Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1747

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 19koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearena, Herri Administrazio honetako Erregistro Orokorreko Bulegoen zerrenda iragartzeko dena.

UPV/EHUko Estatutuetako 80. artikuluan zehaztuta daude idazkari nagusiaren eginkizunak, eta horien artean honakoak: unibertsitateko Erregistro Orokorra mantentzea (80.b artikulua) eta unibertsitateko akordio guztien zabalkundea bermatzea (80.d artikulua).

Idazkaritza Nagusiak unibertsitateko kideei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko prozesuaren barruan, Erregistro Orokorra deszentralizatu egin da. Hori dela-eta, Erregistro Orokorreko bulegoak ireki dira UPV/EHUko ikastegietako idazkaritzetan.

Ikastegiekin elkarlanean eraman dugu aurrera prozesu hori, eta, beraz, Erregistro Orokorreko bulegoak ez dira jarriko ikastegi guztietan, ezpada horretarako prest daudela adierazi dutenetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi hurrengo faseetan ez dutenik bat egingo orain zenbait arrazoigatik proposamenari ezetz esan dioten beste idazkaritza batzuk.

Hori guztia kontuan hartuta, UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiak honakoa ebatzi du:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen erregistroko bulegoen zerrenda iragartzea. Era berean, bulego bakoitzaren ordutegia, zein egunetan dauden zabalik, helbidea eta jaiegunak ere zehaztuko ditugu.

ARABAko CAMPUSA

Erregistroko Bulegoa 01 ARABA

Arabako Campuseko Errektoreordetza

Izarduy komandantea, 2.

01005 Vitoria-Gasteiz

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 13 ARABA

Farmazia Fakultatea

Unibertsitateko pasealekua, 7.

01006 Vitoria-Gasteiz

Zaindariaren eguna: abenduraren 7a

Erregistroko Bulegoa 14 ARABA

Gasteizeko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Juan Ibañez de St. Domingokoa, 1.

01006 Vitoria-Gasteiz

Zaindariaren eguna: azaroaren 2a

Erregistroko Bulegoa 15 ARABA

Gizarte Lanerako Unibertsitate Eskola

Apraiztarrak, 2.

01006 Vitoria-Gasteiz

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 16 ARABA

Industria eta Topografia Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola

Nieves Cano, 12.

01006 Vitoria-Gasteiz

Zaindariaren eguna: ez da itxiko zaindariaren eguna izan arren

Erregistroko Bulegoa 17 ARABA

Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea

Unibertsitateko pasealekua, 5.

01006 Vitoria-Gasteiz

Zaindariaren eguna: apirilaren 30a

BIZKAIKO CAMPUSA

Erregistroko Bulegoa 03 BIZKAIA

Errektoregoa

Sarriena auzoa, z.g.

48940 Leioa

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 67 BIZKAIA

Meatze Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola

Beurkoko muinoa, z.g.

48902 Barakaldo

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 68 BIZKAIA

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola

Ramón y Cajal, 72.–

48014 Bilbao

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 69 BIZKAIA

Medikuntza eta Odontologia fakultatea

Sarriena auzoa, z.g.–

48940 Leioa

Zaindariaren eguna: ez da itxiko zaindariaren eguna izan arren

Erregistroko Bulegoa 70 BIZKAIA

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Agirre lehendakaria, 83.

48015 Bilbao

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 71 BIZKAIA

Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa

Urkixo zumarkalea, z.g.

48013 Bilbao

Zaindariaren eguna: martxoaren 19a

Erregistroko Bulegoa 73 BIZKAIA

Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola

Etxetxua plaza, 3.

48012 Bilbao

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

GIPUZKOAko CAMPUSA

Erregistroko Bulegoa 02 GIPUZKOA

Ignacio Mª Barriola Ikasgelategia

Elhuyar plaza, 1.–

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 34 GIPUZKOA

Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola

Oñati plaza, 1.–

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: apirilaren 30a

Erregistroko Bulegoa 35 GIPUZKOA

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Tolosa hiribidea, 70.

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 36 GIPUZKOA

Kimika Fakultatea

Manuel de Lardizabal pasealekua, 3 20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: azaroaren 15a.

Erregistroko Bulegoa 37 GIPUZKOA

Psikologia Fakultatea

Tolosa hiribidea, 70.

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: azaroaren 27a

Erregistroko Bulegoa 38 GIPUZKOA

Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola

Felipe IV.a hiribidea, 1.B.

20011 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 39 GIPUZKOA

Informatika Fakultatea

Manuel de Lardizabal pasealekua, 1.

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: martxoaren 23a

Erregistroko Bulegoa 40 GIPUZKOA

Industria Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskola

Otaola hiribidea, 29.

20600 Eibar

Zaindariaren eguna: maiatzaren 26a

Erregistroko Bulegoa 41 GIPUZKOA

Zuzenbide Fakultatea

Manuel Lardizabal pasealekua, 4.

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 42 GIPUZKOA

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa

Oñati plaza, 2.

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Erregistroko Bulegoa 43 GIPUZKOA

Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola

Oñati plaza, 3.

20018 Donostia-San Sebastián

Zaindariaren eguna: abenduaren 7a

Jendaurreko ordutegia berbera izango da Erregistro Orokorraren bulego guztietan:

Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era

Urte osoko ostiraletan: 9:00etatik 13:00etara

2001eko apirilaren 9, 10, 11, 17, 18 eta 19an eta abenduaren 26, 27 eta 28an: 9:00etatik 13:00etara

Ekainaren 4tik irailaren 16ra: 9:00etatik 13:00etara

2002ko urtarrilaren 2, 3 eta 4an: 9:00etatik 13:00etara

Jaiegunak honakoak izango dira:

Apirilaren 12a, Ostegun Santua

Apirilaren 13a, Ostiral Santua

Apirilaren 16a, Pazko Astelehena

Maiatzaren 1a, Langileen eguna

Uztailaren 25a, Santiago eguna

Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundearen eguna

Urriaren 12a, Espainiako festa nazionala

Azaroaren 1a, Domu Santu eguna

Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna

Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna

Abenduaren 24a, Gabon eguna

Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Abenduaren 31a, Gabon Zahar eguna

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna

Urte osoko larunbat eta igandeak.

Campus bakoitzeko jaiegunak:

Araban:

Martxoaren 19a, San Jose eguna

Apirilaren 28a, San Prudentzio eguna

Bizkaian:

Uztailaren 31, San Inazio eguna

Abuztuaren 24a, Bilboko Aste Nagusiko ostirala

Gipuzkoan:

Urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna

Uztailaren 31, San Inazio eguna

Bigarrena.– Erregistro Orokorraren bulego berrien eginkizunak Errektoregoko, Arabako Errektoreordetzako eta Donostiako Ignacio Mª Barriola Ikasgelategiko bulegoek orain arte betetakoak izango dira, baina bulego berrietan ez dira egingo ondorengo hiru prozedurak, prozedura horiek, bereziak direnez, aipatutako hiru bulegoetan edo iragarkietan berariaz zehaztutakoetan baino ez baitira egingo. Hiru prozedurok honakoak dira:

1.– Doktorego tesiak aurkeztea, horiekin batera eman beharreko dokumentuak eta tesiak irakurtzeko egunaren iragarkia.

2.– Kontratazio eta Erosketa Zerbitzuaren lehiaketa publikoetarako eta prozedura negoziaturako eskaintzak eta proposamenak.

3.– Irailaren 26ko 1888/1984 Dekretuak, unibertsitateko irakasle-plazak betetzeko lehiaketak arautzen dituenak, 12.2. artikuluan zehaztutako agiriak (unibertsitateko irakasle-plazak betetzeko egiten diren lehiaketetako administrazio-espedienteak, Batzordeko buruak aurkeztutakoak eta UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiari zuzenduak).

Hirugarrena.– Erregistroko bulegoen zerrenda (bulegoei buruzko datuak Erabaki honetako egunaren araberakoak dira) eskuragarri izango da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegietako idazkaritzatan. Era berean, interneten ere eskuragarri izango dira: http://www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html

Laugarrena.– Unibertsitateko Idazkaritza Nagusia informazioa eguneratuz joango da. Informazioa aldatzerakoan banatu egingo du eta hirugarren puntuan zehaztutako lekuan lortu ahal izango da.

Beraz, informazioa eguneratu ahal izateko, Araba eta Gipuzkoako errektoreordetzek eta UPV/EHUko fakultate eta unibertsitate eskolek UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote adierazitako datuetan aldaketarik eginez gero.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Leioa, 2001eko martxoaren 19a.

Idazkari nagusia,

MARISOL ESTEBAN GALARZA.


Azterketa dokumentala