Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2010

IRAGARKIA, Oñatiko san Lorenzo auzoan dagoen eraikin “Gorria” deritzanaren 3. eta 4. solairuak eta estalkipea “Mondragón Unibertsitatearen” alde errentamenduan kontratatzeari buruzkoa”.

Gobernu Kontseiluaren 2004ko uztailaren 27ko Erabakia betez argitaratzen dira errentamenduan ustiatzeko oinarrien alderdi esanguratsuenak:

OINARRIAK

1.– Finka eta errentamenduaren xede den eraikinaren azalpena.

Eraikinaren 3. eta 4. solairuek eta estalkipeak 2.265 m2ko azalera eraikia daukate. Eraikinaren 3. eta 4. solairuak logeletarako dira. Solairu bakoitzak bakarkako 18 logela eta 12 logela bikoitz dauzka; beraz 84 ohe daude guztira, eta horrezaz gain, irakasleen gela eta liburutegia. Estalkipeko solairuak hainbat areto eta egongela/jangela handia dauzka erdialdeko luzeran, eta hainbat txoko beste erdialdean, teilatuaren beheranzko norabidea aprobetxatuz.

2.– Errentaria.

Errentatzeko kontratua zuzeneko hitzarmen bidez esleituko zaio “Eteo, S. Coop.” sozietateari (Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatea), uztailaren 27ko Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 55.3. artikuluan xedatutakoaren babesean. Sozietatearen helbidea: Larraña kalea 16, Oñati.

3.– Xedea.

Errentan hartutako eraikina Mondragón Unibertsitateako ikasleen egoitza gisa erabiltzeko izango da.

4.– Epea.

Errentamendu-kontratuak 8 urteko indarraldia izango du, 2004ko irailaren 1ean hasita.

5.– Prezioa eta eguneratzea.

Errentariak errentatzaileari sei mila (6.000) euroko errenta ordainduko dio hilero, dagokion BEZa kontuan hartu gabe. Indarreko errenta urtero eguneratuko da, KPI-k izaten dituen aldaeren arabera.

6.– Obrak eta zainketa.

Errentatzaileak errentariari baimena ematen dio eraikina bere betebeharretarako egokitzeko beharrezkoak diren obra guztiak egiteko. Baina aurretik baimena eskatu beharko du.

Errentaria finka osoa ondo zainduta edukitzera behartuta dago.

7.– Gastuak.

Eraikinari egotz dakizkiokeen gastu arrunt eta aparteko guztiak errentariaren kontura joango dira.

8.– Erantzukizun zibileko asegurua.

Errentariak erantzukizun zibileko aseguru-kontratua izenpetu beharko du, errentariaren menpeko pertsonek, erabiltzaileek edo ikasleek eraikinari, instalazioei edo edonori egin diezaieketen kaltea berdintzearren.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 14a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala