Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
1202

EDIKTUA, 428/02 prozedura arruntari dagokiona.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian 428/02 prozedura arrunta bideratu da (PZLb), N07 errentamenduaren judizioa dela-eta, Gastronomía Cantábrica S.A. enpresak eskatuta, Inversiones Achucarro 10 S.L. enpresaren aurka. Hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

Epaiaren zk.

Eman duen epailea: Mª Reyes Castresana Garcia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta biko azaroaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Gastronomía Cantábrica S.A.

Abokatua: Jose Ignacio Varas Santamarina.

Prokuradorea: Javier Ortega Azpitarte jauna.

Alderdi demandatua: Inversiones Achucarro 10 S.L.

Auzi-ihesean da.

Auzigaia: Arrigorriagan, Achucarro Industrialdeko 10 zenbakian dagoen lokalaren errentamendu-kontratua suntsitzea, 2002ko otsailetik aurrera ez delako errentamendurik ordaindu; halaber, egun honetara arte zor diren zortzi mila seiehun eta hamazazpi euro eta zortzi zentimoak, BEZ barne, erreklamatzea, bai eta epaia betearazi arte errentamenduari dagozkion diru-kopuruak ere.

EPAITZA

1.– Baiestea Javier Ortega Azpitarte jaun prokuradoreak, Gastronomía Cantábrica S.L. enpresaren izenean eta hori ordezkatuz, auzi-ihesean den Inversiones Achucarro 10 S.L. enpresaren aurka aurkeztutako demanda. Halaber, Arrigorriagako Achucarro Industrialdeko 10 zenbakian dagoen lokalaren errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut eta hori uztera kondenatzen dut demandatua; horrekin batera, dagokion legezko epean lokala utzi duela egiaztatu ezean bertatik bota egingo dutela ohartarazten zaio.

2.– Era berean, demandatzaileari 17.234,16 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua, hau da, 2.154,27 euroko zortzi hileko, bai eta 2002ko maiatzaren 2ko errentamendu-kontratuan itundutako interesak ordaintzera ere.

3.– Prozesu honetan sortutako kostuak ordaintzea ezartzen zaio demandatuari.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455 artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpugnatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko idazkia ez da onartuko ez bada egiaztatzen mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordaindu direnik (Prozedura Zibileko Lege berria, 449.1 artikulua).

Epaia eman, agindu eta izenpetzen dut.

Argitalpena.– Epaia egin zuen epaile-magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, egun berean, entzunaldi publikoan, eta nik, idazkari judizialak, fede ematen dut, Bilbon, 2002ko azaroaren 19an.

Eta Inversiones Achucarro 10 S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpen modura baliagarri izan dakion, eman eta izenpetzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala