Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Caja Vital Kutxa
1120

IRAGARPENA, Ohiko Batzar Nagusirako deialdiari buruzkoa.

Erakunde honen Administrazio Kontseiluak 1998ko otsailaren 26an hartutako Erabakiaz dei egiten zaie erakunde honetako kontseilari orokorrei, hain zuzen ere, Ohiko Batzar Nagusira etor daitezen. Batzar hori martxoaren 27an (ostirala) izango da, lehenengo deialdian 17:00etan eta bigarrenan ordu erdi geroago. Batzarlekua: Caja Vital Kutxa Fundazioaren «Araba» Kultura Aretoa (Centro Dendaraba). Eta honako hau izango da

GAIEN ZERRENDA

1. Batzar Nagusiaren Eraketa.

2. Kontrol-Batzordearen txostena.

3. Administrazio Kontseiluak Kutxaren zuzendari nagusiaren izendapena sendestea.

4. 1997ko ekitaldiko emaitzen kontuak, urteko balantzea, memoria eta Administrazio Kontseiluaren kudeaketa onartzea, bidezkoa bada; eta horiek Kutxaren helburuei aplikatzeko proposamena.

5. Gizarte Ongintzazko Egintzaren 1998ko ekitaldirako aurrekontua onartzea, eta baita aurreko ekitaldikoaren kudeaketa eta likidazioa ere, beti ere bidezko bada.

6. Entitatearen jardunbidearen nondik norako nagusiak.

7. Finantza-tituluak jaulkitzeko baimena.

8. Batzarreko akta onartzeari buruzko ebatzia.

Galderak eta eskariak.

Batzar Nagusiak aztertuko dituen agiriak, Batzar Nagusia egin baino hamabost egun lehenago, entitatearen idazkaritza nagusian gordailatu beharko dira eta kontseilari orokorren esku egongo dira; halaxe baitago zehaztua estatutuetan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 27a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria, JUAN MARÍA URDANGARIN BERRIOTXOA.


Azterketa dokumentala