Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
1117

IRAGARPENA, ikus-entzunezko albisteen datu-base bat informazioz hornitzeari buruzko PE-059/98 zenbakidun espedientea esleitu dela jakitera emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetu duen bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritzako Kontratazio-Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: PE-059/98.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Kontratu mota: laguntza eta aholkularitzakoa.

b) Helburuaz zehaztasunak: iragarpen honen idazpuruan agertzen direnak.

c) Loteak: ez.

d) Aldizkari ofiziala, non argitaratu baitzen lizitazio-iragarpena: 1997ko abenduaren 30eko EHAAren 249 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta lizitatzeko era:

a) Izapideak: urgentziaz egitekoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: hemeretzi milioi bostehun mila (19.500.000) pezeta.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko otsailaren 25a.

b) Kontratista: Acceso, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikokoa, banakako prezioak.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 27a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala