Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1999

AGINDUA, 2005eko martxoaren 16koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren 28/2005 epaia betetzeko, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko “Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arduraduna” 2676 lanpostuari (1, 2 eta 3 dotazioak) dagokionez uztailaren 29ko 187/2003 Dekretua baliogabetzen duena.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– ELA-STV sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako “Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arduraduna” 2676 lanpostuari (3 dotazioa) dagokionez eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako “Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arduraduna” 2676 lanpostuari (1 eta 2 dotazioak) dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren uztailaren 29ko 187/2003 Dekretuaren aurka (2003ko irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zk.). ELAk eskatzen zuena zen lanpostu horiek betetzeko eskatutako titulazio akademikoen artean herrilan-ingeniari teknikoarena sartzea eta beraz, aipatu lanpostuak A taldeko funtzionarioei soilik irekitakoak ez baizik B taldekoei ere irekitakoak deklaratzea.

Bigarrena.– Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere uziari amore eman zion eta horretarako baimena eman zuen 2004ko azaroaren 4ko Jaurlaritzaren Kontseiluko Erabakiaz.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak, 2005eko martxoaren 1eko dataz 28/2005 epaia eman du, eta hona hemen epaitza:

“Auzi-jartzaileen uzien arabera, auzitara eramandako administrazioak bere uziari amore eman dionez, bidezkoa da Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako “Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arduraduna” 2676 lanpostuari (3 dotazioa) dagokionez eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako “Ur Jabari Publikoaren Kudeaketa Arduraduna” 2676 lanpostuari (1 eta 2 dotazioak) dagokionez, uztailaren 29ko 187/2003 Dekretua (2003-09-30eko EHAA) baliogabetzea eta eskatutako titulazio akademikoen artean herrilan-ingeniari teknikoarena sartzea eta, beraz, aipatu lanpostuak A taldeko funtzionarioei soilik irekitakoak ez baizik B taldekoei ere irekitakoak deklaratzea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e eta urriaren 16ko 221/2001 Dekretuaren 3.2.e artikuluen arabera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari dagokio lanpostuen zerrenden aldaketak ebaztea.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

1.– 28/2005 epaiaren epaitza argitara ematea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

2.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean bi hilabeteko epean, bi epeok, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 16a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala