Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1189

31/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, «Casa de la Gastronomia de Euskal Herria C.G.E.H.-E.H.G.E. / Euskal Herriko Gastronomi Etxea» Elkarteari herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Bazkunei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legeko 22 artikuluak ezarritakoan oinarriturik, Euskadiko interes orokorraren alde egiteko jarduerak burutzen dituzten elkarteei herri-onurako direla aitortu ahal izango zaie, baldin eta inskribaturik badaude.

Lege horretan oinarriturik, «Casa de la Gastronomía de Euskal Herria C.G.E.H.-E.H.G.E. / Euskal Herriko Gastronomi Etxea» Elkarteak eskatu du eze, aipatu bezalako aitormena egin dakiola, izan ere, kulturarako eta osasunerako bidea eta oro har euskal gizartearentzako oreka bidea direnez, gastronomia ezagutzeko eta praktikatzeko burutzen dituen jarduerak direla-eta, uste baitu merezia duela herri-onurako aitortua izatea.

Eskabide egiten duen elkartea 1999an eratu zen, 1999ko apirilaren 29an inskribatu zen Bazkunen Erregistroan, bere jarduera batez ere Euskal Herri osoan egiten du, eta bere egoitza Donostian dago kokatua.

Eratu zenez gerotik, gastronomiaren arloko jardunaldiak, bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak izan dira bere jarduera nagusiak. Eta jarduera horien helburua hauxe izan da: modernitateko eta etorkizuneko errokei begira kultura gastronomikoa findu eta dinamizatzea; eta guzti horren ondorioz elkarteak itzal eta errekonozimendu zabala lortu ditu.

Aipatu legeren 22 artikuluan xedatzen denarekin bat etorriaz, Jaurlaritzaren Kontseiluan onartutako dekretu bidez egin beharko da herri-onurako aitortzea, betiere gaia dela-eta dagokien sailek proposaturik, eta sail horiek eta erakunde eta entitate interesdunek txostena egin ondoren. Agindu hori beteaz, espedientea instruitu da, eta hala eskatu zaizkien erakunde eta entitate interesdunek egindako txostenak erantsi zaizkio espediente horri. Txosten horietan, bestalde, «Casa de la Gastronomía de Euskal Herria C.G.E.H.-E.H.G.E. / Euskal Herriko Gastronomi Etxea» Elkarteari herri-onurakoa dela aitortzearen aldeko iritzia agertzen da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Kultura sailburuak batera proposaturik, erakunde eta antolakunde interesdunek egindako txostenak ikusirik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 20003ko otsailaren 18an egindako bilkuran, aztertu eta onartu ostean, honako hau xedatu dut:

XEDATU DUT

Artikulu bakarra.– «Casa de la Gastronomía de Euskal Herria C.G.E.H.-E.H.G.E. / Euskal Herriko Gastronomi Etxea» Elkarteari herri-onurako dela aitortzea, Bazkunen Erregistroko AS/G/07962/1999 zenbakiarekin, izan ere, bere jardueren bitartez Euskadiko interes orokorraren alde egiten duela uste da-eta.

Horrekin batera, deklarazio horri dagozkion eskubide guztiak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, otsailaren 12ko 3/1998 Legeko 22.3 artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala