Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3786

IRAGARKIA, Garitondo eta San Bartolome (Bizkaia) errekastoetako edukiera hidraulikoa hobetzeko lanen proiektua burutzeko, lanen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (011/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 011/2005/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Helburua: Garitondo eta San Bartolome (Bizkaia) errekastoetako edukiera hidraulikoa hobetzeko lanen proiektua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2006ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 14. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bederatziehun eta hirurogei mila ehun eta hirurogeita hamaika euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (960.171,99), gehienez ere.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko maiatzaren 10a.

b) Kontratista: Construcciones Amenabar SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bederatziehun eta berrogeita bost mila seiehun eta hogeita hamar euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (945.630,79).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala