Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2015

IRAGARKIA. Peñas Negraseko Ingurumen Interpretaziorako Zentroan bertan eta bertatik kanpo ingurumenarekiko hezi eta sentsibilizatzeko proiektuan aholkularitza eta sorospenerako administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (061A/2004/ espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 061A/2004.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: Peñas Negraseko Ingurumen Interpretaziorako Zentroan bertan eta bertatik kanpo ingurumenarekiko hezi eta sentsibilizatzeko proiektua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2004ko urriaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: berrehun eta hogeita hamabost mila zazpiehun eta berrogeita hamar (235.750) eurokoa da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko otsailaren 15a.

b) Kontratista: Ortzadar, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hogeita hamalau mila bederatziehun eta berrogeita hamar (234.950) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala