Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1199

EDIKTUA, adostasun gabeko banatzeari buruzko 94/01 prozedurari dagokiona.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Kumoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, Rosalía Jáuregui Berrojalbiz andreak eskatuta, Federico Albelda Gallego jaunaren aurka jarraitutako adostasun gabeko banatzeari buruzko 94/01 prozeduraren (PZLb) epaia eman da. Epaiaren idazpurua eta epaitza honakoak dira:

Epaiaren zk. 7/03

Gernika-Lumo, bi mila eta hiruko urtarrilaren 16a.

Nik, Francisco Javier Tucho Alonsok, hiri honetako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3. zenbakiko Epaitegiko epaile naizenez, 94/2001 Judizioko autoak, adostasunik gabeko banatze baten gainekoak, ikusi ditut, zeintzuetan hauxe baita parte auzi-jartzailea: Rosalía Jáuregui Berrojalbiz andrea, Arana letratu andreak zuzendua eta Luengo jaun prokuradoreak ordezkatua; eta parte demandatua: Federico Albelda Gallego jauna, auzi-ihesian dena.

EPAITZA

Rosalía Jáuregui Berrojalbiz andreak eta Federico Albelda Gallego jaunak osatutako ezkontza legalki banatzea erabakitzen dut; hortaz, bertan behera geratzen da etxe-ahalmena erabiliaz ezkontza-ondasunak atxikitzeko posibilitatea; halaber, errebokatu egiten dira elkarri emandako onarpenak eta ahalordeak.

Ezkontzako erregimen ekonomikoaren deuseztapena deklaratzen da; PZLaren 806 artikuluaren eta hurrengoei jarraiki egingo da eta 1980. urtetik izango du atzeraeragina.

Ez da bidezkoa ezein parteri kostuak ezartzea.

Jakinarazi bekie bi parteei ebazpen hau.

Ebazpen hau irmoa denean, erregistro-ondorioetarako, Erregistro Zibilei jakinarazi bekie.

Ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan; bidezkoa bada, Probintzi Auzitegiak ebazpena eman dezan.

Eta Federico Albelda Gallego demandatuari behar bezalako jakinarazpen modura baliagarria izan dakion, eman eta izenpetzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala