Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3784

LEHIAKETA. Iragarkia, enpresetako eta lehen sektoreko informazio-gizarteari buruzko estatistikaren emaitzak lortzeko erabiliko den informatika-aplikazioaren analisia eta garapena kontratatzeko (26/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Lege Administrazio Arloa.

c) Espedientearen zenbakia: 26/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: enpresetako eta lehen sektoreko informazio-gizarteari buruzko estatistikaren emaitzak lortzeko erabiliko den informatika-aplikazioaren analisia eta garapena.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguan aurreikusitakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hiru hilabete, baina edonola ere 2006ko abenduaren 31 baino lehen, kontratua administrazio-agirian formalizatzen denetik zenbatzen hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren aurrekontua, gehienez, 60.000,00 eurokoa izango da.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abuztuaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abuztuaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 kartazal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (EUSTAT) egoitza nagusian (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bilera-gela.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: aurkeztutako agirietan akatsik ez badago, eskaintzak 2006ko abuztuaren 21ean irekiko dira, bestela, abuztuaren 25ean.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Informatika Arlora (945 01 75 24).

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiek sortutako gastuak.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 28a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala