Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3785

LEHIAKETA PUBLIKOA, 2006-2007ko Parque Infantil de Navidad-Umeen Gabonetako Parkean, Bilboko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak izango duen «stand»-ean ekintza hezitzaileak eta animaziokoak planifikatu, diseinatu eta gauzatzeko zerbitzuak kontratatzeari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: A-053/DJT2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Parque Infantil de Navidad-Umeen Gabonetako Parkea, Bilboko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 2006ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hogeita hemezortzi mila eta seiehun (38.600,00) euro gehienez, BEZa barne.

5.– Fidantzak: pleguetan ageri direnak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 50. E-maila: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abuztuaren 4a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Bestelako betebeharrak: pleguetan ageri direnak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abuztuaren 4ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko abuztuaren 10a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala