Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1998

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 15ekoa, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariarena, Donostia-San Sebastiángo Udalaren Toki Gobernu-Batzordeari eta beronen zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoaren Titular lanpostua sailkatzeko dena. Lanpostua Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordeta dago.

Donostia-San Sebastiángo Udaleko Toki Gobernu-Batzordeak 2004ko abenduaren 17an izandako bilkuran erabakia hartu zuen Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritza honi eskatzeko Toki Gobernu-Batzordeari (aurretiaz Udalbatzak osoko bilkuran azaroaren 30ean sortu zuena) eta beronen zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoaren Titular lanpostua gaikuntza nazionalean, idazkari azpi-eskalakoa eta goi-mailako kategoriakoa eta izendapen askez betetzeko modukoa sailka zezala.

Gipuzkoako Foru Aldundiari txostena eskatu eta gero beronek uste du lanpostua betetzeko sistemari buruz txostena emateko beste irizpide ez duela.

Emandako entzunaldi izapidean Donostia-San Sebastiángo Udalak adierazi du lanpostu berriaren zuzendaritza organo izaera Toki Gobernua eraberritzeko den abenduaren 16ko 57/2003 Legetik bertatik eratorria dela eta lanpostu horrek ez duela ezabatzen lehengo Udaleko idazkariarena, Osoko Bilkurako Udalbatzako idazkari nagusi bihurtu dena, hain zuzen.

Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 126.4 artikuluari jarraituz, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen artean izendatuko da Toki Gobernu-Batzordeari eta beronen zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoaren titularra, Lege horretako 130. artikuluarekin bat etorriz, organo horrek zuzendaritza organo izaera du.

Bestalde, eta kontuan hartuta lanpostuaren eginkizunak (7/1985 Legeko 126.4 artikulua) eta Donostia-San Sebastiángo biztanleria eta aurrekontua, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoa den uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuko 2. artikuluarekin bat etorriz, lanpostua gordeta egon behar da idazkari azpi-eskalako eta goi-mailako kategoriako funtzionarioentzat.

7/1985 Legearen 99.1 artikuluaren arabera lehiaketa izango da Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko bide arrunta. Lege horren 99.2 artikuluaren arabera izendapen askeko bidea salbuespenezkoa da eta bakarrik erabil daiteke baldin eta eginkizunek bere baitan zuzendaritza izaera edo erantzukizun berezia badaramate, eta gainera, kontuan hartuta udaletako lanpostuak direla, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuak behar dute izan edo 100.000 biztanle baino gehiago dituzten probintziak edo udalerriak, betiere dagokion zerrendan 30 mailako destino osagarria esleiturik badute. Lanpostuak betetzeko bide honek duen salbuespenezko izaerak eskatzen du lanpostuak esleiturik dituen eginkizunek duten zuzendaritza izaerak edo erantzukizun bereziak nolabait izaera gaitua eduki dezatela, erantsitako zerbait 7/1985 Legeko 130.1.B artikuluan jasotako legezko kalifikazioari dagokionez erantzukizun hori edo zuzendaritza hori gaitzeko balio duena. Izan ere, bestela, horrela ulertuko ez balitz, izendapen askeko bidea ohikoa izango zen Toki Gobernu-Batzordeari eta beronen zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoaren Titular lanpostuentzat eta beronek aurka egiten dio salbuespenik gabe izendapen askeko bideari dagokionez gaikuntza nazionalekoentzat gordetako lanpostu guztientzat 7/1985 Legeko 99.2 artikuluak aldarrikatzen duenari (kontuan hartu beharra dago lehenago aipatutako 7/1985 Legeko X. tituluan jasotako udalerrietan Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari dagokionez, 7/1985 Legeko zortzigarren xedapen gehigarria Lege horretako 99. artikuluari uztartzen zaiola). Eta hauxe da 7/1985 Legea 1732/1994 Errege Dekretuaren 27. artikuluan garatzen ari dela araugintzan diharduenak egiten duen interpretazioa, alegia, lanpostuak izendapen askez betetzeak eskatzen duela lanpostuari esleitutako eginkizunek zuzendaritza izaera nabaria eta erantzukizun berezia (lanpostuak bere legezko taxueran ohiko duena ez ezik) eduki ditzatela. Donostia-San Sebastiángo Udalak bere eskaeran ez du egiaztatu sailkatua izan dadila eskatu duen lanpostuaren eginkizunek zuzendaritza izaera ezta eginkizunei dagokienez ere gaikuntza berezirik dutenik. Beraz lanpostuak betetzeko bideak Legean ezarritakoa behar du izan, lehiaketa, alegia. Are gehiago, Donostia-San Sebastiángo Udalean Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako gainontzeko lanpostuetatik bat ere ez dago sailkatuta izendapen askekoa bezalakoa, eta eskaeran ez da ezer aipatzen Toki Gobernu-Batzordeari eta beronen zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoaren Titular lanpostua beste batzuengandik bereizteko ezaugarri bat ere dagoenik.

Hainbat artikulutan ezarritakoarekin bat etorriz, alegia Toki-Jaurbidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateratuaren (Testu hori apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa da) 159.1 artikulua; lehenago aipatutako 1732/1994 Dekretuaren 9. eta 27. artikuluak; eta Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen Lehendakariaren urriaren 16ko 28/2001 Dekretuaren 10.f artikulua, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Toki Gobernu-Batzordeari eta beronen zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoaren Titular izeneko lanpostua, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetakoa, idazkari azpieskalakoa eta goi-mailako kategoriakoa bezalakoa sailkatzea, hura betetzeko bidea lehiaketa delarik.

2.– Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa Erakunde Politikarako eta Autonomiaren Garapenerako idazkari nagusiari ipini ahal izango zaio, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin eta horiekin loturiko xedapenekin bat etorriz, errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri uko egin barik.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala