Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1760

IRAGARKIA, 2001eko martxoaren 6koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Getxo udal-barrutian 13,2 kV-ko lurrazpiko linea elektriko baten aldaketa jendaurrean jartzen duena.

Iberdrola Distribución-ek eskatu duen instalazioa jendaurrean jartzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan (2000-12-27ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, eta lege bereko azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betetzeko. 1955/2000 Errege Dekretuak energia elektrikoko instalazioei baimena emateko prozedurak, eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta zerbitzatzeko jarduerak arautzen ditu.

Erref.: L-5370-ATH-2001-15-as-gf.

Kokapena: Getxo udal-barrutia.

Aurrekontua: 3.002.805 PTA.

Helburua: barruti horretako energia elektrikoaren beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Lurrazpiko linea elektrikoa

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3(1x150) mm2, aluminiozkoak.

Luzera: 175 m.

Hasiera: 594 zenbakidun Amann Z.T.–an.

Amaiera: 591-1 zenbakidun Aresti Z.T.–an.

Era berean, goian aipatutako instalazioaren baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko martxoaren 6a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala