Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2018

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren, zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako Ebazpenak jakinarazteko dena.

Iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, interesaturik daudenek jakin dezaten, iragarki hau banako jakinarazpena baita. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea duela jakinarazten zaio, Erandioko Larrauri Mendotxe Bideko 18an dagoen Segurtasun Sailburuordearen Kabinetearen Zuzendaritzan espedientea ikusteko. Halaber, bere eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, egoki baderitzo, jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko aukera du.

2.– Halaber, jakinarazi egiten zaio epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

(Ikus .PDF)

Erandio, 2005eko martxoaren 3a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabinetearen zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala