Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Aguraingo Udala
1118

IRAGARPENA, Aguraingo Alde Historikoren BEPBk aurreikusitakoa burutzeko hartuko den partzela eskuratzeko nahitaezko desjabetzaren espedientearen gainekoa.

Beherago aipatzen den 22. partzela komuninate-ekipamendutarako erabiltzeko, 1997ko otsailaren 13ko Udalbatzarraren Erabakiz, ondoko espedientea abiaraztea ebatzi zen: 101 poligonoko 19 etxe-koadroaren 22. partzela eskuratzeko nahitaezko desjabetzari buruzkoa. Era berean, ebatzi horrekin, espediente hori jendaurrean jartzea ere erabaki zen. Ebatzi hauek, Aguraingo Alde Historikoren BEPBn ezarritakoarekin bat eginez hartu ziren.

– 101 poligonoko 19 etxe-koadroaren 22. partzela eskuratzeko hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda onartu zen 1997ko apirilaren 10eko Udalbatzarraren Erabakiaz. 22. partzela komunitate-ekipamendutarako erabiltzeko da. Eta apirileko erabaki hori, Aguraingo Alde Historikoren BEPBn ezarritakoarekin bat eginez, hartu zen.

– Aguraingo Alde Zaharraren BEPBn aurreikusitakoa burutzeko hartuko diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzaren ondorioetarako, azaroaren 4ko 246/1997 Dekretuaren bitartez, Aguraingo Zapatari kaleko 21. zenbakian kokatutako partzela urgentziaz okupatu beharrekoa dela deklaratzen da.

– Eta guzti hau dela-eta, Nahitaezko Desjabetzaren Legearen 52. atalean eta lege honen erreglamenduan 52 atalean xedatutakoa konplitzearren, Aguraingo Udalak desjabetzak eragiten dienei dei egitea ebatzi du, hain zuzen, behin betiko okupazioa egin aurretiko aktak egitera, beti ere okupazioa bidezkoa bada.

1998ko martxoaren 27an burutuko da aipaturiko ekintza, 11:00etatik aitzina eta Aguraingo Udaletxearen lokaletan, Zapatari kalearen 15. zenbakian. Eta hori, zitazio-zedula egokiaren bitartez jakinaraziko zaie interesatu guztiei. Kontutan izatekoa da, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legaren 59-4 atalean zehazturiko ondorioetarako egiten dela argitarapen hau.


Azterketa dokumentala