Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1188

EBAZPENA, 2003ko otsailaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko konparaziozko azterketetarako deia egin eta aipatu azterketetarako egutegia argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2002ko urriaren 2ko Ebazpenaz (EHAA, 2002-10-15; 196 zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Modu berean, deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2003ko otsailaren 7ko Ebazpenaz (EHAA, 2003-02-18; 33 zk.) argitaratu zen.

Ohiko azterketa gainditu ez zuten azterketariek, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak eta 2002ko urriaren 2ko Deialdiaren 16. artikuluak ezarritakoaren arabera, konparaziozko azterketa egiteko aukera izango dute. Hau dela eta, ebazpen honen bitartez aipatu deialdiari dagozkion konparaziozko azterketetarako deia egiten da.

Era berean, konparaziozko azterketa hauen egutegia argitaratzen da. Gauzak horrela,

EBATZI DUT:

1.– 2002ko urriaren 2ko Deialdiari dagozkion konparaziozko azterketetarako deia egitea.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak eta deialdiaren 16.artikuluak ezarritakoaren arabera, konparaziozko azterketa hauetan parte hartu ahal izango dute bakarrik deialdiko ohiko azterketara aurkeztuta EZ GAI izan diren azterketariek.

2.– Konparaziozko azterketen egutegia argitaratzea. Azterketak egutegi honen arabera egingo dira:

ARABA

1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 10ean

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Pedro Asua z/g

	Vitoria-Gasteiz

2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 12an

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Pedro Asua z/g

	Vitoria-Gasteiz

3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 6an (Idatzizko proba)

Eguna: 2003ko martxoaren 14an (Ahozko proba)

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Pedro Asua z/g

	Vitoria-Gasteiz

4. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 7an (Idatzizko proba)

Eguna: 2003ko martxoaren 14an (Ahozko proba)

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Pedro Asua z/g

	Vitoria-Gasteiz

GIPUZKOA

1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 10ean

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	Seminarioa

	Heriz pasealekua, 82

	Donostia-San Sebastián

2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 12an

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	Seminarioa

	Heriz pasealekua, 82

	Donostia-San Sebastián

3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 6an (Idatzizko proba)

Eguna: 2003ko martxoaren 14an (Ahozko proba)

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	Seminarioa

	Heriz pasealekua, 82

	Donostia-San Sebastián

4. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 7an (Idatzizko proba)

Eguna: 2003ko martxoaren 14an (Ahozko proba)

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	Seminarioa

	Heriz pasealekua, 82

	Donostia-San Sebastián

BIZKAIA

1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 10ean

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Abaro etorbidea z/g

	Portugalete

2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 12an

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Abaro etorbidea z/g

	Portugalete

3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 6an (Idatzizko proba)

Eguna: 2003ko martxoaren 14an (Ahozko proba)

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Abaro etorbidea z/g

	Portugalete

4. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Eguna: 2003ko martxoaren 7an (Idatzizko proba)

Eguna: 2003ko martxoaren 14an (Ahozko proba)

Ordua: goizeko 9:00ak

Lekua:	UNED

	Abaro etorbidea z/g

	Portugalete

Vitoria-Gasteiz, 2003ko otsailaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala