Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2000eko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bizkaiko Foru Aldundia
4909

IRAGARKIA, urriaren 5eko 5225/2000 zenbakiko Aginduarena, ekainaren 28ko 224/2000 Foru Dekretuz izeneztapen askeko sistema bidez lanpostuak hornitzeko deialdian eskainitako postua adjudikatzen duena.

2000 urtarrilaren 14ko autoa eta Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salaren 1999ko apirilaren 1eko epaia (233/91 errekurtsoa) betearazteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2000ko martxoaren 21eko erabakia betez, B.A.O.ean 2000ko uztailaren 12ko 21. zenbakian argitaratutako Ahaldun Nagusiaren ekainaren 28ko 224/2000 Foru Dekretu bidez Bizkaiko Foru Aldundian "C" Zuzendaritzako idazkariaren 3290/002 postua izeneztapen askeko sistema bidez hornitzeko deialdiko Oinarriak onetsi ziren.

Deialdiko Oinarrietan aurreikusitako postuen adjudikaziorako prozedura amaitu ondoren, Sail honek, urriaren 5eko 5225/2000 Foru Aginduaren bidez, honakoa erabaki du:

Lehena.– Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2000ko uztailaren 12ko 134. zenbakian argitaratutako deialdiari dagokion 3290/002 Zuzendaritzako "C" idazkaria postua, izeneztapen askeko prozedura erabiliz jarraian aipatzen denari adjudikatzea:

DEITURAK ETA IZENA POSTUA LANTOKIA

ETXABE ABERASTURI, Mirari 3290/002 07100 (Bilboko Rekalde zumarkaleko 30eko eraikina

Bigarrena.– Honako Foru Agindu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko eta Estatutuko Aldizkari Ofizialetan argitaratzea.

Hirugarrena.– Lanpostu berriaz jabetzeko epea hiru lanegunetakoa izango da. Epea honako Foru Agindua (BOE) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuko da. Epe hau hilabetekoa izango da funtzionarioaren egoitza aldatzea ekarriko balu.

Laugarrena.– Administrazio bidea agortzen duen honako Foru Agindu honen aurka interesatuek Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jarri ahal izango duela Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren aurrean jakinarazpena egiten zaion dataren ondoko bi hilabeteren barruan edota borondatezko birjarpeneko errekurtsoa jarri Lehendakaritzako Foru Diputatuaren aurrean hilabeteko (1) epearen barruan.

Bilbao, 2000ko urriaren 11.

Lehendakaritzako foru diputatua,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala