Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
1200

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 160/02 prozedurari dagokiona.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegian, Dolores Ibáñez García andreak eskatuta, Elias Paz Lois jaunaren aurka jarraitutako adostasun gabeko dibortzioari buruzko 160/02 prozeduran (PZLb) epaia eman da. Epaiaren idazpurua eta epaitza honakoak dira:

Epaiaren zk.

Eman duen epailea: D/Dª Alejandro José Galan Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta biko abenduaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Dolores Ibañez García.

Abokatua: Marta Dolado Galindez.

Prokuradorea: Begoña Carcedo Mendivil.

Alderdi demandatua: Elias Paz Lois.

Abokatua:

Prokuradorea:

Auzigaia: L04 Adostasun gabeko Dibortzioa.

EPAITZA

Onartu egin dut Dolores Ibáñez García andrearen izenean eta ordez, Elias Paz Lois jaunaren kontra, Begoña Carcedo Mendivil andre prokuradoreak aurkeztutako demanda. Beraz, dibortzioa dela-eta, ezkontide bien ezkontza desegintzat jotzen dut. Halaber, behin betiko neurri hauek hartu ditut:

1. Ezkontide bien ezkontzaren desegitea eta ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioaren amaiera.

2. Ezkontideek elkarri emandako adostasunak eta ahalordeak errebokatuta geratzen dira, eta etxe-ahalmenaz baliatzerakoan beste ezkontidearen ondasun pribatiboak erabiltzeko aukera amaitutzat jotzen da.

3. Orain arte senar-emazteek izan duten erregimen ekonomikoa disolbatzea, eta hori likidatutakoan epaia betearaziko da hala eskatuz gero.

4. Sortutako kostuak ez dira espresuki adieraziko.

Ebazpena irmoa denean, auzilarien ezkontzan jasotzen den Erregistro Zibilari ofizioz jakinarazi behar zaio.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpugnatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).

Epaia eman, agindu eta izenpetzen dut.

Eta Elias Paz Lois demandatuari behar bezalako jakinarazpen modura baliagarria izan dakion, eman eta izenpetzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala