Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2000ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Mungiako Udala
4911

IRAGARKIA, Enplegurako Eskaintza Publikoa onartzeari buruzkoa.

Udalak Osoko Bilkuran, 2000ko irailaren 29an egindako Batzar Arruntean, ondoren adierazten den postuari dagokion Lan-Eskaintza Publikoa onetsi zuen. Ebazpen hau jendaurreratzen da, halaxe izan behar dela baitago xedatuta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 24. artikuluan eta indarrean dauden legezko beste xedapenetan.

FUNTZIONARI-LANGILERIA

– Izendapena: Ingeniari Teknikoa.

– Sailkapen Taldea: B.

– Eskala: Administrazio Berezia.

– Azpi-eskala: Teknikoa.

– Maila: Erdi-mailako Teknikaria.

– Ordainsari maila: 16 (ARCEPAFE).

– Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE (derrigorrezkoa).

– Derrigorrezkotasun data: 2000-10-1.

Mungia, 2000ko urriaren 17a.

Alkatea,

JOSÉ ANTONIO TORRONTEGI.


Azterketa dokumentala