Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
1197

EDIKTUA 1145/02 prozedura arruntari dagokiona.

Aipatu prozeduran ondoren zehazten den ebazpena eman da. Hitzez hitz honela dio:

AUTOA

Erabaki duen epailea: Alejandro José Galán Rodríguez jauna.

Tokia: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta biko urriaren hamaika.

AURREKARIAK

Lehena.– Perea prokuradore jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta ordez, honi erantsi dion ahalordearekin egiaztatzen duenez, epaiketa arruntaren demanda aurkeztu du, alderdi demandatua izanik Marcos Hernández Hernández eta Saray Salguero Hernández, bizilekua Sestaon eta Sestaon dutena, bere garaian, guraso biologikoengandik guztiz apartatzeari buruzko epaia eman dezala erregutzeko.

Bigarrena.– Demanda-egileak dio demandaren zenbatekoa eurotan zehaztugabekoa dela.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda hori aztertu da, eta emandako datu eta agirietan oinarrituz, ikusi da alderdi demandatzaileak epaiketan agertzeko behar diren gaitasun-, ordezkaritza- eta postulazio- eskakizunak betetzen dituela, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 6., 7., 23. eta 31. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Halaber, demandan egindako eskariak ikusita, epaitegi honek badu jurisdikzioa eta eskumen objektiboa horiek ebazteko, aipatutako prozedura legearen 36. eta 45. artikuluen arabera. Lurraldeari dagokionez ere, epaitegi honek badu eskumena.

Azkenik, epaiketa-motari dagokionez alderdi demandatzaileak, PZLb-ren 253.2 artikuluan ezarritakoa betez, adierazi du demandaren zenbatekoa eurotan zehaztugabekoa dela; horregatik, prozesua epaiketa arruntaren izapideen bitartez bideratu behar da, PZLb-ren 249. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Hirugarrena.– Esandakoagatik, bidezkoa da demanda-izapideak egitea onartzea, eta PZLb-ren 404. artikuluak agintzen duen bezala, alderdi demandatuari demanda bidaltzea —kopia eta aurkeztutako agiri eta guzti— eta epatzea, legezko ohartarazpenak kontuan izanik, deia egiten den hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, hogei egun balioduneko epean erantzuna eman dezan.

XEDAPEN ZATIA

1.– Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta ordez, Perea prokuradore jaunak Marcos Hernández Hernández jaunaren eta Saray Salguero Hernández andrearen aurka aurkeztutako L09 Guraso-agintea kentzeari buruzko demanda izapidetzeko onartu da eta prozesua epaiketa arruntaren araudiaren arabera eramango da aurrera.

2.– Bidal bekizkio alderdi demandatuari demanda, bai eta demandaren kopia eta aurkeztutako agiriak ere. Eta dagokion zedularen bitartez, hogei egun balioduneko epea jarriko zaio erantzuna eman dezan —epatzea egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatuko dira egun horiek—.

Jakinarazi alderdi demandatuari epe horren barruan aurkezten ez bada, auzi-iheslaritzat joko dela (PZLb-ren 496.1 artikulua). Jakinarazi bekio, halaber, judizioan prokuradorearekin eta abokatuarekin agertu behar duela (PZLb-ren 23. eta 31. artikuluak).

3.– Gauza bedi epatzea alderdi demandatzaileak adierazitako Sestaoko helbidean. Helbide horretan epatzea egiteko bidal bedi exhortoa Barakaldoko bake-epaitegira.

Itzul bedi aurkeztutako ahalordea autoetan testigantza eman ondoren.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta epaitegi honetan. Hala ere, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bost egun balioduneko epean. Bertan, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea aipatu behar da, bestela ez da eta errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaile jaunak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Eta Saray Salguero Hernández eta Marcos Hernández Hernández non bizi diren ez dakigunez, ediktu hau egin da jakinarazpen-zedula gisa baliogarri izan dakien.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalaua.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala