Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1196

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 15ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2002. urtean materialgintza-proiektuaren barruan emandako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2002ko apirilaren 15ean argitaratu zen EHAAn 2002ko martxoaren 27ko Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua garatzeko xedez materialgintza-proiektuan parte hartzeko deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpena 2002ko ekitaldian aplikatzeko egokitzen duena.

Aipatutako Ebazpenaren 9.2 artikuluak dioenez, HABEren zuzendari nagusiak ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango du banatuko den dirulaguntza osoa eta euskaltegi onuradunen zerrenda.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2002ko martxoaren 27ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntza osoa eta euskaltegi onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2003ko urtarrilaren 15a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA / ANEXO

IZENA	EUROAK	

		

HERNANIKO UDALA /AYUNTAMIENTO DE HERNANI	6.010, 00	

EUSKARAZ KOOP.E.	9.015,00	

LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA, S.L.	6.010,00	

SANTURTZIko U.E. HERRI ERAKUNDEA	601,00	

		

GUZTIRA	21.636,00	


Azterketa dokumentala