Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2004

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 9koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, “Centro de Investigación, Análisis y Divulgación sobre las Guerras: Argituz” izeneko proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. Paz y Solidaridad de Euskadi Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura diru-laguntzak emateko 2002ko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak 2002. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen uztailaren 9ko 171/2002 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz 113.648 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Paz y Solidaridad de Euskadi Fundazioari “Centro de Investigación, Análisis y Divulgación sobre las guerras: Argituz” proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, 2005eko otsailaren 9ko idazki baten bidez, esleitutako diru-laguntzaren zati bati (29.098 euro) uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Primero.– Paz y Solidaridad de Euskadi Fundazioak “Centro de Investigación, Análisis y Divulgación sobre las guerras: Argituz” proiektuan jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua GLLF 2002ren kontura proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren barruan aurkeztu zen. Beraz, erakunde horrek 6.368,35 euro itzuli beharko ditu, bigarren ordainketari dagozkionak, eta uko egin beharko dio hirugarren ordainketari, hau da, 22.729,60 eurori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 9a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala