Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2003

AGINDUA, 2005eko otsailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaitako sailburuarena, “Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)” proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideen desjabetze-espedienteari hasiera eman eta horien zerrenda jendaurrean jartzeko dena.

Sail honek ondoren argitaratzen den agindua eman du gaur:

“Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)” proiektuari dagokion espedientea aztertu da.

Bilboko Udalbatzak, 1994ko urriaren 4an egindako bilkuran, “Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)” proiektuari behin betiko onarpena ematea erabaki zuen.

Espediente horretan badago proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda, zehatz-mehatz eta banan-banan zehaztuta eta ondo bereizteko behar beste datuekin. Bestalde, jendaurrean izan zen epean aurkeztutako arrazoibide guztiei erantzuna eman zaie.

“Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)” proiektua burutzea ezin da atzeratu etxeen merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeak etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian erosteko aukera izan dezan.

Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 33. artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri-antolamendurako planak edo, hala badagokio, arau subsidiarioak onesteak obrak onura publikorako direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkien eraikinak hartzea dakar, desjabetzea egiteko edo dagozkien zorrak ezartzeko.

Desjabetze-proiektu honek hartzen dituen lurrak hiri-lurtzat sailkatuta daude Bilboko Hiri-Antolamendurako Plan Orokorrean; eta, “Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)”<FONT FACE="Garamond 3,Times New Roman" SIZE=2> proiektuak, bere aldetik, desjabetzea aukeratu du jarduteko bide. Beraz, Lurzoruaren Araubide eta Hiri-Antolamenduaren arloko presako neurriei buruzko martxoaren 6ko 5/1998 Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da nahitaezko desjabetzea ezartzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta ondorengo artikuluetan, eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Lurzoruaren Araubideari eta Hiri-Antolamenduari buruzko 1976ko apirilaren 9ko Legearen 134., 135. eta 144. artikuluen arabera, eta Hirigintza Kudeaketarako 1978ko abuztuaren 25eko Arautegiaren 197. eta 201.2. artikuluei jarraituz, arauzkoa da desjabetze jardunbideak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Nahitaezko Desjabetzeari buruz indarrean dagoen Legearen 52. artikuluaren arabera, kasu berezietan eta Ministroen Kontseiluaren erabakiz, obra edo helburu jakin bat egiteak ekar dezakeen desjabetzea gauzatzeko hartutako ondasun eta eskubideak hartzea lehenbailehen egin beharrekotzat deklaratu daiteke.

Adierazitako lege-manuak eta horiekin bat etorri eta erabilgarri diren gainerakoak ikusita, honakoa

XEDATU DUT:

1.– “Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)” proiektua gauzatzeko desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak hartzeko nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea. Horrek berez berarekin dakar proiektua burutzeko egin behar diren lanak herri-onurako direla eta eragindako lurzoru eta eraikinak lehenbailehen hartu behar direla deklaratzea, desjabetzea egiteko edo zorrak ezarri ahal izateko. Hori guztia, Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 33. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Aipatutako espedienteak hartzen dituen ondasunak eta eskubideak jendaurrean jartzea; horrela, nahi diren arrazoibide guztiak aurkeztu ahal izango dira, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak Bizkaian duen lurralde-ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 6. solairua, Bilbao-48011), legeak agindutako azken argitalpenaren osteko hamabost asteguneko epean. Arrazoibide horiek aipatutako zerrendako akatsak zuzentzeko baino ez dira izango. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta hurrengo artikuluetan eta Legearen horren Araudian aurreko artikuluekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri-Antolamenduari buruzko 1976ko apirilaren 9ko Legearen 134., 135. eta 144. artikuluen arabera, eta Hirigintza Kudeaketarako 1978ko abuztuaren 25eko Arautegiaren 194., 197. eta 201.2 artikuluen arabera.

Honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko Udaletxeko iragarki-taulan izango da jendaurrean aipatutako epean, zehaztu diren ondorioetarako.

3.– “Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan Bereziaren IV. fasea (Hiru Zutabe)” proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideak, desjabetzea egiteko, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritza Kontseiluari eskatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 15a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

PROIKETUA: “BILBO ZAHARRA EREMUA BEREONERATU ETA BARNETIK ERALDATZEKO PLAN BEREZIAREN IV. FASEA (HIRU ZUTABE)”

PROYECTO: “PLAN ESPECIAL DE REHABILITACIÓN Y REFORMA INTERIOR DEL AREA DE BILBAO LA VIEJA, FASE IV (TRES PILARES)”

TITULARRAREN IZEN-ABIZENAK ETA HELBIDEA DESJABETZEA JABEGO ERROLDA ZEHAZTASUNAK ERAGINDAKO ONDASUNAREN ERABILPENA

ETA JABEGO ERROLDAN DUEN IZAERA

NOMBRE Y DOMICILIO DEL TITULAR EXPROPIACIÓN DATOS CATASTRALES APROVECHAMIENTO Y NATURALEZA

CATASTRAL DEL BIEN AFECTADO

FUNTSA AZALERA LUR-EREMUA ETXALDEA LUR-ZATIA

FINCA SUPERFICIE POLIGONO MANZANA PARCELA

Jabekideen komunitatea / Comunidad de propietarios 1 44,03 m2ko Orubea 0530 0001 004 Hiri-lurzorua; Orubea / Urbana; Solar.

Miribilla, 5- Bilbao Solar de 44,03 m2

Jabekideen erkidegoa / Comunidad de propietarios 2 174,35 m2ko Orubea 0530 0001 005 Hiri-lurzorua; Orubea / Urbana; Solar.

Miribilla, 3- Bilbao Solar de 174,35 m2

Jabekideen erkidegoa / Comunidad de propietarios 3 184,25 m2ko Orubea 0530 0001 006 Hiri-lurzorua; Orubea / Urbana; Solar.

Miribilla, 1- Bilbao Solar de 184,25 m2

Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao 4 1.465,250 m2ko Orubea 0530 0001 047 Hiri-lurzorua; Orubea / Urbana; Solar.

Ernesto Erkoreka, 1 Solar de 1.465,25 m2

Jabekideen erkidegoa / 5 17,37 m2ko Orubea 0530 0001 013 Hiri-lurzorua; Orubea / Urbana; Solar

Bilbao la Vieja, 23. Bilbao Solar de 17,37 m2


Azterketa dokumentala