Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2021

EDIKTUA, 2005eko martxoaren 22koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, “Construcciones Moyua, SA – Yarritu, S.A. –Aldi Baterako Enpresa-Elkartea (Boulevard able)” enpresari 03.0241.01.02.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinaraztekoa.

Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau

Honako hauek jakinarazten ditut: 1. “Estructuras de Hormigón Reylam, S.L.” eta “Construcciones Moyua, S.A. – Yarritu, S.A. –Aldi Baterako Enpresa-Elkartea (Boulevard able) enpresek aurkeztutako 03.0241.01.02.01.03 gora jotzeko errekurtsoan ebazpena eman da; 2. goian aipatutako zehapen espediente administratiboari ekitea erabaki da; 3. hilabeteko epea ematen da, ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, nahiz izanez gero gora jotzeko errekurtsoan jaso alegazioak gehitu ahal izateko; 4. oharazten da, gainera, eskubide horretaz esandako moduan baliatu ezean, jarraitu egingo dela zehapen prozedura administratiboarekin, espedientean dagoen dokumentazioa erabiliz horretarako.

Saiatu garen arren, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi jasota geneukan helbidean (Kantabrikoaren hiribidea, z/g, 01013 Vitoria-Gasteiz). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio.

Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 22a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala