Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1198

EDIKTUA, 730/01 prozedura arruntari dagokiona.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian 730/01 prozedura arrunta bideratu da (PZLb), N01 judizio arrunta dela-eta Transolver Finance Establecimiento Financiero de Crédito S.A. enpresak eskatuta Isabel Guerra Garcíaren eta Decoraciones Metálicas Euro S.L. enpresaren aurka. Hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

Eguna: bi mila eta biko uztailaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Transolver Finance Establecimiento Financiero de Crédito S.A.

Abokatua: Jesús Javier Fernández Castañeda.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Alderdi demandatua: Isabel Guerra García eta Decoraciones Metálicas Euro S.L.

Abokatua:

Prokuradorea:

Auzigaia: N01 Judizio Arrunta.

EPAITZA

Baiestea Pacheco Gurpegui epaitegietako prokuradoreak, Transolver Finance, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. ordezkatuz, auzi-ihesean diren Decoraciones Metálicas Euro, S.L. eta Isabel Guerra García andrearen aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, suntsitutzat jotzen dut batetik Transolver Finance, EFC, S.A. enpresak eta bestetik Decoraciones Metálicas Euro, S.L. enpresak eta horren fidatzaile Isabel Guerra García andreak 1998ko abenduaren 22an izenpetutako errentamendu finantzario-leasing kontratua. Hortaz, Iveco marka eta BI-9440-CL matrikula duen kamio-kutxaren jabetza auzi-jartzailearena dela deklaratzen dut, eta behin betiko esleitzen zaizkio Transolver Finance, EFC, S.A. enpresari errentamendu finantzarioan sortutako kuotak direla-eta jasotako errentak. Halaber, aipatutako ondasunaren jabetza, giltzak eta dagozkion agiriak auzi-jartzaileari berehala itzultzera kondenatzen dut Decoraciones Metálicas Euro, S.L., eta itzulketa horrek sorrarazitako gastu guztiak demandatuen konturakoak izango dira. Era berean, demandatuak, batera eta modu solidarioan, auzi-jartzaileari bi mila seiehun eta hirurogeita hamabost euro eta laurogei zentimo (2.675,80 euro) —laurehun eta berrogeita bost mila berrehun eta hamasei pezeta (445.216 pta.)— ordaintzera kondenatzen ditut; hori da, hain zuzen ere, demanda aurkeztu arte mugaeguneratu eta ordaindu ez diren errentamendu finantzarioko kuoten zenbatekoa. Horrez gain, itundutako berandutzako interesak ere ordaindu beharko dizkiote demandatzaileari, hau da, hileko %2, mugaegunetik hasi eta guztiz ordaindu arte. Azkenik, kalte-ordain gisa, kontratuko lehen kuota (47.976 pta- 288,34 euro) besteko diru-kopurua ere ordaindu beharko diote auzi-jartzaileari demanda jakinarazi denetik aurrera —2002ko martxoaren 15a— ondasuna itzultzeko igarotako berandutzako hilabete edo horren zati bakoitzeko. Prozesuan sortutako kostuen ordainketa demandatuei ezarri zaie.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpugnatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).

Epaia eman, agindu eta izenpetzen dut.

Eta Decoraciones Metálicas Euro S.L. demandatuari behar

bezalako jakinarazpen modura baliagarri izan dakion eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, eman eta izenpetzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala