Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5503

179/2006 DEKRETUA, irailaren 26koa, Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an. Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.

Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, Lurraldearen Zatiko Planak nahitaez landu beharreko lurralde antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. atalean, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko, eta horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta Lurraldearen Arloko Planen formulazioan lurralde koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.

2.– Bilbo Metropolitarrari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1992ko maiatzaren 8an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Sailak.

Gainera, kontuan izan behar da Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Planaren lurralde-esparruan Bizkaiko Lurralde Historikoetako udalerriak barne hartzen direla. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko Legearen 13.1. artikuluak Plan hori formulatzeko ekimena ematen dio bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari, bai Bizkaiko Foru Aldundiari. Kasu honetan Plan honi Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak hasierako eta behin-behineko onarpena eman zizkion 2003ko uztailaren 22an eta 2005eko apirilaren 19an hurrenez hurren.

Lurraldearen Zatiko Plan hau Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikoek bai foralek, hartu dute parte horietan.

3.– Planaren edukiak Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, Bilbo Metropolitarraren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi duten jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta. Planak Antolamendu Arauak gaineratzen ditu eta xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira bertan.

4.– Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Planak barne hartzen ditu ondoko 35 udalerriak: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena. Plan horren helburu nagusiak izango dira, eskualde-egituraren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea.

Planak Lurralde Eredu bat ezartzen du. Lurralde eredu hori zenbait elementuz osatzen da eta ondorengo kapituluetan egituratzen da:

– Inguru fisikoaren antolamendua.

– Lurzoruaren antolamendurako irizpideak eta ekimenak.

– Etxebizitza beharrak eta bizitegirako lurzoruaren eskaintza.

– Ekonomi jarduerak. Berrorekatze estrategikoa.

–Udalerriz gaindiko ekipamenduak.

– Sare berdea.

– Garraio-azpiegiturak.

– Zerbitzuetarako azpiegiturak.

– Udal-plangintzen bateragarritasuna.

Horrez gain, Planak ekintza egituratzaileak eta ekimen Estrategikoak zehazten ditu eta horiek Planaren izaera osatzen dute.

5.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde-esparruaren barruan, Plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Bizkaiko Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, Lurraldearen Arloko Plan hauek hartu dira kontuan:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.

– Bizkaiko Errepideen Plana.

– EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planaren Aldaketa Bilbo Metropolitarrari eta beste udalei dagokiona.

– EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Nekazaritza eta Basozaintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

6.– Planak Antolamendurako Arauak gaineratzen ditu. Bertan, xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira, Dekretu honen lehenengo eranskin gisa argitara daitezen. Horrez gain, bigarren eranskin gisa biltzen dira Ekintza Egituratzaileak eta Ekimen Estrategikoak. Ekintza eta Ekimen horiek Antolamendu Arauen laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera beteko dira.

7.– Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eskuduntza du Gobernu Kontseiluari planaren behin betiko onarpena proposatzeko. Horrela xedatzen baitu Lurralde Antolakuntzari buruzko Legeak bere 13.9 artikuluan.

8.– Gobernu Kontseilua eskuduna da Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzeko, horrela xedatzen baitu Lurralde Antolakuntzari buruzko Legeak bere 13.10 artikuluan.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko irailaren 26an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen da. Planaren Antolamendurako Arauak Dekretu honen lehenengo eranskinean daude. Horrez gain, bigarren eranskin gisa biltzen dira Ekintza Egituratzaileak eta Ekimen Estrategikoak. Ekintza eta ekimen horiek Antolamendu Arauen laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera beteko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

E.E. 16 Ekimen Estrategikoaren erregulazioa, EAEko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren Jardun Programaren 3.4.5 Esku Hartzea - Basordas deituriko puntuan ezartzen duenari lotzen zaio.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.– Lurraldearen Arloko Planak formulatu eta aldatzeko dokumentuak, Plan hau indarrean jartzen den garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira, Bilbo Metropolitarrari dagokionean.

Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.

Bigarrena.– Arau subsidiarioak eta hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak formulatu, berraztertu edo aldatzeko prozesuetan dauden Bilbo Metropolitarreko udalerrien hirigintza-dokumentuak, Plan hau indarrean jartzen den garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.

Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri-plangintza orokorra Plan honetan xedatutakora egokitu beharko da Plana indarrean jartzen denetik hasi eta bi urteko epean.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko irailaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde

Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

I. eranskina

ANTOLAMENDU ARAUAK

(Antolamendu Arau honek bere

barnean XIII eranskin dauzkate)

SIZE=3>ATARIKO TITULUA:

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Helburua

Lurralde Plan Partziala Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren lurralde egitura eta eredua zehazten dituen lurralde antolakuntzarako erreminta da. Horri egokitu beharko zaizkio Udal Hirigintzako Planak zein Arauak eta baita Sektorekako Lurralde Planak eta Bilbo Metropolitarrean eragina duten gainerako ekintzak ere.

2. artikulua.– Oinarrizko Arauak

1._ Lurralde Plan Partzial hau indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 11. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren babesean egin da.

2._ Halaber, Eusko Jaurlaritzako Batzordeak otsailaren 11n 28/1997 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Jarraibideetan xedatutakoa garatzeko eta ezartzeko egin da.

3. artikulua.– Aplikazio-eremua

1._ Lurralde Plan Partzial honen aplikazioaren lurralde eremuak Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzional oso-osoa hartzen du, hau da, Lurraldea Antolatzeko Jarraibideek mugatzen dutena eta I.1 "Planaren Eremua" planoan grafiatuta agertzen dena.

2._ Eusko Jaurlaritzako Batzordeak otsailaren 11n 28/1997 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Jarraibideen 20. kapituluko 4.2.3. artikuluaren arabera, Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalak Arauotako I. eranskineko Udalerriak hartzen ditu barne.

4. artikulua.– Indarraldiko Baldintzak

1._ Lurralde Plan Partzialaren indarraldia mugagabea izango da, sasoiko programazioari edo aldian aldiko aldaketei zein berrikuspenei, aurreikusitakoak nahiz ez, kalterik egin gabe.

2._ Derrigor sartu behar den eta lau urteko aldietan banatuta dagoen Betearazte Programari kalterik egin gabe, Plan Partzial honetan sartutako aurreikuspenak hamasei urterako egin dira. Eta denbora tarte hori, bestalde, zortzi urteko bi alditan banatu da.

3._ Lurralde Plan Partzial honetako erabakietako bat edo beste baliogabetu, ezabatu nahiz aldatuko balitz ere, horrek ez du eraginik izango gainontzekoen baliotasunean, horietakoren bat baliogabetutakoekin duen lotura edo menpekotasuna dela-eta ezartzerik ez leudekeenak salbu.

5. artikulua.– Lurralde plan partzialeko aurreikuspenen jarraipena

1._ Lurralde Plan Partzialeko aurreikuspenak eta erabakiak betetzen diren ala ez egiaztatzeko Memoria egingo da lau urterik behin.

2._ Memoria Bizkaiko Foru Aldundian Lurraldearen Antolaketari dagokion sailak egingo du, eta, behar balu, Eusko Jaurlaritzako Sail berberaren laguntza jasoko luke.

3._ Aipatutako Memoria horretan erabakiak zein neurriraino bete diren azalduko da eta, hala balegokio, aurkituko liratekeen akatsak konpontzeko edo aldatzeko proposamenak ere azalduko dira.

4._ Memoria egin ostean, Lurraldearen Antolaketarako Batzordeari igorriko zaio, jakinaren gainean egon dadin.

6. artikulua.– Etetea

Lurralde Plan Partziala eten egin ahal izango da indarraldian bertan Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko 4/1990 Legearen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7. artikulua.– Aldaketa eta berrikuspena

1._ Lurralde Plan Partziala aldatu eta berrikusi egin daiteke.

2._ Berrikuspentzat Lurralde Plan Partzialaren aldaketa globala ulertzen da. Eragile hauen bidez:

a) Lurraldearen egiturari edo lurralde ereduari dagokionez beste irizpide batzuk hartzea.

b) Lurralde egitura edo eredu horretan eragina duten ustekabeko jazoerak gertatzea.

c) Gaitasuna agortzea.

Berrikuspenak Lurralde Plan Partziala goitik behera aldatzea ekar dezake.

Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena planeamendu tresna hori ezarri eta onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko 4/1990 Legearen 13. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.

Dena dela, Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena planaren beraren hamasei urteko indarraldia banatzen duten zortzi urteko aldietako lehena iragan ostean ezarriko da.

3._ Aldaketatzat ulertuko dira berrikuspena eragiten ez duten Lurralde Plan Partzialaren aldian aldiko gainerako aldaketa guztiak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolaketarako 4/1990 Legearen 14. artikuluaren arabera, lege testu beraren 10.10 artikuluaren bidalketaz, Lurralde Plan Partzialaren Aldaketa Eusko Jaurlaritzak horretarako ezarritako prozeduraren bidez egingo da.

Lurralde Plan Partziala abenduaren 9ko 206/2003 Dekretuan (EHAA, 185. zk.) ezarritako prozeduraren bitartez aldatuko da.

8. artikulua.– Lurralde plan partziala osatzen duten agiriak eta horien arauzko irismena

1._ Lurralde Plan Partzial honetako zehaztapena agiri hauetan finkatu dira:

a) Informazio ikerketak eta planoak biltzen dituzten agiri tematikoak

b) Azalpen Memoria

c) Ekonomi eta Finantza Ikerketa

d) Betearazte Programa, zortzi urteko aldietan banatuta

e) Antolaketarako planoak eta arauak

2._ Oro har, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren arau-edukia bertako agiri guztietan bildutako zehaztapenetan dago.

Alta, "Antolaketarako Planoak eta Arauak" agirian jasotako zehaztapenak dira, hain zuzen, arau izaera dutenak eta lotesle direnak.

Gainerako agiriak, oro har, informazioa eta argibideak emateko dira eta, horregatik, horien eta aurrean adierazi ditugunen artean kontraesanik balego, lehenespena besteek izango lukete.

9. artikulua.– Interpretazioa

1._ Lurralde Plan Partzial honen arauak idatzita dauden legez, hitzez hitz, eta testuinguruaren arabera interpretatuko dira, eta Memorian jasotako helburuak eta xedeak kontuan hartuta.

2._ Arau grafikoen eta idatzitakoaren artean kontraesanen bat badago, idatzitako agiria nagusituko da.

3._ Agiri grafikoen artean desadostasunen bat egonez gero, xehetasun edo eskala handienekoa nagusituko zaio txikienekoari. Hala ere, Antolaketarako Planoak gainerako guztiei nagusituko zaizkie.

4._ Nolanahi ere, eta Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 2ko 397/1999 Dekretuaren 2.1.0. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lurralde Plan Partzialeko erabakiak interpretatzeko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Batzordeak dauka.

I. TITULUA:

LURRALDE EREDUAREN DEFINIZIOA

SIZE=3>

10. artikulua.– Bilbo metropolitarreko eremu funtzionalaren lurralde eredua

1._ Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialak eremu horretarako eredua ezartzen du eta, horretarako, erabakien artean honakoak ditu:

a) Antolaketaren helburuak lurraldearen egungo egoera, egoera sozio-ekonomikoa eta garapen aukerak oinarritzat hartuta zehaztea.

b) Azpiegitura handientzako gune izan daitezkeenak seinalatzea beraien ezaugarrien arabera.

c) Planak helburutzat duen leku edo eremurako interes komunekoak izan daitezkeen ekipamenduen kokalekua zehaztea.

d) Hirigintzako antolaketa zein irizpide, printzipio eta arau Orokorri lotu beharko zaion ezartzea.

e) Birmoldatu, eraberritu edo birgaitu beharreko guneak zehaztea haien narriadura ekiditeko eta erabilera anitzetarako berreskuratzeko; erabilera hori erabatekoa zein partziala izan daiteke. Era berean, helburu horietarako egin beharreko programak eta horiek egin ahal izateko laguntza neurriak zehaztea.

f) Hurrengo helburu hauetarako gorde beharreko lurzoru azalerak neurtzea:

• Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko, sustapen publikokoak zein pribatukoak, edo etorkizunean arauketa espezifiko bidez azken salneurria mugatuta izan dezakeen edozein.

• Lurzoru industrialetan urbanizazio eremuak eraiki ahal izateko sustapen publikoak.

g) Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideetako erabakiak garatu ahal izateko beharrezko irizpideak, arauak eta printzipioak.

2._ O.4 "Lurralde Eredua" Serieko Planoan grafikoki zehaztuta dagoen lurralde eredu hori Lurralde Plan Partzialaren Memorian aurkeztuta dauden helburu demografiko, sozio-ekonomiko eta ingurumenekoen arabera ezarri da. Helburu horiek, ostera, Eremu Funtzionalaren garapen eta egokitzapen beharrizanak kontuan hartuta eta ingurumenaren iraunarazte eta oreka irizpideak oinarritzat hartuta ezarri dira.

3._ Lurralde Plan Partzialeko erabakiek, proposatutako lurralde eredua garatzea dute helburutzat. Eta eredu horren hasierako helburua Eremu Funtzionalaren antolaketa integrala eta integratua mantentzea da; era horretan, esparru honetan zentzua duen ororen eskualdekatzea bultzatzen da eta, hein berean, Lurralde Plan Partzial honen garapenean Udalen eskuhartzea ahalbidetzen da bakoitza bere autonomiarekin.

4._ Lurralde eredu honen egitura oinarrizko baldin-tza izaera duten helburu hauen inguruan egituratzen da:

a) Ekonomia berriaren sostengua den ekoizpen esparrua sortzea eta artikulatzea.

b) Osotasun metropolitarraren integrazio funtzionala hobetzea garraioari dagokionez, bai errepidekoa, zeinak beste funtzio batzuk ere betetzen dituen, eta baita garraio publikoa ere (trena batez ere). Hori guztia, elkargune esparru batean eta moduzko banaketa berri baten aldeko apustua eginez (ibilgailu pribatuarekiko menpekotasun txikiagokoa, hain zuzen ere).

c) Ingurune metropolitarra, beraren bakoiztasun bereizlean, osotasunaren zerbitzura hornitzea, bai kanporantz eta baita barrurantz ere.

d) Lurzoruaren urritasunari erantzuteko egoitza esparrua eskari berrietan eta askotarikoetan biltzea. Horrela eskaintza zabalagoa izango da eta, era berean, lekuaren, tipologiaren eta salneurriaren araberako dibertsifikazioa egin ahal izango da.

e) Metropoli moderno eta lehiakor baten ingurumen esparru baliotsua integratzea, gaur egun inoiz baino ezaugarri garrantzitsuagoa baita.

f) Zerbitzuak eta haien kalitatea bermatzea zerbi-tzuon ikuspegi zabalean eta bereiztuan. Hau da, gutxieneko zerbitzuentzat mugatu gabea eta ingurune ikuspegi zabalarekin.

5._ Zehaztutako lurralde eredua garatzeko eta ezar-tzeko, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak, Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideak eta Planaren beraren helburuak kontuan hartuta, lurzoruaren antolaketarako kategoria sistema bat ezartzen du; baita kategoria horien araberako erabilera eta intentsitateetarako dagokion araudia ere. Horrela esku hartzeko moduen sistema bat artikulatzen du.

Lurralde Plan Partzialak, bakoiztasunagatik edo berezitasunagatik, beraren proposamenetan kasu batzuk bakarka zehazteari egoki iritzi dio. Aipatutako proposamen horiek Arau hauen "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" II. eranskineko Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak fitxa indibidualizatuetan jaso dira.

• Eragiketa Estrategikoek oraingo Lurralde Plan Partzial honen proposamenak zehazten direneko metropoliaren gune estrategikoak eratzen dituzte, bere eraginkortasuna gauzatzeari begira.

• Jarduera Egituratzaileak Metropolitaren egitura antolatzera bideratutako jarduerak dira, ardatz eta sare berrietan zehazten direlarik batez ere.

II. TITULUA:

INGURUNE FISIKOA, ALDE

FUNTZIONALAREN LURRALDE EREDUARI

EUSTEKO GUNE-ELEMENTU BEZAlA

I. KAPITULUA:

XEDAPEN OROKORRRAK

SIZE=3>

11. artikulua.– Ingurune fisikoaren definizioa

Ingurune Fisikoa, Lurralde Plan Partzialaren ondoreetarako, Bilbo Metropolitarreko Alde Funtzionalaren barruan sarturik dagoen lurzoru osoa da, Planak zehaztutako lurralde ereduari eusten dion eta berorren proiektua egin den elementua baita.

Marko hau kontutan harturik, LPPak indarreko Plangintzak hiri lurzoru urbanizaezin bezala sailkaturik ez dituen guneak bakarrik bildurik ditu titulu honetan karakterizatzeko gune bezala. Ez dira bertan bildu Planeko bertako proposamenek atzemandako lurzoruak eta Udal Plangintzaren arabera azpiegituretarako erreserbei loturiko guneak eta landaguneak ere.

12. artikulua.– Ingurune fisikoaren antolamendu orokorra

Ingurune Fisikoa Orokorrean antolatzeko proposamena Memorian deskribatuta dago. Eta "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan dago.

II. KAPITULUA:

INGURUNE FISIKOA BABESTEKO NEURRIAK:

BABESTEKO EDO BERRESKURATZEKO GUNEAK

I. ATALA:

ANTOLAMENDU-KATEGORUAK:

BABES MAILAK

SIZE=3>13. artikulua.– Kontzeptua eta definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Antolamendu-kategoriak beren hartze-kapazitatearen eta bokaziozko erabileren araberako sektore homogeneoak dira.

Aldeok honakook ditugu: naturaltasun maila altua duten bertako landaretzako enklabeak, nekazaritza eta abeltzaintzako sistemak, paisaia-unitateak edo beste natur ekosistema interesgarri batzuk.

2._ Zehaztutako kategorien artean natur balioaren araberako bereizketa edo babes maila ezarri da. Horrela, Babes berezia , Azaleko uren babesa eta Landa-ingurunea babesteko beste batzuk: Basogintza eta Nekazaritza, abeltzaintza eta landa.

3._ Babesaren edo natur balioaren mailaren arabera ezarritako kategoriak eta taldeak honakook dira:

° Babes berezia

• Bertako espezieen basoak edo berdinetsiak.

• Natur Gune babestuetako alde babestuak

• Erkidego Garrantzizko Lekuak (EGL-ak).

• Natura-onurako aldeak.

• Babesteko leku hezeetako aldeak.

• Babesteko Itsasertzeko Aldeak.

° Azaleko uren babesa

LANDA-INGURUNEAREN BABESA

° Basogintza

° Nekazaritza, abeltzaintza eta landa

14. artikulua.– Erabilerak eta jarduerak

Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, zehaztutako kategorientzat adieraziriko erabilera eta jarduerak EAEko Lurraldea Antolatzeko Gidalerroetan ezarritakoekin berdinetsirik daude. Jolas erabilera intentsibo bezala zehazturikoaren honako mota hauek daude:

1. motako jolas intentsiboa: Bertan sartuta dago jolas trinkoa, hau da, kokatutako gune bat jolas trinkorako egokitu bertan ekipamendu batzuk jartzea, hala nola, mahaiak, barbakoak, iturriak, osasun-zerbitzuak, paperontziak, jolasak edo eraikuntza txikiren bat.

2. motako jolas intentsiboa: Bertan sartuta daude kanpinak, golf-zelaiak eta eraikinak edo instalazio handiak eraikitzea berekin dakarren beste edozein jolas-jarduera

15. artikulua.– Herri onurako mendiak eta babesleak.

LPPak araupeturiko erabilera eta jarduerek balio dute. Hala ere, herri onurako adierazitako mendiei eta babesleei begira eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Mendiei eta Natur Gune Babestuen Administrazioari buruzko ekainaren 2ko 3/1994 Foru Arauan araupeturiko araubide berezia kontutan hartuko da, baita Nekazaritza Sailak haien okupazio eta erabileretarako dituen eskumenak ere.

16. artikulua.– Landaguneak.

1._ LPPean lotespenez zehaztuta dagoenaren arabera, ingurune fisikoa babestu eta hiri-garapen berrietatik baztertu behar da. Hori dela eta, LAGetan adierazitakoarekin bat etorririk, titulu honetan ezarritako Antolamendu Kategorietan debekatuta daude hirigintza-gehikuntza berriak.

2._ Aurreko puntuan xedatutakoaren salbuespen gisa, Landa-ingurunea babesteko bi kategorietan (III. Atala), eta landaguneak araupetzen dituen legezko arautegiarekin bat etorririk beti ere, aipatu landaguneak zabaldu ahal dira. Horretarako, honako irizpide hauek hartu beharko dira kontutan:

_ Gehiegizko lurzoru-kontsumoa.

_ Lurzatien tamaina mugatu eta dentsifikatzea sustatzea.

3._ Edozein kasutan indarreko legeria aplikatuko zaie landaguneei (5/1998 Legea, Lurraren Araubide eta Hiri Antolaketaren arloko Presazo Neurriak zehazteari buruzkoa)

II. ATALA:

BABES BEREZIA

SIZE=3> 17. artikulua.– Kontzeptua eta definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako , Babes berezia kategoria, beren ekologi balioagatik zaintzekoak diren eremuek osatzen dute. Kategoria honetan, esku-harmen antropikoa mugatzea proposatu da. Hala ere, Lurralde Plan Partzialak adierazten duen heinean Udal plangintzara erantsiko dira.

2._ Era berean kategoria hau azpikategoriatan banatzen da. Hauek, Lurralde Plan Partzialak zuzenean babesturiko lurzoru-eremuak dira eta ezin dira eraldatu. Hiri-garapenetatik babestu behar dira garapena planifikatzeko dagozkien tresnen bitartez.

3._ Babes bereziko azpikategoriak "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan daude eta honakook ditugu.

a) Bertako espezieen Basoak edo berdinetsiak.

b) Babestutako Natur Guneak. Gorbeiako Natur Parkea.

c) Erkidego Garrantzizko Lekuak (EGL-ak).

d) Natura-onurako aldeak.

e) Babesteko leku hezeetako aldeak.

f) Babesteko Itsasertzeko aldeak.

18. artikulua.– Bertako espezieen basoak edo berdinetsiak

1._ Bertako espezieen Basoak edo berdinetsiak zuhaiztiak dira, bertako landaretzak eta flora-osaketa homogeno eta agerikoak osaturikoak; eta bat egiten dute, osorik edo partzialki, Bilbo Metropolitarreko Alde Funtzionalean dauden pisu bioklimatikoen eraketa klimatikoekin.

2._ Lurralde plan partzial honetan ezarririk dagoenez, aldeon mugaketa zehatza dagokion garapen-Plangintzak zehazten duena izango da. Plangintza horrek basoon egoera eta naturaltasun maila zehaztuko du, eta ondo zaindutako bertako basoak eta ingurunea hobetzeko neurriak aplikatu behar zaizkien bertako baso degradatuak bereizi.

3._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Bertako basoak edo berdinetsiak babesteko esku-harmenari buruzko araubidea Bertako Basoetako hainbat espezieri buruzko araubideari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Arauan edo berau ordezten duen beste edozeinetan bildurikoa izango da.

Aipatu esku-harmen araubideak gutxieneko esku-harmenaren, lehengorapenaren eta artapenaren abiaburuak oinarri beti hartuko ditu eta zehaztapen batzuetara doitu beharko da; hona hemen zehaztapenok:

° Erabilera egokiak:

• Artapena.

• Ingurumena hobetzea.

° Onartzeko moduko erabilerak:

• Jolas estentsiboa.

° Garapen-Plangintzak hala egokietsiz gero onartu ahal diren erabilerak.

• Jolas Intentsiboa. 1. mota.

• Jarduera Zinegetikoak eta Piszikolak.

• Abeltzaintza.

• Basozaintza.

• Airetiko linea elektrikoak.

• Lur azpiko lineak.

• Linealak ez diren B motako Zerbitzu-instalazio Teknikoak.

• Herri eta gizarte onurako eraikinak.

° Debekatutako erabilerak:

• 2. motako jolas-erabilera intentsiboa.

• Garraiatzeko bideak.

– Bideak, arautegi honen VII. tituluko II. kapituluan zehaztutako sare kapilarra izan ezik.

– LPP honetan aipaturik ez dauden tren-bideak

• Linealak ez diren A motako Zerbitzu-instalazio Teknikoak.

• Eskonbrotegiak eta hondakin solidoen hondakindegiak.

• Aurretik dauden guneetan bermatutako hirigintza-gehikuntzak.

• Aurretik dauden guneetan bermaturik ez dauden hirigintza-gehikuntzak.

• Nekazaritzako ustiategiari lotutako egoitza isolatuen erabilera.

19. artikulua.– babestutako natur guneak. Gorbeiako Natur Parkea

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Babestutako Natur Guneak Euskal Herriko Izadia artatzeari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeari edo, hala denean, beronen ordezkoa den legeriari jarraiki horrela adierazitako guneak dira.

2._ Babestutako Natur Guneen antolamendua eta esku-harmen araubidea aplikatu ahal den sektore-legerian eta beharrezko adierazpenean eta Plangintza-tresnetan, Natur Baliabideak Antolatzeko Planean eta Erabilera eta Kudeaketaren Plan Artezkarian ezarririkoak izango dira.

3._ Bilbo Metropolitarreko Alde Funtzionalaren barruan Gorbeiako Natur Parkea dago, ekainaren 21eko 227/1994 eta 228/1994 Dekretuen eta Erabilera eta Kudeaketaren Plan Artezkariaren zati arau-emailea onetsi zuen martxoaren 31ko 66/1998 Dekretuaren bitartez adierazi eta antolatua.

4._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, erabileren araupeketa Gorbeiako Natur Parkeko EKBAn eta NBAPean zehazturik dago.

20. artikulua.– Erkidego garrantzizko lekuak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, EGL-ak honakook ditugu:

• Gorbeia (Zeberio).

• Barbadun itsasadarra (Muskiz eta Zierbena).

• Astondoko dunak (Gorliz).

2._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Europako Batzordeak EGL-ak BAZ (bereziki artatzeko zona) adierazi eta Europako erkidegoen buletinean argitaratu ostean Natura 2000 Sarera sartu arte, habitatak eta basoko flora eta fauna artatzeari buruzko kontseiluaren maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan adieraziriko manuei jarraituko zaie.

3._ BAZak adierazten diren unean, EGLen proposamenon erabilera eta esku-harmen araubidea baliabideak Antolatzeko eta kudeatzeko guneotako Planek (NBAP eta EKPA planek) araupetuta geratuko da.

21. artikulua.– Natura-onurako aldeak

1._ Natura-onurako aldeak, lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Alde Funtzionalaren natur balioko alde ordezkagarriak dira, hedadura txikiarengatik eta beraien inguruko erabilerengatik Planak berak oso hauskortzat jo dituenak.

2._ Natura-onurako aldeen mugaketa, LPPkoa, zabala da eta, horregatik, Udal Plangintzak mugatuko ditu haiek modu zehatzean.

3._ LPPan bilduriko antolamendua eta esku-harmen araubidea oinarrizkoa da eta Udal plangintzek errespetatu beharko dute. Plangintzok xehetasunez garatu ahalko dute.

4._ Aurreko puntuetan aipaturikoarekin bat etorririk, oinarrizko babes araubidea eta Udal Plangintza garatzekoa, eskema honetako berbera da.

° Erabilera egokiak:

	• Artapena.

	• Ingurumena hobetzea.

° Onartzeko moduko erabilerak:

	• Jolas estentsiboa.

° Garapen-Plangintzak hala egokietsiz gero onartu ahal diren erabilerak.

	• Jolas Intentsiboa. 1. mota.

	• Jarduera Zinegetikoak eta Piszikolak.

	• Abeltzaintza.

	• Basozaintza.

	• Airetiko linea elektrikoak.

	• Lur azpiko lineak.

	• Linealak ez diren B motako Zerbitzu-instalazio Teknikoak.

	• Herri eta gizarte onurako eraikinak.

° Debekatutako erabilerak:

	• 2. motako jolas-erabilera intentsiboa.

	• Garraiatzeko bideak.

	– Bideak, arautegi honen VII. tituluko II. kapituluan zehaztutako sare kapilarra izan ezik.

	– LPP honetan aipaturik ez dauden tren-bideak

	• Linealak ez diren A motako Zerbitzu-instalazio Teknikoak.

	• Eskonbrotegiak eta hondakin solidoen hondakindegiak.

	• Aurretik dauden guneetan bermatutako

hirigintza-gehikuntzak.

	• Aurretik dauden guneetan bermaturik ez dauden hirigintza-gehikuntzak.

	• Nekazaritzako ustiategiari lotutako egoitza isolatuen erabilera.

5._ Alde Funtzionalaren eremuan, Lurralde Plan Partzialak Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen XXI. Kapituluko III. eranskineko "Natura-onurako Guneen Zerrenda Zabaldua" zehazturik du; hona hemen bertan identifikaturiko guneak

• Zierbena aldea

• Gorliz-Armintza

• Armintza-Bakio

• Pobeñako padurak eta Areatzako hondartza

22. artikulua.– Babesteko leku hezeetako aldeak

1._ Horrelakoak dira oso erliebe lauko zona hezeak. Osotasunean, inguruko geografiaren aldean topografikoki beheraturiko zonak dira eta oso ekosistema irekiak, dinamikoak eta inguruneko gora-beheren menpekoak eratzen dituzte, inguruko sistemekiko erlazio maila altua agertzen dutenak. Haiek dauden eraketa geologikoek lur azpiko ur askoren fluxua ahabidetzeko iragazkortasun nahikoa dute eta beraien gainean ubideak daude, Orokorrean zeharkakoak, etengabe zein iragankorrak. Uholdeek zonaren zati zabala estaltzen dute.

2._ LPParen aipatu SLPan zehazturiko leku hezeen II. taldearentzat Zona Hezeen Sektorekako Lurralde Planean berreskuratzeko zehazturiko, Babes bereziko sektoreak, Alde degradatuak, Ekosistemak hobetzeko zehazturiko Aldeak, Nekazaritza eta abeltzaintzako gunea eta landazabala etabasoa zaintzeko aldeak islaturik ditu.

3._ Aurreko artikuluan zehazturiko guneetan esku hartzeko araubidea Zona Hezeen Sektorekako Lurralde Planak ezarririkoa izango da.

4._ Halaber, arauon III. eranskinean aipatuta dago Zona Hezeen Sektorekako Lurralde Plana behin betiko onetsita horrela agertze diren Babes Aldeen mugaketa.

5._ Zona Hezeen SLP antolatzeko eremuak ez diren Leku Hezeen III. taldea dago. Guneok babesteko araubidea Udal Plangintzari dagokio. SLP-ren arabera, Udal Plangintzak ingurune-balioak dituen talde honetako zein zonak duen zehaztuko du eta, xehekatutako azterketen bitartez, zona horientzako babesa eta haien inguruko erabilerei buruzko araubidea ezarri ahalko ditu.

23. artikulua.– Babesteko itsasertzeko aldeak.

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, babesteko Itsasertzeko Aldeak artatzeko baliorik handieneko itsasertzeko aldeak dira, bereziak direla eta garrantzizko ingurune-balioak dituela, Bilboko Portuko aldearen barruan zehaztutako eremuak izan ezik; beroriek alde horren gaineko lege zehatzek eraenduko dituzte. LPParen kasuan mugatuta daude bereziki eta hertsiki eta modu bateragarrian babestekoak deituriko eremuak.

2._ Itsasertzaren antolamendua eta esku-harmen araubidea Itsasertzeko antolamendu eta Sektorekako Lurralde Planak ezarririkoak izango dira.

3.– Aurrekoa gorabehera, Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeak ukitutako zoruetan, itsasoko eta lehorreko jabari publikoa eta beraren lur mugakideak aipatutako legeko II. tituluan ezarritako zortasunen eta mugen mende daudela zaindu behar da.

Itsasoko eta lehorreko jabari publikoko erabilerak Kostaldeari buruzko 22/1988 Legearen 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoaren arabera arautuko dira.

Igarotzeko, babesteko eta itsasora iristeko zortasunak eta haren mugak aipatutako legearen II. tituluko II. kapituluan azaltzen dira. Era berean, eragin aldeko zortasuna kontuan izan behar da, titulu horretako IV. kapituluan xedatutakoaren arabera.

4._ Itsasoko erriberaren ondoko lurren jabetzaren mugak, itsasoko eta lehorreko jabaria babesteko arrazoiengatik (Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legeko II. tituluan ezarriak) egiten direnean, portuko jabari publikoaren mugakide diren lurrei aplikatu beharko zaizkie, baldin eta legearen 3. artikuluan zehaztutako itsasoko eta lehorreko jabari publikoaren ezaugarri naturalak gordetzen baditu.

III. ATALA:

azaleko uren babesa

SIZE=3> 24. artikulua.– Kontzeptua eta definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Azaleko Urak Bilbo Metropolitarreko Alde Funtzionaleko urtegi eta ubideak dira, sortzen direnetik itsasoratu edo mugako beste Alde Funtzionalean eta beronen babes-zonan zehar ibili artekoak.

2._ Ertzak babesteko zona eta beraren babes-araubidea mugatzeko, EAEko Ibai eta Erreken Ertzak antolatzeko SLPko zonakapenak eta arautegiak ezarririko irizpideak aplikatu ahalko dira (Isurialde Kantabriarra).

3._ Azaleko Uren antolamendua eta esku-harmen araubidea aplikatu ahal diren sektore-legeetan eta indarreko Sektore Planetan ezarririkoak izango dira.

IV. ATALA:

landa-ingurunearen babesa

SIZE=3> 25. artikulua.– Kontzeptua eta definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, babes maila honi atxikiriko lurzoruak aurretik azaldutako Antolamendu Kategorietan sarturik ez daudenak dira, basoko eta nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilera nagusia duten aldeak alegia.

2._ Babesteko landa-ingurunearen barne ezarritako bi kategorien mugaketa, LPPkoa, zabala da eta, horregatik, Udal Plangintzak mugatuko ditu haiek modu zehatzean, plangintza sektorialarekin bat etorriz.

3._ LPPan bilduriko antolamendua eta esku-harmen araubidea oinarrizkoa da eta Udal plangintzek errespetatu beharko dute. Plangintzok xehetasunez garatu ahalko dute.

4._ Landa-inguruneko babes-kategoriak "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan daude eta honakook ditugu:

a) Basogintza

b) Nekazaritza, abeltzaintza eta landa.

5._ Landa-ingurunearen babes-kategorietan, LPPean proposaturiko bide eta trenbide azpiegituren oinarrizko eskema eta diseinua, hala egokietsiz gero, berriro doitu edo egokitu ahal dira..

26. artikulua.– Landa ingurumena babesteko oinarrizko araubidea

Oinarrizko babes araubideak udal planeamendua kontuan izango du betiere, landa ingurumenaren babesari atxikitako zoruetan. Araubide hau bakarra da, 27.3 eta 28.3 artikuluetan ondoko kategoria hauetarako ezarritakoaren arabera: basogintza eta nekazaritza, abeltzaintza eta landazabala.

27. artikulua.– Basogintza kategoria

1._ Basogintza kategoriaren barruan baso erabilerara bideratutako lurrak sartzen dira, bai egungo erabilera hori delako, bai erabilera horretarako joera dutelako (malda, arriskuak, arroen babesa, e.a.). Zona baxuan eta landazabalean egonik bertako osagai diren basoak ez dira kategoria horretan sartuko, abeltzaintza eta nekazaritza erabileretarako txandakatu eta konbinatu daitezkeelako. Zona motaren arabera, geroko planeamenduak kategoria honetan azpizonak bereiztu ditzake, baso-lan, espezie eta tratamendu jakinetarako duten egokitasuna kontuan izanik. Kategoria honetan dauden zoruetan ezin da hiri-garapenik egin, gerora garapeneko plangintzako tresnen bidez baso-lur urbanizaezintzat jotzeko helburuarekin.

2._ Basogintza kategoria osatzen duten eremuen mugaketa, LPPkoa, zabala da eta, horregatik, Udal Plangintzak mugatuko ditu haiek modu zehatzean, 25. artikuluan ezarritakoarekin bat. Udal Plangintzak egokiesten diren azpikategoria posibleak ezarri ahalko ditu, Basogintza eta nekazaritzako LPS ak ezarri ahal izango dituenez gainera.

3._ LPPk Udal Plangintzak erabileren marko irekian garatuko duen oinarrizko babes-araubidea ezarririk izan behar du eta, edozein kasutan, honako zehaztapenok hartuko ditu kontutan.

° Onartzeko modukotzat joko da kategoria honetan jolas-erabilera estentsiboa.

° Honako erabilerok daude debekatuta:

	• 2. mota jolas intentsiboa.

	• Aurretik dauden guneetan bermatutako hirigintza-gehikuntzak.

	• Aurretik dauden guneetan bermaturik ez dauden hirigintza-gehikuntzak.

28. artikulua.– Nekazaritza, abeltzaintza eta landa kategoria

1._ Lurralde Plan Partzial honen ondorioetarako, nekazaritza, abeltzaintza eta landazabaleko kategorian sartzen dira, batetik, nekazaritza erabilerako gaitasun handien duten zoruak, haien nekazal gaitasuna mantentzea bultzatzen bada, eta bestetik, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak, eta nekazaritzako paisaia eta ekosistemak babestea bermatzen duten eta nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin bateragarri diren gainerako jarduerak. Beraz, zoru hauetan ezin da hiri-garapenik egin, gerora garapeneko plangintzako tresnen bidez nekazaritza eta abeltzaintza eta landazabaleko lur urbanizaezintzat jotzeko helburuarekin.

2._ Nekazaritza, abeltzaintzako eta landakategoria osatzen duten -aldeen mugaketa, LPPkoa, zabala da eta, horregatik, Udal Plangintzak mugatuko ditu, 25. artikuluan ezarritakoarekin bat. Udal Plangintzak egokiesten diren azpikategoria posibleak ezarri ahalko ditu, Basogintza eta nekazaritzako LPS ak ezarri ahal izango dituenez gainera.

3._ LPPk Udal Plangintzak erabileren marko irekian garatuko duen oinarrizko babes-araubidea ezarririk izan behar du eta, edozein kasutan, honako zehaztapenok hartuko ditu kontutan.

° Onartzeko modukotzat joko da kategoria honetan jolas-erabilera estentsiboa.

° Honako erabilerok daude debekatuta:

	• 2. mota jolas intentsiboa.

	• Aurretik dauden guneetan bermatutako hirigin-tza-gehikuntzak.

	• Aurretik dauden guneetan bermaturik ez dauden hirigintza-gehikuntzak.

III. KAPITULUA:

GAINEZARRITAKO BALDINTZAK

SIZE=3> 29. artikulua.– Kontzeptua eta definizioa

1._ Gainezarritako Baldintzak Lurralde Plan Partzialeko zuzeneko babeserako erak dira, erabilera-baldintzak ditugunak, hala denean aurreko Kapituluan araupeturiko Babes Kategorien gainetik ezartzen direnak. Beraiek ukituriko aldeen gainean jarduera jakin batzuk garatu ahal diren modua mugatzen dute, kasu bakoitzean agertzen den arrisku motaren arabera eta babes-irizpide zehatzei jarraiki.

Beraiek faktore jakin baten arabera erabiltzeko baldintzak direla eta, aipatu jarduerek sorrarazi ahal dituzten arriskuak saihesteko beharrezko muga gehigarriak bakarrik ezarri dira.

2._ Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak Gainezarritako honako Baldintza talde hauek ezarririk ditu, "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan mugaturik agertzen direnak.

_ Akuiferoen kutsadurarekiko eremu zaurgarriak.

_ Eremu higagarriak eta higadura arriskukoak.

_ Uholde arriskuko eremuak

_ Interes kulturaleko eremuak

30. artikulua.– Akuiferoen kutsadurarekiko eremu zaurgarriak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Akuiferoen kutsadurarekiko eremu zaurgarriak lur azpiko akuiferoak errekargatzeko funtzioa bete eta baliabideok poluituta zaurkortasun maila altua agertzen duten aldeak izango dira.

2._ Udal Plangintza Orokorreko tresnek eta, hala denean, garapena planifikatzekoek, aldeon mugaketa zehatza, antolamendua eta esku-harmen eta erabilera araubidea ezarriko dituzte eta hurrengo paragrafoan xedaturikoa bete.

3._ Edozein kasutan, aldeotan esku hartzeko araubideak honako muga hauek hartuko ditu kontutan:

• Onartzeko moduko jardueratzat hartuko dira lurzorua poluitu ahal dutenekin loturikoak edo horien ondoriozkoak, baldin eta lur azpiko urei kalterik ez egitea bermatzeko neurririk ezartzen bada.

• Debekatutzat hartuko dira onartzeko moduko bezala berariaz aipaturik ageri ez direnak, edo aldea babesteko irizpidearekin bateratu ezin direnak.

31. artikulua.– Eremu higagarriak eta higadura arriskukoak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, eremu higagarriak eta higadura arriskukoak beren litologi eta erliebe ezaugarriengatik higatzea agertu ahal izatearen maila altua agertzen duten aldeak dira.

2._ Udal Plangintza Orokorreko tresnek eta, hala denean, garapena planifikatzekoek, aldeon mugaketa zehatza, antolamendua eta esku-harmen eta erabilera araubidea ezarriko dituzte eta hurrengo paragrafoan xedaturikoa bete.

3._ Edozein kasutan, aldeotan esku hartzeko araubideak honako muga hauek hartuko ditu kontutan:

° Honako jarduera hauek bultzatu edo onartuko dira:

	• Landare eta, ahal dela, zuhaitzezko gainaldea artatzea, horrelakorik ez badago egun.

	• Landare eta, ahal dela, zuhaitzezko gainaldea sartu eta hedatzea, lurzoru hutsen kasuan.

° Debekatutzat hartuko dira bultzatzeko edo onartzeko moduko bezala berariaz aipaturik ageri ez direnak, edo aldea babesteko irizpidearekin bateratu ezin direnak.

4._ Artikulu honetan xedaturikoa ez zaie aplikatuko ordurako garaturiko lurzoru-eremuei edo asentamendu berriei, ezta Lurralde Plan Partzialak ezarritako gainerako proposamenei ere.

32. artikulua.– Uholde arriskuko eremuak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, uholde arriskuko eremuek beren kokagunearengatik, erliebeagatik eta topografi ezaugarriengatik halako uholde arrisku batzuk agertzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Isurialde Kantabriarreko Ibai eta Erreken Ertzak antolatzeko Sektorekako Lurralde Planak ezarririko 10, 100 eta 500 urteko errekurrentzi aldien arabera.

2._ Udal Plangintza Orokorreko tresnek eta, hala denean, garapena planifikatzekoek, aldeon mugaketa zehatza, antolamendua eta esku-harmen eta erabilera araubidea ezarriko dituzte eta hurrengo paragrafoan xedaturikoa bete.

3._ Edozein kasutan, aldeotan esku hartzeko araubideak honako muga hauek hartuko ditu kontutan:

• Bultzaturiko jardueratzat hartuko dira ubideak eta gainezkaguneak etetea eta itsutzea saihesteko eta pertsonei eta ondasunei gaitz-kalteak egitea prebenitzeko neurriak ezartzekoak direnak.

• Onartzeko moduko jardueratzat hartuko dira materialik pilatzerik sorrarazten ez dutenak eta uren berenezko dinamika oztopatzen ez dutenak.

• Debekaturiko jardueratzat hartuko dira bultzatzeko edo onartzeko moduko bezala berariaz aipaturik ageri ez direnak, edo aldea babesteko irizpidearekin bateratu ezin direnak.

4._ Artikulu honetan xedaturikoa ez zaie aplikatuko ordurako garaturiko lurzoru-eremuei edo asentamendu berriei, ezta Lurralde Plan Partzialak ezarritako gainerako proposamenei ere.

33. artikulua.– Interes kulturaleko eremuak

1._ Interes Kulturaleko eremuak sektore-legeriarekin edo dagokion sektore-Plangintzarekin eta Plangintza bereziarekin bat etorririk gune-eremu batean kultur batasun bat osatzen duten ondasun higikor edo higiezinen multzo bezala definitutako edo definitu diren Monumentu Multzoek osaturiko aldeak izango dira.

2._ Kultur onurako aldeotarako esku-harmen araubideak aplikatzeko sektore-legeria eta dagokien Sektorekako Lurralde Planak eta Plan Bereziak hartuko ditu kontutan, kasuaren arabera.

3._ Ondare kulturala plangintzari ezarritako baldintza bada. Aurreikusitako jarduketak eta etorkizunean idazten direnak babestutako ondasun kulturalen existentziarekin bateragarri izan behar dira, Ondare Kulturalaren 7/1990 Legearen eta bere arau-garapenen arabera eta LAAek ondasun kulturalari buruz oro har ezarritako aginduen arabera.

IV. KAPITULUA:

NATUR INGURUNEAREN OSAGAI NABARMENAK

SIZE=3> 34. artikulua.– Kontzeptua eta definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, natur ingurunearen osagai nabarmenek ingurune, natur eta ekologi balio handiko puntu interesgarriak mugatu eta edo adierazten dituzte izaera zabalarekin, edo gai zehatz batean garrantzi handia dutenak eta Alde Funtzionaleko natur ondarean beren berezitasunagatik sartzen direnak.

2._ Enklabeotan, uste denez, oso espezie interesgarriak bizi dira eta sistema geomorfologikoak eta beste natur ekosistema batzuk daude. Xehetasunez aztertu beharko dira. Eta garapen-Plangintzak, hala denean, eremu bat eta beraren babes-ingurunea mugatu eta behin betiko antolatuko ditu.

3._ Natur ingurunearen osagai nabarmenak "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan identifikaturik daude eta bi taldetan azpibanaturik daude beraien berezitasunekin bat etorririk. Honakook dira:

a) Flora- eta fauna-onurako puntuak.

b) Geologi onurako puntuak.

35. artikulua.– Flora- eta fauna-onurako puntuak

1._ Flora- eta fauna-onurako puntuak Alde Funtzionalaren barruko faunarentzako eta florarentzako leku eta enklaberik nabarmenenak dira, Basoko eta Itsasoko Fauna eta Florako Espezie Mehatxatuen Katalogoan bildutako espezie asko eta aipatu Katalogoan ez dauden baina Habitatari buruzko Zuzentarauak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauak beren Eranskinetan bildurik dauden beste espezie batzuk agertu direnak. Aldeok Habitatari buruzko Zuzentarauak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauak araupeturik daude.

2._ Horregatik, Euskal Herriko Natura artatzeko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko III. eta IV. kapituluetan adierazikoa kontutan hartuko da puntuoi begira. Edozein kasutan, Udal Plangintzak hartu beharko ditu mugatzeko zonak babes bereziko aldetzat Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sarturiko espezieak kudeatzeko etorkizuneko planetan horrela mugatzeko diren zonak.

3._ Esku-harmen araubideak gutxieneko esku-harmenaren, lehengorapenaren eta artapenaren abiaburuak beti kontutan hartuko ditu eta garapen-Plangintzak ezartzen duenera doitu beharko da.

4._ Flora eta fauna onurako puntuak "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan identifikaturik daude.

36. artikulua.– Geologi onurako puntuak

1.– Geologi Onurako Puntuak, lurralde plan partzial honen ondoreetarako, azterketaren ondoriozkoak eta babesteko modukoak dira, beren geologi eta geomorfologi baldintza zehatzengatik, eta bitxiak, ikusgarriak, ederrak eta paregabeak direla eta Planak geologi ondarearen fenomenorik ordezkagarrienen aztarnatzat hartutako zonak.

2._ Lurralde plan partzial honek aipatu enklabeak daudela adierazirik du. Xehetasunez aztertu beharko dira. Eta garapen-Plangintzak, hala denean, eremu bat eta beraren babes-ingurunea mugatu eta behin betiko antolatuko ditu.

3._ Esku-harmen araubideak gutxieneko esku-harmenaren, lehengorapenaren eta artapenaren abiaburuak beti kontutan hartuko ditu eta garapen-Plangintzak ezartzen duenera doitu beharko da.

4._ Geologi onurako puntuak "Ingurune Fisikoaren Antolamendu"ari buruzko O.1 planoan identifikaturik daude.

III. TITULUA:

SARE BERDEA

I. KAPITULUA:

DEFINIZIOA

SIZE=3> 37. artikulua.– Sare berdearen definizioa

1._ Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren ondoreetarako, Sare Berdea biztanleei "lurraldeko iragazkortasuna" bultzatzeko Ingurune Fisikoko astialdi aldeen eta gune libreen ekipamenduen osoko sistema da. Horrela, hiritarrek guneen bokazioarekin bateratzeko moduan izadiarekin gozamena hartu ahal izateko bideak bilatu gura dira.

2._ Aipatu sistemak honelako elementuak ditu zati:

_ Azalekoak: Astialdiko aldeak.

_ Linealak: Natur ibilbideak.

_ Puntualak: Puntu interesgarriak

II. KAPITULUA:

AZALEKO ELEMENTUAK:

ASTIALDIKO ALDEAK

SIZE=3> 38. artikulua.– Astialdiko aldeen definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Astialdiko Aldeak Ingurune Fisikoari loturiko zonak dira eta beraietarik gehienak eraikuntzatik libre daude. Aldeok, jolas-potentziala dutela eta, biztanleen astialdi eta aisiarako beharrezkotzat jota daude Lurralde Plan Partzialean.

2._ Astialdiko aldeotan honako elementu hauek daude:

_ Hiri-gune libreak.

_ Parke metropolitarrak

_ Paisai Onurako Landa-aldeak.

39. artikulua.– Gune libreak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Gune Libreen barruan daude indarrean dagoen Plangintzan adieraziriko gune libreen sistemarik garrantzitsuenak. Guneok Udaletik kanpoko zatirik ez duen eremuari loturik daude. Eta hiriguneen edo berauetatik hurbileneko guneen barruan sarturik daude.

2._ Gune Libreen ezarpena, ezabaketa, mugaketa, antolamendua eta esku-harmen araubidea Udal Plangintzako tresnek beren eskumeneko eremuan ezarririkoak izango dira.

3._ Lurralde Plan Partzialak Hiri-gune Libreak "Sare Berde"ari buruzko O.3 Planoan identifikaturik ditu, honako elementuok dituela taldekaturik:

a) Hiri-parke txikiak.

b) Hiriko eta hiri inguruko parke handiak.

c) Ibilgailurik ez dabilen enparantzak.

d) Oinezkoentzako kaleak.

e) Erdi oinezkoentzakoak diren kaleak edo bulebarrak.

f) Erriberako edo ertzeko ibiltokiak.

g) Portu-eremuak.

40. artikulua.– Parke metropolitarrak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Parke Metropolitarren barruan Udalez gaindiko eremuari loturiko metropolitar eskalako gune libreen sistemak daude. Ez dute behar hiriguneetatik hurbil zertan egon. Hori eta beraien eragin-eremuaren izaera dela eta, garraio-sistemen azpiegiturarako beraien sarbideak osatu behar dira. Guneok bereziki gune libreen sistemak eta ekipamenduak hartzeko bokazioa agertzen dute. Alabaina, titulartasunak ez du publikoa zertan izan. Izan ere, titulartasun pribatuko lurzoruek badute lekua parke metropolitarron barruan.

2._ Dagoeneko burututako Parke Metropolitarren aldarazpenak eta LPPean bilduriko horrelako parkeen garapena Udal Plangintzaren eta Udalez gaindikoaren arabera egingo dira, erabilera-araupeketa zuzena ezarriko duten Plan Berezien bitartez.

Parke Metropolitarren antolamendua eta esku-harmen araubidea dagozkien Udaleko eta Udalez gaindiko Plangintza bereziko tresnek ezarririkoak izango dira. Parke Metropolitarraren mugaketak Udalerri bat baino gehiagorik ukitzen badu, hura Udalez gaindiko eremuko Plangintza bereziko tresna bakarraren bitartez antolatuko da. Hura ukituriko Udalerriek batera tramitatu beharko dute, aplikatzeko hirigintza-legerian legez ezarritako prozeduraren arabera.

Nolanahi ere den, aipatu Plan Bereziak tramitatzeko prozedura gaian eskumena duen Herri Administrazioak aurkeztu eta, hala denean, bultzatu ahalko du, aplikatzeko hirigintza-legerian ezarritakoaren arabera.

3._ LPParen ondoreetarako, Plangintza bereziak hiritarrak hiriguneen erdialdetik hurbil bai baina beroni loturik ez dagoen ingurunera hurbiltzeko eta integratzeko moduko jolas, aisia eta astialdi erabilerako guneak sustatuko ditu bereziki. Hortaz, aipatu helburua sustatzen duten erabilera edo instalazioak bakarrik kokatu ahalko dira azalerotan. Gainera, eremuotan bakarrik onartu ahalko dira, Plangintza bereziak hala egokietsiz gero, kanpinak eta Golf-zelaiak eta beste antzeko ekipamendu bereziak.

Edozein kasutan, egin eta onesten diren Plan Bereziek eta egun indarrean daudenek beti errespetatu beharko dituzte aurreko lerrokadan azaldutako helburuak.

Egun dauden eta plan berezirik ez duten Parke metropolitarretan eta LPPak mugatutako berrietan, hori araupetzen duen Plan Berezia onetsi arte, eraentzaileak Udal Plangintzan ezarritako erabilerak izango dira, eta, horren ezean, honakook hartuko dira debekatutako erabileratzat:

– Edonolako eraikuntzak.

– VII. tituluko II. kapituluan zehazturikoen antzeko azpiegitura eta obra handiak, baldin eta LPPekoetakoak ez badira.

4._ Aurretik esandakoaren kaltetan joan barik, etorkizuneko plan bereziek O.1 planoan biltzen diren Natur Balio Handiko eremuentzat LPP honetan zehazturikoak errespetatu beharko dituzte, parke metropolitarraren mugaketetan sarturikoentzat zehazturikoak. Eta, oro har, eremu osoko ingurunea artatu eta hobetzea sustatuko da.

41. artikulua.– Paisai onurako landa-aldeak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Paisai Onurako Landa-aldeak ingurune eta Paisai balio handiko lurzoru-eremuak dira eta egun dauden moduan zaintzekoak diren eta Lurralde Plan Partzialak lurraldea egituratzeko funtzioa eman dien guneak ditugu. Elementuok biodibertsitatea eta lurzorua erabiltzeko tradizioko erak artatu eta mantentzeko elkarrekintza on eta orekatsua. Paisaiaren aldetik oso interesgarriak diren guneak dira eta beraietan alde funtzional honen natur, zientzi eta kultur balioei loturiko jolas-jarduera batzuk egin ahal dira.

2._ Lurralde Plan Partzialak "Sare Berde"ari buruzko O.3 planoan honakook ditu mugaturik: Paisai Onurako Landa-aldeak. Mugaketa hori behar bezala frogatuta doitu ahalko da garapen-Plangintzak horrela egokietsitako puntuetan.

3._ Paisai Onurako Landa-aldeen antolamendua eta esku-harmen araubidea Udal Plangintza edo, hala denean, Udal eremuko edo Udalez gaindiko eremuko Plangintza bereziko tresnek ezarririkoak izango dira.

4._ Aurreko paragrafoan xedaturikoaren kaltetan joan barik, Paisai Onurako Landa-aldeen antolamenduak, hala denean, planak zehazturiko Antolamendu Kategorien eta lurralde plan partzial honek ezarritako Baldintza Gainjarrien ondoriozko mugak errespetatu beharko ditu.

5._ Halaber, azaleroi dagokienez, LPPean adierazirik daude paisai onurako landa-aldeon destinoa sustatzen duten elementu edo instalazioak bakarrik kokatu ahal diren astialdiko jarduerak. Nolanahi ere, instalaziook 1. motako jolas intentsiboari eta estentsiboari buruz aurreko Tituluan zehaztutako araupeketan eta definizioan zehaztutakoari heldu beharko diote.

6._ Irizpide Orokor gisa, sortzeko astialdiko azalera berriak, ahal dela, natur ibilbideen inguruetan kokatuko dira (haiek 6. artikuluan zehazturik daude), zertarako-eta Sare Berdean esku hartzen duten elementuen arteko konexioak ezartzeko.

7._ Paisai onurako eremu zehatza, 27. Eragiketa Estrategikorakoa (27. EE), "Pagasarri-Ganekogortako Ingurunea birbalioztatzea" da. Dagokion Fitxan finkatu beharko dira bertako zehaztapen lotesleak eta Udalez gaindiko Plan Berezia idaztearen derrigorrezkotasuna.

III. KAPITULUA:

ELEMENTU LINEALAK:

NATUR IBILBIDEAK

SIZE=3> 42. artikulua.– Natur ibilbideak

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Natur Ibilbideak Planak berak zehaztutako Sare Berdearen osoko sistemako elementu linealak dira. Hautazko ibilbideak itxuratzen dituzte, urbanizazio biguneko ingurunea dutenak; edo Astialdiko Aldeak euren artean komunikatzen dituzte, edo aldeon barrura sartu eta haiek ibiltzea ahalbidetzeko balio dute. Plan partzial honen ondoreetarako, Natur Ibilbidetzat hartuko dira ibilbideak, baldin eta beraiek ezartzea beharrezkotzat jotzen bada oinezkoak eta ziklakorrak ibiltzeko bide egokian zehar eroso, seguru eta modu erakargarrian ibiltzea ahalbidetzeko.

2._ LPPean bildutako natur onurako ibilbideak oinezkoentzakoak eta ziklakorrentzakoak izan daitezke. Hala ere, kontutan hartu beharko da aurrekoetara sartzeko ahalbidetzen behar diren bide eta errepideen seinaleztapena.

3._ Oinezkoentzako edo/eta ziklakorrentzako Ibilbideen mugaketa, antolamendua eta erabilerak dagozkien Udalez gaindiko edo Udaleko Plangintza bereziko tresnek ezarririkoak izango dira. Nolanahi ere, lurralde plan partzial honek proposaturiko bide eskema edo irizpideetara doitu beharko dira.

4._ Edozein kasutan, erabat debekatuta dago motoredun ibilgailuak basoko aldaietatik asfaltatu gabeko bideetatik eta alorretatik ibiltzea, berariaz baimenduen kasuan izan ezik. Debeku hori derrigorrezkotzat hartu beharko dute Oinezkoentzako edo/eta ziklakorrentzako Ibilbideak araupetzen dituzten Udalez gaindiko edo Udaleko Plangintza bereziko tresnek.

5._ Lurralde Planean orientazio gisa grafiaturik daude Natur Ibilbideak, "Sare Berde"ari buruzko O.3 planoan.

6._ Kapitulu honetako xedapenen edukia Alde Funtzionalaren eremu osoari aplikatu ahal zaio. Hala ere, Lurralde Plan Partzialak Natur Ibilbideei buruzko proposamen zehatzak eta irizpideak ditu, "Sare berdeko ibilbide naturalak"ari buruzko 19 eta "Bizikleta-sarea"ri buruzko 23 zenbakiko Ekintza Egituratzaileen banakako fitxetan. Eta aipatu ibilbideak "Bilboko meatzeen parkeetako ardatz berdea"ari eta "Erriberako Parkeak"ei buruzko 15 eta 20 zenbakiko Ekintza Egituratzaileetan xedaturikoarekin zabalduta daude"; haiek guztiak aipatu Arauen II. eranskinean daude.

IV. KAPITULUA:

ELEMENTU PUNTUALAK:

PUNTU INTERESGARRIAK

SIZE=3> 43. artikulua.– Definizioa

1._ Lurralde plan partzial honen ondoreetarako, Puntu Interesgarriak Planak berak zehazturiko Sare Berdeko sistemaren elementu puntualak dira, beren inguruneko, historiako, zientziako, kulturako edo antzeko balioengatik interesgarriak ditugunak.

2._ Puntu Interesgarrien mugaketa, antolamendua eta erabilerak dagozkien Udalez gaindiko edo Udaleko Plangintza bereziko tresnek ezarririkoak izango dira.

3._ Aurrekoaren kaltetan joan barik, Puntu Interesgarrien destinoa sustatzen duten elementu edo instalazioak bakarrik kokatu ahalko dira inguruneotan. Beraien artean honakook adieraziko ditugu orientazio gisa:

_ Seinaleztapen- eta balizatze-sareak.

_ Garraio publikoko lineeetatik sartzeko puntuak.

_ Turismoak aparkatzeko zonak

_ Jolasgune mugatuak, oinarrizko zerbitzuak dituztenak (mahaiak, barbakoak, paperontziak)

_ Behatokiak.

4._ Lurralde Plan Partzialean orientazio gisa grafiaturik daude Puntu Interesgarriak, "Sare Berde"ari buruzko O.3 planoan.

IV. TITULUA:

LURZORUA ANTOLATZEKO IRIZPIDEAK

ETA POLITIKAK

I. KAPITULUA:

LURZORUA ANTOLATZEKO IRIZPIDEAK

ETA POLITIKAK

SIZE=3> 44. artikulua.– Ezarkuntza berrietarako lurzoru hutsen diskriminazioa

1._ Lurralde Plan Partzialak gaur egun hutsik dauden lurzoruen diskriminazioa egiten du, bertan, okupagarriak ez diren lurzoruak zehazten dituzten irizpideak ezartzen dira eta, beraz, lurzoru horiek ezarkuntza proposamenetatik kanpo geratuko dira.

2._ Lurralde Plan Partzialak ezarritako bazterketa irizpideak jarraian datozen hauek dira:

a) Udal planeamenduak egoitzako erabileretarako, jarduera ekonomikoetarako edo sistema Orokorretarako sailkatutako lurzoruak.

b) %15eko baino malda handiagoa duten lurzoruak, malda txikiagoko unitate morfologikoak sortzeko behar diren lurzoru zati txikiak direnean salbu.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasadar eta Erreka Ertzen Antolaketarako Lurralde Plan Sektorialean mugatutako Urak Gaina Hartzeko Arriskua duten Eremuetako lurzoruak, arriskua ekiditeko neurriak hartzen ez badira.

d) Babesturiko Eremu Naturalen barruan dauden lurzoruak (Gorbeialdea).

e) Lurralde Plan Partzial honen II. Tituluan ezarritako Natur Balio Handiko Kategorietako batean sartutako lurzoruak.

f) Aireportuko kutsadura akustikoaren eraginez zarataren mailak 60 dB gainditzen dituen eremua, bertan egoitzako ezarkuntza berriak esklusiboki baztertuta baitaude.

45. artikulua.– Eremu eta sektore oreka berria

Lurralde Plan Partzialak, egoitzako ezarkuntza berriak eta jarduera ekonomikokoak eta, lurzoruaren antolaketaren politikei dagokienez, eskuhartze moduak ezartzean, eremu eta sektore oreka berria lortu nahi du, batez ere erabilerak eta haien osagarritasuna areagotuta, horrela, eremu guztiek egoitza eta lan eskaintza nahikoa izan dezaten. Halaber, eta jarduera ekonomikoei dagokienez, tipologia ezaugarrien arabera lekutu nahi ditu lurraldean.

II. KAPITULUA:

ESKUHARTZE MOTAK

I. atala:

eskuhartze moten zerrenda

SIZE=3>46. artikulua.– Eskuhartze motak

Lurralde Plan Partzialak egoitzarekin zein jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten proposamenak honako eskuhartze moten arabera ezartzen ditu:

a) Suspertzea

b) Berriztapena

c) Eraikitako ondarean esku hartzea

d) Dentsitate berria

e) Garapen berriak

Horiei Sare Berdea gehitzen zaie seigarren eskuhartze mota gisa ingurune fisikoari lotuta. Sare Berdea arauon III. tituluan dago araututa.

II. ATALA:

SUSPERTZEA

SIZE=3>47. artikulua.– Suspertze kontzeptua

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, suspertzea da eremu zehatz batzuen gaur egungo irudia egokitzeari buruz planak ezartzen duen eskuhartze mota. Eremu horiek, gehienetan, industriaguneak dira, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko industrializazio masiboko garaian sortutako guneak, eta proposatutako lurralde eredura egokitzeko moldatu egin behar dira, erabilpenari eutsita.

2._ Suspertzearen eskuhartze moduak zein eremuri eragiten dien O.4 "Lurralde eredua" saileko planoan agertzen da identifikatuta.

48. artikulua.– Eskuhartze araubidea

1._ Eskuhartze modu honek eragiten dien lurzoru eremuen gaur egungo irudia egokitu beharko da, helburu hauekin:

_ Okupatutako lurzoru sendotuak hobetzea

_ Zaharkitutako industriaguneak eraldatzea

_ Tipologia berriak integratzeko gai diren industri lurzoru okupatu gabeak garatzea, elementu nagusiak direla: ingurune atsegina, eraikitako guneen erakargarritasuna eta eragile kualitatiboen gailentasuna kuantitatiboen aldean.

2._ LPPean esku hartzeko modu hau berariaz ezarri ez bada, suspertu beharrekotzat jotzen diren eremuetan abiarazi ahal izango dira ekintzak, aurreko helburu horiekin. Jarduera ekonomikoen ALPean lehentasuneko-tzat jotako Udalerrietan esku hartzeko modu hau aplikatzea gomendatzen da.

III ATALA:

BERRIZTAPENA

SIZE=3> 49. artikulua.– Berriztapenaren kontzeptua

1._ Berriztapena da Lurralde Plan Partzialean hirigune jakin batzuk, itsasadarraren inguruan daudenak, batez ere, aldatzeko ezarritako esku-hartze modua. Gune horietako industri lurzoru gehienak hutsik daude eta, instalazioak zaharkituta daudenez edo dauden tokirako egokiak ez diren jarduerak egiten direnez edo tipologia desegokiak daudenez, birgaitu egin behar dira eta erabilera mistoak ezarri behar dira.

2._ Atal honetan aipatutako eremuak itsasadarreko hiri berriztapeneko guneak dira. Plan honetan proposatutako lurralde-ereduan eremuok ardatz izango dira; proposamenak eragiketa estrategiko zehatzetan gauzatuko dira. Bi mota daude, oso desberdinak:

_ Gaur egun erabilera nagusia egoitza den guneak; hauexek dira eragiketa estrategikoen fitxak: O.E.1 "Olabeaga-Basurto", O.E.2 "Zorrozaurre" eta O.E.5 "Galindo" (II. eranskina).

_ Gaur egun erabilera nagusia industria den guneak; hauexek dira eragiketa estrategikoen fitxak: O.E.3 "Zorrotza-Burtzeña".

50. artikulua.– eskuhartze araubidea

1._ Esku hartzeko modu honek eragiten dien lurzoru eremuetarako Lurralde Plan Partzialean erabilera mistoak ahalbideratuko dira, hala nola goi kalitateko jarduera ekonomikoetara, lerrun metropolitarreko ekipamenduak eta egoitzakoak, eremu eta instalazio berrien erabilerak bereizteko eta estetika diseinua zain-tzeko helburuak betetzeko. Horretarako, eremu berdeek, eremu askeek, oinezkoentzako bideek, bidegorriek eta garraio publikoko sistemek izango dute protagonismo nagusia ezarkuntza berrietan.

2._ Kontuan izango da gerta litekeela gaur egun ari diren ekoizpen jarduera batzuetarako itsasadarrerako irteera behar izatea.

3._ Etxebizitzekin bateragarriak diren industri jarduerak ezarri ahal izango dira, baldin eta trafiko-eragin txikia badute eta aurreko atalean aipatutako helburuekin bat badatoz eta ondorioz itsasadarreko hiri berriztapenerako guneetan kokatu ahal badira.

4._ Industri aurriren bat edo bertan behera utzitako instalazioren bat babestuta edo katalogatuta badago, kultur interesekoa delako edo iraganaren ikurra delako, berehala birgaituko da inguruan egingo diren lanekin integratzeko, batez ere industri ondare arkeologiko adierazitakoak.

5._ Itsasadarreko hiri berriztapenerako guneetarako LPPean proposatutako erabilerak eta jarduerak errespetatu eta kontuan eduki beharko dira Itsasadarra Harmonizatzeko Proiektuan eta Udal Plangintzako plan guztietan.

IV ATALA:

eraikitako ondarean esku hartzea

SIZE=3> 51. artikulua.– Eraikitako ondarean esku hartzearen kontzeptua

1._ Indarreko legeriaren itzalpean, Lurralde Plan Partzialean eraikitako ondarean esku hartzea ezarri da dauden eraikinak optimizatzeko, benetako etxebizitza-eskaintza osatzeko asmoarekin.

2._ Esku hartzeko modu honek lehentasuna izango du beste batzuen aldean, nekazaritzarako izan litezkeen lurra ez okupatzeko, batetik, eta etxebizitza-eskaintza handitzeko, bestetik, etxebizitza gisa erabil daitezkeen eraikinak aprobetxatuko baitira.

52. artikulua.– Eskuhartze araubidea

1._ Hauexek izango dira eraikitako ondarean esku hartzeko ardatzak:

_ Hutsik dauden etxebizitzetan esku hartzea.

_ Birgaitzea sustatzea.

_ Eraikinen tipologia egungo eskarira moldatzea, lurzoru urbanizaezinean daudenak izan ezik.

2._ Eraikinen balio historiko-artistikoak errespetatuko dira.

V. atala:

dentsitate berria

SIZE=3> 53. artikulua.– Kontzeptua

1._ Lurralde Plan Partzialak esku hartzeko modu hau ezarri du Udal Plangintza Orokorrean mugatutako etxebizitzetarako edo industriako lurzoru urbanizagarri edo urbanizagaietako parametroak aldatzeko. Hain zuzen ere, honen bidez eremu batzuetako etxebizitza-dentsitatea handituko da, edota erabilerarako ezarritako dentsitatea, bata edo bestea baxuegia izanik herritarren etxe-eskaria asetzen ez bada edo lurzoruaren erabilera behar bezala optimizatzen ez bada.

Lurralde Plan Partzialak ez ditu zuzenean aldatuko hiri lurzoruaren parametroak, horretarako ezinbestekoa baita Udal administrazioak azterlana burutzea. Udalek lurzoru urbanizagarrirako ezarritako irizpide eurak kontuan hartuta baliatu behar lukete esku hartzeko modu hau hiriko lurzoruetan.

Lurralde Plan Partzialean landalurreko gune batzuetan dentsitate berriak ezartzea proposatu da, etxebizi-tzak eraikitzeko. Esku hartzeko modu hau oso konplexua da, landalurreko guneak txikiak direlako, eta horregatik Lurralde Plan Partzialak gutxieneko dentsifikazioa ezarri du, hau da, dentsitate txikiko eraikintza. Hori dela eta, proposatu diren dentsitateak Udal Plangintzan aztertu beharko dira. Hori egiten denean, dentsitate handiagoak ezarri ahal izango dira, beharrekotzat joz gero.

2._ Esku hartzeko modu hau O.4 "Lurralde eredua" saileko planoetan ageri diren aldeetan aplikatuko da.

3._ Honen eraginpeko egoitza sektoreak tren edo metro geltokien inguruan eta garraio publikoaren sistemetatik hurbil egongo dira batez ere, Udal Plangin-tzan dentsitate baxu edo oso baxua ezarri den eremuetan, alegia.

54. artikulua.– Eskuhartze araubidea

1._ Honen eraginpeko egoitza eremuetarako Lurralde Plan Partzialean eraikin-dentsitate altuagoak ezarri dira, ingurunerako egokiagoak.

2._ Dentsitate berriko egoitza-eremuetan garapen handiko, ertaineko eta baxuko dentsitateak bereizten dira, eta honako irizpide hauen arabera zehazten dira:

a) Dentsitate baxua: hektareako 15 - 30 etxebizitza.

b) Dentsitate ertaina: hektareako 30 - 50 etxebizitza.

c) Dentsitate handia: hektareako 50 etxebizitza baino gehiago; hala ere, ez da onargarritzat hartuko hektareako 75 etxebizitza baino gehiago eraikitzea, horixe baita Lurzoruaren Legean ezarritako muga (hau aldatuz gero, aldaketak kontuan eduki beharko dira).

3._ Esku hartzeko modu honen proposamenetako askotan, dentsitate berriak ezartzeak berekin dakar merkataritzako zerbitzu-jarduerak edo bulego batzuk sartzea, Lurralde Plan Partzialak ezarritako lurralde ereduak iradokitzen duen dibertsifikazio eta osagarritasun irizpide nagusiarekin bat, hain zuzen ere.

4._ Aireportuaren ondoriozko aireko zortasunak direla eta, Derioko Udalaren esku utzi da Arau Subsidiarioen berrikuspenean onetsitako sektore hauetako dentsitate berriak ezartzea: "Tabernabarri, Rementariñe, Aldekone-Goikoa eta Ganbe-Goikoa".

5._ Industriaguneetan, dentsitate berrien helburua etxebizitzak nagusi diren eremuetako erabilerak orekatzea da, mugitu beharra murrizteko. Hori dela eta, erabilera-intentsitate handiagoak ezarri dira, egokiagoak ingurunerako.

VI. atala:

garapen berriak

SIZE=3> 55. artikulua.– kontzeptua

1._ Garapen Berriak egoitzako eta jarduera ekonomikoko lurzoru berriak sortzeko Lurralde Plan Partzialak ezarritako eskuhartze modua da. Lurzoru horietarako erabilera Orokorra ezartzen du, eta baita dentsitate bat ere erabilera hori egoitzakoa edo mistoa bada.

2._ Datozen urteetako hazkunde gauzatuko den eremuak dira; mugatutako eremuak gehienekoak dira. Hala ere, malguak dira eta ez dago ezarritako guztia nahitaez bete beharrik.

3._ Eremu mistoak mugatzen baldin badira, eremuok mugaketa zehatz bat izan beharko dute bereizitako eremuetan: egoitzakoa edota jarduera ekonomikoak, eta, horiek, Planeamendu Orokorreko dagokien tresnek jaso beharko dituzte. Horrez gainera erabilera mistoko, egoitzakoa eta jarduera ekonomikoak eremuak ere izan daitezke.

4._ Udal planeamenduek, salbuespen gisa, Garapen Berrietako lurzoruetako lehentasunezko eremuetatik kanpoko hirigintza ezarpen berrietarako proposamenak egin ahal izango dituzte, alegia, Plan Partzialean aurreikusi gabeko jarduera ekonomikoko edo egoitzako ezarkuntza berriak finkatzeko.

Alabaina, proposamen horiek ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Udal proposamenak gizarte intereseko jarduerari buruzko justifikazio zorrotza eta Lurralde Plan Partzialak diseinatutako lurralde ereduarekin lotura izan beharko ditu, eta eragin ditzakeen lurralde inpaktuei buruzko azterketa egokia ere aurkeztu beharko du.

b) Dena dela, hirigintza ezarpen berriak egiteko proposamen aukera aurretik dauden hiriguneetan eta haiekin zuzenean edo zeharka lotura duten hirigintza hazkundeen aurreikuspenak egitera eta mugatuko da.

c) Udal planeamendu Orokorrak proposatuko dituen egoitzako lurzoru berriek ez dute ezarritako egoitza kopurua handitzerik eragingo ezta Lurralde Plan Partzialak proposatutako egoitzako lurzoruaren okupazioaren hedadura handitzerik ere.

5._ O.4 "Lurralde eredua" saileko planoetan ageri diren garapen berriko eremuak gehienekoak dira.

56. artikulua.– Dentsitate maila

1._ Lurralde Plan Partzialak honako dentsitate mailak bereizten ditu Garapen Berrietarako:

a) Dentsitate baxua: hektareako 15 - 30 etxebizitza.

b) Dentsitate ertaina: hektareako 30 - 50 etxebizitza.

c) Dentsitate handia: hektareako 50 etxebizitza baino gehiago; hala ere, ez da onargarritzat hartuko hektareako 75 etxebizitza baino gehiago eraikitzea, horixe baita Lurzoruaren Legean ezarritako muga (hau aldatuz gero, aldaketak kontuan eduki beharko dira).

2._ Hektareako 30etik gorako etxebizitza-dentsitatea duten garapen berriko egoitza eremu guztietan azaleraren % 15 jarduera ekonomiko osagarrietarako gordeko da, hau da, txikizkako merkataritzarako, bulegoetarako, lantegietarako, etxebizitzekin bateragarriak diren industrietarako eta era guztietarako horniduretarako, hala nola asistentzia-zentroak, gizarte eta kultur zentroak, etab. Haztapen erlatiboko koefizienteak ezarriko dira irabazirik gutxien dituzten hornidurentzat, haien ezarpena errazagoa izan dadin.

3._ Garapen Berriko eremuetarako ezarritako den-tsitatea Udal Plangintza Orokorrean finkaturiko sektoreetan baizik ez da aplikatuko, Sistema Orokorretarako eremuetan ez.

57. artikulua.– Eskuhartze araubidea

1._ Lurralde Plan Partzialaren eraginetarako, aurretiaz zehazturiko edo baldintzaturiko mugaketa duten Garapen Berriko eremu izaera izango dute, elementu fisikoak, mugaketak edo jabari publikoaren babeserako zortasuna, topografia ezaugarriak edo planeamendu sektorialean jasotako natur arriskuak direla-eta, Lurralde Plan Partzial honek ezarritako irizpideetan garapen berriak hartzeko gaitasuna mugatuta duten lurralde eremuek.

2._ Lurralde Plan Partzialak aipatutako eremuetarako ezartzen duen eskuhartze araubidea O.4 "Lurralde eredua" saileko planoetan dagokien grafiarekin sartuta dauden Udalerriei planeamenduko tresnak egokitzeko beharrizana dutela jakinaraztea da. Egokitzapena aipatutako planoetako erabileretara eta, egoitzako lurzoruen edo lurzoru mistoen kasuan, intentsitatera, aldatzerakoan edo berraztertzerakoan egin beharko dute.

3._ Lurralde Plan Partzialak definitutako aurretiaz zehazturiko mugaketa duten Garapen Berrietako lehentasunezko eremuetako mugak birdoitu egin ahal izango dira dagozkien Udal Planeamenduetan, betiere birdoiketa horiek hurrengo eragileek eragindakoa denetan:

a) Lehendik dauden eraikuntzen lerrokadurak edo lerroak

b) Lurraldearen topografia ezaugarriak

c) Zuhaiztiak edo intereseko guneak daudenetan

d) Bide berriak daudenetan

Birdoiketak Lurralde Plan Partzial honetako planoetan mugatutako azalerak handitzea edo txikitzea erabaki ahal izango du, baina, betiere, birdoiketa hori lan eskalak eragindako beharrizan baten ondorioa bada eta plan honetako irizpide Orokorrekin bat badator.

4._ Udal Plangintza Orokorraren bidez antolatzeko, kontuan izan behar da garapen berriko eremuetan sistema Orokorrak sar daitezkeela.

5._ Garapen berrietarako mugatutako eremuak behar den heinean garatu ahal izango dira Udal Plangintzaren bidez, hau da, ez da egongo lurzoru guztia erabili beharrik; gainera, erabiltzen ez diren guneak modu koherentean kategorizatu beharko dira, ingurunerako ezarritako zehaztapenen arabera.

6._ Lurralde Plan Partzialak aireportuetako zortasunek baldintzatzen dituzten garapen berriak bereizten ditu, hau da, Plan Zuzentzailearen egungo eta geroko aurreikuspenean 60 dB-ko lerroen arteko bandan kokatzen diren egoitzak eta hezkuntza- eta osasun-zuzkidurak. Horiek garatzeko, aire-nabigazioak sortzen dituen soinu-eraginak benetan murriztu behar izango dira eta, horrela, legez ezarritako prozeduraren bidez zarataren arrastoak bilakaera izan duela egiaztatu.

V. TITULUA:

ETXEBIZITZA BEHARRIZANAK ETA EGOITZAKO

LURZORUAREN ESKAINTZAREN

KUANTIFIKAZIOA

I. KAPITULUA:

EGOITZAKO LURZORUAREN

EREMU-PROPOSAMENA

SIZE=3> 58. artikulua.– Egoitzako lurzoruaren eremu-proposamena eta hori kuantifikatzeko irizpideak

1._ Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideetan ezarritakoaren arabera, Lurralde Plan Partzial honek egoitzako lurzoruaren Eremu-Proposamena zehaztu du, era horretako lurzoruaren garapena Arauon I. Tituluan ezarritako irizpideen arabera egin ahal izateko.

2._ Aipatutako Eremu-Proposamena etxebizitza beharrizanen azterketaren arabera egin da, erreferentzia-tzat 16 urteko epemuga hartu da eta ondorengo eragileak hartu dira kontuan:

a) Epemuga hori zehaztu da Udal Planeamendu Orokorretako tresnetan 8 urteko epeko (tresna horien legezko indarraldi epea) beharrizanak aseko eta ezarriko direla bermatzeko hamasei urteko denbora erreferente hori egokientzat hartu delako.

b) Etxebizitza beharrizan horien kuantifikazioan, neurtutako benetako beharrizanei harrotze koefizientea ezarri zaie eta, horrek, beharrizanei erantzungo zaiela bermatzen du.

3._ Lurralde Plan Partzial honek Udalerri bakoitzarentzat egin duen Eremu-Proposamena Arauotako IV. eranskinean, "Egoitzako Eskaintzaren Kuantifikazioa, Eremu-Proposamena", jaso da eta jarraian zerrendatutako eragile edo osagaien batuketaren emaitza izan da:

• A) Osagaia: Eremu Funtzionalaren Kanpoko Oreka Berria.

• B) Osagaia: Barruko Oreka Berria.

• C) Osagaia: Beharrizan Endogenoak.

• D) Osagaia: Bigarren Egoitzaren Eskaintza.

4._ Aipatutako osagai horietatik, A) Osagaia "Eremu Funtzionalaren Kanpoko Oreka Berria" deritzona, Lurralde Plan Partzial honetako Eremu-Proposamenaren berezko elementua da.

Ondorioz, Osagai horren kontzeptua eta irispena hurrengo artikuluan agertzen da azalduta, eta gainontzeko osagaien definizioa Titulu honetako II. Kapituluan agertzen da.

5._ "Egoitzako Eskaintzaren Kuantifikazioa, Eremu-Proposamena" IV. eranskinean ezarritakoaren arabera, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak Eremu Funtzionaleko Egoitzako Lurzoruaren Eremu-Proposamena gehienekoen eta gutxienekoen sistema baten bidez kuantifikatzen du.

59. artikulua.– a) Osagaia: Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren kanpoko oreka berria

1._ Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideetan ezarritakoaren arabera, A) Osagaiak Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren inguruko Eremu Funtzionalak berrindartzeko helburua du. Hori, berriz, hiri sisteman lidergo gaitasuna hobetzeko Lurralde Plan Partzial honen iradokitzaile diren lurraldearen oreka berriaren irizpideen arabera egingo du.

2._ Irizpide horri jarraiki, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak inguruko Eremu Funtzional hauetarantz hedatzen du egoitzako eremuen hazkundea:

• Mungiako Eremu Funtzionala 1.500 etxebizitza

• Durangoko Eremu Funtzionala 600 etxebizitza

• Balmaseda-Zallako Eremu Funtzionala 450 etxebizitza

• Igorreko Eremu Funtzionala 450 etxebizitza

• Laudioko Eremu Funtzionala 375 etxebizitza

• Guztira 3.375 etxebizitza

Hedatu beharreko etxebizitzen batuketak, harrotuak edo bakanduak, guztira 6.750eko etxebizitza kopurua ematen du, eta horiek Eremu Funtzionalaren osotasunetik aterako dira.

II. KAPITULUA:

UDALERRIEK EGOITZAKO LURZORUAREN

EREMU-PROPOSAMENA ZEHAZTEA

SIZE=3> 60. artikulua.– Udalerriek egoitzako etxebizitza kuantifikatzeko formula aplikatzea

1._ Planeamendu Orokorra berrikusten duen Udalerrietako bakoitzak, Arau hauen 58. artikuluan ezarritako formularen arabera, zortzi urteko indarraldi epean Lurralde Plan Partzialak zenbat etxebizitza egitea baimentzen dion kalkulatu beharko du, eta hurrengo atalean aipatzen diren irizpideak hartu beharko ditu kontuan horretarako.

2._ A) osagaia ez da kontuan hartuko, izan ere, honen aurreko Kapituluan jasota dagoen Eremu-Proposamenaren berezko elementua delako.

3._ B) eta D) osagaiak, hurrenez hurren Arauotako 61. eta 63. artikuluetan aipatuko direnak, balio etengabeak dira.

4._ C) osagaia planeamendu Orokorreko dagozkion tresnek zehaztu beharko dute, Arau hauetako 62. artikuluak ezarritakoaren arabera.

5._ B) osagaiaren alderdi bikoitza, gehienekoa eta gutxienekoa, kontuan hartuta, artikulu honetako lehen atalean adierazitako formularen aplikaziotik kuantifikaziorako balio bi lortuko dira, gehienekoa eta gutxienekoa, hurrengo atalean ezarritakoa salbuetsita.

a) Gehieneko balioa: Balio honek erreferentzia epean Udalerri bakoitzak gaur egungo etxebizitza kopurua zenbat etxebizitzatan handi dezakeen zehazten du, eta Udal planeamenduko tresnek ezin izango dute kopuru hori gainditu.

b) Gutxieneko balioa: Balio honek Udal planeamenduak erreferentzia epean bermatu beharko duen gutxieneko etxebizitza kopura zehazten du.

6._ B) Osagaiak balio bat baino ez duen Udalerrietan, alegia, gehieneko eta gutxienezko baliorik ez duen Udalerrietan, Lurralde Plan Partzial honetan ezarritako kuantifikazioak ez dira lotesleak izango.

Udalerri horietan, etxebizitza kopuruaren hazkundea, dagoeneko eraikita dagoen ondasunaren optimizazioa, berrikuntza edo Dentsitate Berrien operazioen bidez egingo da batez ere.

Atal honetan ezarritakoak ondoko Udalerriotan dauka eragina: Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Etxebarri, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Ugao, Zaratamo.

7._ Kapitulu honetan aipatzen diren Arauotako V. eranskineko, "Egoitzako Eskaintzaren Kuantifikazioa, 8 urterako Aplikazio Koadroa" deritzoneko, irizpideen aplikaziotik ateratzen den egoitzako lurzoru eskaintzaren emaitza zehazten du Lurralde Plan Partzialak. Koadro hori, Udalerriek C) Osagaia zehazteko beharrizana dutenez gero, ez da loteslea izango.

8._ Baldin eta, salbuespen moduan, LPPk proposatzen duen zenbatekoketa Udaleko Plangintza Orokorrari aplikatzerakoan gehieneko baloreak ez badu lekurik ezarri diren garapen berrien mugaketan, lehentasuna izango du delako mugaketa grafiko horren emaitzako zenbatekoketak, gertaera horrek Udalerriaren abegirako kapazitatea beteta dagoela frogatuko lukeelako.

61. artikulua.– B) Osagaia: Bilbo Metropolitarreko eremu funtzionalaren barruko oreka berria

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, barruko oreka berriaren elementu izaera dute Arauotako VI. eranskinean, "Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren Barruko Oreka Berria" deritzonean, jasota dauden gehieneko eta gutxieneko elementuek, eta Planak berak I. Tituluan Eremu Funtzionalaren barruko oreka lortzeko helburuarekin proposatu duen ereduarekin bat datozenak.

2._ Gehieneko eta gutxieneko elementu horiek lortzeko kontuan hartu diren irizpideak honako hauek dira:

a) Planeamenduaren gaitasuna.

b) Udalerri finkatuen gaitasuna. Udalerrian lurzoruaren eskuragarritasuna agortu dutenak edo agortzekotan direnak hartzen dira Udalerri finkatutzat.

Aurrekoaren arabera:

i._ Egindako Lurralde Azterketaren ondorioz, Udalerria beraren beharrizan esponjatu endogenoei erantzuteko gai ez den kasuetan, barruko oreka berriaren osagaia negatiboa izango da. Balore horrek Udalerriaren beharrizan esponjatu endogenoei erantzuteko beharrezkoak diren etxebizitzen kopurua zenbatzen du.

Udalerri horientzat, orientazio gisa, egoitzako eskaintzarako gutxi gorabeherako kopuru batzuk ezarri dira eta ondare eraikiaren optimizazioaren bidez, Barruko Birmoldaketa eragiketen bidez edo Hiri Lurzorua finkatuta bete beharko dituzte kopuru horiek.

ii._ Lurzoru berria finkatzeko, kolonizatzeko gaitasunik ez duten Udalerrien kasuetan, B) Osagaiak izaera bakarra eta ez loteslea izango du, hurrengo paragrafoan zehaztutakoaren eraginetarako. Udalerri hauetan frogatu da nahi dena baino baxuagoa dela eta ezinezkoa da horri kotarik jartzea.

c) Lurralde Plan Partzialak proposaturiko azalera berriak. "Garapen Berriak" deritze.

Hirugarren irizpide hau Udalerrien edukiera adierazten duena da. Eremu hauetarako proposatutako mugaketa gehienezko azaleratzat jo behar da, baina honek ez du esan nahi horiek osorik okupatu behar direnik, eta dentsitate-tarte bat ezarriko zaie.

Gutxieneko eta gehieneko baloreetatik sortzen den egoitza-kopurua, Udalerri guztietan, Alde Funtzional osorako egoitza-eskaintzak etxebizitzaren arloko berezko beharrizanak betetzen dituela bermatzeko bestekoa izan behar da.

Gehieneko baloreen batuketak Alde Funtzionalaren beharrizan endogenoak, 2ko koefiziente batek harrotuta, bete behar ditu.

Gutxieneko baloreen batuketak, aldiz, Alde Funtzionalaren beharrizan endogenoak, 1,5eko koefiziente batek harrotuta, bete behar ditu.

3._ Aurreko ataletan ezarritakoaren arabera, VI. eranskinak, "Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren Barruko Oreka Berria" deritzonak, gehieneko eta gutxieneko balioak jasotzen ditu.

4._ Horretarako, Udalerri bakoitzeko gehieneko eta gutxieneko baloreen definizioa eta lotura 60.5 eta 60.6 artikuluetan daude jasota.

62. artikulua.– C) Osagaia: beharrizan endoge-noak

1._ C) Osagaia, "Beharrizan Endogenoak", datozen urteotarako aurreikusitako familien batez besteko tamaina txikitu egingo denez, etxebizitza beharrizana handitu egingo dela kontuan hartuta dator zehaztuta.

2._ C) Osagaia Eremu Funtzionalaren barruan dagoen Udalerri bakoitzak zehaztu beharko du eta, horretarako, formula hau erabili beharko du:

C) Osagaia = [B(e)/FBT(e) – B(b)/FBT(b)] x 3

Non:

• B(b): Biztanleria hasierako urtean

• B(e): Epemugarako aurreikusitako biztanleria (b+8 urte)

• FBT(b): Familiaren Batez Besteko Tamaina hasierako urtean

• FBT(e): Epemugarako aurreikusitako Familiaren Batez Besteko Tamaina (b + 8 urte)

3._ Aurreko atalean idatzitako formula aplikatzeko Udalerri bakoitzak hurrengo alderdi hauek hartu beharko ditu kontuan:

a) Planeamendu Orokorreko tresna bakoitza izapidetu baino lehen, hasierako urteko biztanleriari eta Familiaren Batez Besteko Tamainari –B(b) eta FBT(b)– buruzko datuak lortzeko ikerketak eguneratu ahal izango dira, baita epemugarako aurreikusitako biztanleriari buruzko datua ere –B(e)–.

b) Epemugarako aurreikusitako Familiaren Batez Besteko Tamaina – FBT(e)– Arauotako XI. eranskineko, "FBTren Aurreikusitako Garapena Bilbo Metropolitarrean" deritzoneko, koadrotik lortu behar da; hau da, Udalerri bakoitzeko FBT(b) parametroa eguneratu behar da eta, horretarako, aipatutako eranskinean jasota dagoen urteko mailakako urripen indizea (UMUI) aplikatu behar da, eta indize hori, erreferentzia urtearen arabera, 0,02 eta 0,03 artekoa izango da. 2018tik aurrera progresio baliokidea aplikatuko da.

4._ Aurreko ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe eta izaera ez loteslez, Lurralde Plan Partzialak, horretarako egindako Lurralde Ikerketen arabera, C) Osagaia Udalerrika zehazten du.

63. artikulua.– D) osagaia: bigarren egoitzaren eskaintza

Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideetan ezarritakoaren arabera, D) Osagaiaren, "Bigarren Egoitzaren Eskaintza", helburua Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren lurralde ereduak hala eskatzen duen Udalerrietan bigarren egoitza ahalbidetzea da. Hori Arauotako VIII. eranskinean dago jasota, "Bigarren Egoitzaren Eskaintza" deritzonean, hain zuzen ere. Arestian aipatu den VIII. eranskinean ematen diren baloreek gehieneko mugen izaera dute.

III. KAPITULUA:

EGOITZAKO LURZORU ESKAINTZAREN

EZAUGARRIAK

SIZE=3> 64. artikulua.– Egoitzako lurzoru eskaintzaren ezaugarriak

1._ Egoitzako lurzoru eskaintzari dagokionez hurrengo elementu hauek bereizten ditu Lurralde Plan Partzialak:

a) Dentsitatea

b) Tipologia

c) Babestutako etxebizitza

d) Bigarren egoitza

e) Lurraldean sartzeko guneak

2._ Udalerriek, planeamendu tresnak idazterakoan, datozen artikuluetan ezarritakoaren arabera islatu beharko dituzte egoitzako eskaintzaren ezaugarri elementuak.

65. artikulua.– Dentsitatea

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, dentsitatea garapen eremu bakoitzean hektareako onartutako etxebizitza kopurua da. Dentsitate hori emaitzako arloaren azalerari aplikatuko zaio eta uste izango da garapen berrietarako ondore horretarako mugatu diren esparruek sistema Orokorrak sartzeko kapazitatea dutela.

2._ Dentsitatearen parametroa (etxe/bizt.) eraikitako 120m2 dituen etxebizitza ereduari dagokio. Garatu beharreko etxebizitza ereduaren arabera etxebizitza kopurua %15 gehitu ahal izango da, baina, eraikitako 120m2 dituen etxebizitza ereduaren azaleraren dentsitate parametroa ezarri ostean lortzen den azalera osoa mantentzen bada betiere.

3._ Lurralde plan partzialak hiru Dentsitate eredu edo maila ezartzen ditu:

a) Dentsitate baxua: Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, dentsitate baxuko eremu izaera izango dute O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan adierazitako eremuetan hektareako 15 eta 30 arteko etxebizitza kopurua duten eremuek.

b) Dentsitate ertaina: Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, dentsitate ertaineko eremu izaera izango dute O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan adierazitako eremuetan hektareako 30 eta 50 arteko etxebizitza kopurua duten eremuek.

c) Dentsitate handia: Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, dentsitate handiko eremu izaera izango dute O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan adierazitako eremuetan hektareako 50 etxebizitza baino gehiago dituzten eremuek. Salbuespenak salbu, eta lurzoruaren eta hiri-antolaketaren inguruko indarreko araudiaren arabera, dentsitateak ez du hektareako 75 etxebizitzako kopurua gaindituko.

66. artikulua.– Tipologia

1._ Lurralde Plan Partzialak, elementu bereizgarri honen bitartez, aurreko artikuluan aipatutako dentsitateen arabera zein motatako etxebizitzak eraiki daitezkeen definitzen du.

2._ Lurralde Plan Partzialak onartzen dituen eraikuntza-tipologiak hurrengo hauek dira:

a) Dentsitate baxua:

Etxebizitzak dentsitate baxuan sortu behar diren eremuetan, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzial honek onartutako tipologiak honakoak izango dira:

i.– Etxebizitza isolatua

ii.– Etxebizitza parekatua

iii.– Txalet erantsia

iv.– Garaiera baxuko etxebizitza eraikina

Etxebizitza isolatuek, parekatuek eta txalet erantsiek lorategi pribatua izan beharko dute.

Lurralde Plan Partzialeko lurralde ereduaren arabera egokientzat hartzen den etxebizitza eredua garaiera baxuko etxebizitza eraikina da.

b) Dentsitate ertaina:

Etxebizitzak dentsitate ertainean sortu behar diren eremuetan, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzial honek onartutako tipologiak 4 eta 5 solairu arteko muga duten etxalde irekiko edo itxiko ereduarekin bat datozenak dira.

Aipatutako tipologia horiek 56. artikuluan definitutako ekipamenduetarako eta ekonomi jarduera osagarrietarako azalera bat izango dute gordeta, hartzen duten eremuaren aprobetxamenduko % 15, hain zuzen ere.

c) Dentsitate handia:

Etxebizitzak dentsitate handian sortu behar diren eremuetan, Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzial honek onartutako tipologiak etxalde itxiko ereduarekin bat datozenak dira. Hala ere, eremu komun askeak dituzten etxalde irekikoak ere izan daitezke eta batez bestekoa baino garaiera handiagoa eduki ahal izango dute.

Hala ere, eraikuntza horietan gutxi gorabehera eremuaren aprobetxamenduko % 15eko azalera 56. artikuluan definitutako ekipamenduetarako eta ekonomi jarduera osagarrietarako gorde beharko da.

67. artikulua.– Etxebizitza lortzearen arloko neurriak

Udal plangintza orokorrak babes ofizialeko edo, hala denean, babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko izango den lurzorua kalifikatu beharko du, etxebizitza horiek estandar hauek ezarri eta arautzeaz arduratzen den indarreko legeriak xedatutako zenbatekoan eta baldin-tzetan egin beharko direlarik.

68. artikulua.– Bigarren egoitza

1._ Lurralde Plan Partzialak bigarren egoitzako eskaintza hartzeko gaitasun handiena duten eremuetara bideratzea gomendatzen du (Balmaseda-Zalla, Laudio, Igorre eta Mungialdea).

2._ Aurreko paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe, Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideek helburu horretarako zehaztutako Udalerrietan onargarritzat joko dira bigarren egoitzarako sustapen operazioak, Udalerri hauetan alegia: Abanto-Zierbena, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Muskiz, Plentzia, Sopela, Zeberio eta Zierbena.

69. artikulua.– Lurraldean sartzeko guneak

1._ Lurralde Plan Partzialak, Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideetako XII.6 kapituluan ezarritakoaren arabera, Lurraldean Sartzeko Gunetzat hartzen ditu Zeberio eta Lemoiz.

2._ Aipatutako bi Udal mugarte horien eremuan, eta dagokion aplikazio araudia ezartzeko, Lurralde Plan Partzialak honakoak bereizten ditu:

a) Udalerri bakoitzeko herriguneak

b) Gainerako ezarkuntza guztiak. Hau da, nekazaritza eta egoitza ezarkuntzak, eta lurraldearen inguru naturaleko baliabideen ekoizpena garatzeko beharrezkoak diren eta haien mende dauden ekipamendu ezarkuntzak hartzen dituztenak.

3._ Lurralde Plan Partzialak datozen ataletan ezarritako eskuhartze araubideak eta Lurraldean Sartzeko Gune horien mugaketa zehatza bi Udalerrietako planeamendu Orokorretako tresnetan sartu beharko dira, tresnon Berrikuspena edo Aldaketa egingo dutenean.

Aipatutako eskuhartze araubidearen garapen zehatza bi Udalek egin beharko dute.

4._ Bi herrigune ereduentzako izaera komunez, Zeberioko eta Lemoizko Udaletako planeamendu tresnek, aurreko atalean ezarritakoaren arabera, hurrengo eduki hauek bermatu beharko dituztela ezartzen du Lurralde Plan Partzialak:

a) Herriaren irudia hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte.

b) Eraikitako ondarea zaharberritzeko eta baliozta-tzeko neurriak hartu beharko dituzte.

c) Bigarren egoitzaren fenomenoa antolatzeko neurriak hartu beharko dituzte.

d) Oinarrizko sarrera, zerbitzu eta ekipamendu azpiegiturak nabarmen hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte.

5._ Artikulu honetan "gainerako ezarkuntza guztiak" gisa izendatutako Zeberioko eta Lemoizko Lurraldean Sartzeko Guneetarako, Lurralde Plan Partzialak honako irizpide hauek ezartzen ditu erabilera araubideari dagokionez:

a) Eremu horietan egoitzako erabileraren alde egingo da.

b) Baimendutako erabilera izaera ondorengo hauek izango dute:

i.– Kontrolatutako mendi-ibilaldiak

ii.– Lizentziarik edo baimenik behar ez duten jolasaldi erabilerak

iii.– Larre-belardiak kontrolatuta sortzea eta mantentzea

iv.– Belar-botikak erabiltzeko mugaketa duten nekazaritza erabilerak

v.– Baso naturala zaintzeko eta birsortzeko baso erabilerak

vi.– Ekipamenduak

vii.– Hotel-erabilerak

VI. TITULUA:

JARDUERA EKONOMIKOAK: OREKA

BERRI ESTRATEGIKOA

SIZE=3> 70. artikulua.– Arduera ekonomikoetarako lurzoruaren sailkapena

Lurralde Plan Partzialak jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren sailkapen hau egiten du lurzoru bakoitzari emandako erabilera nagusien arabera:

1._ Industriala: Jarduera ekonomikoak egiteko lurzorua da eta horren barruan sartzen dira ekoizteko eta biltegiratzeko jarduerak egiteko instalazio guztiak. Bada, horren barruan mota hauek bereizten dira:

i.– Formatu Handiko Ekoizpeneko Industriala: berezko ekoizpen eta biltegi jardueretarako eremuak biltzen dituen jarduera ekonomikoetarako lurzorua da. Bertan, aurretiaz dauden lehengaien bitartez ondareak sortzen edo eraldatzen dituzte.

Lurzoru honen barruan sartzen dira euren garapenerako, merkatugaien trafiko astunaren menpean egoteagatik, esparru jakinak, azalerari dagokionez dimentsio jakinak, behar dituzten garapenak.

Ekoizpen prozesuek ingurunean izaten duten eragina dela-eta, haiek eremu zehatzetan jartzea proposatzen da, alegia, egoitzako eremuetatik eta ekipamenduetatik kanpo, ingurumen eraginak zuzentzeko neurri egokiak derrigorrez aplikatzeari buruz ezar daitekeen araudi sektorialari kalterik egin gabe.

ii.– Formatu Txiki eta Ertaineko Ekoizpeneko industriala: beharrizan funtzionalengatik garatzeko azalera sail handiak behar ez dituen ekoizteko eta biltegiratzeko industriak atzemateko jarduera ekonomikoen lurzorua da. Maila tradizionalean industri poligonoetan antolatzen dira eta hobetsi egiten dira hiriguneei lotuta kokatzen direnak.

iii.– Maila Teknologiko Altuko Ekoizpeneko industriala: gaur egungo teknologia eta garapenean oinarritzen diren jarduerak atzematen dituen jarduera ekonomikoen lurzorua da. Ezaugarri horiei esker zilegi da hiriguneetatik hurbil kokatzea eta, jardueraren arabera, baita egoitzazko aldeen barruan bertan ere.

2._ Parke Logistikoak: garraio azpiegitura eta horiei lotuta dauden industri jarduerak babesteko ekimenak dira eta, jarduera ekonomikoetako egituran duten eragina dela-eta, Ekipamendu Metropolitarrak ere izenda daitezke. Lurzoru horien barruan euren garapenerako dimentsio jakin batzuk behar dituzten jarduerak sartzen dira, merkatugaien garraio astunaren pentzudan daudelako edo osatzen dituzten azpiegituretatik hurbil egoteagatik baldintzatuta daudelako.

Osatzen duten garraio azpiegitura zehatzaren arabera, hiru eratako Eremu Logistikoak ditugu:

i.– Garraioaren zerbitzurako Eremu Logistikoak: errepide bidezko garraioaren sektorearentzako zerbitzu instalazio zehatzak biltzen dituzten eremuak dira. Beraz, trenbide edo errepide sare nagusienetatik gertu egon behar dute ibilgailu astunen sarrera errazteko. Eremuon diseinua egiterakoan kontuan hartu beharko da kasuetako askotan korridore paisajistikoetan barrena kokatuta daudela eta, ondorioz, irudia asko zaindu beharko da.

ii.– Portuko laguntzarako Eremu Logistikoak: portuko azpiegiturarekin zerikusia duten jarduerak hartzen dituzten eremuak dira, hala nola biltegietarako, izakinetarako eta zamaketetarako eremuak eta salgaiak banatzeko zentroak biltzen dituzte, eta baita horri lotuta dauden jarduera industrialak ere. Ondorioz, eremu zabaletan eta portuko instalazioetatik eta merkatugaien trenbide saretik zein gaitasun handiko eta eskualdeez haraindiko komunikazio bideetatik gertu egon behar dute.

iii.– Aireportuaren kanpoko Eremu Logistikoa: azpiegitura horretan dauden jarduera logistikoak eta berariazko instalazioak edukitzeko esparrua da eta, bestetik, horri lotuta dauden jarduera industrialak eta, aldi berean, garraioaren zerbitzuko aldea edukitzeko jarduera ekonomikoa da.

iv.– Elkargune-lokarrirako Eremu Logistikoak: komunikazio sare orokorreko elkargune nagusietan garraioaren azpiegiturarentzako zerbitzu jarduerak har-tzen dituzten azalera berriak dira, merkatugaien trenbide garraioa bultzatuz.

3._ Enpresa-parkeak: jarduera berritzaileak biltzen dituzten eremuak dira. Horren ezarpenerako ahalegina egingo da kokatuko den aldean berariazkoa den erabileraren intentsitatea sustatzeko, eta ez horretan ohikoa edo tradizionala den tipologia, hau da, jatorriz dentsitate baxuko "parketzat" jotzen dena. Duten jardueraren edo jardueren arabera hiru eratako Enpresa Parkeak bereizten dira:

i.– Teknologia Parkeak: teknologia aurreratuekin zerikusia duten jarduerak hartzen dituztenak dira. Teknologia Parkeetako atazak dira era erabakiorrean garapen teknologikoan eta berrikuntzan laguntzea, unibertsitateen, ikerketako erakundeen, enpresa eta merkatuen arteko ezagutza eta teknologiaren fluxuak eraginez eta sustatuz; halaber, enpresa berrizaleen sorkuntza eta hazkuntza sustatu behar dute eta, aldi berean, balio erantziko zerbitzuak eta kalitate handiko instalazioak zuzkitu.

ii.– Parke Zientifikoak: Unibertsitatearekin zerikusia duten jarduerak hartzen dituztenak dira eta, bertan, ikerketa eta garapena (I+G) helburu duten enpresak jartzearen alde egiten da.

iii.– Enpresa Parkeak: zerbitzu tekniko industrialak eta

hirugarren mailako jarduerak hartzen dituztenak dira.

4._ Hirugarren mailakoak-erakusketakoak: erakusketarako eta salmentarako azalera handiak behar dituzten merkataritza erabilerak hartzen dituen jarduera ekonomikoetarako lurzorua da eta, ondorioz, horrek ez du esan nagi derrigorrez egoitzako eremuetatik kanpo kokatzen direnik. Adierazitako erabilera nagusienekin lotutako erabilera osagarri gisa txikizkako merkataritza, biltegiak eta bulegoak ere zehazten dira. Beraz, bereizi egiten dira eta, ondorioz, era honetako lurzoruetatik kanpo geratzen dira merkataritza zentroak jartzearekin zerikusia duten jarduera ekonomiko guztiak.

5._ Hirugarren mailakoak-merkataritzakoak: Formatu handiko merkataritzako erabilerak hartzen dituzten aldeak dira, orokorrak zein arlokakoak, eta egoitzaldeetatik kanpo kokatzen direnak.

6._ Zerbitzuak: zerbitzuen sektorearekin zerikusia duten jarduera ekonomikoen lurzorua da. Lurzoru horretan txikizkako merkataritza, bulegoak eta era guztietako ekipamenduak ezar daitezke, eta baita laguntza, osasun, josteta eta gizarte eta kultur zentroak ere.

Orekaren abiaburuak kontuan hartuta ahalegina egingo da horrelakoak hiriko inguruetan kokatzeko, egoitzazko erabilerarekin nahasian eta tartekatuta, hau da, erabilera orokor mistoak deritzonak eratuz. Esparru horietan mota horretako erabileretarako berariazko aldeztaketa egin daiteke edo egoitzazko erabileraren barruan sartu. Beraz, erabileren intentsitateak ezartzen diren egoitzazko alde horretakoak eurak izan daitezke, lurzorua den bitartekoa optimizatzearen ondoreetarako.

	Aurrekoaren arabera, Enpresa Zentroak eta Negozio Zentroak egoitzakoaren aurrean osagarri kuantitatibo handia duten eta zerbitzuekin zerikusia duten jarduera ekonomikoak dira, edo parke enpresarial moduan definitu direnak.

71. artikulua.– lurralde plan partzialak lehen sektorerako dituen proposamenak

Lurralde Plan Partzialak egindako lurralde ereduak, ahal den neurrian, nekazaritzako jarduera mantendu nahi du eta, horretarako, hurrengo neurri eta ekintza hauek proposatzen ditu:

1._ Lezama, Zamudio, Loiu, Urduliz, Lemoiz, Larrabetzu, Zeberio eta Arrankudiaga lehentasunezko nekazaritza garapeneko udalerri izendatzea.

2._ Intereseko nekazaritza lurzoru eta unitateak babestea, batez ere lehentasunezko nekazaritza garapeneko udalerrietan.

3._ Nekazaritza munduko gizakien birkapitalizazioa egitea, etengabeko prestakuntzako programak sustatuta.

4._ Nekazarien errentak bereiziko dituzten abelur jardueren jarduera osagarriak sustatzea.

5._ Nekazaritza eremuen erakargarritasun turistikoa areagotzea.

6._ Udal planeamendu orokorreko kultur ondareko katalogoetan baserriarekin lotutako landa-arkitektura babestea.

7._ Abelur eta baso ustiakuntza metodoak hobetzea inguru fisikoaren aurkako erasoak ekiditeko eta jarduera horiek landa munduko ekosistemak mantentzeko bermea izan daitezen, eta ez beste mehatxu bat.

8._ Lurzoruaren babesaren aldeko apustua egitea, hirigintzako garapenetik salbuetsita dagoen planaren esparrua ezarriz.

9._ Talde-garraio publikoaren eta garraio alternatiboaren alde egingo duen eskualde mugikortasun eredua sustatzea. Horrela, gaitasun handiko azpiegitura berrien eskaria ekiditeko, horiek nekazaritzarako lurzoru handia hartzen baitute.

10._ Autonomia Erkidegoak eta Foru Aldundiak nekazaritzaren garapenerako egindako programak erabiltzea.

11._ Landa munduak, balio ekologiko, paisajistiko, sozial eta kulturalak direla-eta, duen izaera estrategikoa babesteko dirulaguntzetan erakunde publikoek parte hartzea.

12._ Plangintza orokorreko tresnetan aurreikuspenak egitea horiek ukitzen dituzten nekazaritzako ustiategiak berriz lehengoratzeko aukeraren ondoreetarako garapen berrien esparruei dagokienez.

72. artikulua.– jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren kuantifikazioa

1._ Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideak garatzeko eta Plan Partzial honen Memorian ezarritakoaren arabera, garapenaren epemugarako proposatutako lurralde eredua ezarri ahal izateko jarduera ekonomikoetarako lurzorua prestatzea aurreikusten du planak.

2._ Horretarako, eta Arauotako I. eta IV. tituluetan zehaztutako irizpideak aplikatuz, Lurralde Plan Partzialak Eremu Funtzional osoaren beharrizanak beteko dituzten irismen osoko esku hartzeak zehazten ditu. Horretarako, kontuan hartzen ditu lurralde eremu bakoitzeko beharrizanak enplegua-etxebizitza oreka handiagoa lortzeko.

3._ Eremu Funtzionaleko udalerri bakoitzean jarduera ekonomikoetarako bideratutako lurzoru eskaintzaren kuantifikazioa (horren justifikazioa Memorian azaltzen da) ondoko eragileen batuketak zehaztuko du:

a) Jarduera ekonomikoetarako planeamenduak duen gaitasuna

b) Lurralde Plan Partzial honek jarduera ekonomiko berrietarako proposatutako lurzorua

4._ Lurralde Plan Partzial honek gehieneko eta gutxieneko sistema baten bidez neurtzen du jarduera ekonomiko berrietarako lurzoruaren eskaintza, eta horrelaxe ageri da Arauotako IX. eranskinean, "Jarduera Ekonomiko Berrietarako Lurzoruaren Eskaintzaren Kuantifikazioa" deritzonean, hain zuzen ere. Eranskin horretan sustapen publikoko lurzorura bideratutako azalerak eta legez aurreikusitako kudeaketa tekniken araberako lurzoruaren azalerak zein diren ere zehazten da.

5._ Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, Eremu Funtzionalaren barruan dauden udalek jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskaintza sartu beharko dute beraien planeamendu orokorreko tresnetan. Eta, horretarako, beharrezkotzat jotzen duten neurrian areagotu beharko dute duten lurzoru hutsa, baina ezarritako gehieneko eta gutxieneko mugak errespetatu beharko dituzte.

6._ Artikulu hau aplikatzeko Lurralde Plan Partzialak mugatutako Eremuak O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan agertzen dira grafiatuta.

73. artikulua.– sustapen publikoko jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren kuantifikazioa

1._ Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldea Antolatzeko Legean ezarritako agindua betetzeko, Lurralde Plan Partzialak dimentsio metropolitarreko eremuak mugatzen ditu, Eremu Funtzional osoaren zerbitzura mugatu ere; eta horien gainean, ekimen publikoa proposatzen du garatu ahal izateko.

2._ Sustapen publikoko jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskaintzaren kuantifikazioa Arauotako IX. eranskineko kuantifikazio tauletan agertzen da laburbilduta, "Jarduera Ekonomiko Berrietarako Lurzoruaren Eskaintzaren Kuantifikazioa" deritzonean, hain zuzen ere.

3._ Eremu Funtzionalaren barruan dauden udal korporazioek aurreko artikuluko 5. atalean ezarritako terminoen arabera sartu beharko dute sustapen publikoko jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskaintza planeamendu orokorreko tresnetan.

4._ Sustapen publikoko jarduera ekonomikoen Garapen Berriak sortzeko lurzoru zehatza, udal planeamenduko tresnetan dagozkien lurzoru erreserbak ezarrita lortzea hobetsiko da, alegia, indarrean dagoen Lurzoru Ondare Publikoen 20/1998 Legearen arabera edo, bestela, lege hori aldatzen duen hirigintzako araudiaren arabera lortzea.

5._ Artikulu hau betetzeko Lurralde Plan Partzialak mugatzen dituen Eremuen zerrenda (O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan dago grafiatuta) Arauotako X. eranskinean dago jasota, "Sustapen Publikoko Jarduera Ekonomikoetarako Eremuen Zerrenda" deritzonean, hain zuzen ere. Bertan, bestalde, Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoen fitxa indibidualizatuekiko egokitzapena ere ageri da.

74. artikulua.– jarduera ekonomikoetarako lurzoruko aplikazio irizpideak

Lurralde eredua ezartzeko eta IV. tituluan ezarritako lurzoruaren antolaketarako irizpideak eta politikak ezarriz, jarduera ekonomikoetarako lurzoruan orokorrean ondoko irizpide hauek aplikatuko dira

i.– Herriguneetatik kanpoko eremuak ekoizpen eta logistika zereginetarako gordeko dira batez ere, hau da, jarduera horiek hiri bilbarekin bateragarritasun gutxikoak direnean, eta ekidin egingo da horiek merkataritza zentroen edo bulego eraikinen osagarri izatea. Azken horien kasuan hobetsi egingo da hiriguneen barruan kokatzea, maila baxuagoko esku hartzeko eskalekin eta inguruan duten hirigintzako inguruari egokituago.

ii.– Ekidin egingo da kanpoko hirugarren mailako eremuak hiri lurzorutik kanpo jartzea, eta hori horrela da komeni delako plataforma berezi horiek profil industrialagoa duten instalazioak atzemateko erreserbatzea, hots, egoitzazko bilbarekiko bateragarritasun gutxiagokoak eta lotura funtzionalari dagokionez merkatugaien garraio astunari lotuagoak daudenak, eta, bestela, bermatu egin beharko da garraio publikoak eremu horietara sarrera izango duela.

iii.– Mugatu egingo da baita ere, Eremu Funtzionalean merkataritza azalera handi gehiagorik ezartzea, izan ere, gaur egun dagoen merkataritza zentro kopurua nahikoa da eremu funtzionalerako.

iv.– Jarduera ekonomikoen alde berrietan hondakinak selektiboki biltzeko eremuak jartzea bultzatuko da, eta eremu horietan zenbait eremu gorde beharko dira herriguneko hondakinak biltzeko edukiontziak jartzeko.

v.– Eremu industrial berrietan, Udal Planeamenduak, hondakinen tratamendu bidezko edo energia berriztagarrien bidezko energia ekoizpen zentro txikiak jartzea ahalbidetu beharko du. Horretarako, beharrezkoak diren lurzoru erreserbak egin beharko ditu, baina, betiere, jarduera nagusiarekiko bigarren mailako jarduera baldin bada.

vi.– Jarduera ekonomikoen aldean aukera emango zaio garraio publikoaren erabilerari eta hori sustatuko da, eta ez ibilgailu pribatuarena.

vii.– Gaur egun indarreko plangintza orokorrean egoitzazko erabilerak edo antzekoak ezartzeko jarduera ekonomiko moduan sailkatuta dauden lurzoruen ezabaketa, salbu eta arau hauen 49 artikuluan identifikatu diren Itsasadarra Lehengoratzeko Aldeak izeneko horiek, onartuak izan daitezen, derrigorrezkoa da aurrez era nahikoan bidezkotzea ezinezkoa dela, maila teknikoan, ekonomikoan edo urbanistikoan adierazi diren lurzoru horiek jarduera ekonomiko berri gehiago atzematea. Hau guztia gorabehera lehentasuna emango zaio horiek erabilera orokor mistoetarako erabiltzeari, hau da, gertatu den enplegu eta ekoizteko bilbaren galera orekatzeko jarduera ekonomikoak ere badituen egoitzazkoari.

75. artikulua.– Jarduera ekonomikoen lurzoruan esku hartzeko erak

Beste alde batetik Lurralde Plan Partzialak, jarduera ekonomikoen proposamenei dagokienez, 46. artikuluan aurreikusitako esku hartze moten artetik Garapen Berriak eta, hiriko esparruen barruan, berriz suspertzea eta berritzea ezartzen ditu. Esku hartze mota horiei irizpide hauek ezarri behar zaizkie era horretako lurzoruen berezitasunak direla-eta:

a) Garapen berriak:

i.– Jarduera ekonomikoen garapen berriko esparru guztiek jarduera ekonomikoetako lurzoru mota bat edo gehiago dituzte esleituta, hain zuzen ere honako arau hauen 70. artikuluan esleitu diren erabilera nagusien arabera definitu direnak, hau da, O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan agertzen den bezala. Adierazi diren erabilera horietarik bat baino gehiago esleituta dituzten eremuei alde ekonomiko misto esaten zaie.

ii.– Jarduera ekonomiko mistoen aldeei esleitu zaizkien erabilera nagusien zerrenda operazio estrategikoen O.E. 11 "Jarduera ekonomiko mistoak Portuaren inguruan" izeneko fitxa indibidualizatuetan zehaztu da, eta baita O.E. 18an ere, "Aretxaldeko erreserba estrategikoa" ere, bata eta bestea Arauotako II. eranskinean "Operazio Estrategikoak eta Egiturazko ekintzak" izenekoaren barrukoak.

iii.– Dokumentazio grafikoan alde misto moduan islatzen diren garapen berrien azalera, 0.4. serieko planoak, plangintza orokorreko bidezko tresnen bidez mugatu daiteke, hau da, alde batetik egoitzazko erabilera eta bestetik jarduera ekonomikoen erabilera bereiztuta, eta banaketa horren proportzioa gutxi gorabehera %50ekoa izango da horietariko bakoitzerakoa. Adierazi den horren alternatiba moduan berariazko mugarik gabeko esparruak era ditzakete eta horietan zilegi izango dira, era mistoan, bi erabilerak.

iv.– Egoitzazko dentsitate ertain edo altuko garapen berrian esparru guztietan, baldin eta dentsitatea 30 etxebizitzatik gorakoa bada hektareako, aldearen %15 jarduera ekonomiko osagarriak kokatzeko erreserbatuko da, hau da, honako arau hauen 56. artikuluaren 2. atalean ezarri dena betez.

b) Jarduketak hiri esparruetan.

Hiriko esparruen barruan esku hartzeko bi era daude: suspertzea eta berrikuntza.

b.1) Suspertzea

Jarduera ekonomikoei atxikita dauden lurzoruen suspertze eragiketetan, gehienetan izaera industrialekoak izaten direnak, ondoko irizpide hauek hartuko dira kotnuan:

Esku hartzeko era honek ukitzen dituen eta LPPak era grafikoan biltzen dituen hiriko esparru industrialen egungo irudia egokitu beharko da. Helburuak hauek izango dira:

i.– Lurzoru finko okupatuen hobekuntza.

ii.– Zaharkituta dauden industri aldeen birmoldaketa

iii.– Okupatu gabe dauden eta teknologia berriak integratzeko gauza diren eta industri sailkapena duten lurzoruen garapena.

LPParen arabera esku hartzeko era hau aurrez ezarri ez duten udalerriek, batez ere Jarduera Ekonomikoen ALPren arabera "lehentasunezko intesekoak" jotzen diren horiek, gomendatzen zaie suspertze beharrizana duten esparruetan ekintzak egiten hasteko, arestian aipatu diren helburu horiekin eurekin.

b.2) Berrikuntza.

Berrikuntza eragiketetan, hau da, Itsasadarraren Inguruetan ezaugarritzat erabilera orokor misto, egoitzazkoa eta jarduera ekonomikoen ezarpena dutenetan, eta arau hauen 49 artikuluan identifikatzen direnetan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kotnuan:

i.– Garapenerako bidezko tresnetan kontuan hartuko da euren jardueraren garapenerako itsasadarrera iristeko bidea duten eta egon dauden ekoizteko erabileren iraupenaren aukera.

ii.– Beharrezko kasuetan neurri zuzentzaileak aplikatuko dira erabilera hori egoitzazkoarekin bateragarri bihurtzeko.

iii.– Etxebizitzarekin bateragarriak diren industri jarduerak haizuko dira formatu txikiko tipologia edukitzeagatik, trafikoari dagokionez eragin txikia izateagatik eta abarrengatik Itsasadarraren Berrikuntza Alde horretan kokatzeri badago.

iv.– Ekidin egin behar dira etxebizitzarekin bateragarriak ez diren eta euren ezarpenerako nabigagarritasunarekin lotuta dagoen kokapenen bat behar ez duten jarduera ekonomikoak.

v.– Mantendu egingo dira egon dauden arkitektura ondareko elementuak.

vi.– Ekidin egingo da esparruen banaketa funtzionala eta sustatu egongo da erabileren nahasketa: egoitzazkoa eta jarduera ekonomikoak. Halaber, hirugarren arloko eta zerbitzuetako izaera duten instalazioak sustatuko dira berariazko eraikinetan, beti ere egoitzazko erabilerarekin eta hiriguneen barruetan egon daitezkeen zuzkidurekin bateragarriak badira.

76. artikulua.– Jarduera ekonomikoak

1._ Plangintza Sektorialak eragindako baldintza-tzaileak

Lurralde Plan Partzial honek abenduaren 21eko 262/2004 Dekretuaren bidez behin betiko onartu zen Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana bete beharko du Lurralde Planean jasota ez dauden aldeei dagokienean.

2._ Lurralde Plan Partzialean definitutako esku-hartzeko araubidea

70. artikuluan zehazturiko jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren sailkapenaren arabera, Lurralde Plan Partzialak esku-hartzeko araubide zehatza ezartzen du.

1) Industriala:

i.– Eraikinaren gehieneko okupazioa, funtzionaltasunak mugatuta egongo dena, garraio astunari lotuta dagoen bide-sistemak azalera handia atzematen baitu, % 30 eta % 45 artekoa izango da, beti ere arloaren morfologiaren arabera eta zerbitzu orokorrak kenduta.

ii.– Planeamendu Araudiaren arabera eskaturiko aparkalekuen % 25 ibilgailu astunentzat gordeko da. Horrez gain, zuhaizti bat jarriko da begi-inpaktua txikitzeko.

2) Parke Logistikoak:

i.– Eraikinaren gehieneko okupazioa, funtzionaltasunak mugatuta egongo dena, garraio astunari lotuta dagoen bide-sistemak azalera handia atzematen baitu, % 30 eta % 45 artekoa izango da, beti ere arloaren morfologiaren arabera eta zerbitzu orokorrak kenduta.

ii.– Planeamendu Araudiaren arabera eskaturiko aparkalekuen % 25 ibilgailu astunentzat gordeko da. Horrez gain, zuhaizti bat jarriko da begi-inpaktua txikitzeko.

3) Enpresa parkeak:

Erabileraren intentsitatea kokatuko den sare horri dagokiona izango da.

4) Hirugarren sektorea - Erakusketa:

Erabileraren intentsitatea kokatuko den sare horri dagokiona izango da.

5) Zerbitzuak:

Erabileraren intentsitatea ezarriko den egoitzazko alde horretako bera izan daiteke.

VII. TITULUA:

LURRALDE EREMUKO

AZPIEGITURA SISTEMA

I. KAPITULUA:

AZPIEGITURAK LURRALDE EREDUA

EGITURATZEKO OINARRIZKO

BALDINTZATZAT

SIZE=3> 77. artikulua.– Azpiegitura sistemaren kontzeptua eta definizioa, lurralde eredua egituratzeko oinarrizko baldintzatzat

1._ Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak proposaturiko lurralde ereduak ekintza multzo bat jasotzen du azpiegiturei dagokienez, alegia, Eremu Funtzionala egoki eta lurralde ereduan bertan zehazturiko irizpideekin bat etorrita antolatzeko.

2._ Lurralde ereduaren garapenak Proposamen batzuk jasotzen ditu eta horien garapenak Lurralde Plan Partzialak aurreikusitako Egitura-Ekintzen eta Operazio Estrategikoen egonkortzea edo betearaztea eskatzen dute kasuaren arabera. Egitura-Ekintzek eta Operazio Estrategikoek, batez ere, errepideen azpiegiturari eta trafikoari eragiten diete, eta zerbitzuen eta ekipamenduen azpiegiturak dituzte osagarri gisa.

3._ Aipatutako proposamenak Titulu honetan antolatzen dira hurrengo eskema honen arabera:

a) Garraioko Azpiegiturak

• Bide Sarea

• Trenbide Sarea

• Bide Azpiegituren Sare Alternatiboa

• Garraioko Azpiegituren arloan egindako beste proposamen batzuk: Azpiegitura Handiak

• Intermodalitate Guneak

b) Azpiegitura Logistikoak

c) Zerbitzuen Azpiegiturak

• Ur-hornidura

• Saneamendua

• Hondakinak

• Energia

• Obra Hidraulikoak

d) Kulturako, Kiroleko eta Aisialdiko Ekipamenduen Azpiegiturak.

II. KAPITULUA:

GARRAIOKO AZPIEGITURAK

I. ATALA:

BIDE SAREKO AZPIEGITURAK

SIZE=3> 78. artikulua.– Lurralde ereduak bide sarerako proposaturiko azpiegitura

Bide sarerako azpiegiturari dagokionez, Lurralde Plan Partzialeko ereduak lurraldearen antolaketa bermatzeko eta, batez ere, errepide sare zehatz batzuetako izaera eta funtzionaltasuna bermatzeko proposamen orokor bat ezartzen du. Eredu hori eta ereduaren justifikazioa Memorian daude zehatz-mehatz jasota.

79. artikulua.– bide sareen sailkapena

1._ Lurralde ereduaren garapenerako, Lurralde Plan Partzialak bideko ardatzen eta errepide sareen sailkapen hierarkizatua ezartzen du, morfologikoki alegia. Sailkapen horri lotuta dauden ezaugarri tipologikoak arlokako lurralde planteamenduek eta Udalen bidezko planteamenduek bide sareen azpiegiturei dagokionez proposaturiko ekintzen garapenaren eta betearaztearen gainetik daude, eta baldintzatu egiten dituzte proposamen horiek eragin lotesle zuzenaz.

2._ Lurralde Plan Partzialak zehazturiko sailkapenaren arabera, honako bide sareak bereizten dira:

a) Egitura Sarea: Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Egitura Sarea izaera izango du autopisten eta autobien sareek osatutakoak.

b) Banaketa Sarea: Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Banaketa Sarea honako bideek osatuko dute:

i.– Hiriguneetan, Lurralde Plan Partzialak gaitasun handikotzat dituen hiri-arteriek.

ii.– Landa eremuetan, eskualde arteko loturetarako izaera duten errepideek.

c) Sare Kapilarra: Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Sare Kapilarra honako bideek osatuko dute:

i.– Hiriguneetan, kaleen sarearen barruko bide jakin eta singularizatu batzuk osatuko dute Sare Kapilarra.

ii.– Landa eremuetan, herrietako irisgarritasuneko errepideen sareak osatuko du Sare Kapilarra.

3._ Lurralde Plan Partzialak zehazturiko errepideen sareetako bakoitzaren funtzionaltasuna eta tipologia, eta lurraldearekin eta garraioaren joan-etorriarekin duten harremana Arauotako XI. eranskinean, "Bide Sareen Azpiegituren Ezaugarriak" deritzonean, agertzen dira islatuta.

80. artikulua.– Bide sareko azpiegituraren Eskemaren eta taxuketaren zehaztapena

1.– Bide sareko azpiegituren eskema, honako plan partzial honen ondoreetarako, bideen ardatz jakin baten edo errepideen sare baten esparru desberdinen arteko loturarako irizpideen eran definitzen da eta horien taxuketa arestian adierazi den eskema horrek espazioan duen kokapen zehatza da. Eskema, kasu guztietan, loteslea da eta taxuketa hala orientaziozkoa nola loteslea izan daiteke, baina kasu batean zein bestean plan bereziaren bidez aldarazpenei lotuta egongo dena.

2._ Itsasadarraren Inguruaren Antolamendurako Harmonizazio Esparruaren barruko bideen sarearen bide sareko azpiegituren eskema eta/edo taxuketaren lotura maila, eta baita hori zehazteko, egituratzeko eta antolatzeko irizpideak ere Egitura-Ekintzen A.E.1 eta A.E.12 arteko fitxetan zehaztu da eta, fitxok, Arauotako II. eranskinean daude, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere. Ondorioz, egingo diren proposamenak operazio estrategiko ukitu guztien esparruan edo Itsasadarraren Inguruaren Harmonizatzeko Proiektuaren barruan aztertu eta ebatzi daitezke.

3._ Bide sareko azpiegituraren oinarrizko eskemak eta/edo taxuketak, O.2.1 "Bideen Azpiegiturak" Planoan daude grafiatuta "LPPren proposamen propioak" identifikazioarekin, eta dagozkion sektore eta Udal planeamendu Orokorretako tresnei dagokienez izaera loteslea dute eta, izaerari dagokionez, II. eranskineko Egitura-Ekintzen barruko fitxa banakatuetan, Arau hauetako "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekin-tzak" deritzonean ezarri den izaera dute, eta baita horien eraketa, antolamendu eta bateragarritasunerako irizpideenak ere.

4._ Bide sareko azpiegituren O.2.1 "Bideen Azpiegiturak" Planoan grafiatuta dauden gainerako azpiegiturei dagokienez Udal plangintzetan sartuta dauden Udal mailakoen eta L.P.P.k biltzen dituenak bereizten dira eta horren proposamenak Udal inplikatuek aztertu eta ebatzi behar dituzte, eta Udalez gaindikoak direnak, hau da, kontuan hartuta horien eskema loteslea dela eta taxuketa, kasuaren arabera, orientatiboa zein, bidezko plan partzialaren bidez, aldarazpenei lotuta egon daitekeela, eta horrelakoetan erantzunak Udal inplikatuen eta arlokako administrazio eskumendunaren artean Plangintza bateragarri bihurtuz aztertu eta ebatzi behar dira.

ii. ATALA:

TRENBIDE SAREAREN AZPIEGITURAK

SIZE=3> 81. artikulua.– Lurralde ereduak trenbide sarerako proposaturiko azpiegitura

Bidaiarien zein salgaien Trenbide Sarearen azpiegiturari dagokionez, Lurralde Plan Partzialak proposamen Orokor bat ezartzen du lurraldearen antolaketa bermatzeko, hala dauden trenbide azpiegiturak hobetuz nola antolaketa lortzeko beharrezkotzat jotzen diren azpiegitura berriak proposatuz. Aipatutako eredua eta ereduaren justifikazioa Memorian azaltzen dira zehatz-mehatz.

82. artikulua.– Trenbide sareko azpiegituraren eskemaren eta taxuketaren zehaztapena

1._ Lurralde Plan Partzialak Trenbide Sareko azpiegituraren proposamena egiteko azpiegitura horren eskema eta/edo taxuketa zehazten ditu, hain zuzen ere O.2.2 planoan, "Trenbide azpiegiturak"; trenbide sarearen eskema, honako plan partzial honen ondoreetarako, trenbide ardatz jakin bateko esparru desberdinen loturarako irizpideak dira eta horren taxuketa eskema horrek espazioan izango duen kokapen zehatza izango da. Eskema, kasu guztietan, loteslea izango da eta taxuketa hala orientatiboa nola loteslea izan daiteke, baina kasu batean zein bestean bidezko plan bereziaren bitartez burutuko diren aldarazpenei lotuta egongo da.

Bidaiarien garraioari dagokionez, aipatutako eskema eta/edo taxuketa horren lotura maila Egitura-Ekintzen E.E.14 eta E.E. 16 eta E.E.18 arteko fitxetan egiten du eta, fitxok, Arauotako II. eranskinean daude, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere.

Salgaien garraioari dagokionez, aipatutako eskema eta/edo taxuketa horren lotura maila, trenbidea edo tranbiaren era egotea ez ezik, Egitura-Ekintzen AEE.13 fitxa indibidualizatuan egiten du eta, fitxa hori, Arauotako II. eranskinean dago, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere.

2._ Taxuketen eraketa eta horien guztien garapena Udalaren edo Udalaz gaindiko Plangintza bereziaren bidez burutuko da, hala denean Arauotako II. eranskinean dagoen, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" atalaren barruko fitxa norbanakotuetan zehaztu diren irizpide lotesleetan ezarri dena betez eta, adierazi den hori guztia gora behera, plangintzen bateragarritasunari dagokionez kasu jakin horiei lotuta L.P.P. honetan ezarri dena zainduta.

3._ Tranbiaren lineen kasu zehatzari dagokionez, eta kontuan hartuta azpiegitura horrek hala gaurko nola etorkizuneko esparru urbanizatuekin duen lotura estua, proposatu diren taxuketak, eta horien barruan sartzen dira Udal Plangintzarako lotesleak direnak ere, azken doikuntzan zeharkatuko dituzten hiriko bilbei lotuta egongo dira eta zehaztapen hau bidezko plan berezian islatuko da.

4._ Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzen barruko fitxetan kasuan kasuko Udal plangintzetarako lotesleak eta arau emaileak diren horietariko bakoitzaren zehaztapenak ematen dira.

iIi. ATALA:

BIDE AZPIEGITUREN SARE ALTERNATIBOA

SIZE=3> 83. artikulua.– Lurralde plan partzialak bizikleten garraioaren arloan egindako proposamenak

1._ Lurralde Plan Partzialak honako proposamen Orokor hauek ezartzen ditu bizikleten garraioaren arlorako:

a) Foru Aldundiko eta Udaletako erakundeetatik bizikleta ohiko garraioaren sisteman sartzeko sustatzea okupazio txikiko ibilgailuaren konpetentzia gisa eta beste ibilgailu batzuen alternatiba gisa. Horretarako, bizikleten irudia aldatuko duten eta bizikletaren balioak goratuko dituen jabetze-kanpainak egitea proposa-tzen da.

b) Sare sistema jarraitua eta bide azpiegituren alternatiboa sortzea erabilera esklusiborako edo bereizirako (bidegorriak).

c) Jarduera programetan lehendik dauden bideak eta proposatutako ibilbide berriak lotuko dituzten bideguneak sortzea.

d) Bizikleta garraio gisa erabiltzea ahalbidetuko duten administrazio eta lege tresnak ezartzea eta zehaztea.

e) Bide Sare Alternatiboen Azpiegiturarekin zerikusia duten azpiegiturak ezartzeko eremu zehatzak gordetzea hiri eta garapen berriko berreraketa proiektu guztietan eta bide azpiegitura berrietan.

f) Bizikletentzako aparkaleku esklusiboak ezartzea ekipamenduetan, zerbitzu guneetan, plazetan, merkataritza eta aisialdi zentroetan, enpresa parkeetan eta, Orokorrean, trafiko erakarpen eremu guztietan.

g) Garraio konpainien eta administrazioaren arteko elkarkidetza hitzarmenak sustatzea bizikleta-garraio publikoa intermodalitatea ahalbidetzeko.

h) Interes naturalistikoa duten eremuetan, itsasadar ertzetan, parke metropolitarretan eta jolasaldirako eremu handietan BTT bizikletentzako ibilbide zehatzak mugatzea, lurzoruaren gaineko eragina txikiagoa izan dadin.

i) Diseinuaren eraginetarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Sailak Bizikleta Garraiobide gisa goiburupean argitaratutako bizikleta-bideen diseinuari buruzko eskuliburu-gidako jarraibideak jarraitzea gomendatzen da.

2._ Horrez gain, eta Bizikleten Planeko proposamenak osatzeko, Lurralde Plan Partzial honek Egitura-Ekintzetako E.E.23 fitxa indibidualizatuan islatutako proposamenak egin ditu. Fitxa hori Arauotako II. eranskinean dago jasota, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere.

3._ Lurralde eredua garatzeko eta aurreko ataletan egindako proposamenak behar bezala ezartzeko, Lurralde Plan Partzialak bizikleten bideen sailkapen hierarkizatua, funtzionalki zein morfologikoki, ezartzen du:

a) Herriarteko Sarea: Udalerrien arteko loturarako bide sare nagusia da eta bilba egituratzen duten taxuketen bidez eratzen da, Udala gainditzen duten etenik gabeko garapena dutelako.

b) Herriguneei Lotutako Sarea: Herriarteko sarearen osagarri gisa ezartzen den sarea da eta, Udalaren esparruaren barruan eta horri lotuta eta, bertatik, lurraldeko herriguneetara doa.

4._ Hiri arteko oinarrizko eskema eta taxuketa O.2.3 "Bide Azpiegituren Sare Alternatiboa" Planoan dago grafiatuta, eta izaera loteslea du sarea eratzen duten bideen jarraikortasunaren barruan dagozkion Udal eta sektore planeamenduei dagokienez.

5._ Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, adierazi diren bide horien taxuketa edo egitura orientaziozkoa da eta egokitu egin daiteke arlokako eta Udalen Plangintzarako tresnen bidez,

IV. ATALA:

LURRALDE PLAN PARTZIALAK GARRAIOKO

AZPIEGITUREN ARLOAN EGINDAKO BESTE

PROPOSAMEN BATZUK: AZPIEGITURA HANDIAK

SIZE=3> 84. artikulua.– Lurralde plan partzialak euskal autonomia erkidegoko trenbide azpiegitura handiei buruz egindako proposamena

1._ Lurralde Plan Partzialak Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berrira lotzea proposatzen du eta, proposamen hori ezartzeko, balizko jarduera alternatibo bi ere sartu ditu.

2._ Aipatutako proposamena ezartzeko balizko proposamen alternatibo biak O.2.2 "Trenbide Azpiegiturak" Planoan daude grafiatuta.

3._ Bestalde, aipatutako jarduerak, izaera alternatiboz eta loteslez eginak, Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzen E.E.17 eta E.E.18 fitxetan indibidualizatuan jasotzen dira, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere.

85. artikulua.– lurralde plan partzialak portuko azpiegituren arloan egindako proposamenak

1._ Bilboko Portu Autonomoa bertako araudi zehatzaren eta dagozkion planeamendu tresnen, Udalekoak zein sektorialak, mende geratzeari kalterik egin gabe, Lurralde Plan Partzial honek, Portuari eta portu inguruari dagokionez, izaera loteslez ezarri ditu lurralde eredua ezartzeko egokitzat jotzen diren beharrezko irizpideok:

a) Bidaiarientzako ontzi transatlantikoak Getxon porturatzea.

b) Portu inguruan bertako jarduerekin harreman zuzena duten jarduerak kokatzeko behar diren azalerak ezartzea.

c) Errepide bidezko garraioarentzako azpiegitura egokiak aurreikustea portuko jarduerak sortzen duen intermodalitate eskaria asetzeko, bai bidaiariena bai salgaiena.

2._ Portuko azpiegiturari eta portu inguruari buruz Lurralde Plan Partzialak egindako proposamenak O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan daude zehaztuta, eta ondorengoetan laburbiltzen dira:

a) Bidaiarientzako ontzi transatlantikoak Getxon porturatzea.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzetako E.E.22 fitxa indibidualizatuan dago jasota.

b) Abanto-Zierbena eta Ortuellako jarduera ekonomiko mistoen aldeak, euren barruan erabilera asko atzemateko gauza direnak eta, horien artean, logistikoa.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoetako O.E.11 fitxa indibidualizatuan dago jasota.

c) Salgaientzako trenbide sarrera berria Santurtziko eta Zierbenako instalazio berrietarako. Proposamen honek Serantesko tunela eta salgaientzako hegoaldeko saihesbide berriaren garapena hartzen ditu barne.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzetako E.E.13 fitxa indibidualizatuan dago jasota.

d) Errepide bidezko sarrera berria Mendebaldetik, Bizkaiko Errepideen Planeko proposamena aintzat hartuta.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzen 11. fitxa indibidualizatuan dago jasota.

e) Itsasadarraren garraioko azpiegitura eta aisialdi erabilpena sustatzea, itsasadarreko ibilgailuen bideaz, hain zuzen ere. Etorkizuneko jarduketen arteko batek ere ezin du itsasadarraren nabigagarritasuna hautsiko Euskaldunako zubiraino. Gaur egun nabigagarritasun hori Bizkaia Zubiak baldintzatuta dago. Salbuespen moduan nabigagarritasun hori esparru batzuetan Itsasadarraren Inguruaren Harmonizatzeko Proiektuaren bidez murriztea onartuko litzateke.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzen 21. fitxa indibidualizatuan dago jasota.

86. artikulua.– Lurralde plan partzialak aireportuko azpiegiturei buruz egindako proposamenak: loiuko aireportua eta aireportuaren kanpoaldeko eremu logistikoa

1._ Aireportuko sistema Orokorra bertako araudi zehatzaren eta dagozkion Plan Zuzentzailearen eta Plan Bereziaren mende geratzeari kalterik egin gabe, Lurralde Plan Partzial honek, aireportuaren inguruari dagokionez, eta izaera loteslez, lurralde eredua egoki ezartzeko beharrezkotzat jotzen diren irizpide hauek ezartzen ditu:

a) Errepide bidezko garraiorako azpiegitura egokiak aurreikustea inguru horretan garatu beharreko jardueren multzoak sortzen dituen eskariak ase ahal izateko.

b) Aireportuaren eta Bilboren arteko lotura hobetzea garraio publikoaren bidez.

2._ Aireportuko azpiegiturei eta aireportuaren inguruari buruz Lurralde Plan Partzialak egindako proposamenak O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan daude jasota eta ondorengo hauek dira:

a) Aireportuaren kanpoaldeko alde logistikoa: jarduera ekonomikoetarako esparrua da, alde batetik azpiegitura horren pentzudan dauden jarduera logistikoak eta instalazio bereziak izango dituena eta horri lotuta dauden jarduera enpresarialak dituena eta, bestetik, Garraioari Zerbitzua emateko Aldea.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoen O.E.13 fitxa indibidualizatuan dago jasota.

b) Trenbide (edo tranbia) bidezko sarrera bidaiarien terminalera Bilboko hirigunetik.

Proposamen hori Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzen E.E.14 fitxa indibidualizatuan dago jasota.

87. artikulua.– Arlokako araudiaren emaitzako baldintzak

1.– Aireportuaren inguruko kautelazko aldea "etorkizuneko aireportu erabilera" moduan definituko da, Bilboko Aireportuaren Plan Zuzentzailean adierazi denarekin bat.

2.– Ukipen akustikoak. Bilboko Aireportuaren Plan Zuzentzailean definituta dauden eta egoitzazko izaerarekin proposatu diren hirigintzako garapenak, baldin eta gaur egungo taxuketa eta aurreikusi daitekeenaren 60 dbA zarata-lerroaren barruan badaude, airetiko nabigazioak eragiten dituen eragin sonoroen murrizketa errealari lotuta daude, hau da, legez ezarrita dagoen prozeduraren bidez zarata-lerroaren bilakaera baieztatzen dutenak. Hori gorabehera dagoeneko Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak jakinarazita dituen Plangintza Orokorrek ez dute txosten berririk behar, nahiz eta onetsita dagoen zarata-lerroa etorkizunari dagokiona izan.

3.– Zortasun aeronautikoak: Zortasun horiek, beti ere arloan eskumenak dituen administrazioak ezarri duenarekin bat, informazio planoetan biltzen eta ematen dira.

Area hauetan ez dira lur-eremuen ezta sektoreen birsailkapenak onetsiko, baldin eta horiek eraikuntzen altuera jasotzea ahalbidetzen badute eta, eraikuntzen gehienezko altuerek (antenak, tximiniak, aire girotuko instalazioak, etab. barne), zortasun aeronautikoenak (itsas mailaren araberakoak) gainditzen badituzte. Altuera horiek, zortasun aeronautikoen planoan jasotako kotek adieraziko dituzte. Dena den, ez da eragozpenik egongo eragiketa aeronautikoei nabarmen eragiten ez dietela eta horien segurtasuna arriskuan jartzen ez dela egiaztatzen bada, betiere, 2490/74 Dekretuak eta 1541/2003 Errege Dekretuak aldatu zuten Zortasun Aeronautikoei buruzko 584/72 Dekretuaren 7. eta 9. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak aintzat hartuta.

Era berean, ez da eraikuntza berririk (antenak, tximiniak, aire girotuko instalazioak, etab. barne) zein, lur-eremuaren edo objektu finkoen (zutoinak, antenak, etab.) aldaketarik baimenduko, baldin eta horiek zortasun aeronautikoen planoan jasotako kotek adierazten dituzten zortasun aeronautikoen altuerak (itsas mailaren araberakoak) gainditzen badituzte. Dena den, ez da eragozpenik egongo eragiketa aeronautikoei nabarmen eragiten ez dietela eta horien segurtasuna arriskuan jartzen ez dela egiaztatzen bada, betiere, 2490/74 Dekretuak eta 1541/2003 Errege Dekretuak aldatu zuten Zortasun Aeronautikoei buruzko 584/72 Dekretuaren 7. eta 9. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak aintzat hartuta.

Goragoko aipuak aipu, eta eremua Legezko Zortasun Aeronautikoen Zonaldeetan barne hartuta dagoenez, Zortasun Aeronautikoei buruzko Dekretuaren 29. eta 30. artikuluei jarraiki, edozein eraikin edo egitura (zutoinak, antenak, etab.) egiteko edo horiek eraikitzeko beharrezkoak diren bitartekoak instalatzeko, ezinbestekoa izango da Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena izatea aurretiaz. Txosten horrek, gainera, plangintzako agirietako bat izan beharko du.

Lurzoru Urbanizagarrian edo Lurzoru Ez Urbanizagarrian kokatutako Aireko Nabigaziorako instalazio erradioelektrikoen Segurtasun Zonaldeetan debekatuta dago behin-behineko nahiz behin betiko eraikuntzak edo lur-eremuan, azaleran edo elementuetan aldaketak egitea, 2490/1974 Dekretuak aldatu zuen Zortasun Aeronautikoei buruzko 584/1972 Dekretuaren 15. artikuluko b) atala betez, aireportuetako aginteen baimena izan gabe.

V. ATALA:

INTERMODALITATE GUNEAK

SIZE=3> 88. artikulua.– Lurralde plan partzialak intermodalitate guneen arloan dituen proposamenak

1._ Intermodalitate Gune izaera dute, Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, lurralde eredua era antolatuan osatzen duten eta erabilgarritasun eta erabilera arrazionala lortzeko beharrezkoak diren garraiobideen arteko loturarako eta koordinaziorako elementu zehatzek.

2._ Garraiobide bakoitzaren arabera, Lurralde Plan Partzialak hurrengo talde hauek bereizten ditu:

a) Komunikazio azpiegitura handiekin zerikusia duen intermodalitatea: Izaera hori dute azpiegitura handiekin (Portua eta Aireportua) berezko intermodalitate lotura duten guneek, izan ere, moduzko trukaketa horretan datza horien balioa.

b) Trenbide sareen arteko intermodalitatea: Izaera hori dute sare bakoitzaren ezarkuntza-baldintzetatik ondorioztatutako intermodalitate guneek eta, horietan, elkarren osagarri izateko egokitasunaren eraginez, beraien trazadurek bat egiten duten guneetan dagoen potentziala ustiatzen dute.

c) Intermodalitate espezifikoa: Izaera hori dute, ikuspegi estrategiko batetik, eta garraiobide guztiek osatuko duten nodo sarea sortzeko, Lurralde Plan Partzial honek ezartzea beharrezkotzat jotzen dituen intermodalitate guneek. Intermodalitate mota honek eragiten dien Udal administrazioek eta sektorekoek gune horiek ezarri ahal izateko beharrezko baldintzak jarri beharko dituzte, dagozkien lurzoru erreserbak barne.

3._ Intermodalitate Guneen mugaketa, antolaketa eta esku hartze araubidea dagozkion Udal planeamendu Orokorreko tresnek ezarritakoak izango dira edo, bestela, Udal edo Udalez gaindiko planeamendu bereziko tresnek ezarritakoak.

4._ Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialak zehazturiko Intermodalitate Guneen zerrenda Arauotako XII. eranskineko ("Intermodalitate Guneak") O.2.3 "Bide azpiegituren sare alternatiboa" Planoan dago jasota.

III. KAPITULUA:

AZPIEGITURA LOGISTIKOAK

SIZE=3>

89. artikulua.– Lurralde plan partzialak azpiegitura logistiko handien arloan dituen proposamenak

1._ Lurralde Plan Partzialak, garraioko azpiegiturari lotutako azpiegitura handien arloan eta, hala balegokie, haien garapen koherente eta integraturako beharrezko lurzoru erreserbak kontuan hartuta, honako hauek proposatzen ditu:

a) Bilboko Portuko jarduera logistikoetarako eremua bideratzen duen esparrua.

b) Aireportuaren kanpoaldeko esparru logistikoa.

c) Ibilgailu astunentzako eremuak ezartzeko sarea.

d) Garraioaren zerbitzurako esparrua Aretxaldeko (Lezama) Erreserba Estrategikoan.

e) Elkargune-aparkalekuen sarea

Aipatutako proposamenen definizioa Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoen OE.10, O.E.13 eta OE.18 fitxa indibidualizatuetan jaso da.

2._ Aipatutako proposamenen eremuaren deskrip-zioa eta mugaketa, O.4 Serieko "Lurralde Eremua" Planoetan daude grafiatuta eta aurreko idatz-zatian adierazi diren OE eta EEetan zehazten diren loturak eragiten dituzte Udal eta Udalez gaindiko eremuetako planeamenduko tresnei dagokienez.	

Beharrezkoa den garapenerako Plangintzaren izapidetze prozedura, ezarri beharreko hirigintza araudian jasotakoaren arabera, eskumena duen Administrazio Publikoak sustatu ahal izango du eta, hala balegokio, baita bultzatu ere.

3._ Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, proposamen horien garapen zehatza eta lekutze berezia egokitu egin ahal izango dute planeamendu tresnek, baina behar bezala arrazoituta, eta kasu guztietan justifikatu beharko dute proposaturiko eskema eragin duten irizpideak betetzen dituztela.

IV. KAPITULUA:

ZERBITZUEN AZPIEGITURAK

SIZE=3> 90. artikulua.– Zerbitzuen azpiegiturari buruzko politikaren helburuak

Lurralde Plan Partzialak hurrengo helburu hauen mende ezartzen du zerbitzuen azpiegituren eremuaren planifikazioa:

1) Aire, ur eta lurzoru garbi eta osasuntsuak bermatzea.

2) Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua.

3) Natura eta Biodibertsitatea babestea.

4) Lurralde oreka eta mugikortasuna: ikusmolde komuna.

5) Aldaketa klimatikoaren gaineko eragina muga-tzea.

91. artikulua.– Lurralde plan partzialak zerbitzuen azpiegituren arloan dituen proposamenak

Lurralde Plan Partzialak bost esku-hartze taldetan edo eremutan banatzen ditu Zerbitzuen Azpiegiturei buruzko proposamenak:

a) Ur-hornidura

b) Saneamendua

c) Hondakinak

d) Energia

e) Obrak Hidraulikoak

a), b), c) eta d) taldeei dagokienez, dokumentazio grafikoan ageri diren sareen trazadurak eta dagozkion elementuen kokalekua orientagarriak dira.

92. artikulua.– Ur-hornidurari buruzko proposamenak

1._ Lurralde Plan Partzialak bere gain hartzen ditu ur-horniduraren gainean Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak dituen irizpideak eta, horrez gain, ihesen ondorioz gal daitezkeen baliabideak ekiditeko sarea mantentzera bideratutako neurri batzuk gomendatu ditu.

2._ Dena dela ere, eta izaera loteslez, Lurralde Plan Partzial honek biztanleko eta eguneko 350 litroko hornidura aurreikusten du beharrezkotzat.

93. artikulua.– Saneamenduari buruzko proposamenak

1._ Lurralde Plan Partzialak bere gain hartzen ditu saneamenduaren gainean Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak dituen irizpideak, eta honako gomendio osagarriak egiten ditu:

a) Hondakin Uren Galindoko Araztegiaren inpaktu paisajistikoa, ingurumenekoa eta arkitektonikoa txiki-tzeko hirigintzako tratamendu egokia egitea.

b) Lamiakoko lantegiari dagokionez, eremuaren erdi-erdian kokatuta dagoenez gero, sentiberatasun paisajistikoa, ingurumenekoa eta arkitektonikoa zorrotz zaindu beharko du diseinuan. Bestalde, EDUTa sestra azpian kokatzen ahaleginduko da, itsasadarraren inguru berezi horretan ahalik eta lur handiena aske utzi ahal izateko.

c) Kostaldetik 4 kilometrora, Punta Galearen edo Punta Luceroren inguruan, Lamiakoko eta Galindoko araztegien azken isurkinentzako isurbidea egiteko beharrizana. Proposamen hau Ingurumen Ministerioaren edo Europako Batasuneko Funtsen dirulaguntzarik balego egingo litzateke.

d) Kontsumitzaile handientzako ur industrialaren sare bat ezartzea. Horretarako Galindon arazitako hondakin uren parte bat berrerabiliko da zuzen-zuzenean.

2._ Aurreko ataleko a) eta b) epigrafeei dagozkien Lurralde Plan Partzialaren proposamenen zehaztapena Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategien O.E.8 eta O.E.23 fitxa indibidualizatuetan dago jasota, alegia, "Lamiakoko Araztegia" eta "Uraren Kalitatearen Hobekuntza" fitxetan.

94. artikulua.– hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko proposamenak

1._ Lurraldea Antolatzeko Jarraibideetan ezarritako irizpideen arabera, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen arloen gaineko Lurralde Plan Partzialaren proposamen lotesleak ondorengoak dira:

a) Murrizketaren arloan ahalegin berezia egitea, lekuan lekuko Hiri-Hondakin Solidoen sorkuntzaren per capita hazkundea % 1era mugatzeko urtean.

b) Hondakinen berrerabilpena, birziklapena eta energia aprobetxamendua sustatzea. Horretarako, Udalerri guztietan hondakin mota bakoitzerako edukiontzi bat ezarriko da, eta banaketa eraginkor eta behar bestekoa egingo da, Udalerri eta mankomunitate mailetan, etxeko hondakinak eta antzekoak selektiboki biltzeko guneen bidez (Garbiguneak) herritarrak errazago banatu ahal izateko hondakinak. 2.4. antolaketa planoan ematen den Garbiguneen kokapena ez da loteslea.

c) Industrialdeetan eta merkataritza guneetan hondakinak selektiboki biltzeko eremuak jartzea. Eremu horietan zenbait gune gorde beharko dira herriguneko hondakinak biltzeko edukiontziak jartzeko, horrelaxe ezartzen baitu, jarduera ekonomikoetarako lurzoruari dagokionez, Arauotako 74. artikuluko a) atalak.

d) Hiri-Hondakin Solidoen Getxoko hondakindegia eraberritzea eta berreskuratzea ixteko unean.

e) Biogasaren garapen energetikoa sustatzea.

f) Gure geografian kutsatutako lurzoruak daude eta horrek arazo berezia suposatzen du; ondorioz, Udal Plangintzak lurzoruaren kalitate aldakorra kontuan hartu behar izango du, eta arazo horri Orokorrean eta modu zehatzean heldu dagoeneko zaharkituta dauden industri guneak leheneratu eta berritzeko eragiketak zehaztu nahi badira.

2._ Halaber, Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoen O.E.21 fitxa indibidualizatuan zehazten ditu Lurralde Plan Partzialak Hiri-Hondakinei buruzko proposamenak.

3._ Azkenik, Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoen O.E.22 fitxa indibidualizatuan zehazten ditu Lurralde Plan Partzialak Hondakin Arriskutsuei eta Kutsatutako Lurzoruei buruzko proposamenak.

95. artikulua.– energiari buruzko proposamenak

Lurralde Plan Partzial honen berezko proposamen gisa, honako gomendio hauek egiten dira energia aurrezteari eta aprobetxatzeari dagokionez:

a) Salgaien eta bidaiarien eguneroko garraioaren errepide bidezko garraioa murriztea. Beste garraiobide alternatibo batzuk bultzatu behar dira, hala nola trenbidea.

b) Motordun ibilgailuen bidezko joan-etorriak murrizteko, biztanleen gune nagusienetako egoitza eta enplegurako lurzoruetan garraio publikoak egon daitezen sustatzea.

c) Erabiltzen diren energia iturriak dibertsifikatzea. Horrela energia multzo malgua lortuko da eta hornidura iturrien aldian aldiko aztorapenen aurrean ez da horren zaurgarria izango.

d) Iturri sortzaileen eta kontsumo guneen arteko gertutasun handiagoa bilatzea, energiaren garraioko gastuak murrizteko.

e) Energiaren aldi bereko ekoizpena sustatzea, batez ere kontsumorik handiena duten sektoreetan (kimika, papera, burdingintza, elikadura).

f) Energia-sareen kanalak aurreikustea. Pasabide horiek udalaz gaineko Plan Bereziaren bidez ezarri behar dira, LPPk zehazten dituen natur balioko aldeak babesten dituena.

g) Hondakindegietan sortutako biogasa erabiltzea.

h) Hiri-hondakin solidoen energia berreskurapenerako lantegiak eraikitzea.

i) Udal planeamendu Orokorrak hondakinen tratamenduaren bidezko edo energia berriztagarrien erabilera bidezko energia lantegi txikiak ezartzea ahalbidetu behar du, eta horretarako behar diren lurzoruak gorde beharko ditu. Instalazio horiek instalazio industrialekin edo sistema Orokorrekin batera ezarri ahal izango dira, baina, betiere jarduera nagusiarekiko bigarren mailako jarduerak badira.

96. artikulua.– obra hidraulikoei buruzko proposamenak

1._ Obra hidraulikoen arloan, Lurralde Plan Partzialak jarraian azaltzen diren Uholdeen Prebentziorako Plan Integraleko (UPPI) proposamenak ezartzen ditu. Hain zuzen, horien bidez hasierako eragile bezala hartu diren konponbideetan aldaketak egin ahal izango dira, baldin eta horiek bidezkotzen dituen beste agiriren bat badago eta egin diren azterlan guztiak egiaztatu badira. Hori guztia kontuan hartu behar izango da aurrerantzean lantzen eta onesten diren Harmonizazio Proiektuetan. Hona hemen aipatu proposamenak:

a) Ingurumenaren ikuspegitik azterketa egin ondoren, gaur egungo uharka hobetzeko, Itsasadarraren hondoa erregularizatuko duen karrakaketa egitea lantzean behin, batez ere San Antongo zubiaren eta Udaletxeko zubiaren artean.

b) Haitza zulatuta lau desbideraketa tunel egitea uharka alternatibo bat sortzeko eta gaur egungo emaria banatzeko.

Bilboko Udal planeamendu Orokorrak aipatutako tunel horiei dagozkien aho eta irteeretarako lurzoruak gorde beharko ditu Abusuko parkean eta Olabeagako ertzean, Renferen geltokiaren parean.

c) Deustuko Ubidea irekitzea Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko eta, halaber, Deustuko penintsula izatetik Abandoko penintsula izatera pasatzeko aukerarekin. Ondorioz, Itsasadarraren gaur egungo uharka aurreikusitako desbideraketa tunelen hustubiderako erabiliko da eta gaur egungo ubideko uharka Itsasadarraren beraren hustubiderako.

d) Gaur egun garapenean dauden eta betetzen ari diren hirigintzako ekintzek Itsasadarraren egungo uharkaren hustubide gaitasuna errespetatu beharko dute. Beraz, eta dagokion ikerketa hidraulikoak obrek ez dutela Itsasadarraren ezein lekutan xafla nabarmen jasotzen justifikatu ezean, ez da Itsasadarraren uharkan inbasiorik eragingo duen obra bakar batentzako ere baimenik ematerik izango.

e) Halaber, Itsasadarraren ertzeko hirigintza kotek uholdeen aurkako 500 urterako beharrezko babesa bermatu beharko dute. Horrela, hasierako eragile bezala gutxieneko hirigintza kota hauek izango dira:

• Abandoibarra: 4,81 metro

• Deustuko Ubidearen eskuineko ertza: 4,42 metro

• Zorrotzaurre: 4,44 metro

Adierazitako hiru jarduerak bete ezean, 1983ko abuztuan izandako uholdeen modukoetatik babestu ahal izateko besteko neurriak hartu beharko dira hirigintza kotatzat, eta hori egiaztatu egin behar izango da.

2._ Aipatutako jarduerak O.5 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan daude zehaztuta, eta Arauotako II. eranskineko Egitura-Ekintzen E.E.24 fitxa indibidualizatuan daude islatuta.

3._ Itsasadarraren ubidea leheneratzeko plan bat idaztea komeni da. Planean ondokoak jaso behar izango dira: egoeraren diagnostikoa, helburuen ezarpena, sedimentuen tratamendurako jardueren eta azpiegituren zehaztapena, beharrezkoak diren oinarrizko arauen garapena eta denbora eta diru kopuruaren programazioa.

V. KAPITULUA:

KULTURAKO, KIROLEKO ETA AISIALDIKO

EKIPAMENDUEN AZPIEGITURAK

SIZE=3>

97. artikulua.– lurralde plan partzialak kulturako, kiroleko eta aisialdiko ekipamenduen arloan dituen proposamenak

1._ Lurralde Plan Partzialak honako hauek ezartzen ditu kulturako, kiroleko eta aisialdiko ekipamenduen arloko proposamen nagusi gisa:

a) Galindoko Aisialdi Parkea

b) Lemoizko Aisialdi Parkea

c) Behe Nerbioiko kultur eta kirol zentroa.

a) eta b) proposamenen definizioa Arauotako II. eranskineko Operazio Estrategikoen O.E.5 eta O.E.16 fitxa indibidualizatuetan dago jasota.

2._ Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, proposamen horien garapen zehatza eta lekutze berezia egokitu egin ahal izango dute sektoreko eta Udaletako planeamendu tresnek, baina behar bezala arrazoituta, eta kasu guztietan justifikatu beharko dute proposaturiko eskema eragin duten irizpideak betetzen dituztela.

VIII. TITULUA:

PLANEAMENDUEN BATERAGARRITASUNA

I. KAPITULUA:

PLANEAMENDUAK BATERAGARRI

BIHURTZEKO KASUEN KONTZEPTUA,

JUSTIFIKAZIOA ETA ZERRENDA

SIZE=3>

98. artikulua.– planeamendua bateragarri bihurtzeko kasuen kontzeptua eta justifikazioa

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Planeamenduen Bateragarritasun Sistema izaera dute Eremu Funtzionaleko Udalerrien planeamendu Orokorreko tresnen koordinazio egokirako Lurralde Planak berak ezarritako mekanismoek. Batez ere, erdialdean daudelako, duten izaera estrategikoagatik edo egiturazko helburuagatik eremu metropolitarraren dimentsiorako lagungarri diren eremuetakoak. Eta eremuok, beraz, antolaketa egokia behar dute.

2._ Sistema horiek, Lurraldearen Antolaketarako Jarraibideen 6. artikuluak eta 19. kapituluak ezartzen dutena betez eta garatuz, Lurralde Plan Partzialak zehazturiko lurralde eredua egoki ezarri ahal izateko beharrizanari erantzuteko sortu dira. Lurralde Planaren definizioa Eremu Funtzionaleko lurraldea antolatzeko modu integrala eta antolatua dela baita.

99. artikulua.– lurralde plan partzialak planeamendua bateragarri bihurtzeko aurreikusitako kasuak

Lurralde Plan Partzialak Planeamenduen Bateragarritasun Sistematzat honakoak aurreikusten ditu:

a) Planeamenduen Bateragarritasun Orokorreko Sistema

b) Planeamenduen Bateragarritasun Zehatzeko Sistema

c) Itsasadarraren Kasu Zehatza

II. KAPITULUA:

PLANEAMENDUEN BATERAGARRITASUN

OROKORREKO SISTEMA

SIZE=3> 100. artikulua.– planeamenduen bateragarritasun Orokorreko sistemaren definizioa

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Planeamenduen Bateragarritasun Orokorreko Sistema Eremu Funtzionalaren barruan dauden Udalerrien planeamendu Orokorreko tresnen berrikusketa prozesuetan ezarri beharreko koordinazio mekanismoa da. Mekanismo horren funtsa alboko herrien berariazko entzunaldia da.

2._ Halaber, Planeamenduen Bateragarritasun Orokorrerako Sistema hori ezarri beharko da Eremu Funtzionaleko Udalerriek, planeamendu Orokorreko tresnak aldatzerakoan, edukia eta irismena dela-eta, alboko Udalerrien aurreikuspenei eta esparruari kalte egiten dieten kasuetan.

101. artikulua.– planeamenduen bateragarritasun Orokorreko sistema aplikatzeko araubidea

1._ Aurreko artikuluaren arabera, planeamendu Orokorreko tresnak berrikusi edo aldatuko dituzten Eremu Funtzionaleko Udalerriek, hasierako onespenari ekin aurretik eta hamabost eguneko epearen bidez, hau da, onespen horretarako egin den dokumentua emanda, entzunaldia eman beharko diete alboko Udalerriei. Udalerri horiek alegazio egokiak egin ditzaten.

2._ Baldin eta egin diren dokumentu horiek aurrerakuntza bat badira jakinarazi egin beharko zaie inguruko Udalei horren onespena eta jendaurreko tramitea beteko dela jendaurreko erakusketaldiaren epe Orokorraren barruan euren ustez egokiak izan daitezkeen iruzkinak egin ditzaten.

3._ Alegazioak planeamendu Orokorreko tresna horren hasierako onespenaren ardura duen Udal korporazioaren aurrean egin beharko dira.

4._ Alegazio horien edukia ez bada onartzen, prozesua izapidetzen ari den Udal korporazioak Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztu beharko dio espedientea, bera baita auzia ebazteko eskumena duen Administrazioa. Hil bateko epearen barruan erabaki beharko du Foru Aldundiak, hasierako onespenaren aurretik.

III. KAPITULUA:

PLANEAMENDUEN BATERAGARRITASUN

ZEHATZEKO SISTEMA

I. ATALA:

KONTZEPTUA ETA DEFINIZIOAK

SIZE=3> 102. artikulua.– planeamenduen bateragarritasun zehatzeko sistemaren definizioa

1._ Lurralde Plan Partzialaren lurralde eredua aplikatzeko, ezinbestekoa izango da Udal planeamenduak bateratzea, horrela zehaztuta dutelako edo tipologia edo ezaugarriengatik, Udalez gaindiko eremu zehatz bati eragiten dioten lurzoru eremuetan. Udalez gaindiko eremu zehatz horretarako planeamendu Orokorreko erabakiak koordinatzea ezinbestekoa da.

2._ Beraz, Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, aurreko paragrafoan aipatutako kasuetako planeamendu Orokorretako erabakien koordinazio egokia eta ezinbestekoa ahalbidetzeko prozedura da Planeamenduen Bateragarritasun Zehatzeko Sistema.

3._ Halatan, aurrerago aipatutako kasuak eta egoerak emango balira, aipatutako planeamendu Orokorreko erabakien antolaketa bateratua behar-beharrezkoa duten kasuak zerrenda honetan datozenak izango lirateke:

i.– Lurralde Plan Partzialak mugatutako Garapen Berrietako eremuak.

ii.– Indarreko planeamenduko tresnen arabera hiri-lurrak edo urbanizagarriak diren eremuetan, baina, indarreko planeamenduko tresnak dagoeneko behar bezala koordinatuta ez dauden kasuetan.

iii.– Berrikuntza eremuak, batez ere Itsasadarreko Ardatza deritzon eremua. Azken hori Titulu honetako IV. Kapituluan dago zehatz-mehatz erregulatuta.

4._ Lurralde Plan Partzialak, antolaketarako eta esku hartze araubiderako erabakiak ezarriz, Udalez gaindiko eragin eremuak edo esparruak mugatzen dituen kasuetan, bateragarritasuna ez da beharrezkoa izango; nahikoa izango da, ezarri beharreko hirigintzako araudiak ezar-tzen duen prozeduraren arabera, garapenerako dagokion planeamendu tresna elkarrekin izapidetzea Udalerriek.

103. artikulua.– bateragarritasun eremuak

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Bateragarritasun Eremuak izango dira aurreko artikuluan zehaztutako kasuetan sar daitezkeen Udalez gaindiko lurzoru eremuak, alegia, planeamendu Orokorreko erabakien bidez antolatu behar diren lurzoru eremuak, hala nola lurzoruen Sailkapena edo Kalifikazioa behar dutenak zein Sistema Orokorren eta Lekuan lekukoen zehaztapena behar dutenak.

2._ Bateragarritasun Eremua egoki garatzeko azalera zabalagoaren ikerketa egin behar da, eta azalera zabalago horretan Bateragarritasun Ikerketaren Eremua deri-tzon Bateragarritasun Eremua sartzen da.

3._ Bateragarritasun Eremuak O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoan daude zehaztuta.

4._ Lurralde Plan Partzialak Bateragarritasun Eremu bakoitzerako ezarritako antolaketarako oinarrizko irizpideen enuntziatua XIII. eranskinean, "Bateragarritasun Eremuak" deritzonean, daude jasota, baita haien zerrenda ere.

104. artikulua.– Bateragarritasun Ikerketaren Eremuak

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Bateragarritasun Ikerketaren Eremuak izango dira, Bateragarritasun Eremuen eremu zehatzetik harago, horien garapenerako aztertzea beharrezkotzat jotzen diren azalerak. Hori guztia, azkenik antolatutako eremu hori behar bezala antolatuta sar dadin proposatutako lurralde ereduan eta, horretarako, Bateratu beharreko Eremuak lehendik dagoen sarean sartuko direla bermatu behar da.

2._ Bateragarritasun Ikerketaren Eremuak O.4 Serieko "Lurralde Eredua" Planoetan daude zehaztuta.

II. ATALA:

PLANEAMENDUAREN BATERAGARRITASUN

ZEHATZEKO SISTEMAREN APLIKAZIOA:

BATERAGARRITASUN PROIEKTUAK

SIZE=3> 105. artikulua.– bateragarritasun proiektuak

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Bateragarritasun Proiektutzat hartzen da Planeamenduen Bateragarritasun Zehatzeko Sistema instrumentatzeko modua. Bateragarritasun Eremuak, dagozkion Udal planeamendu Orokorreko tresnetatik, koordinatuta antolatzeko behar dituen erabakiak biltzen dituzten agiriak ere jasotzen ditu Bateragarritasun Proiektuak.

2._ Bateragarritasun Eremuetan sartuta dauden Udalerrien

planeamendu Orokorreko tresnak Berrikusteko edo Aldatzeko Aurrerakin-Agiriak jendaurrean erakusgai jarri aurretik idatzi, izapidetu eta onartu beharko da Bateragarritasun Proiektua.

3._ Behin onetsi ostean, Bateragarritasun Proiektua Bateragarritasun Eremuetan sartuta dauden Udalerrien planeamendu Orokorreko tresnen Berrikuspen edo, hala balegokio, Aldaketa Zehatzen Aurrerakin-Agirian sartuko da.

4._ Bateragarritasun Proiektuak garapenerako planeamendu tresna edo tresnak ezarriko ditu eta horren arabera egin beharko dute Bateragarritasun Eremuaren antolaketa zehatza barruan dauden Udalerriek, elkarrekin zein bereiz eta Plan Berezi bidez edo Plan Partzial bidez.

106. artikulua.– bateragarritasun proiektuaren edukiak eta irizpideak

Bateragarritasun Proiektuak, gutxienez, honako irizpideak eta erabakiak izan beharko ditu:

a) Bateragarritasun Ikerketaren Eremuaren eta Bateragarritasun Eremuaren mugaketa zehatza, 1:5.000 eskalan.

b) Bateragarritasun Ikerketaren Eremuaren barruko lurzoruaren Sailkapena eta Kalifikazioa, Bateragarritasun Proiektua idazterakoan indarrean zegoen planeamenduaren arabera.

c) Aprobetxamendu mailei eta hiri diseinuari dagokionez, irizpideak kalifikatu eta ezarri behar dira Bateragarritasun Eremuko hiri lurra edo, bestela, lurzoru urbanizagarria antolatzeko.

d) Hala balegokio, lurzoru ezurbanizagarrirako irizpideak ezarri behar dira.

e) Bateragarritasun Eremurako proposaturiko horniduren eta ekipamenduen zehaztapena, ezaugarri zeha-tzak eta kokapena adierazi behar dira eta, bereziki, Eremu Askeen eta Gune Berdeen Sistemarena, zeina behar bezala antolatu behar den lehendik dagoen sarean edo Lurralde Plan Partzial honek proposaturikoan.

f) Bateragarritasun Ikerketaren Eremuko azpiegitura sistemarekin behar bezala antolatutako Bateragarritasun Eremuko azpiegitura sistemaren oinarrizko eskema eta egitura.

g) Bateragarritasun Eremuaren hirigintza garapenerako diseinu gidak. Horiek lehendik dagoen sarearekiko jarraipena eta harremana bermatu beharko dute.

h) Hala balegokio, Antolaketa Eremuaren Kanpoko Bateragarritasun Ikerketaren Eremuko planeamendu Orokorreko tresnak idazteko erreferentziak.

107. artikulua.– bateragarritasun proiektuaren tramitazioko ekimena

1._ Bateragarritasun Proiektuaren tramitazioa sustatzeko ekimena Bateragarritasun Eremuren baten barruan dagoen Udalerrietako edozeinek egin ahal izango du.

2._ Sorospidez, hirigintzako Udal planeamendua behin-betiko onesteko eskumena duen Administrazioak Bateragarritasun Zehatzeko Sistema sustatzeko ekimena egin ahal izango du. Horretarako, aurretiazko en-tzunaldia eman beharko die hilabetez Bateragarritasun Proiektuaren menpe dauden Udalerriei.

108. artikulua.– bateragarritasun proiektuaren tramitazioa

1._ Dagokion planeamendu Orokorreko tresna Berrikusteko edo Aldatzeko prozedurari ekin aurretik, Bateragarritasun Zehatzeko Sistema sustatzeko ekimena egingo duen Udalerriak, dagokion Bateragarritasun Proiektua idatzi beharko du.

2._ Bateragarritasun Proiektua idatzi ostean, Bateragarritasun Sistema sustatzeko ekimena egin duen Udalerriak, hilabeteko epean, entzunaldia emango die Bateragarritasun Eremuaren barruan dauden gainontzeko Udalerriei. Lurralde Plan Partzialak Bateragarritasun Ikerketaren Eremurako eta Bateragarritasun Eremurako bertarako ezarritako irizpide zehatzak elkarrekin garatu ahal izateko, hain zuzen ere.

3._ Dagokien Udalerriek Bateragarritasun Proiektua onartu ostean, aipatutako Udalerrietako bakoi-tzak izapidetuko du proiektu hori, Udal planeamendu Orokorreko tresnak Berrikusteko edo Aldatzeko legez ezarritako prozeduraren bitartez.

4._ Dagokien Udalerriek Proiektua onartzen ez duten kasuetan, Bateragarritasun Zehatzeko Sistema sustatzeko ekimena erabili duen Udalerriak eskumendun Administrazioaren subrogazioa jaso beharko du planeamendu Orokorreko tresnen behin-betiko onespena lortzeko eta, horrela, Bateragarritasun Proiektua onartu ahal izateko, eta horrek tramitazioari ekingo dio plan berezien arloko hirigintzako legerian ezarrita dagoen prozedurarekin bat.

5._ Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, arauotako Azken Xedapenaren arabera, Administrazioak Bateragarritasun Proiektua onesten badu, onespen horrek Lurralde Plan Partzialeko erabakiekiko duen eragin berberak izango ditu.

IV. KAPITULUA:

ITSASADARREKO ARDATZAREN KASU BEREZIA

I. ATALA:

ITSASADARREKO ARDATZAREN GARRANTZIA

SIZE=3> 109. artikulua.– itsasadarreko ardatzaren garrantzi berezia

1._ Lurralde Plan Partzialak esku hartzea aurreikusten du Itsasadarraren Ingurua deritzon eremuan. Eremu horrek hainbat eta era guztietako esku hartze moduak jasotzen ditu, baina denak hala denak dira Eremu Funtzionalaren antolaketaren eta dimentsioaren zerbitzurako esku hartze motak.

2._ Bertako konplexutasuna kontuan hartuta, Itsasadarraren Inguruko eremuak Egitura-Ekintza eta Operazio Estrategiko zenbait behar ditu antolaketa egokia eta osoa egiteko. Egitura-Ekintza eta Operazio Estrategiko horiek hurrengo artikuluan zehazten dira.

3._ Luzera dela-eta, Itsasadarreko Ardatzak Udalerri bat baino gehiago hartzen ditu, eta antolaturiko lurzoruak eta lurzoru hutsak edo berrikuntzakoak hartzen dituen eremu horren garrantziak, eta bertako azpiegitura sistemaren dimentsioak (lehendik daudenak eta antolatutakoak zein antolatzekotan direnak) justifikatzen dute Lurralde Plan Partzial honek proposatutako ekintzak eremu bakar batean antolatu eta bateratu behar direla.

SIZE=3> 110. artikulua.– Itsasadarraren inguruaren antolaketako harmonizazio eremua

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Antolaketako Harmonizazio Eremutzat jotzen da itsasadarraren eremurako berak proposatutako Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak betearaztea eragiten dien saila, eta artikulu honen hurrengo atalean identifika-tzen dira. Itsasadarraren Inguruaren Antolamendurako Harmonizaziorako Eremua O.6 planoan "Itsasadarraren Inguruaren bateragarritasuna" deritzonean identifikatu da.

2._ Aurreko paragrafoan aipatutako Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak ondoren zehaztutakoak dira:

a) Operazio Estrategikoak: Operazio Estrategikoetako OE-1 "Olabeaga-Basurtu", OE-2 "Zorrotzaurre", OE-3 "Zorrotza-Burtzeña, OE-4 "Lutxana-Asúa", OE-5 "Galindo", OE-6 "Erandio", OE-7 "Altos Hornos-eko pastilla" eta OE-8 "Lamiakoko ibarra" fitxa indibidualizatuak. Horiek guztiak, arauotako II. eranskinean daude jasota, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere.

b) Egitura-Ekintzak: Egitura-Ekintzetako AE-1 "Itsasadarreko Ardatza", AE-2 "Bilborako Sarrera Berriak Olabeagan. Bilboko Atea", AE-3 "Asuko Zeharkako Ardatza", AE-14 "Bidaiarien trenbide garraioa metropoliaren inguruan", hain zuzen ere Harmonizazio Eremua ukitzen duen neurrian, AE-17 "AHTren sarbideak", AE-18 "Geltoki intermodala: Abanto - San Mames", AE-20 "Erriberako parkeak", AE-21 "Itsasadarraren nabigarritasuna", AE-23 "Bizikletaz ibiltzeko sarea" eta AE-24 "Itsasadarraren hobekun-tza hidraulikoa" fitxa indibidualizatuetan. Horiek guztiak, arauotako II. eranskinean daude jasota, "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" deritzonean, hain zuzen ere.

Era berean, horiek guztiak arauotako O.5 "Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak" Planoan ere badaude jasota.

3._ Harmonizazio Eremu horien mugaketa zehatza arauotako 111. eta 112. artikuluetan aipatzen den Antolaketa Bateratzeko Proiektuaren zeregina izango da.

4._ Harmonizazio proiektua onetsi arte Udaletako plangintzetan arautegia eta Itsasadarraren Inguruaren Antolamendurako Harmonizaziorako Eremua ukitzen duten egitura-ekintzak eta eragiketa estrategikoak beteko dira.

111. artikulua.– Itsasadarraren Inguruko antolaketaren ikerketaren eremua

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Itsasadarraren Inguruko Antolaketaren Ikerketaren Eremu izaera izango dute, bertan jasotako Harmonizazioaren eremu zehatzetik harago, azken hori behar bezala garatzeko aztertzea ezinbestekotzat jotzen diren azalerek. Hori guztia, antolatutako eremua behar bezala egituratuta sar dadin proposatutako lurralde ereduan eta arauotako 110.2. artikuluan aipatzen diren Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak behar bezala beteko direla bermatzeko.

2._ Itsasadarraren Inguruko Antolaketaren Ikerketaren Eremua O.6 planoan, "Itsasadarraren Inguruaren bateragarritasuna" deritzonean identifikatu da.

II. ATALA:

BATERAGARRITASUNAREN APLIKAZIOA

ITSASADARRAREN INGURUAN: ANTOLAKETA

BATERATZEKO PROIEKTUA

SIZE=3> 112. artikulua.– antolaketa bateratzeko proiektua

1._ Lurralde Plan Partzial honen eraginetarako, Antolaketa Bateratzeko Proiektutzat hartzen da Itsasadarraren Inguruko Harmonizazioaren Eremuko Bateragarritasun Sistemaren instrumentazio modua. Bertan, Lurralde Plan Partzialak eremu horretarako aurreikusitako Operazio Estrategikoekin eta Egitura-Ekintzekin zerikusia duten arloetan, Udal edo sektore planeamendu Orokor edo bereziko tresnetatik koordinatutako antolaketarako erabaki zehatzak jasotzen dituzten agiriak ere sartzen dira.

Antolaketa Bateratzeko Proiektuaren helburuetako batek, beraz, Ardatz Metropolitarreko morfologiaren eta moduzko funtzioaren zehaztapen berria lortzean du oinarria.

2._ Antolaketa Bateratzeko Proiektuak, Itsasadarraren Inguruko Harmonizazioaren Eremuan, Bateragarritasun Proiektuak ordezten ditu izaera baterakoiez.

3- Antolaketa Bateratzeko Proiektua izapidetzeko eta onesteko Administrazio eskumenduna Bizkaiko Foru Aldundia izango da. Prozeduraren oinarria, ostera, Itsasadarraren Inguruko Harmonizazioaren Eremuaren barruan dauden Udal korporazioen parte hartzea eta sustapena izango da, eta Udalerri horiei entzunaldia eman beharko zaie kasu guztietan.

4._ Antolaketa Bateratzeko Proiektuak, onetsi ondoren, beraren barruan dauden Udalerri guztiak lotetsiko ditu zuzen-zuzenean. Beraz, Udalerri horiek, beraien planeamendu Orokorretako tresnen erabakiak proiektu horretara egokitu beharko dituzte hurrengo artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta.

113. artikulua.– antolaketa bateratzeko proiektuaren irizpideak eta zehaztapenak

1._ Antolaketa Bateratzeko Proiektuak honako irizpide hauek hartu beharko ditu kontuan, idatzitako hurrenkera berean:

a) Arauotako 110.2. artikuluan aipatzen diren Operazio Estrategikoetarako eta Egitura-Ekintzetarako proposamenak behar bezala betetzea ahalbidetuko duen "gutxieneko" arauketa bat izan behar du helburutzat.

b) Ahal den neurrian, Itsasadarraren Inguruko Antolaketaren Ikerketaren eta Harmonizazioaren Eremuaren barruan dauden Udalerriek planeamendu bereziko tresnetan edo horretarako egindako ikerketetan jasotako irizpide eta xedapenak bilduko dituzte, baita Udal korporazioen parte hartzea eta sustapena ere.

c) Ahal den kasuetan, Udalerri batek baino gehiagok parte hartzen ez duten planeamendu bereziko tresnak egiteko eremuen azaleren sustatuko du.

2._ Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, Antolaketa Bateratzeko Proiektuak zehaztapen hauek jaso beharko ditu:

a) Itsasadarraren Inguruko Antolaketaren Ikerketaren eta Harmonizazioaren Eremuko mugaketa zehatza, 1:5.000 eskalan.

b) Arauotako 110.2. artikuluan aipatzen diren Operazio Estrategikoen eta Egitura-Ekintzen eraginaren menpe dauden eremuak identifikatzeko dokumentazio grafikoa.

c) Dagoen hirigintzako esparruaren dokumentazio grafiko ordezkagarria, indarrean dauden Udal planeamendu Orokorreko tresnen arabera.

d) Arauotako 110.2. artikuluan aipatzen diren Operazio Estrategikoak eta Egitura-Ekintzak ezarri ahal izateko eta koordinatzeko behar diren zehaztapen guztiak, Udal planeamendu Orokor edo bereziari dagokionez.

e) Harmonizazio Eremuak eratzen dituzten azalera guztien antolamendu xehekatuaren bidez, hau da, plan berezien figuraren bitartez, emaitzako planeamendu tresnetatik sortzea, hain zuzen ere Udal ukituek zehaztu behar duten antolamenduari dagokionez, beti ere honen aurreko ataleko c) epigrafean ezarri dena aintzat hartuta.

f) Hala balegokio, Antolaketaren Eremuetatik kanpora dagoen Itsasadarraren Inguruko Antolaketaren Ikerketaren Eremuko planeamendu Orokorreko tresnak idazteko erreferentziak. Horrela, bigarren horretan indarrean dauden hirigintzako xedapenen koordinazioa sustatu dadin.

III. ATALA:

HARMONIZAZIO PROIEKTUAREN GERTUKETA,

TRAMITAZIOA, ERAGINGARRITASUNA ETA ARAUBIDE IRAGANKORRA

SIZE=3> 114. artikulua.– Antolamenduaren harmonizazio proiektua egitea

Antolamenduaren Harmonizazio Proiektuaren idazkuntza Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio. Dokumentu horren gertuketan foru administrazioak bidezko kontsultak egingo ditu Udaletan eta gainerako administrazio ukituetan, eta hori horrela izango da, honen ondoko artikuluetan ezarriko dena betez, horren tramitazioan zehar manuzkoak izango diren entzunaldien tramiteak gorabehera.

115. artikulua.– Antolamenduaren harmonizazio proiektuaren aurrerakuntza

1- Dokumentu horrek gertuketa maila nahikoa duenean Bizkaiko Foru Aldundiak horren aurrerakuntza egin dezake `proposatu diren irizpideak, helburuak eta alternatibak jendaurrean erakusteko, hau da, behin betiko dokumentua egitearen ondoreetarako.

2- Aurrerakuntza horren onespenak barruko administrazio eraginak baino ez ditu izango, hau da, Antolamenduaren Harmonizazio Proiektuaren idazkuntza prestatzekoak. 	

3- Aurrerakuntzaren dokumentuak jendaurreko erakusketaren tramitea gaindituko du, bi hileko epearekin, ondore horretarako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta administrazio ukituei igorriko zaie, bidezko-tzat jotzen badute horren edukiari buruzko euren iritzia emateko.

116. artikulua.– antolamenduaren harmonizazio proiektuaren hasierako onespena eta jendaurreko erakusketa

1- Bizkaiko Foru Aldundiak Antolamenduaren Harmonizazio Proiektuaren hasierako onespena erabakiko du jendaurreko erakusketaren tramitea gaindituko du ondore horretarako bi hileko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta baita Bizkaian zirkulaziorik handietan duten egunkarietako bitan ere.

2- Antolamenduaren Harmonizazio Proiektua hasieran onetsi ondoren, proiektu hori administrazio ukituei igorriko zaie horiek, hala denean, adierazi den epe horretan egokitzat joko dituzten alegazioak egin ditzaten.

3- Dokumentua, halaber, Euskadiko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari igorriko zaio horrek, bi hileko epearen barruan, horri buruzko txostena egin dezan. Adierazi den epe hori igaro eta ez bada txosten hori jaulki, iritzia dokumentuaren aldekoa dela ulertuko da.

117. artikulua.– Antolamenduaren harmonizazio proiektuaren behin betiko onespena

Hala denean, aurkeztu diren alegazio horiek kontuan hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko onetsiko du Antolamenduaren Harmonizazio Proiektua, bidezkoak diren aldarazpenekin, alegia. Baldin eta aldarazpen horiek hasieran onetsi den proiektuarekin alderatuta aldaketa garrantzitsuak eragiten badituzte, dokumentuaren behin betiko onespenari ekin aurretik jendeari informazioa emateko beste txanda bati ekin beharko zaio.

118. artikulua.– Antolamenduaren harmonizazio proiektuaren araubide eraginkorra

1._ Antolamenduaren Harmonizazio Proiektua onesten ez den bitartean operazio estrategikoek eta egitura-ekintzek ukitzen dituzten eta tramitazio fasean dauden hirigintzako tresnak horietan ezarri dena beteko dute, hau da, Udal ukituen jarduketak bateragarriak izatearen ondoreetarako.

2._ Hori guztia gorabehera, Harmonizazio Proiektuaren aurrerakuntzaren dokumentuaren onespena edo dokumentuaren hasierako onespena gertatuko den unetik tramitazio fasean dauden hirigintzako tresna horien bateragarritasun irizpide moduan erabili beharko dira.

119. artikulua.– Lizentzien egilespena etetea

1- Bizkaiko Foru Aldundiak, Antolamenduaren Harmonizazio Proiektuaren gertuketa, aldarazpen edo berrikuspenaren ondoreetarako, alde edo erabilera jakin batzuetako hirigintzako lizentzien egilespena eteteko erabakia dezake. Etete horren gehieneko iraupena urte batekoa izango da.

2- Lizentzian egilespena etengo duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3- Baldin eta etenduraren gehieneko epe horren barruan hasierako onespenaren erabakia hartzen bada, etendura hori beste urte batez luzatu daiteke.

4- Etenduraren ondoreak igaro ondoren ezin da arrazoi beragatik beste etendurarik agindu bost urteko epea igaro arte.

120. artikulua.– antolamenduaren harmonizazio proiektuaren aldarazpenak eta berrikuspena

Antolamenduaren Harmonizazio Proiektuaren aldarazpena eta berrikuspena dokumentua egiteko burutu den prozesura bera betez egingo da, honen aurreko artikuluetan arautu den moduan, alegia.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

SIZE=3>

Lehenengoa._

Lurralde Plan Partzial honen gertuketaren ondoreetarako, inkorporatu zaion Udal Plangintza une horretan indarrean zegoena izan da eta beti egin da informazioa emateko izaerarekin eta, harik-eta behin betiko one-tsi arte, dokumentu horrek izango dituen eguneratzeak edo aldarazpenak batuko zaizkio.

Bigarrena._

1._ Lurralde Plan Partzialak, Lurraldearen Antolaketarako Legearen arabera hierarkikoki planeamendu tresna nagusia denez gero, beraren terminoetara lote-tsiko ditu indarrean dagoen eta ezarri beharrekoa den hirigintza legediak ezartzen dituen Udal eta sektore planeamendu tresnak.

2._ Ondorioz, lurralde eta Udal planeamendua lotetsi egiten du Lurralde Plan Partzial honek eta, beraz, plan honen edukietara egokitu beharko dira eta bera izango da zehaztapenak interpretatzeko eta ezartzeko erreferentzia.

Hirugarrena._

Lurralde Plan Partzial honen eranskinak dokumentu horren atalak dira eta gainerako artikuluek duten balio arauemaile eta derrigorrezko bera dute.

Laugarrena._

Egitura-ekintzak eta operazio estrategikoak biltzen dituzten fitxen edukia, horietan zehaztapen loteslearen balioa duten alderdiak gorabehera, bete beharreko irizpideak dira eta horietariko bakoitzaren garapenean beteko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

SIZE=3>

Lehenengoa._

1._ Lurralde Plan Partzial hau indarrean sartzerakoan hasierako onespenik lortu ez duten eta izapidetzen ari diren Udal mailako Planeamenduak eta Hirigintzako Arauak, zein horien garapenerako planeamendu tresna diren Barruko Birmoldaketako Plan Partzialak eta Plan Bereziak, Plan Partzial honen aginduetara egokitu beharko dira, bertako berrikuspen/aldaketa prozedurak kontuan hartuta.

2._ Lurralde Plan Partzial hau indarrean sartzerakoan planeamendu Orokorreko eta garapeneko tresnek hasierako onespena duten eta dagozkien hirigintzarako kudeaketarako tresnak onartu aurretik izapidetzen ari direnen kasuan, Udalek, ofizioz zein administratuek hala eskatuta, planeamendu Orokorreko eta garapeneko planeamenduko zehaztapenak Lurralde Plan Partzial honen ebazpenetara egokitu ahal izango dituzte, baina kudeaketarako tresnen tramitazioa berriz hasi beharko dute administrazio prozedura komuneko printzipio Orokorren arabera, eta bereziki administrazioko ekin-tzen kontserbazioari dagokionagatik.

SIZE=3><P ALIGN="CENTER"> <P ALIGN="CENTER">I. ERANSKINA

SIZE=3> Bilbo metropolitarreko eremu funtzionalaren

barruko udalerriak

SIZE=3> <P ALIGN="JUSTIFY">1.&#9;Abanto-Zierbena

2.&#9;Alonsotegi

3.&#9;Arrankudiaga

4.&#9;Arrigorriaga

5.&#9;Barakaldo

6.&#9;Barrika

7.&#9;Basauri

8.&#9;Berango

9.&#9;Bilbo

10.&#9;Derio

11.&#9;Erandio

12.&#9;Etxebarri

13.&#9;Galdakao

14.&#9;Getxo

15.&#9;Gorliz

16.&#9;Larrabetzu

17.&#9;Leioa

18.&#9;Lemoiz

19.&#9;Lezama

20.&#9;Loiu

21.&#9;Muskiz

22.&#9;Ortuella

23.&#9;Plentzia

24.&#9;Portugalete

25.&#9;Santurtzi

26.&#9;Trapagaran

27.&#9;Sestao

28.&#9;Sondika

29.&#9;Sopelana

30.&#9;Ugao-Miraballes

31.&#9;Urduliz

32.&#9;Zamudio

33.&#9;Zaratamo

34.&#9;Zeberio

35.&#9;Zierbena

SIZE=3><P ALIGN="CENTER">III. ERANSKINA

SIZE=3><P ALIGN="CENTER">PARKE METROPOLITARRAK

SIZE=3> <P ALIGN="JUSTIFY">1.– Barbadunen itsasadarra (Pobeña eta La Arena hondartza) (A1B1): Muskiz eta Zierbena udalerrietan dauka eragina.

Hezeguneko Babes Eremutzat hatzen dira Babes Bereziko La Arenako duna (BB-1) eta Barbadunen padurak eta hareatzak-Pobeñako Padura (BB-2); Ekosistemak Hobetzeko Eremuetako MA1-2 (Barbadunen itsasadarreko erdiko tartea) eta MA1-3 (Barbadunen paduraren ondoko ibarra) sektoreak, eta Suspertu beharreko Eremu Narriatuetako MA2-1 (La Arenako ibarra) eta MA2-2 (CLHko sektorea) sektoreak.

2.– Butroiren itsasadarra (Plentzia) (A1B2): eragina dauka Plentzia, Gorliz, Barrika eta Lemoiz udalerrietan.

Hezeguneko Babes Eremutzat hartzen dira Babes Bereziko BB-1 sektorea (Txipios), BB-2 sektorea (Junkeraren eta isuskizaren arteko meandroa), BB-3 sektorea (Junkera) eta BB-4 sektorea (Palados); Ekosistemak Hobetzeko Eremuetako MA1-2 sektorea (Kanpoaldeko lokatzak), MA1-3 sektorea (Iturritxi), MA1-4 sektorea (Txakurzulu), MA1-5 sektorea (Sanjuanena), MA1-6 sektorea (Isuskiza), MA1-7 sektorea (El Abanico) eta MA1-8 sektorea (Arbina), baita Suspertu beharreko Eremu Narriatuetako MA2-1 sektorea ere (Ardatxako zona).

3.– Astrabuduako ibarreko eremu hezea (B10B1): eragina dauka Erandio eta Leioa udalerrietan.

Hezeguneko Babes Eremutzat hartzen dira Babes Bereziko BB-2 sektorea (Landaredi zingiratarra: karrizoa eta karize handiak) eta Suspertu beharreko Eremu Narriatuetako MA2-1 sektorea (Hurbileko zerrendako baratzeak) nahiz MA2-2 (Landaredi erruderala) sektorea.

4.– Bolueko haraneko putzuak (B10B3): eragina dauka Getxo eta Berango udalerrietan.

Hezeguneko Babes Eremutzat hartzen dira Babes Bereziko BB-2 sektorea (Landaredi zingiratarra: karrizoa eta karize handiak) eta BB-4 sektorea (Sahastia-haltzadia), Ekosistemak Hobetzeko Eremuetako MA1-1 sektorea (Hurbileko zerrendako landazabala) eta Suspertu beharreko Eremu Narriatuetako MA2-1 sektorea (Landaredi erruderala eta harrobi-zona).

5.– Etxerreko putzua (D B4): eragina dauka Basauri eta Zaratamo udalerrietan.

Hezeguneko Babes Eremutzat hartzen dira Suspertu beharreko Eremu Narriatuetako MA2-1 sektorea (Landaredi erruderalaren bidezko betelana) eta

IV. ERANSKINA

EREMU FUNTZIONALEKO EGOITZAKO LURZORUKO PROPOSAMENA

BILBO METROPOLITARREKO LPP – 16 urterako EGOITZA-ESKAINTZAREN KUANTIFIKAZIOA (EREMU-PROPOSAMENA)

(Ikus .PDF)

SIZE=3> <P ALIGN="CENTER">V ERANSKINA

EGOITZA-ESKAINTZAREN KUANTIFIKAZIOA, 8 URTERAKO APLIKAZIO-KOADROA

(Ikus .PDF)

SIZE=3> <P ALIGN="CENTER">VI. Eranskina

B) OSAGAIA:

BILBO METROPOLITARRAREN EREMU

FUNTZIONALEKO BARNE-OREKA

(Ikus .PDF)

SIZE=3> <P ALIGN="CENTER">VII. eranskina

C) OSAGAIA:

BILBO METROPOLITARREKO FAMILIEN

BATEZ BESTEKO KIDE-KOPURUARI BURUZ AURREIKUSITAKO BILAKAERA

(Ikus .PDF)

VIII. ERANSKINA

D) OSAGAIA:

BIGARREN EGOITZAREN ESKAINTZA

(Ikus .PDF)

IX. Eranskina

JARDUERA EKONOMIKO BERRIETARAKO

LURZORU-ESKAINTZAREN KUANTIFIKAZIOA

JARDUERA EKONOMIKOETARAKO LURZORUA

GARAPEN BERRIAK. GUTXIENEKOAK

16 URTERAKO

(Ikus .PDF)

SIZE=3> <P ALIGN="CENTER">X. ERANSKINA:

SUSTAPEN PUBLIKOKO JARDUERA

EKONOMIKOETARAKO EREMUEN ZERRENDA

SIZE=3>

Eskuinaldea

Martiturriko industrialde mistoa: Getxon indarrean dagoen Plan Orokorreko parametroak aldatu ahal izango dira alde honetan, Martiturri sektore urbanizagarrian, aldean dagoen jarduera ekonomikoen eskaintza gehitu ahal izateko.

Urdulizko industrialdea: 25 hektarea inguruko industri jarduerak hartuko dira alde honetan.

Txorierri

Aretxaldeko erreserba estrategikoa: Lezamako udalerrian dago alde hau. OE.20. Eragiketa Estrategikoan garatzen da.

Deurikas aldea: Zamudioko egungo Teknologi Elkartegia zabaldu egingo da, Derioko udalerrian.

Aresti aldea: Zamudioko egungo Teknologi Elkartegia zabaldu egingo da, Zamudioko udalerrian.

Ezkerraldea

Portu inguruan jarduera ekonomiko mistoak: Alde eten hau Abanto-Zierbena eta Ortuella udalerrietan dago. OE.11. Eragiketa Estrategikoan garatzen da.

SIZE=3> <P ALIGN="CENTER">XII. ERANSKINA

INTERMODALITATE GUNEAK

SIZE=3>I.– Komunikazio-azpiegitura nagusietara (Portua eta Aireportua) loturiko intermodalitatea. Gune horietan egin beharreko aurreikuspenak euren tratamenduan aztertzen dira, halako elementuetarako garapenaren planeamenduan.

II.– Trenbide-sareen arteko intermodalitatea. Bidaiarientzat egun badaude, hurrengo tokietan:

a) Abandon, metroaren eta zabalera iberikoa eta metrikoa dituen trenbidearen artean; terminala UIC zabalerarekin egin ahal izango da, baita, hala badagokio, autobusen terminala ere.

b) Zazpi Kaleetan, zabalera metrikoa duen trenbidearen eta metroaren artean

c) Boluetan, zabalera metrikoa duen trenbidearen (edo, hala badagokio, tranbiaren eta metroaren) artean.

d) San Mamesen, metroaren eta zabalera iberikoa duen trenbidearen artean; terminala UIC zabalerarekin egin ahal izango da baita, hala badagokio, autobusen terminala ere.

e) Ametzolan, zabalera iberikoa eta metrikoa dituen trenbidearen artean; tranbia ere jarri daiteke.

eta aurreikusita dauden hurrengo hauetan:

f) Urbinagan, metroaren eta tranbiaren artean.

trenbideari buruz hartzen den erabakiaren arabera, hurrengoan ere garraiobide aldaketa egiteko aukera aintzat hartu behar da:

g) Etxebarrin, metroaren eta tranbiaren artean.

Bestalde, merkatugaiei dagokienez, egun Basauri-Ariz lineako operadore ezberdinetan zabalera metrikoarekin dagoen konexioa zabaldu ahal izango da; ildo horretan, egungo trenbideen zabalera ezberdinak batzeko aukera aztertzea proposatu da. Izan ere, konexio hori errepide bidezko garraioarekin lotu behar da.

III.– Garraiobide berariazko desberdinen arteko intermodalitatea, aurreko kasuetan kontuan hartu gabea. Planteaturiko intermodalitate-guneak honako hauek dira:

i) Ansio. Ibilgailu pribatuetarako disuasio-aparkalekutzat, A-8/N-630 multzoari lotuta, Metroarekiko, tranbia eta autobusarekiko konbinazioan.

ii) Derio. Garapen berrietara loturiko tranbia-geltokia, udalerriaren iparraldean, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

iii) Etxebarri. Metroko linearen zati amaierari loturiko gune intermodala, Basaurik baino sarbide hobearekin, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

iv) Iberberango. Metroko geltoki berria, Berangoko eta Getxoko iparraldeko garapenei lotuta, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

v) Leioa. Ibilgailu pribatuetarako disuasio-aparkalekutzat, La Avanzadari lotuta, Metroarekiko eta proposaturiko tranbia-sarearekiko konbinazioan, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

vi) Lezama. Euskotrenen linearen amaierara loturiko gune intermodala, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

vii) Lutxana. Euskotrenen linea amaierara loturiko gune intermodala; tranbia-linea sartu behar da eta Itsasadarraren beste ertzean ere egiteko aukera dago; bi kasuotan, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

viii) Muskiz. FEVEren linearen amaierara loturiko gune intermodala, tranbia-linea jasoko duena, automobiletarako eta bizikletetarako aparkaleku-aukerarekin.

ix) Plentzia. Metroko linearen amaierara loturiko gune intermodala, automobiletarako aparkalekuarekin eta autobus-geltokiarekin, baina horiek hobetu egin daitezke. Bizikletak uzteko ekipamendua sartu behar da.

x) Ugao. Autobusarekin batera, Ugao, Arrankudiaga eta Zeberiotik datozen bidaiariak hartzen dituen geltokia da, hemen "auto eta bizikletentzako aparkalekua egin daiteke.

xi) Urduliz. Autobusarekin batera, ingurutik datozen bidaiariak hartzen dituen geltokia da, hemen auto eta bizikletentzako aparkalekua egin daiteke.

XIII. ERANSKINA:

PLANEAMENDUEN BATERAGARRITASUNA

1. GORLIZ ETA PLENTZIA

2. BARRIKA ETA SOPELANA

3. SOPELANA, BERANGO ETA GETXO

4. LOIU ETA ZAMUDIO

5. ERANDIO ETA LEIOA

6. LOIU ETA SONDIKA

7. DERIO ETA ZAMUDIO

8. ABANTO-ZIERBENA ETA MUSKIZ

9. ARRIGORRIAGA ETA UGAO-MIRABALLES

1.1.2.1.

Ardatz honek hiriguneko bide izaera daukala-eta, lotesle zaizkion funtsezko irizpide batzuk aintzat hartu beharko dira hura diseinatzean:

• Metropoliko Bide-Pasealekua garraiobide desberdinentzako euskarri izango bada ere (ibilgailuak, tranbiak, bizikletak eta oinezkoak), ez du zertan izaera hori eduki ibilbide osoan zehar. Baliteke, adibidez, tarte batzuk oinezkoentzakoak soilik izatea, horrelakoetan garraiobideak Bide-Pasealekutik aldenduz.

• Bide-Pasealekuaren muturrak edo buruak Bilboko Zabalgunea eta Sestaoko L.Agirre Etorbidearen luzapena izango dira.

• Autoen trafikoari dagokionez, bakarrik uztartu litezke Bide-Pasealekuan hiriguneko errepide tarteak.

• Bidaiarien garraio kolektiboen eta garapen eremu berrien arteko loturak bermatuko dira, tranbia arinek edo –horien ezean- autobusek soilik erabiliko lituzketen erreien bidez, trenbideak izango duen bilakaera gorabehera.

1.1.2.2.

Komenigarria da, bestalde, oinezkoentzako eta bizikletetarako bide-sareak bultzatzea giza harremanak sendoagoak diren hiriguneetan, aisi guneetan eta urbazterretan (ibaiertzak eta ditxoak).

1.1.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Hona hemen zein helburu eta irizpide hartuko diren kontuan Metropoliko Bide-Pasealekua gauzatzerakoan:

1._ Metropoliko Bide-Pasealekuak ibilbide jarraitua eta etenik gabea izango du. Behar beste lurzoru erreserbatuko dira tarte bakoitza bere behar eta ezaugarrien arabera moldatzeko. Helburua da, beraz, azpiegitura eta ingurumena albait ondoen elkarri egokitzea.

2._ Oinezkoentzako bide honi bestelako elementuak ere eranstea: autoa, metro arina edo bus-erreiak eta bizikleta-errei jarraitua. Motordun ibilgailurik gabeko tarteetan bide osagarriak eratuko dira, beti ere ardatz nagusiaren jarraipena eta garrantzia bermatuz.

3._ Bere helburuak toki guztietan betetzeko, bidea hiriguneetan ere txertatuko da.

