaren Dirección General de Armamento y Material erakundeari, <FONT FACE="Garamond 3" INTERDEF <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> delakoaren bidez zuzen erantzun dio, 5 zenbakiaz. Zuzendaritza horrek onartu egin ditu enpresarengandik eskuratu dituen oharrak, ordezkaritza honetan 1997ko maiatzaren 2an jaso den idazkian esaten denez.

VI-VI-303, 307, 309, 310,311,313,314,315 eta 317 lurzatien titularra den Tuboplast Hispania, S.A. enpresaren ordezkaritza egiten duen Iñigo Bilbao Urrutia jaunari: proposatzen den ordezko alternatibari onarpena ematen diola erantzun dio. Ematen zen titularitatea, bidezkoak diren ziurtapenak gauzatu ondoren, zuzendu egingo duela ere esaten da erantzunean.

Teknologi Parkearen ordezkotza egiten duen Jesús M.ª Rodríguez jaunari, zera erantzuten dio: ahal den neurrian beteko dela eskabidea obrak burutzeko aldian zehar.

Josu R. Idígoras jaunari, Miñano Goieneko Administrazio Batzordeko lehendakariari: lanei dagokienetan aurkeztu duen eskabidea ahal den neurrian beteko dela obrak burutzerakoan; baina, gasaren hornidura herrira eramateari dagokionetan, Gasnalsa-ri egin beharko diola eskabidea erantzuten dio, izan ere, Enagas, S.A. enpresak ez baitu baimen administratiborik etxeen eta merkataritza-guneen gas-honidura egiteko.

Zera kontuan hartuta: trazadura aldatzeko eskatuz aurkeztu diren al<FONT FACE="Garamond 3" ega <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>zioei dagokienetan zera esan behar da, alegia, onura eta interes publikoak duela lehentasuna interesatuen komenientzia partikularren gain eta honako hauek hartu behar direla kontuan: instalazioak izan behar dituen segurtasun-baldintzarik onenak; beste sektore batzuei buruz indarrean dauden legeak betetzea; eta, lurren distantzien eta erabilpenen erregimenari dagokionetan, beste hirugarren batzuek izango lituzketen kalteak, eskatu diren aldaketak gauzatzea gertatuko balitz; eta, azkenik, trazaduraren arrazionalitate orokorra, honako hautxek kontuan hartuta, hau da, beronen ekonomia, kontsumorako sarrera-puntuak, obrak exekutatzeko eragozpenak eta beste batzuen kontrako kalteak.

Zera kontuan hartuta: Euskal Autonomi Elkarteko Organo Administratiboak du era honetako instalazioetarako baimena emateko ahalmena eta, kasu honetan, Arabako Lurralde Ordezkaritzari, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan xedatzen dena aplikatuz.

Zera kontuan hartuta: eskatzen diren lege-erregelamendu mailako izapide guztiak bete dira. Eta lurralde ordezkari honek, hauxe,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> «Ramal de gas natural a Vitoria-Gasteiz y sus instalaciones auxiliares» izena duen proiektuaren arabera gas naturala eramateko gasodia jartzeko Enagas, S.A. enpresari baimena ematea, honako baldintza hauek ezarriz: 1. Arabako Teknologi Parkearen alboan, Miñanon, dagoen balbulan du hasiera baimenaren gai izan den gasodiak, parkerako sarbide-errepidearekiko paraleloki doa eta, gero, N-240 errepidearekiko paraleloki <FONT FACE="Garamond 3" ENE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ra arte. Estazio hau Arabako Base Militar delakorako bidearen alboan egingo da. 8“-ko hodian sartuko dira elementu guztiak. Presioa: 72 bar artekoa.

Honela jarraitzen du 16“-ko hodian, 16 bar-eko presioaz, aipatu den bidearekiko paraleloki, 150 metrotan. Gurutzatu egiten du eta Gamarra Nagusira doan nekazaritza-bidearekiko paraleloki jarraitzen du, Zadorra ibaia gurutzatzen du eta Gamarrako plaza zeharkatzen du gero. Gamarra Ataria kaletik zehar doa Travesía del Norte delakora arte. Hemen du amaiera.

2. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz (1973.11.21eko <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) onartu eta gas errekaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamendu Orokorrean, Industriako Ministerioaren arauetan edo 1974ko azaroaren 18ko Aginduaz (1974.12.6ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) onartu eta gas err <FONT FACE="Garamond 3" ega<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ien Sare eta Estekaguneei buruzko Arautegian eta Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko Aginduan (1983.11.8ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) xedatzen diren guztiak bete beharko dira beti. 3. Baimenaren gai diren instalazioa jardunean jartzeko epealdia, 24 hilabetekoa izango da, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita.

4. Erabaki honen bidez baimentzen diren instalazioak, «Ramal de gas natural de Vitoria-Gasteiz y sus instalaciones auxiliares» izena duen proiektuaren eta aurkeztu diren agiri teknikoen arabera burutu behar dira. Hona hemen horri buruzko oinarrizko datuak:

Baimenaren xedea: instalazioen proiektua, hau da, Vitoria-Gasteizerako gas naturalaren adarra eta beronen instalazio laguntzaileak egiteko proiektua hain zuzen. Vitoria-Gasteizko udalerria hartzen du.

Deskripzioa: Arabako Teknologi Parkearen alboan, Miñanon, dagoen balbulan du hasiera trazadurak. Parkerako sarrera-bidearekiko paraleloki doa eta, gero, N-240 errepidearekiko paraleloki <FONT FACE="Garamond 3" ENE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ra arte. Estazio hau Arabako Base Militar delakorako bidearen alboan egingo da. Aipatu den bidearekiko paraleloki doa 150 metrotan. Gurutzatu egiten du eta Gamarra Nagusira doan nekazaritza-bidearekiko paraleloki jarraitzen du, Zadorra ibaia gurutzatu eta Gamarrako plaza zeharkatzen du gero. Gamarra Ataria kaletik zehar doa Travesía del Norte delakora arte. Hemen du amaiera.

Zerbitzuaren presioa: 72 eta 12 bar.

Altzairuzko hodiak: 8“ eta 16“ diametrokoak. Guztirako luzeera: 8.657 metro.

5. Proiektuaren eraginpean sartzen diren erakundeek aurkeztutako txostenen eta baldintzen arabera egin beharko dira gurutzegune bereziak.

6. Onarpenaren gai izan diren proiektuetako oinarrizko datuen gain eragina izan dezaketen oinarrizko datuetan aldaketak egin ahal izateko, lurralde ordezkaritza honen baimena beharko da.

7. Indarrean dauden xedapenetan agintzen denaren arabera burutu behar diren ikuskaketa, entseiu eta proba orokor edo partzialen berri Arabako Lurralde Ordezkaritzari eman beharko dio emakidadunak, behar hainbateko aurrerakizunez. Halaber eta obrei hasiera eman baino lehen, obrak egiteari buruzko plan zehatz bat aurkeztu beharko du emakidadunak.

8. Obrak amaitu ondoren, bidezkoak diren entseiuak eta probak gauzatuko dira eta agintea duen teknikariak izenpetutako eta dagokion Kolegio Ofizialak bisatutako azken ziurtagiria eskatu beharko da. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza honek onartutako arauei eta aplikagarriak izan daitezkeen gainontzeko arau teknikoei jarraituz burutu eta muntatu direla instalazio horiek jaso beharko da ziurtagiri horretan.

9. Enagas, S.A. enpresak, instalazioak amaitu direnaren berri emango dio lurralde ordezkaritza honi, honek behin-betiko ikuskapena eta jardunean jartzeari buruzko akta egin ditzan. Horiek burutu gabe ezin jarri ahal izango dira jardunean. Ondorio hauetarako, lurralde ordezkaritza honek, trazaduraren edozein puntutan hodiak ateratzeko agindua eman ahal izango du, erabaki honetan aipatzen diren baldintza teknikoak bete diren ala ez jakin ahal izateko.

10. Erabaki honetako gainontzeko arauetan finkatzen direnen kaltetan gabe, honako hauek bete beharko dituzte baimenaren gai izan diren instalazioek:

I. Hodiei dagokienetan.

a) Ezin egin ahal izango da golda edo antzeko lanik 50 cm-tik gorako sakontasunez. 4 m-ko lur-zerrenda hartzen du debekuak, gasodiaren trazadurarekiko simetrikoki eta beronen luzeeran zehar.

b) Ezin landatu ahal izango da zuhaitzik edo enbor luzeko zuhaiskarik, trazaduraren ardatzetik hasi eta bi (2) metrora, alde batera eta bestera.

c) Ezin egin ahal izango da inolako eraikinik ez eta aldibaterakoak baldin badira ere. Ezin burutu ahal izango da, gasodiaren eta honekin baterako elementuen jardun, zaintza, kontserbazio edo konponketetarako kalteak edo eragozpneak ekar ditzakeen egintzarik. Trazaduraren ardatzetik hasi eta 5 metrora arteko distantzia hartzen du debekuak eta errespetatu beharreko distantzia, nahiz alde baterakoa, nahiz besterakoa. Hala ere, kasu berezietan eta, justifikatutako arrazoiak direla medio, lehen aipatu den distantzia hori baino txikiagora eraikitzea beharrezkoa izan dadinean, baimena eskatu ahal izango zaio Industriako Lurralde Ordezkaritzari. Honek ebazpena emango dio gaiari, bidezkoak diren txostenak aztertu ondoren.

