Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2000ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4912

204/2000 DEKRETUA, urriaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari "Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L." erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehiketan parte hartzeko baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietateen kapital-gehiketan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko dio dekretu bidez, Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta sozietatearen ardura duen saileko sailburuak elkarrekin proposatuta.

Azaroaren 29ko 460/1994 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena eman zitzaion "Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L." erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehiketan parte hartzeko. Partaidetza bost milioi (5.000.000) pezetakoa izan zen, kapital sozialaren ehuneko berrogeita hamarra, kapitala hamar milioi (10.000.000) pezetakoa baita. Beste ehuneko berrogeita hamarra Bizkaiko Foru Aldundiarena da.

Sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2000ko martxoaren 29an egindako bilkuran, Bazkideen Biltzarrari kapitala gehitzea proposatzea erabaki zuen, besteak beste. Bilboko Guggenheim Museoko bilduma propioa erosteko programarako bideratutako kreditu lerroa finantzatzeko behar diren baliabideak lortu nahi dira kapital-gehiketarekin. "Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L." sozietatean duen partaidetzaren ehunekoarekin jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzak beste 6.250 pardaidetza harpide ditzala eskatzen du proposamen horrek, hiru milioi, zazpiehun eta berrogeita hamasei mila, hirurehun eta hamairu euro eta berrogeita hamar ehunekoko (3.756.312,50) zenbatekoz, hain zuzen.

Lehenengo lerroaldean adierazitakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman behar du, sozietatearen kapital-gehiketan parte hartzeko. Bestalde, nahikoa kreditu dago 6.250 partaidetza horiek harpidetu ahal izateko.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko urriaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkigoko Administrazioari baimena ematea "Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao, S.L." erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehiketan parte hartzeko. Sozietatearen biltzar nagusiak ebazten duen guztirako gehiketatik, hiru milioi, zazpiehun eta berrogeita hamasei milioi hirurehun eta hamabi euro eta berrogeita hamar ehunekokoa (3.756.312,50) izango da partaidetza, 6.250 partaidetza (seiehun eta bat euro eta ehuneko bateko —601,01— balio izendatua du bakoitzak) erosiko baititu, aldi bakarrean.

Bazkideen Biltzarrak kapitala gehitzeko erabakia hartzen duenetik hogeita hamar eguneko epean ordaindu beharko da.

Gehiketa horren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietate horretan izango duen partaidetza hogeita bat milioi, zortziehun eta hamasei mila, seiehun eta hirurogeita hiru eurokoa (21.816.663) izango da, 36.250 partaidetzatan ordezkatuta.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko urriaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala