Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2012

IRAGARKIA, “Euskadiko Justizia Administrazioaren Intranetaren eta Bake Epaitegietako aplikazioaren mantentze-lanak egin ahal izateko, hizkuntz normalkuntzaren arloari administrazio-laguntza ematea” helburutzat duen zerbitzu kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (A-003/DJT2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-003/DJT2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskadiko Justizia Administrazioaren Intranetaren eta Bake Epaitegietako aplikazioaren mantentze-lanak egin ahal izateko, hizkuntz normalkuntzaren arloari administrazio-laguntza ematea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2005eko otsailaren 9ko EHAA, 27. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: aurrekontua guztira 70.000,00 eurokoa da, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko martxoaren 9a.

b) Kontratista: Ibermatica, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita lau mila eta laurehun euro (64.400,00), BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala