Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2001eko apirilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1761

IRAGARKIA, otsailaren 7ko 111/01 zenbakiko Foru Aginduari dagokiona, Aguraingo Ordezko Arauen aldaketaren dosierrari buruzkoa; 2-IUSE eta 4-IUSE urbanizatzeko eremu egokiei buruzkoa da aldaketa.

Aipatutako egun horretan, Herrilan eta Hirigintza Sailak Foru Agindua eman zuen; horren xedapen-zatia ematen da argitara hemen:

«Lehena.– Aguraingo Ordezko Arauen aldaketari buruzko dosierraren —2-IUSE eta 4-IUSE eremuei buruzkoa da aldaketa— behin betiko onarpena bertan behera uztea harik eta adierazitako akatsak zuzendu eta agirian segidan aipatzen diren aldaketa hauek sartu arte:

1) OAen aldaketaren eremutik kanpo uztea A-3100 eta N-1 errepideen jabetza publikoko guneak (3 m eta 8 m zapalguneko kanpo-aldeko ertzetik hasita, hurrenez hurren), eta planoetan errepide horietako zorguneak (berdegune-erabilera izango dute) eta eraikuntza-lerroak adieraztea, hori guztia aipatutako Foru Arauaren arabera.

2) N-1 autobiaren albo bietako biribilguneak ezabatzea, bai eta adierazitako bi adarrak ere, egun ez baitaude jada.

3) Aurreikusten den bigarren sarbidea ezabatzea, bai eta barneko bideak eta A-3100 errepidearen arteko lotura ere, sarbide bakar utzita. A-3100 errepidetik hasten den lotune horretako biribilgunearen definizioa doa honekin batera. Ukituko diren biribilguneen banaketa eta geometria-ezaugarriak «Agurainen A-3.100 errepideko sarbideak antolatzeko eraikuntza-proiektura» —proiektua idazten ari dira— egokitu beharko dira.

4) Aguraingoaz bereizi doan araztegiaren beharrizana arrazoitu eta horren kokalekua adieraztea, proposatzen den industria-gune berriaren saneamendua hartzeko adinako edukiera adierazita.

5) Ur-hornidurarako iturriak aurreikustea, garatu beharreko sektore berriei erantzuna emateko gaitasuna azalduz.

Bigarrena.– Adierazitako aldaketak ez dira funtsezkoak, eta beraz, zuzenketak egindakoan, berriz ere jendaurrean ipini beharrik gabe, dosierra Foru Aldundiari igorriko zaio, hala balegokio, behin betiko onar dezan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Arabako Lurralde Historikoaren aldizkari ofizialetan argitaratzea.»

Ebazpen honen aurka, nahierako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman duen organoaren beraren aurrean, argitaratu ondoko egunetik kontatzen hasita hilabete bateko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso ondoko egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan; honako xedapen hauen arabera egin daiteke hori: Administrazio Prozedura Erkidearen —urtarrilaren 14ko 4/1999 Legeak aldatu zuen— 116 eta 117 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikulua.

Hori guztia ez da eragozpen izango bidezko iritzitako beste edozein errekurtso erabili ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 8a.

Herrilan eta Hirigintza Saileko foru-diputatua,

ANTONIO AGUILAR MEDIAVIILA.


Azterketa dokumentala