Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1737

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 6koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 2000rako garapen lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazten duena eta beste onuradun bat izendatzen duena.

2000ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bitartez (2000ko abenduaren 26ko EHAA, 245. zkia.), Gonzalo Fernández Ortiz de Zarate jaunari esleitu zitzaion 2000rako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bat.

2001eko otsailaren 28an Gonzalo Fernández Ortiz de Zarate jaunak beka horri uko egiten diola jakinarazi duenez, beka hori ordezkoari –Irantzu Varela Urrestizala andreari, alegia– esleitu behar zaio.

Horregatik guztiarengatik, eta beka horiek arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 10. artikuluaren 2. idatz-zatian uko egiteak suertatzen diren kasuetarako ezarritakoari jarraiki, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gonzalo Fernández Ortiz de Zarate jaunak esleitu zaion bekari egindako ukoa onartzea.

Bigarrena.– Beka hori Irantzu Varela Urrestizala andreari esleitzea, 2000ko abenduaren 12ko Esleipen Ebazpenarenera II. eranskineko hurrenkeraren arabera bera baita lehenengo ordezkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko martxoaren 6a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala