Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
2009

AGINDUA, 2005eko apirilaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza sailburuarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako 2005eko deialdia egitekoa eta azterketa horiek prestatzeko programa berria onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasun-egiaztagiria lortzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 2ko 124/1990 Dekretuak xedatutakoa betez, aipaturiko gaitasuna egiaztatzeko behar diren azterketak egiteko 2005eko deialdia egiten da agindu honen bidez.

Era berean, dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoa betez, azterketa prestatzeko gaien programa berria onetsi da eta erantzun beharreko galdesortan galdera gehiago sartu dira.

Horiek horrela, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2005eko azterketarako deialdia egitea.

Bigarrena.– Aipaturiko azterketak agindu honen I. eranskin gisa agertzen den egitarauan bildutako gaiei buruzkoak izango dira. Azterketan, test moduko 31 itauneko galdesorta bati erantzun beharko zaio. Azterketak gainditzeko, gutxienez 24 galderatan asmatu behar da.

Hirugarrena.– Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2005eko maiatzaren 20an amaituko da, biak ere barne.

Bosgarrena.– 1.– II. eranskinean jasotako ereduan egingo dira eskabideak, eta eredu horretan adierazten den dokumentazioa erantsiko zaie.

2.– Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio. Eskatzaileak azterketa zein lurralde historikotan egingo duen, lurralde historiko horretako foru-aldundian nekazaritza-arloari dagokion sailean aurkeztuko ditu eskabideok, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren 4. idatz-zatian aurreikusitako bideetariko edozein erabiliz.

Seigarrena.– Foru-aldundiek, 2005eko maiatzaren 25a baino lehen, aurkezten diren eskabideen zerrenda igorriko dute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzara.

Zazpigarrena.– Azterketak balioesteko, epaimahai bat eratuko da hiru lurralde historikoetako bakoitzean. Epaimahaikideak hauek izango dira:

Arabako Lurralde Historikoa:

Epaimahaiburu titularra: Luis Carlos Cabanas Mur jn., Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Saileko Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza ataleko ingeniari-burua.

Ordezko epaimahaiburua: José Ramón Aguirrezabal Sanz jn., Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Saileko Mendi Zerbitzuko teknikaria.

Epaimahaikide titularra: Aitor Martínez Pozuelo jn., Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ramón Iglesias Fernández de Luna jn., Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakariordea.

Idazkari titularra: Rafael Francisco Alvarez Fernández jn., Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Saileko Idazkaritza Teknikoko zerbitzuburua.

1. ordezko idazkaria: Paula Caviedes Gil and., Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Saileko Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuko teknikaria.

2. ordezko idazkaria: Iñaki Uribarri Lamas jn., Arabako Foru Aldundiko Hirigintza eta Ingurumen Saileko Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuko teknikaria.

Bizkaiko Lurralde Historikoa:

Epaimahaiburu titularra: Antonio Galera Coleto jn., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Kontserbazio eta Natur Gune Babestuen Zerbitzuko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Javier Monge Gómez jn., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Ibaietako Arrantza ataleko burua.

Epaimahaikide titularra: Jon Andoni Bengoetxea Rementería jn., Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

Ordezko epaimahaikidea: José Andrés Bengoetxea Rementería jn., Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko kidea.

Idazkari titularra: María González Bordagaray and., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Informazio eta Aholkularitza ataleko burua.

Ordezko idazkaria: Aitziber Sánchez Casimiro and., Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko administrazio orokorreko teknikaria.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

Epaimahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez jn., Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Basanimalien Unitateko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Iñaki Aizpuru Oiarbide jn., Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Parke Naturalen Unitateko burua.

Epaimahaikide titularra: José M.ª Usarraga López jn., Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ramón García Carbonell jn., Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakariordea.

Idazkari titularra: Alfonso Akarreta Rodríguez jn., Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko idazkari teknikoa.

Ordezko idazkaria: María Yeregui Hernández and., Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Idazkaritza Teknikoko administrazio orokorreko teknikaria.

Zortzigarrena.– 1.– Epaimahaiek proposamenak egingo dituzte 2005eko ekainaren 18a baino lehen, eta, proposamen horiek kontuan hartuta, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak ebazpena emango du eskabideak aurkezteko epea amaitu eta 3 hilabeteko epearen barruan.

2.– Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Gaitasuna lortzen duten ehiztarien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan.

3.– Ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bederatzigarrena.– Deialdi honen xede diren azterketen epaimahaietan parte hartzeagatiko sariak otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak ezarri duenaren arabera ordainduko dira, dekretu horrek zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainak arautzen baititu.

Hamargarrena.– Deialdi honetan aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedaturikoa aplikatuko da, 4/1999 Legeak emandako idazkeraren arabera.

Hamaikagarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 6a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

I. ERANSKINA

Ehizan jarduteko gaitasun-egiaztagiria lortzeko azterketetarako egitaraua.

