Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
1112

AGINDUA, 1998ko otsailaren 24koa, Osasun sailburuarena, irabazte xederik izan ez, sanitate arloan lan egin eta Euskal Autonomia Erkidegoan beren egoitzak dituzten Elkarteei eta Autolaguntzarako Taldeei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena. Beroien jardunek sanitate-hezkuntzarekin izan beharko dute lotura eta sanitaterako erakunde publikoekin batera egin behar dute lan.

Bai sanitatea sustatzeko eta bai gaixotasunei aurre hartzeko ere ezinbesteko lanabes bat da osasunerako hezkuntza garatzea eta, horretarako, «bizi-modu» sano batzuk sustatu behar dira biztanleengan.

Sanitaterako hezkuntzaren integrazioa egunetik egunera indar handiagoa hartzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoan, bai sanitate programen planifikazioari dagokionetan eta bai programa horien kudeaketari dagokionetan ere.

Ildo honi jarraituz, Osasun Sailak, positibotzat eta behar-beharrezkotzat jotzen du, osasun/gaixotasun arloetan esperientzia duten erakundeek beren lankidetza eskaini dezaten eta, ondorioz, topagune, komunikaziogune eta laguntzabide bilakatu daitezen. Horiek horrela, ohitura osasungarriak hedatuko dira gizartean eta bai osasunari buruzko gai zehatzak direla-eta elkartzen diren pertsona eta taldeen artean ere.

Horiek horrela, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– 1.– Irabazte xederik izan ez, sanitate arloan lan egin eta Euskal Autonomia Erkidegoan beren egoitzak dituzten Elkarteei eta Autolaguntzarako Taldeei dirulaguntzak emateko deialdia egiten da. Beroien jardunek sanitate-hezkuntzarekin izan beharko dute lotura eta sanitaterako erakunde publikoekin egin behar dute lan, 1998. urtean zehar.

2.– Lehiaketa prozeduraz emango zaio ebazpena deialdi honi. 2. atala.– 1.– Emango diren laguntza guztien zenbatekoak ezin gainditu ahal izango du hirurogeita bat milioi, zazpiehun eta laurogeita hamahiru mila (61.793.000) pezetako zenbatekoa.

2.– Jardunen gastu orokorrek, azpiegiturenek, desplazamenduenak, ibilgailuenak eta/edo ostatuenak, proiektuaren guztirako aurrekontuaren %25a gainditzen baldin badute, ez dira sartuko dirulaguntza hauen barruan.

3.– Osakidetzak edo Osasun Sailarekin itunak izenpetu dituzten zentruek garatzen dituzten egintzak bikoiztea xedetzat duten proiektuei ez zaie dirulaguntzarik emango.

4.– Elkarte onuradunak ez du egon behar, izakera berdineko dirulaguntzak edo laguntzak direla-eta hasiarazitako diru-itzulpen edo zigor prozeduraren batean sartuta.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Planak bere baitan hartzen dituen helburuak lortzea xedetzat duten proiektuek dute lehentasuna eta bereziki honako hauek, alegia, biztanleek oro har eta/edo arrisku handiak dituzten halako herritar jakin batzuek (gaztetxoak, emakumezkoak, e.a.) tabakoarekiko izan dezaketen zaletasunari aurre hartzeko eta kontrola eramateko diren proiektuek, HIESari aurre hartzekoak direnek, elikadura eta nutrizio mailako bide osasuntsuak topatzeko direnek eta sanitate errekurtsoak, farmakoak barne, behar den bezala erabiltzeko bideak topatzeko direnek.

Aipatu diren lehentasun mailako irizpide horiek bete ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu osoa hartzen duten proiektuei emango zaie lehentasuna.

Azkenik, proiektuaren dimentsioak betetze-gradua hartuko da kontuan, agindu honetako 3.1.c atalean xedatzen denari jarraituaz.

6.– Laguntza hauek eta beste edozein eratako dirulaguntza edo laguntza, bateragarriak izango dira. Instituzio edo Entitate ezberdinen eskuetatik proiektu bererako eskuratutako diruaren guztirakoak proiektuak dituen gastu guztiak gainditzea gertatuz gero, agindu honen arabera emango litzatekeen zenbatekoa murriztu egingo da gaindikinaren heinean.

7.– Aurkeztutako aurrekontu garbiaren %100a hartu ahal izango du laguntzen zenbatekoak, honako baldintza hauek kontuan hartuta: Osasun Sailak dituen helburuak eta proiektuarenak berdinak izan daitezela, finantzaziorako beste diru-iturri batzuk egon daitezela, aurrikusita dagoen errentabilitate soziala, azalpen memoria eta proposatzen den proiektua edo lana gauzatu ahal izatea.

8.– Programan sartzen diren jardunak burutu ahal izateko emandako dirulaguntzaren %25a baino gehiago ezin erabili ahal izango da gastu orokorrak edo azpiegiturari dagozkionak ordaintzeko eta ez harahonakoek, lokomozioek eta/edo ostatuek sortutakoak pagatzeko ere.

3. atala.– 1.– Agindu hau argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da eskabidea.

2.– Agindu honen I. eranskinean eskaintzen den normalizatutako inprimakiaz baliatuz egin beharko da eskabidea.

3.– Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

a) Elkartearen estatutuak edo erregelamendu ofizialak.

b) Aurkeztu den proiektuak edo burutu behar den lanak osasun arlorako duen interesari buruzko azalpen memoria.

c) Jardunen 1998. urterako proiektua edo programa: helburuak, hartzaileak, aukeraketarako irizpideak, hartu nahi den eremua, materialak eta metodoak, jardunak, aurrikusitako emaitzak, etekinak baloratzeko parametroak, profesionalak eta erantzukizundun pertsonak. Horietaz aparte, gertakizun maila eta proiektuan izango duten partaidetza gradua ere zehaztu egin behar dira.

d) Programaren aurrekontu zehatza eta dirulaguntza haientzako eskatzen deneko jardunak.

e) Elkarteak 1998an izango dituen gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

f) Finantzaziorako beste iturri batzuei buruzko zinpeko deklarazioa: inskripzio kuotak, eskuratutako edo emate-bideetan dauden beste laguntza publiko edo pribatu batzuek, e.a.

g) Eskabidea egiten duen elkarteak zerga obligazioak beteta dituela edo horietatik aske dagoela kreditatuko duen ziurtagiria. Foru Ogasuntzak egin beharko du ziurtagiri hori.

h) Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoenaren ziurtagiriaren kopia bat eta Identifikazio Fiskalaren Kodean zein zenbaki izendatu zaionaren agiriaren totokopia.

i) Eskabidea egiten duen elkarteak Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteta dituela edo horietatik aske dagoela kreditatuko duen ziurtagiria. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egin beharko du ziurtagiri hori.

j) Bankuko datuak: agindu honetako II. eranskineko protokoloa erabili beharko da horretarako.

Horietaz aparte, eskegileek, egokitzat jotako osagarrizko agiriak aurkeztu ahal izango dituzte.

4.– Osasun sailburuordeari egingo zaio eskabidea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikorako zuzendariari bidaliko (Wellingtongo dukea, 2, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Era berean, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 atalean aipatzen diren lekuetan ere aurkeztu beharko da eskabidea, bertan aipatzen diren moduak errespetatuz.

4. atala.– 1.– Osasun sailburuordearen erabakiaz emango dira laguntzak, horretarako, Osasun sailburuak izendatuko duen batzordearen proposamena entzun ondoren. Honako hauek osatuko dute batzorde hori, alegia, Osasun sailburuordeak, bi zuzendarik eta teknikari batek. Osasun Saileko kideak izan behar dute guztiek.

2.– Osasun sailburuordearen erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan xedatzen denari jarraituaz.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta, erabaki espresurik eman gabe, hiru hilabete pasatzea gertatuz gero, eskabideei ukoa eman zaiela ulertuko da lehen aipatu den 30/1992 Legeko 43. atalean aipatzen diren ondorioetarako eta hori Administrazioak erabaki espresua emateko duen obligazioa alde batera utzi gabe noski.

5. atala.– Agindu honen bidez arautzen diren dirulaguntzen elkarte hartzaileek honako obligazio hauek bete beharko dituzte beti:

a) Esleitutako dirulaguntza ontzat ematea. Ildo honi jarraituz, dirulaguntza izendatu denaren jaso eta hamabost eguneko epearen barruan elkarte onuradunek espreski eta idatziz uko egiten ez badiote laguntzari, onartu egin dela ulertuko da.

b) Dirulaguntza horretarako eman deneko destino zehatzerako, dirulaguntza erabiltzea.

c) Deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzekiko dituzten egitekoak beteaz Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak eska ditzaketen informazioak ematea.

6. atala.– Laguntza ematea gerta dadinean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituela laguntza horiek utzi beharko du erasota elkarte antolatzaileak, bai bere programetan, bai publizitatean eta bai gainontzeko agirietan ere. Liburuskak edo beste era bateko argitalpenak egitea gerta dadinean, azalaren atzekaldean eta Copyright mantxetaren azpian honako idazki hau sartu beharko da: «Irabazte xederik ez duten Elkarteei eta Autolaguntzarako Taldeei sanitate mailako hezkuntza-lanak burutzeko dirulaguntzak emateko programaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dirua eman du argitalpen hau egin ahal izateko.»

7. atala.– 1.– Honako era honetan egingo da esleitu den laguntza osoaren ordainketa:

– %70a: diruaren esleipena egite unean, esleipenaren erabakia onartu eta argitaratu ondoren. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aipatzen direnei jarraituz bermatu beharko da ordainketa hori.

– %30a: dirulaguntzen gai izan den proiektua burutu dela justikatuko duten agiri originalak eta agindu honetako 8. atalean aipatzen diren agiriak eskuratu ondoren. 1999ko urtarrilaren 31 izango da agiri horiek aurkezteko azken eguna.

2.– Halako kasu jakin batzuetan, salbuespen gisa eta laguntzak esleitzeko Btzordeak ontzat ematen baldin badu, dena batera ordaindu ahal izango da dirulaguntza, aurrez esleipena egin beharko dela.

8. atala.– Laguntza eskuratu dezan elkarteak, eskabidea aurkeztu zenean aurrikusten ziren helburuak lortze-maila deskribatuko duen txostena aurkeztu beharko dio Osasun Sailari, 1999ko urtarrilaren 31 baino lehen. Txosten horretan, helburu horietako bakoitza betetzearen gradua ebaluatu behar da; eta ebaluazio hori egiteko proposatu diren parametroei jarraituko zaie. Halaber, laguntza eskuratu deneko ekitaldiari dagokion eta elkarteak izan duen aurrekontuaren agiri-bidezko justifikazioa aurkeztu beharko da, horretarako, gauzatu diren gastuen egiaztagiri originalak aurkeztu beharko direlarik.

9. atala.– Dirulaguntzaren esleipena egiteko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzeak laguntzak esleitzeari buruzko erabakia aldatzea ekarri lezake, laguntzen helburua betetakotzat jotzen baldin bada eta beste estitate publiko edo pribaturen batek beste laguntza-modu batzuk ematea gerta dadinean. Ondorio hauetarako, likidazio-erabakia emango du Osasun Publikorako zuzendariak, esleitu diren zenbatekoen egokitzapena egingo dela bertan.

10. atala.– Ezarri diren arauak ez betetzeak edo proposatutako jardunak ez antolatzeak, eskuratutako laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ekarriko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatzen denari jarraituaz. Diru-sarrera publikotzat joko dira laguntza horiek ondorio guztietarako.

11. atala.– Agindu honetan aipatzen diren arauak bete diren ala ez segurtatzeko beharrezkoak diren gainbegiraketa, ikuskaketa eta ziurtapenak burutu ahal izango ditu Osasun Sailak.

12. atala.– Agindu honetan finkatzen ez diren prozedurei dagokienetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatzen direnak aplikatuko dira.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

2.1 atalean esleitzen den guztirako diru-zebatekoa aldatu ahal izango da eskatu diren laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan hartuta eta, hori, Osasun Sailak, beste programa batzuk gauzatzeak sortu ditzan eta aurrekontuetan agortu gabe dauden diru-baliabideen arabera egin beharko da aldaketa hori. Laguntzei ebazpena eman baino lehen egin beharko da aipatutakoa. AZKEN XEDAPENA

Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 24a.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

IRABAZTE XEDERIK IZAN EZ ETA SANITATE ARLOAN HEZKUNTZA-JARDUNAK ANTOLATZEKO,

ELKARTEEI ETA AUTOLAGUNTZA TALDEEI LAGUNTZAK EMATEKO ESKABIDEA EGITEKO INPRIMAKIA

SOLICITUD DE AYUDA A ASOCIACIONES Y GRUPOS DE AUTOAYUDA SIN ANIMO DE LUCRO PARA

LA ORGANIZACIÓN DE ACTIVIDADES DE EDUCACIÓN SANITARIA

ELKARTEARI BURUZKO DATUAK / DATOS DE LA ASOCIACIÓN

Izen ofiziala / denominación oficial:

Herria / Localidad: P.K. / C.P.

Helbidea / Domicilio:

Telefonoa / Teléfono: Faxa / Fax:

Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren zk

N.° Inscripción Registro Asociaciones: IFZ

Kide kopurua / N.º de socios

Zuzendaritza Juntako kideak

Composición Junta Directiva:

Izena / Nombre: Kargua / Cargo que desempeña:

Deialdi honetaz baliatuz eskatzen den zenbatekoa / Cuantía solicitada en esta convocatoria (Guztirakoa eta kontzeptuka/Total y desglosar por conceptos):

KONTZEPTUAK / CONCEPTOSZENBATEKOA / CUANTÍA

GUZTIRAKOA / TOTAL

BANKUKO DATUAK / DATOS BANCARIOS:

Hirugarrenaren datuen altaren inprimakia bete. II eranskinean eskaintzen da / Cumplimentar el impreso de Alta de Datos de Tercero que aparece en el Anexo II

Zigilua / Sello: Izenpea / firma (izena eta kargua / nombre y cargo):

OSASUN SAILBURUORDEA. OSASUN SAILA.

ILMO. SR. VICECONSEJERO DE SANIDAD. DEPARTAMENTO DE SANIDAD

II. ERANSKINA / ANEXO II

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS

DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS

HIRUGARREN INTERESATUA / TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

(1) IFZ / NIF:

(2) Bi abizenak eta izena/Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)

Kalea, zkia., solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Territorio Histórico.

Udal kodea Posta kodea

Código de Población Código Postal

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua / Banco nnnn (2) Agentzia / Agencia nnnn (3) Kontu zkia. / N.º Cuenta nnnnnnnnn (4) Jabea / Titular & # 9 ;

[ ] Elkarteen Erregistroan inskribatu izanaren kopia / Copia del certificado de la Inscripción en el Registro de Asociaciones.

[ ] Identifikazio Fiskalaren agiriaren kopia / Copia del documento de Identificación Fiscal.

[ ] Foru Ogasuntzak emandako ziurtagiria, elkarteak zerga-obligazioak beteta dituela edo horietatik aske dagoela jaso beharko da bertan / Certificado expedido por Hacienda Foral acreditando que la Asociación está al corriente de sus obligaciones tributarias o exenta de éllas.

[ ] Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiria, elkarteak Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteta dituela edo horietatik aske dagoela jaso beharko da bertan / Certificado expedido por Hacienda Certificado de la Tesorería General de la Seguridad Social acreditando encontrarse la Asociación solicitante al corriente de sus obligaciones con la Seguridad Social o exenta de ellas.

[ ] Entitatearen Estatutuen edo Erregelamendu Ofizialen kopia / Copia de los Estatutos o Reglamentos Oficiales de la Entidad.

[ ] Horientzako dirulaguntza eskatzen deneko jardunen programa / Programa de actividades cuya subvención se solicita.

[ ] Gastu eta diru-sarreren aurrekontu zehatza (kuotak eta gainontzeko finantza-iturriak jaso behar dira bertan) / Presupuesto detallado de gastos e ingresos (incluyendo cuotas y otras fuentes de financiación).

[ ] Aurreko urteko jardunei buruzko memoria / Memoria de actividades del año anterior.

[ ] Helburu berdinerako dauden beste finantza-iturri batzuei buruzko zinpeko deklarazioa / Declaración jurada sobre otras fuentes de financiación para el mismo fin.

[ ] Beste batzuk, zehaztu / Otros, especificar


Azterketa dokumentala