Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Caja Vital Kutxa
1119

IRAGARPENA, Batzar Nagusi Berezirako deialdiari buruzkoa.

Erakunde honen Administrazio Kontseiluak 1998ko otsailaren 26an hartutako Erabakiaz dei egiten zaie erakunde honetako kontseilari orokorrei, hain zuzen ere, Batzar Nagusi Berezira etor daitezen. Batzar hori martxoaren 27an (ostirala) izango da, lehenengo deialdian 19:30etan eta bigarrenan ordu erdi geroago. Batzarlekua: Caja Vital Kutxa Fundazioaren «Araba» Kultura Aretoa (Centro Dendaraba). Eta honako hau izango da

GAIEN ZERRENDA

1. Batzar Nagusiaren Eraketa.

2. Kontseilari batzuk berritzea eta kontseilari orokor berriek kargua hartzea.

3. Kontrol-Batzordeko eta Administrazio Kontseiluko bokal batzuk berritzea eta izendatzea.

4.– Batzarreko akata onartzeari buruzko ebatzia.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 27a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria, JUAN MARÍA URDANGARIN BERRIOTXOA.


Azterketa dokumentala