Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Kultura Saila
1187

EBAZPENA, 2003ko otsailaren 10ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, goi kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAAren 144 zk.) eta erakunde honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz HABEren zuzendari nagusiak 2002ko urriaren 23an emandako Ebazpeneko (2002ko azaroaren 22ko EHAAren 223 zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– HABEren Zuzendaritza Nagusitzarako goi kargudun idazkari lanpostua (C/D taldea, 1001/164 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke HABEren Patronatuko Presidente eta Kultura Sailburuaren aurrean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Donostia-San Sebastián, 2003ko otsailaren 10a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala