Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2000eko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
4921

LEHIAKETA. Iragarkia, "Ontzien Hondakinak" aplikagarria sortu, garatu, ezarri, jardunean jarri eta trebatzeko aholkularitza eta sorospenaren kontratua esleitzeko (Espedientea: 25A/00).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).

c) Espediente zenbakia: 25A/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: "Ontzien Hondakinak" aplikagarria sortu, garatu, ezarri eta jardunean jarri eta trebatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea eta entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 8 hilabete. Hala ere, 3 hilabete gehiago egon beharko du jardunean sistema eskuratu arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gehienenezko aurrekontua hogeita zazpi milioi (27.000.000) pezetakoa da (162.273,26 euro).

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen oraingoan.

Behin-betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Faxa: 945 01 98 56.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko azaroaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea eta B kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko azaroaren 24ko 13:30ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutun-azalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza (Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila).

2.– Helbidea: Donostia kalea 1, 2. solairua.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari (lehiaketa) noiz arte eutsi behar dion: 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua, gutxi gorabehera, edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2000ko azaroaren 27a.

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak: Kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; lizitatzaileak, beraz, kontu unitate horretan aurkeztu beharko du eskaintza. Pezetatan eta eurotan aurkezten badu, pezetatan zehaztutakoa baino ez da kontuan hartuko. Eurotan bakarrik aurkezten badu, pezeta bihurtu ahal izango ditu Administrazioak bidezko baderitzo.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urriaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala