Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 1997ko uztailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

José María Juanpérez Iturriren Notariotza (Gernika-Lumo)
3804

IRAGARPENA, 1/97 zenbakia duen judizioz kanpoko hipoteka exekutiboaren espedienteari buruzko enkantearena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Nik, José María Juanpérez Iturrik, Bilbaoko Elkargoko notarioak, egoitza Gernika-Lumon eta bulegoa Pedro Elejalde kaleko 2an, beheko solairuan, ditudala,

<FONT FACE="Garamond 3" JAKINARAZTEN DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Nire aurrean, «Bankoa, S.A.» delakoaren eskariz, ondoren aipatzen den funtsaren judizioz kanpoko hipoteka exekutiboaren prozedura izapidetzen ari dela. Funtsa hau da:

Gamizen, Abedechuene etxaguntzaren hegoaldeko zati bat. Lau mila bederatziehun eta hirurogeita sei metro karratuko azalera du. Iparraldean, funts nagusiaren gainerakoarekin eta Abedene eta Echezuria etxaguntzekin egiten du muga; hegoaldean, Goicobadenerekin eta herri bide batekin; ekialdean eta mendebalean, Maisuene etxeko etxeguntzekin.

Gamizeko 21. Liburuan, 136. folioan, 965 funts-zenbakiaz, 2. inskripzioan, dago inskribatuta.

Eta finka horren enkantea egingo da, baldintza hauekin:

1.– Lehenego enkantea 1997ko abuztuaren 14ko hamabietan egingo da; bigarrena, beharrezkoa denean, 1997ko irailaren 10ean, ordu berean; eta hirugarrena, beharrezkoa denean, 1997ko urriaren 6an, ordu berean. Hirugarren enkantean postura hobetu egiten bada, hobetzaileen eta eskaintzaile onenen arteko lizitazioa 1997ko urriaren 14an, ordu berean, egingo da.

2.– Enkante guztiak nire bulegoan egingo dira. Helbidea: Pedro Elejalde kalea, 2, beheko solairua, Gernika-Lumo.

3.– Lehenengo enkanterako tipoa hirurehun eta hirurogei milioi pezetakoa (360.000.000 PTA) da; bigarrenerako, aipatu zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamabostekoa; eta hirugarrena inolako tipori lotu barik egingo da.

4.– Erregistroko ziurtagiaria eta dokumentazioa notaritzan aztertu ahal izango dira. Lizitatzaile orok titulazioa askitzat jotzen duela ulertuko da. Exekutatzen den hipotekaren aurreko idazpenek, kargek eta zergek indarrean jarraituko dute.

5.– Eskaintzaileek kasuan kasuko tipoaren ehuneko hogeita hamarra jarri beharko dute, aurretiaz, notaritzan; hirugarren enkantean parte hartzeko, bigarren enkantearen ehuneko hogeia.

6.– Hirugarren bati uztekotan, eleipena exekutatzailearen alde, edota errematea bere alde nahiz ondorengo hartzeile baten alde egin ahalko da soil-soilik.

Gernika-Lumo, 1997ko uztailaren 3a.

<FONT FACE="Garamond 3" NOTARIOA.


Azterketa dokumentala