1. GAIA. - Ehiza-legedia eta ingurumen-araudia.

1.1.– Nazioarteko hitzarmenak.

1.2.– Europar Batasuneko zuzentarauak.

1.3.– Estatuko araudia.

1.4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Araudia.

1.4.1.– Autonomia-Esparruko Legedia.

1.4.2.– Foru-legedia. Lurralde Historikoen berezitasunak.

1.4.3.– Ehiza, naturagune babestuetan.

2. GAIA. - Ehiza-erregulazioa eta -jarduera.

2.1.– Zer da ehizatzea?

2.2.– Ehizan ibiltzeko betebeharrak.

2.2.1.– Ehiztariaren azterketa.

2.2.2.– Ehiza-baimena.

2.2.3.– Ehiztariaren nahitaezko asegurua.

2.3.– Ehiza-espezieak.

2.4.– Ehiza-lurren sailkapena.

2.4.1.– Sailkapena, ehiza-legearen arabera.

2.4.1.1.– Ehiza-aprobetxamendu arrunteko lur-sailak.

2.4.1.2.– Ehiza-araubide bereziko lur-sailak.

2.4.2.– Ehiza-seinaleztatzea.

2.4.3.– Lur-sailen sailkapena, Arabako ehizari buruzko Foru-arauaren arabera.

2.4.3.1.– Ehizarako ez diren lur-sailak, Araban.

2.4.3.2.– Ehizarako lur-sailak, Araban.

2.5.– Ehiza-barrutiak.

2.5.1.– Ehiza-barruti pribatuak.

2.5.2.– Tokiko ehiza-barrutiak.

2.5.3.– Ehiza-barruti sozialak.

2.6.– Segurtasun-eremuak.

2.7.– Kalteen erantzukizuna.

2.8.– Ehiza-motak.

2.8.1.– Ehiza larriko ehiza-motak.

2.8.2.– Ehiza xeheko ehiza-motak.

2.8.3.– Beste mota batzuk.

2.9.– Debekuak, delituak eta arau-hausteak.

2.9.1.– Debekuak.

2.9.2.– Flora, fauna eta etxeko animalien babesaren aurkako delituak.

2.9.3.– Arau-hausteak eta isunak.

2.10.– Ehizakien garraioa, salerosketa eta kontsumoa.

2.10.1.– Ehiza bizia.

2.10.2.– Hildako ehiza, debekualdian.

2.10.3.– Hildako ehiza (trofeoak) ehiza-denboraldian.

2.10.4.– Hildako ehiza (kontsumorako) ehiza-denboraldian.

2.11.– Beste alderdi interesgarri batzuk: ehiztarien ordezkaritza eta trofeoak homologatzea.

3. GAIA.– Ehiza-antolamendua.

3.1.– Populazioen funtzionamendua: eper-populazio baten urteko bilakaera eta migrazioa.

3.2.– Ehiza-aldiak.

3.3.– Zertarako antolatu behar da ehiza?

3.4.– Nola egiten da ehiza-plan bat?

3.5.– A Aldia – Azterlana.

A.1.– Nola jakin zenbat ehiza dagoen?

A.2.– Zer egin dezake ehiztariak ehiza-erakuskariak jasotzen laguntzeko?

A.3.– Zergatik da garrantzitsua habitata?

3.6.– B Aldia. Plangintza.

B.1.– Nola jakin zenbat animalia harrapatu?

B.2.– Zer egin dezakegu habitata hobetzeko?

B.3.– Harrapariak eta ehiztariak bateragarriak al dira?

B.4.– Zertarako balio dute populazio-berritzeek?

3.7.– C Aldia. Jarraipena.

C.1.– Nola egiten da jarraipena?

C.2.– Garrantzitsua al da ehiztariak ehiza-jarraipenean parte hartzea?

4. GAIA.– Ehiza-espezieak.

4.1.– Hegaztiak.

4.1.1.– Antzara hankagorrizta • Anser anser • Ánsar Común / Ganso.

4.1.2.– Basahatea • Anas platyrhynchos • Ánade Azulón / Ánade Real / Azulón.

4.1.3.– Zertzeta Arrunta • Anas crecca • Cerceta Común / Corco / Corquete.

4.1.4.– Uda-Zertzeta • Anas querquedula • Cerceta Carretona.

4.1.5.– Ipar-Ahatea • Anas strepera • Ánade Friso.

4.1.6.– Ahate Txistularia • Anas Penelope • Silbón Europeo / Ánade Silbón.

4.1.7.– Ahate Buztanluzea • Anas acuta • Ánade Rabudo.

4.1.8.– Ahate Mokozabala • Anas clypeata • Cuchara Común / Pato Cuchara.

4.1.9.– Murgilari Mottoduna •Aythya fuligula • Porrón Moñudo.

4.1.10.– Murgilari Arrunta • Aythya ferina • Porrón Europeo / Porrón Común.

4.1.11.– Ahate Gorrizta • Netta rufina • Pato Colorado.

4.1.12.– Kopetazuri Arrunta • Fulica atra • Focha Común.

4.1.13.– Oilagorra • Scolopax rusticola • Becada / Sorda / Chocha Perdiz.

4.1.14.– Istingor Arrunta • Gallinago gallinago • Agachadiza Común / Becacina / Percaza.

4.1.15.– Istingor Txikia • Lymnocryptes minimus • Agachadiza Chica / Percaza.

4.1.16.– Hegabera • Vanellus vanellus • Avefría Europea.

4.1.17.– Faisai Arrunta • Phasianus colchicus • Faisán Vulgar.

4.1.18.– Galeperra • Coturnix coturnix • Codorniz Común.

4.1.19.– Eper Gorria • Alectoris rufa • Perdiz Roja.

4.1.20.– Eper Grisa • Perdix perdix • Perdiz Pardilla.

4.1.21.– Eper Afrikarra • Alectoris barbara • Perdiz Moruna.

4.1.22.– Pagausoa • Columba palumbus • Paloma Torcaz.

4.1.23.– Haitz-Usoa • Columba livia • Paloma Bravía.

4.1.24.– Txoloma • Columba oenas • Paloma Zurita.

4.1.25.– Usapala • Streptopelia turtur • Tórtola Europea.

4.1.26.– Usapal Turkiarra • Streptopelia decaocto • Tórtola Turca.

4.1.27.– Birigarro Arrunta • Turdus philomelos • Zorzal Común / Malviz.

4.1.28.– Garraztarroa • Turdus viscivorus • Zorzal Charlo.

4.1.29.– Durdula • Turdus pilaris • Zorzal Real.

4.1.30.– Birigarro Txikia • Turdus iliacus • Zorzal Alirrojo.

4.1.31.– Araba-Zozo Beltza • Sturnus unicolor • Estornino Negro.

4.1.32.– Araba-Zozo Pikarta • Sturnus vulgaris • Estornino Pinto.

4.1.33.– Mika • Pica pica • Urraca / Picaraza.

4.1.34.– Bele Txikia • Corvus monedula • Grajilla.

4.1.35.– Belabeltza • Corvus corone • Corneja.

4.2.– Ugaztunak.

4.2.1.– Erbia • Lepus sp. Liebre.

4.2.2.– Mendi-Untxia • Oryctolagus cuniculus • Conejo.

4.2.3.– Azeri Arrunta • Vulpes vulpes • Zorro / Raposo.

4.2.4.– Otsoa • Canis lupus • Lobo.

4.2.5.– Basurdea • Sus scrofa • Jabalí.

4.2.6.– Oreina • Cervus elaphus • Ciervo / Venado.

4.2.7.– Adarzabala • Dama dama • Gamo.

4.2.8.– Orkatza • Capreolus capreolus • Corzo.

4.2.9.– Sarrioa • Rupicapra rupicapra • Rebeco / Sarrio.

4.2.10.– Basahuntza • Capra pyrenaica • Cabra Montés.

4.2.11.– Mufloia • Ovis gmelini • Muflón.

4.2.13.– Arruia • Ammotragus lervia • Arruí.

5. GAIA.– Identifikatzeko Arazoak.

5.1.– Basoko ehiza.

5.2.– Ehizaleku finkoko ehiza.

5.3.– Eremu hezeetako ehiza.

5.4.– Eremu zabaletako ehiza.

5.5.– Itsasertzeko ehiza.

6. GAIA.– Armak eta ehiza-txakurrak.

6.1.– Armak eta munizioak.

6.1.1.– Arma-kategoriak.

6.1.2.– Arma-baimenak eta armak erabiltzeko eta edukitzeko baimenak.

6.1.3.– Su-armak eta munizio-motak: eskopetak, errifleak, eta arma- eta munizioa- aukeraketa.

6.2.– Txakurrak eta ehiza.

6.2.1.– Txakur erakusleak.

6.2.2.– Arrasto-txakurrak.

6.2.3.– Txakur esesleak eta lasterkariak.

6.2.4.– Txakur jasotzaileak eta altxatzaileak.

6.2.5.– Txakurrei buruzko beste alderdi batzuk.

Ehiza-txakurrei buruz jakin beharreko zenbait datu tekniko.

Txakurrak zaintzeko eta istripua izaten dutenerako gomendioak; txakurrak identifikatzea eta kontrolatzea.

7. GAIA.– Ehiztariaren etika, segurtasuna eta jokaera.

II. ERANSKINA / ANEXO II
EHIZAN JARDUTEKO GAITASUNA EGIAZTATZEKO AZTERKETAN INSKRIBATZEKO ESKABIDEA / SOLICITUD DE INSCRIPCIÓN EN EL EXAMEN DE ACREDITACIÓN DE LA APTITUD PARA EL EJERCICIO DE LA CAZA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala