Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1193

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, proiekturik gabeko eta obra-bukaerako ikuskapen-egiaztagiririk gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan ipintzeko aplikazioa onartzen duena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45.4 artikuluak honakoa xedatzen du: «Eskumena duen organoak aldez aurretik eman behar du ontzat zein programa eta aplikazio elektroniko, informatiko eta telematiko erabiliko dituzten herri-administrazioek beren ahalez baliatzeko. Horrez gain, jakitera eman behar ditu programen eta aplikazioen ezaugarriak».

Proiekturik gabeko eta obra-bukaerako ikuskapen-egiaztagiririk gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan ipintzeko, honakoak hartu behar dira kontuan: irailaren 20ko 2413/1973 Dekretuaren bidez onartu zen Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa; Behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan jartzeko, zabaltzeko, titulartasuna aldatzeko eta aldiroko ikuskapenak egiteko bete behar diren baldintzak ezartzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko 1989ko urriaren 20ko Agindua eta, azkenik, instalazio industrialak martxan jartzeko prozedura sinplifikatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Agindua. Horiek guztiak kontuan hartuta, proiekturik gabeko eta obra-bukaerako ikuskapen-egiaztagiririk gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan ipintzeko izapideak telematika bidez egingo dira 2003an, eta horretarako, ezinbestekoa da honako izapideak ordenadore bidez egiteko behar den aplikazio informatikoaren ezaugarri teknikoak onartzea: elektronikoki izenpetutako buletina aurkeztea, buletina izenpetzea, izenpea komunikatzea eta elektronikoki izenpetutako buletina bidaltzea.

Aplikazio hori Sail jakin bati lotuta dago; izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak dauzkan eskumeneko eginkizunei lotuta dago. Hori dela eta, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu orokorretako zuzendariak du aplikazio informatiko hori kudeatu, zuzendu, gauzatu eta mantentzeko eskumena, hala dela xedatzen baitu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuarekin lotuta dagoen honako dekretuak: informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretua.

Ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– proiekturik gabeko eta obra-bukaerako ikuskapen-egiaztagiririk gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan ipintzeko aplikazioaren ezaugarri teknikoak onartzea.

Aplikazioa proiekturik gabeko eta obra-bukaerako ikuskapen-egiaztagiririk gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan ipintzeko erabiliko da. Proiekturik gabeko eta obra-bukaerako ikuskapen-egiaztagiririk gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan ipintzeko, honakoak hartu behar dira kontuan: irailaren 20ko 2413/1973 Dekretuaren bidez onartu zen Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa; Behe-tentsioko instalazio elektrikoak martxan jartzeko, zabaltzeko, titulartasuna aldatzeko eta aldiroko ikuskapenak egiteko bete behar diren baldintzak ezartzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko 1989ko urriaren 20ko Agindua eta, azkenik, instalazio industrialak martxan jartzeko prozedura sinplifikatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 26ko Agindua. Aplikazioa honakoak egiteko erabiliko da: elektronikoki izenpetutako buletina aurkeztea, buletina izenpetzea, izenpea komunikatzea eta elektronikoki izenpetutako buletina bidaltzea.

Aplikazioaren funtzionamenduak honakoak izango ditu oinarri: htlm orriak, servlets java eta JSP orriak, eta honako softwarea izango du:

Web Iplanet 4.1 zerbitzaria.

java Weblogic 5.1.0 aplikazio-zerbitzaria.

Datuak UNIX zerbitzariaren baitako Oracle 8.0 datu basean gordeko dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez onartu den aplikazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 11.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala