Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1190

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, izaera ofizialeko musika kontserbatorioei otsailean aparteko azterketetarako deialdia egiteko baimena emateko dena.

Hezkuntza-sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia onartzen duen ekainaren 14ko 986/1991 Errege Dekretua aldatu eta gehiago zehazten duten uztailaren 1eko 1487/1994 eta ekainaren 25eko 1112/1999 errege dekretuek xedatzen dute hainbat hezkuntza planen gaineko irakaskuntzak desagertu egingo direla. Hori dela eta, egin dizkiguten eskabideak kontuan hartuta, eta EAEko musika kontserbatorioetako ikasleei erraztasunak emateko, desagertuko diren hezkuntza planetako irakaskuntzak buka ditzaten, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea arestian aipatutako zentroei aparteko azterketetarako deialdi bat egiteko otsailean. Azterketa horietara aurkeztu ahal izango dira gradua edo karrera bukatzeko gehienez hiru ikasgai falta dituzten ikasle ofizial eta libreak, beti ere 2618/1966 Dekretuak araututako ikasketa planekoak badira. Aparteko azterketetarako deialdi honetan bakarrik parte har dezakete Orkestra-zuzendaritza, Abesbatzen Zuzendaritza, Musikaren Pedagogia, Musika Sakratua eta Musikologia espezialitateko ikasleek.

Bigarrena.– Ikasle ofizialek ezinbestean bete beharko dute honako baldintza: otsaileko deialdian gainditu nahi duten ikasgaian edo ikasgaietan matrikulatuta egon beharko dute ikasturte honetan.

Hirugarrena.– Bestalde, zentroek matrikula epea ireki beharko dute ikasle libreentzat, horiek ere azterketa hauek egin ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 15a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala