Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1116

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osalaneko informazioa grabatzeko eta balidatzeko zerbitzuak kontratatzeari buruzkoa.

Esptea: OS-4-1998.

Kontratuaren xedea: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea-Osalaneko informazioa grabatzeko eta balidatzeko zerbitzuak kontratatzea.

Entitate esleitzailea: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea-Osalan, Wellington dukea, 2, 01010-Vitoria-Gasteiz, (Araba), Telefonoa: 945-189434. Faxa: 945-189441.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Izapideak: presakoak, Osalaneko zuzendari orokorraren 1998ko otsailaren 23ko Erabakiaz.

Lizitazioaren aurrekontua:

– 1 lotea, gutxi-gorabehera: 3.000.000 PTA.

– 2 lotea, gutxi-gorabehera: 1.000.000 PTA.

Exekuzio lekua:

– 1 lotea: Osalaneko bulegoetan, Vitoria-Gasteizen (Zerbitzu nagusiak Lakua eta/edo Sorospen teknikoetarako Zentrua, Vitoria-Gasteizen, Betoñon).

– 2 lotea: enpresa esleipendunaren instalazioetan.

Burutzeko epea: 1998.12.31ra artekoa.

Sailkapena: ez da eskatzen.

Bulegoak: Osalaneko Zuzendaritza orokorrean (Wellingtongo dukea, 2, Vitoria-Gasteiz) dago interesatuen eskuragarri oinarrien plegua.

Behin-behineko fidantza:

– 1 lotea: 60.000 PTA.

– 2 lotea: 20.000 PTA.

Eskaintza egiteko eredua: pleguaren eranskinean eskaintzen da.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua: 1998ko martxoaren 26ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira eskaintzak Osalaneko Zuzendaritza orokorrean. (Lakua I eraikina, «C» eskualdea).

Jendaurrean agertaraztea: Kontrazioei buruzko Erregelamendu Orokorreko 100. atalean finkatzen den prozeduraren araberako eskaintzarik ez aurkeztea gertatuz gero, 1998ko martxoaren 27ko 12:00etan egingo da eskaintzen agertarazketa publikoa. Osalaneko Zuzendaritza Orokorraren batzar-gelan (Wellingtongo dukea k., 2, Vitoria-Gasteiz) burutuko da egintza.

Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboetan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek.

Iragarkien gastuak: esleipenduaren kargura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 27a.

Osalan-eko zuzendari orokorra,

GREGORIO ATXUTEGI BASAGOITI.


Azterketa dokumentala