d) Instalazioak jartzeko, zaintzeko, mantentzeko, konpontzeko edo berritzeko baharrezkoak diren langileek eta beste elementu batzuek sarrera librea izango dute. Kalteak egitea gertatuz gero, ordaindu egin beharko dira. e) Aldibaterako okupatzea: lurzatien planoetan eta hartzen diren ondasunen eta eskubideen banan-banako zerrendan aditzera ematen den lurra aldibaterako okupatzea, obrak burutu ahal izateko. Ondoren aipatzen diren jardunak egiteko beharrezkoa den denboraldirako izango da okupazioa:

1. Pista edo bide bat egitea: erretena egiteko eta hodiak jartzeko makinak sartu ahal izateko; eta gasodia egiteko beharrezkoak diren pertsonak, kamioiak eta beste ibilgailu batzuek ibili ahal izateko.

2. Erretenetik ateratako lurra edukitzea: gasodia jarri ondoren, lur hori lehengo lekuan jarri arte.

II. Babes katodikoaren estazioei dagokienetan.

a) Golda, zulaketa edo beste antzeko lan batzuek ezin egin ahal izango dira, 50 cm baino sakontasun handiagora. 3 m-ko zabalera duen lur-zerrenda hartzen du debekuak, ardatzetik hasi eta metro eta erdira, nahiz alde batera, nahiz bestera. Babes katodikoaren estazioetatik hasi eta gasodira arte.

b) Zuhaitzik edo sustrai sakonak dituzten zuhaiskarik ezin landatu ahal izango da; eraikinik ezin egin ahal izango da, aldibaterakoak baldin badira ere. Ezin burutu ahal izango da, jardunari, zaintzari, kontserbazioari eta konponketei dagokienetan kalteak edo eragozpenak ekar ditzakeen inolako egintzarik. Estekaketa-hariaren edo elementu dispertsatzailearen trazaduraren ardatzetik hasi eta bi metro eta erdi baino distantzia txikiagora, ez alde batera, ez bestera, ezin jarri ahal izango da eragozpenik.

c) Igarobide-zor iraunkorra: hiru metroko zabalera duen lur-zerrendan zehar, ardatzarekiko simetrikoki; bertan sartuko dira estekaketa haria, elektrizitate hariak eta elementu dispertsatzaileak, babes katodikoaren estazioetatik hasi eta gasodira arte.

d) Instalazioak jartzeko, zaintzeko, mantentzeko, konpontzeko edo berritzeko baharrezkoak diren langileek eta beste elementu batzuek, sarrera librea izango dute.

e) Lurrak aldibaterako okupatzea, obrak burutzeko behar bat denez: bost metroko fondoa duen zerrenda bat hartuko du okupazioak, babes katodikoaren estazioetatik hasi eta gasodira arte. Ondoren aipatzen diren jardunak gauzatzeko beharrezkoa den denboraldia iraungo du okupazioak:

1. Pista edo bide bat zabaltzea: erreten bat egiteko bide emango duena, estekaketarako hariak eta elementu dispertsatzaileak jartzeko eta instalazioak egiteko beharrezkoak diren pertsonak, kamioiak eta beste ibilgailu batzuek ibiltzeko erraztasunak eskaintzeko bidea.

2. Erretenetik ateratako lurra edukitzea: babes katodikoaren estazioen zerbitzurako hariak eta elementu dispertsatzaileak jarri ondoren, lurra jartzeko lekua, lur hori lehengo lekura eraman arte.

Hemen ezarri diren baldintzak bete ahal izateko, Enagas, S.A. enpresak, hariak jarri baino lehen eta instalazioak jardunean jarri aurretik, aurreko I) eta II) idazatietan aipatzen direnak jaso beharko ditu jabeekin izenpetu ditzan hitzarmen eta akordioetan. Bestalde, horiek bete daitezen zaindu beharko du enpresak eta, ez-betetzea emango balitz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzari eman beharko dio horren berri.

11. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak beretzat hartzen du baimen hau indargabetzeko eskubidea, ezarri diren baldintzak ez direla bete ziurtatzea gertatuko balitz. Ez-betetze hori, eman diren datuak egiazkoak direlako edo salbuespenezko beste arrazoi batek ekar lezake.

Udal eta probintzia mailako agintariek eman beharreko autorizazio edo baimenen edo obrak egiteko behar diren beste batzuen kaltetan gabe ematen da baimen hau eta horiek kontutan hartu gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariri, honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan eta hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan halaxe xedatzen delako.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko ekainaren 11.

<FONT FACE="Garamond 3" Lurralde ordezkaria,

<FONT FACE="Garamond 3" JUAN IGNACIO IBARRONDO UNAMUNZAGA.


Azterketa dokumentala