3.1._ Motordun ibilgailuei eta garraiobide publikoei dagokienez:

• Zorrotzaurre-Olabeaga aldean: Ardatz-ibilbideak berak edo haren bide osagarri batek lotura bermatuko dute, behe kota batean, Deustuko ibai ertzeko errepidearekin; hortik, Zabalguneko hirigunearekiko lotura izango du Deustuko Euskalduna Zubiari esker. Lotura nagusiaren osagarri, Metropoliko Bide-Pasealekuak ibaian gora jarraituko du, bi ibarretan zehar; horretarako, behe kotako lotura ezarriko da Zorrotzaurreko ekialdeko muturretik.

• San Nikolaseko puntan: Urban Galindoren bide-sarearen bidez lotura izango du plangintzak Sestaoko L. Agirre Etorbiderako aurreikusten duen luzapenarekin; ez du loturarik izango, ordea, Ballontiren igarobidearekin, Metropoliko Bide-Pasealekuaren buruan jarriko den tarteko elementu batek apaldu egingo baitu igarobide horretatik datorren trafikoa. L. Agirre Etorbidea BI-3739 errepidetik luza liteke Bide-Pasealekuarekin elkartzeko.

3.2._ Oinezkoak eta bizikletak:

• Bilboko Zabalgunearen eta Zorrotzaurreko uharte berriaren artean izango duten lotura ez da eragotzita geratuko motordun ibilgailuetarako bideengatik; aitzitik, lotura erosoa eduki beharko dute Bihotz Sakratuarekin, ertz batetik bestera dagoen aldea gaindituz, eta era berean, lotura sare bat izango dute proiektuaren eraginpeko hiriguneekin. Ziurtatuko da, halaber, bizikletarako eta oinezkoentzako bideek ez dutela etenik izango Itsasadarraren bi aldeetan, orain dauden ibilbideak eta Deustuko Kanala irekitzean sor litezkeenak aprobetxatuko baitituzte.

• San Nikolaseko Muturra: jarraipena izango du Sestaoko hirigunean. Hala zehaztu beharko da udal plangintzan, LPP honek marraztutako sarea oinarri gisa harturik. Aurrera jarraituko du, orobat, Eskuinaldean, bertan garatuko diren aisi guneekin elkartuz. Hala izan dadin, Ballontiren Igarobidetik Itsasadarraren bestaldera luzatuko den zubiak horretarako tarte bereizi bat izan beharko du. Lotura hori zehazteko orduan kontuan izango da Metropoliko Bide-Pasealekuak BI-3739 errepidean zehar izan lezakeen luzapena.

4._ Egituraketa aurreikusitako zehar-ardatzekin:

4.1._ Lurraldearen okupazio-eskemaren ondorioz sortzen diren zehar-ardatzekin:

a) Lutxana-Barakaldo eta Lutxana-Erandio. Itsasadarraren bi aldeetan garrantzi handiko guneak daude, lotu beharrekoak; garraiobide guztietarako lotura izango da; duen garrantziagatik, jasota dago bere EkEan.

b) Sestao – Erandio. Ardatzaren amaierako muturrarekiko lotura. Loturarik kanpokoena da garraiobide guztietarako egindakoen artetik; berebiziko garrantzia du Itsasadarraren bi aldeak beren azken tartean lotzeko.

4.2._ Itsasadarraren bi aldeak lotzea beste helbururik ez duten proiektuak:

a) Zorrotza-Zorrotzaurre

b) Zorrotzaurre-San Inazio

c) Bigarren milakoak: orientagarriak diren arren, benetan antzeman diren beharrak beteko lituzkete. Ez dira, ordea, aukera bakarrak:

_ Olabeaga-Zorrotzaurre

_ Deustu eta Zorrotzaurrenko behe-saihesbidea, Sarrikoko EHU dagoen inguruan

1.1.4._ Xedapen lotesleak

• Metropoliko Bide-Pasealeku honen trazadura eta eraketa bat etorriko dira beherago aipatzen diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, Ekintza bera. Koordinaturik egongo dira, halaber, beste azpiegitura-sareen antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, eta 1.1.2.1 eta 1.1.3 ataletan azaldutako irizpideen arabera.

• Bideak jarraitasuna izango du inguruko hiriguneetan zehar.

• EkE honen eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan.

Bateragarritasuna

Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuen antolamendua era bateratuan egin beharko da. Hona hemen eremu horiek:

• EkE.1 Olabeaga-Basurto

• EkE.2 Zorrotzaurre

• EkE.3 Zorrotza-Burtzeña

• EkE.4 Ansio-Lutxana-Asua

• EkE.5 Galindo

• EkE.6 Erandio

Ekintza Egituratzaile jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan. Dagokion Harmonizazio Proiektuak helburua du Eremu hori bateraturik garatzea, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

1.2._ Bilborako sarbide berriak Olabeagan. Bilboko atea. (eke.2)

1.2.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintza egituratzaile honen bidez Bilborako sarbide berri bat eraikiko da, Mendebaldeko sarbidea eraitsi ahal izateko. Gaur egun, lotuneak autobidetik Sabino Arana kalean barna sartzen dira, Zabalgunearen hedapena eragotziz; gainera, sortzen duen eragin fisiko eta akustiko nabarmena ezin da zuzendu tokian tokiko neurriak hartuz.

1.2.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Ekintza hau diseinatzean honako irizpide hauei heldu beharko zaie:

1._ Bilborako sarbide berri bat sortu, autopistak Sabino Aranan barna Zabalgunerantz dituen loturak desagerrarazteko.

2._ Bilborako irispide hau eta Enekuritik sartzen dena proiektu berean ukituko dira, hiri-garapenerako plangintzara molda daitezen eta ondoriorik ez dezaten hiriguneko kale-egituran.

3._ Errepide sare berri bat eratuko da, trafikoa modu orekatuan banatzeko kaleetan barna eta Trenbidearen Etorbidearen eta Autonomia kalearen arteko loturak duen arazoa konpontzeko.

4._ Autobideak Zabalgunearen eta Errekaldeberriren artean egiten duen traba desagerraraziko da, Zabalguneko erdialdetik ertzetaraino tartea libratuz eta bide lasterra hiriguneko bide-tarte bilakatuz.

5._ Ondorioz eratuko den bide sarea mailakatu: bereziko dira, bada, egituratzaileak direnak batetik (hau da, sarbideak eta eurek berek Itsasadarraren gainetik Enekuriko aterabidearekin izan lezaketen lotura) eta bestetik, gainontzeko bide sarea, hirigune mailakoa.

1.2.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Proposamen hau gauzatzeko kontuan izan beharko dira ondoko irizpide hauek:

• Sarbidea erdigunean sartuko da, bertako topografiara moldatuz. Albait ondoen zuzendu beharko da, beraz, inguruan eragingo duen irudi desegokia.

• Bide horien helburua trafikoa banatzea eta Bilbora sartzea izango da.

• Sarbide honek bere eginkizuna bete beharko du, baina hiriguneko egiturara moldatuta.

1.2.4._ Xedapen lotesleak

• EkE honen eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan.

• Metropoliko Bide-Pasealeku honen trazadura eta eraketa bat etorriko dira beherago adierazten diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, Ekintza bera. Koordinaturik egongo dira, halaber, beste azpiegitura-sareen antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, eta 1.2.3 atalean azaldutako irizpideen arabera.

Bateragarritasuna

Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuen antolamendua era bateratuan egin beharko da. Hona hemen eremu horiek:

• EE.1 Olabeaga-Basurto

• EE.2 Zorrotzaurre

Ekintza Egituratzaile jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan. Dagokion Harmonizazio Proiektuak helburua du Eremu hori bateraturik garatzea, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

Lotune bakar hori –Errontegiko zubia- jaso samarra da lurrazaletik. Bertatik pasatzen eta banatzen da herrialde mailako trafiko sarriena, eta gainera, metropoliko ibai-ertzak komunikatzen ditu itsasadarraren parean. Hori dela eta, azpiegitura hau gainezkatuta geratu da, bideratzen duen trafikoa inguruko eremuek beren baitan daukatenari gehitzen zaiolako.

1.3.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Funtsezko helburu gisa, Itsasadarraren bi aldeak lotu edo artikulatu behar ditu, Asua eta Ansio ibarrak ardatz moduan aprobetxatuz honako irizpide hauen arabera:

• Ezkerraldea eta Txorierriren arteko zehar-loturak bermatu. <P ALIGN="JUSTIFY">• Itsasadarraren bi aldeak josi, haien arteko ebakia ixteko.

• Inguru horietan sortzen diren lurzoru erabilgarriak antolatu.

1.3.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekintza Egituratzaile honi esker, Itsasadarraren bi aldeek duten lotune nagusiari (Errontegiko Zubia) beste bat gehituko zaio. Lotura berria bestelako ezaugarriak edukiko ditu, hirigune-bide edo errepidea izango delako eta irisgarritasuna erraztuko duelako eremu hauetan: Errekaortu, Sefanitro, Asuaren ibarra eta BI-2704 La Cadenako biribilgunean.

Proposamen hau garatu dadin, Errepideen SLPn agertzen ez diren bi alternatiba aurkezten dira Itsasadarra Lutxana aldean zeharkatzeko, azter litezkeen besteak baztertu gabe. Edonola ere, gauzatuko den alternatiba aukeratzean eta hori burutzeko modua zehaztean kontuan izan beharko dira honako irizpide hauek:

1.3.3.1

• Ekintza topografian eta inguruan duen eragina ahal denik eta gehien apalduko da.

• Lehentasuna emango zaie errepideak bere eremuan izango dituen betekizunei: trafikoa banatzea eta irispidea izatea.

• Diseinuari dagokionez, bai zubiak bai errepideen arteko lotuneek ahalik eta eragin txikiena izango dute ibaiaren ertzetan, erdigunean izateagatik balio handiko paisaia osatzen baitute.

• Ekintzak lagungarria izan behar du degradaturik geratu diren guneak lehengoratzeko.

• Zeharkatze egitura tranbia jasotzeko moduan diseinatuko da, etorkizunean hala gerta liteke eta.

A aukera

• Eskuinaldean, metroaren 1. lineako pasagunearen ostean, Asuaren bazter-errepide batetik jarraitzen du, ibai-bazterrean zerrenda bat utziz parke gisa egokitzeko.

• Lotura Erandioko hego-saihesbidearekin, BI-2704rekin bat egin arte.

• Ezkerraldean, Sefanitrok eta Rontealdek betetzen duten lurzoruetan zehar luzatuko da, Barakaldoko Ingurubidera arte; Ingurubideak lotura du N-634rekin.

• Behin Ezkerraldeko trenbideak sortzen duen oztopoa desagerrarazita, proiektua beste azpiegitura batekin osa liteke hala beharko balitz. Elementu berri hori oraingo RENFEren trenbideak duen trazaduran zehar luzatuko litzateke, ondoko hauekin lotu arte: batetik, Metropoliko Bide-Pasealekuarekin, Errontegiko Zubiaren azpian, eta bestetik, N-634 errepidearekin, Zorro-tzarako sarreran.

B aukera

Aukera hau aurrekoaren desberdina da bi aldeen arteko zubiari dagokionez, honen arabera Errontegiko Zubitik hurbilago eraikiko litzatekeelako, Asua ibaiaren ahoaren ondoan, hain zuzen. Inguruaren gaineko eragina ez litzateke horren nabarmena, egin beharreko inausketa-lanak tamaina txikiagokoak lirateke eta. Alternatiba honek badu, haatik, kontrako ezaugarri bat bere aurka, okupatuko lituzkeen industri lurzoruak beste nonbaiten birkokatu beharko liratekeelako. Nolanahi ere, errepide berriak lotune hobea izango luke Santurtzitik Bilbora doan errepidearekin (BI-739, Itsasadarreko errepidea), eta aukera paregabea litzateke hirigintza aldetik nahiko kaskarturik dagoen inguru bat birgaitzeko.

1.3.4._ Xedapen lotesleak

• EkE honen eskema loteslea da, eta jasota dago lurralde plan partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan, baina ez ditu baztertzen orientagarri gisa gaineratu diren ordezko trazadurak.

• Ekintza Egituratzaile honetako bide-tarteak hiriguneko bide edo errepide izaera dute.

• Zeharreko Ardatz honek lotura izango du ibaiaren bi ertzetako hirigune-errepideekin: Ezkerraldean Barakaldoko Ingurubidearekin eta dagoeneko birmoldatuta dagoen N-634rekin, eta Eskuinaldean Asuaren ibarrarekin.

• Proiektua tranbia-bide bat izan lezake, Ezkerraldean eta Txorierrin aurreikusten diren tranbia-lineen arteko lotura bermatzeko.

• Ekintza Egituratzaile honetan jasotzen diren errepideen trazadura eta antolamendua bat etorriko dira beherago adierazten diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, Ekintza bera. Koordinaturik egongo dira, halaber, beste azpiegitura-sarren antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, eta 1.3.3.1 atalean azaldutako irizpideen arabera.

Bateragarritasuna

Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuen antolamendua era bateratuan egin beharko da. Hona hemen eremu horiek:

• EE.3 Zorrotza-Burtzeña

• EE.4 Ansio-Lutxana-Asua

Ekintza Egituratzailea jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan. Dagokion Harmonizazio Proiektuak helburua du Eremu hori bateraturik garatzea, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

1.4._ Ezkerraldeko igarobide berrituaren Ardatz Egituratzaileak (EkE.4)

1.4.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimena Ezkerraldeko azpieremuan burutuko da oso-osorik, eta Lurralde Plan Partzialaren azpiegitura-lanik garrantzitsuenetako bat izango da Metropolian. Ibilbidea ondoko udalerrietan zehar zabalduko da: Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran, Ortuella eta Abanto-Zierbena. Metropoliaren egitura berria eraiki nahian, maila eta ahalmen desberdineko errepideak berrantolatuko dira, bai egun daudenak baita oraindik proiektua baino ez direnak. Ekintza bat etorriko da fitxa honetan eta O.2.1 antolamendu-planoan ageri den eskemarekin.

1.4.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Helburu nagusi gisa errepide-sare konplexu bat eraikiko litzateke, trafikoaren joan-etorriak bideratzeko eta jarduera berezi zein industrialetarako lurzoruak agerrarazteko; Ezkerraldeko Igarobidea arinduko litzateke errepide hauei esker: oraingo errepideak (Ugaldebieta, 634-Nazionala, Barakaldoko Ingurubidea), proiektuan daudenak (Ballontiren Igarobidea, Lamiakoko Ibai-azpikoa, Porturako Mendebaldeko Sarbidea) LPPk proposatzen dituen errepide berriak.

1.4.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

1._ Barakaldoko Ingurubidetik errepide berri abiatuko litzateke Aparcabisaren ondotik, eta Granada errekaren parean pasatuta bat egingo luke Trapagarango saihesbide berrituarekin eta EE.9 Ekimen Estrategikoan aipatzen den errepidearekin, Ortuellako udalerrian Ugaldebietarekin paralelo doan errepide batera iritsi arte. Hortik, aurrera jarraituko luke, Abanto-Zierbenako San Fuentes auzoan sartu gabe, Autobiarekiko lotunetik hurbil N-634rekin elkartu arte. Obraren trazadura errepideak zeharkatzen dituen eremuen antolamendura molda liteke.

2._ Ugaldebietatik hiri-erdigunetarako sarbideak (Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Trapagaran eta Ortuella) oraingo berberak lirateke, azpiegitura berrira egokituta. Horien osagarri, Ballontiren Igarobidetik ere beste sarbide batzuk aterako lirateke, eta aurreko puntuko errepidearekin perpendikular gurutzatuz bilbe karratu bat osatuko lukete berarekin. Garapen berriek ere sartuneak izango lituzkete Ballontiren Igarobidean.

3._ Lotura gehiago ezarriko lirateke Itsasadarraren ertzeko herrien artean: Sestao, Portugalete eta Santurtzi bi toki-errepideren bidez lotuko lirateke Bitarratxu mendi-magaleko biztanle-guneekin Ugaldebietako oztopoa gaindituz. Errepide horiek zuhaitzak eta oinezkoen-tzako ibilbidea izango lituzkete.

4._ Lamiakoko Ibai-azpikoak (EkE.10 fitxa) loturak lituzke proposatzen den azpiegitura berriarekin eta Errepideen Planean ageri den Metropoliko Hego-saihesbidearekin.

5._ Aztergai planteatzen da ibilgailu astunak Labe Garaietarako zabaldegira sartu ahal izatea. Sartunea Sestaoren azpiko tunel bat litzateke.

6._ Ballontiren Igarobideak ahalik eta trafiko gehiena banatu beharko luke Kuetoko biribilgunetik San Nikolaseko Puntara bitartean, ondoko hiriguneetara doazen ibilgailuak toki beretan pilatu ez daitezen.

7._ Ballontiren Igarobidearen eta A-8ren artean dauden industri lurzoruek Igarobiderako sartune bat izango lukete, Markonzaga eta Portugaleteko begizten artean.

1.4.4._ Xedapen lotesleak

• Ballontiren Igarobidearen trazadura loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan. Dena den, beharrezkoa liteke trazaduraren muturrean zenbait doikuntza egitea, EE-5 eremuan (Galindo) lotura zuzenik izan ez dezan Metropoliko Bidearekin.

• Plangintzen Bateragarritasunerako Sistemari esker, Barakaldoko Ingurubidetik Abanto-Zierbenako N-634ra doan errepideak lotura emango lieke alboko udalerriei. Hala agertzen da, hein batez, EE.9an eta EE.11n. Horrek ez du baztertzen, haatik, trazadura errepideak zeharkatzen dituen eremuen antolamendura eta mugartera moldatuko denik, nahiz eta trazadura hori jasota ageri den Lurraldeko Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta eskema loteslea den O.2.1 planoan.

Ballontiren Igarobidea Metropoliko Bide-pasealekuarekin lotuko duen elementuaren kasuan eta Itsasadarraren gaineko zubi berriarenean trazadura eta eraketa bat etorriko dira beherago aipatzen diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin. Koordinaturik egongo dira, halaber, beste azpiegitura-sarren antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin.

Bateragarritasuna

Ballontiren Igarobidea Metropoliko Bide-pasealekuarekin lotuko duen elementuak eta Itsasadarraren gaineko zubiak eraginpean hartzen dituen eremuen antolamendua era bateratuan egin beharko da. Hona hemen eremu horiek:

• EE.5 Galindo

• EE.6 Erandio

Ekintza Egituratzailea jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan. Dagokion Harmonizazio Proiektuak helburua du Eremu hori bateraturik garatzea, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

1.5._ Bide egituratzaileak Eskuinaldeko Kostaldeko Igarobidean (EkE.5)

1.5.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen hau Itsasadarraren Eskuin aldean hasi eta Uribe Kostaraino zabaltzen da. Haren trazadura bat dator fitxa honetan eta O.2.1 antolamendu-planoan ageri den eskemarekin.

Eremu zabal honetako errepide nagusiak bi dira: BI-637 (Avanzadatik Sopelanarainoko tartea) eta BI-634, alde baterantz Sopelana eta Mungia lotzen dituena eta besterantz, Txorierrin zehar, Derioraino luzatzen dena.

Bi igarobide horien osagarri, bigarren mailako errepide batzuk Plentzia-Gorlizera iristen dira, haietako bat (BI-2122) Sopelanatik eta beste biak (BI-2120 eta Bi-2704) Mungiatik eta Loiutik hurrenez hurren.

Bai azpi-eremu hau baita Metropoli mailan dituen aukerak ere ikaragarri handitu dira; Metroaren inguruko lurzoruek ingurumen-kalitatea eskaintzen dute hirigunea finkatu eta zabaldu dadin. Era berean, iparrerago dagoen inguruan nabarmen hazi dira ingurumen-ekipamenduak, ordezko egoitzak eta bigarren etxebizitzak. Horregatik guztiagatik, hain zuzen ere, auto pribatuetarako eta garraiobide publikoetarako planteatzen den eredua eutsi ezinda dago gaur egun.

Garraiobide publikoei dagokienez, hasiak dira irisgarritasuna hobetzeko lanak (Metroaren 1. linea), eta beste horrenbeste trafiko pribatuari begira, Uribe kostako Igarobidea Berangoraino iritsiko baita. Izan ere, dagoeneko burutzen ari da Igarobideak Sopelanaraino izango duen luzapena, eta egoera berean daude, halaber, jarraian zehazten diren errepideak hobetzeko lanak, Bizkaiko Errepideen SLPk aurreikusiak: BI-2704 (Unbeko Igarobidea), BI-634 (Sopelana-Mungia ardatza) eta BI-2153 (Armintzako porturako irispideak).

Metropoliaz duen ikuspegi bateratuagatik, LPPk ekimen osagarrien beharra du. Kasu honetan, eremu hauek LPPk egokitu dien betekizunera molda daitezen, oraingo errepideak aprobetxatuko dira, dagozkion birmoldaketak eginez edo horrelakorik egin gabe, eta hala behar denean, errepide tarte berriak –oso gutxi eta tentuz aukeratuak- txertatuko dira.

1.5.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Ekintzak helburu nagusi du errepide sare bat osatzea eremuan zehar, ahalik eta tarte berri gutxienekin albait irispide onenak lortzeko eta proposatzen diren ekimen berriak ere ahalbideratzeko.

Helburu nagusi hori lortzeko, ondoko pausu hauek egin behar dira:

1._ Dauden errepideak eta proiektuak berrantolatu, hiri, metropoli eta herrialde mailako trafikoa nahastu ez dadin.

2._ Hiriguneak Metroaren inguruetara hedarazi, ahal den neurrian auto partikularraren erabilera murrizteko.

3._ Hiri-hazkuntza geldiarazi ingurumena kaltetzeko arriskua dagoen lekuetan; Kostaldeko Parkean debekatuta geratuko litzateke eraikitzea.

4._ Irispide egokiak jarri aurreikusita dauden ekipamenduetaraino, beti ere inguruneko ezaugarriak aintzat hartuz.

1.5.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Eremu honetako errepide-sarea hobetzeko oinarriz-koak dira honako lan hauek:

• Uribe Kostako Igarobidea eta Unbekoa (BI-2704) lotzea. Azken hori bide nagusia litzateke Plentzia-Gorliz aldera jotzeko.

• Hiriguneen barruan "ertzeko errepideak" ("kaleak") eraikitzea, LPPn jasotzen diren garapen berriak ezarri ahala gero beharrezkoa izango baita trafikoa biztanle-guneetan barna bideratzea. Mota horretakoak dira Sopelanaren inguruko errepideak, Kostaldeko Parkeko errepidea –berau ere ertzekoa- eta udal bakoitzak bere plangintzaren bidez eta xede berarekin aurreikusten dituen beste errepideak.

Sare hori osatzeko behar diren ekimenak zehaztean komenigarria litzateke jarraian azaltzen diren hauek aintzat hartzea:

1._ Uribe Kostako igarobideak duen izaera egituratzailea areagotzeko, Sopelanaren parean saihesbide bihurtuko litzateke, Errepideen SLPk aurreikusten duen moduan. Tarte horrek behar adinako kapazitatea luke, hots, eraikita dagoen tarteak baino txikiagoa baina lasterbidea izatera iritsi gabe; haren jarraipena den BI-3124 errepideak, dagozkion moldaketak eginda, bat egingo luke BI-2704rekin, lotura osatuz. Errepide honek, duen izaera banatzaileagatik, ez luke oztoporik eragin beharko inguruan daukan errepide-sare txikiagoan. BI-3124 errepidean ikastetxe bat dagoela-eta, barne-mailako errepide berri bat luza liteke, zuzenean, Sopelanako hirigunetik haraino, bizikleta-bide bat erantsita.

2._ Sopelanaren inguruko errepideen bitartez paseko trafikoa aterarazi nahi da hiriguneko erdialdetik. Horretarako hainbat baliabide aprobetxatuko dira: hein batean, BI-634 eta BI-3124ren artean dauden errepideak, Sopelanako hirigunetik hurbil kokatuak; egingo diren errepide berriak, hirigintza-garapen berriek sorraraziak (izan ere, garapen berriak eratuko dira Sabino Arana kalearen inguruan eta Manene eta San Andresko hazkuntza-guneen inguruan, San Andres eta Ganebarriren artean).

3._ Getxotik Plentzia-Gorlizeraino doan hiri-haz-kuntzarako eremua mugatuz gero ertzeko errepide bat eraiki daiteke Itsasertzeko Parkean, hala jasotzen baita Getxoko plangintza orokorrean eta ia gainontzeko udal egitasmo guztietan ere. Errepide hori sare kapilarrekoa litzateke, haren bitartez Metropoliko Parkerako trafikoa gehiago banatu litekeelako, harako irispide nagusiak ez diren eremuetatik etorrita, alegia.

4._ Horretaz gain, trazadura hobetzea proposatzen da Armintza, Basordas Kala eta Lemoiz Plentzia-Gorlizekin eta BI-2120rekin lotzen dituzten errepideetan eta BI-2120 errepideak berak Andrakasen duen tartean. Horrela, bide horiek inguruneko zati izaten jarraituko lukete, hobeto txertatuko bailirateke bertako inguru paregabean, eta bidenabar, irispidea emango lukete Lemoizko eta Basordas Kalako ekipamendu berrietaraino. Ingurunera egokitze hori irizpidea izango da, halaber, BI-2120an egiteko hobekuntzetan, nahiz eta bide hori maila jasoagokoa izan Errepideen Foru Sarean.

5._ Kontuan harturik Uribe Kostako Igarobidean (BI-637) eta Unbekoan (BI-2704) aurreikusten diren egitasmoak, eta Ekintza Egituratzaile honetan jasotakoak ere, paseko trafikotik libre geratu diren tarteak berreskuratu nahi dira ondoko errepide hauetan: BI-637 (Getxo), Bi-634 (Sopelana), Bi-2122 (Urduliz) eta Bi-2704 (Barrika); tarte horiek, etorbide, kale edo bulebar gisa egokituko lirateke, hiriguneko ardatz bihurtuta.

6._ Gorago aipatu den Sopelana eta Plentziaren arteko loturak lehentasuna du, Barrika zeharkatu gabe, bada. Bazterturik dago Txipioko Igarobidea eraikitzea.

7._ Paseko trafikorik gabe utzita, Sopelana-Urduliz tartea hiriguneko ardatz bilakatuko litzateke inguru horretan aurreikusten diren garapenetarako.

1.5.4._ Xedapen lotesleak

• Sareen eskemak lotesleak dira, eta jasota daude Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan. Lotesleak da, halaber, errepideen oinarrizko eraketa.

• Berariaz zehazten den Plangintzetarako Bateragarritasun Sistemak, Orokorra nahiz Berariazkoa izan, ziurtatu beharko du errepide-sareak jarraipena izango duela aldameneko udalerrietan. Hala ere, Udal plangintzak garapen berririk aurreikusiz gero, gerta liteke sareko errepideen trazadura garapen horien antolamendura eta mugartera moldatzea.

SIZE=3>1.6._ Txorierriko ipar-errepidea (EkE.6)

1.6.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Unbe-Berriaga mendilerroan inguru handi bat zabaltzen da, luzera, hegoaldeko magalean zehar. Hortxe dago, bestalde, Aireportuko Sistema Orokorrerako gorde den eremu bat, Derioz bestaldera heltzen den, Zamudioko Teknologi Parkeraino hain zuzen ere.

Horietaz gain badaude tamaina desberdineko biztanle-guneak, ekonomi jarduera-guneak eta LPP honek garapen eremu gisa jasotzen dituen zenbait toki ere.

1.6.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Azaldutakoaren arabera, pentsatzekoa bertan izaten diren dituen joan-etorriak areagotu egingo direla, ingurumenaren kalitatea zaindu nahi den eremu batean, hain justu. Hortaz, ekintza honek helburu duen azpiegiturak bateragarria izan beharko du bere zerbitzua jasoko duten instalazio eta lurzoruekin, bertako ingurunera moldatuz. Azpiegitura horrek, bada, diseinu aproposa izateaz gain, garraiobide egokienak ere eskaini beharko ditu.

Sistema honek paseko trafikoa biztanle-guneetatik aldenduko du, eta aldi berean garraiobide publikoen errepidea izango da. Tokian toki, azpiegiturak mota bateko edo besteko euskarria edukiko du: elkarri erantsita doazen plataformak (garapen berrien ardatza izango litzateke, eta eraikinik gabeko tokietan albait lurzoru gutxien hartuko lituzke), edo elkarrengandik bereizita doazenak (izan ere, garraio kolektiboa oraingo biztanle-guneetan ere sartuko da, baina ez du zertan ertzeko errepideen bidez eginik, horrek paseko trafikoa erakarriko luke eta). Ikusten denez, bat dator LPPk errepideei buruz darabiltzan irizpideekin, hau da, azpiegiturak ez dira egiten soilik joan-etorrien tamainari begira, baizik eta garraiobide motaren arabera ere.

1.6.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Errepidearen trazadura eta zabalerako ebakidura diseinatzerakoan, jarraian azaltzen diren xedapenak kontuan izateaz gain, erabaki beharko da komenigarria den edo ez oraingo errepideak ere erabiltzea:

1._ Errespetatuko da oraingo biztanle-guneen barne egitura, eta hala dagokionean, errepideak erdialdea saihestuko du. Garraio publikoa, aldiz, hirigunera sartuko da halabeharrez, eta hortik berriz joko du Ipar-Errepidera.

2._ Biztanle-gune batetik bestera, eraikinik gabeko eremuetan, errepideak zerbitzua beteko luke ingurunean kalterik eragin gabe eta topografiara ahalik eta ondoen moldatuz. Garapen eremu berrietan ebakidura bera izango luke, haietan hiri-errepide nagusia eta egituratzailea izango litzatekeelako.

3._ BI-2704tik Ipar-Errepideak Loiuko hirigunea inguratuko du hego partetik, eta udal mugarteko beste tokietan BI-3707 errepidea aprobetxatuko du.

4._ Aireportutik kanpoko Logistika-gunea saihestuko du iparraldetik, eta aireporturako irispidea zeharkatuko du, berarekin gurutzatu gabe, ordea.

5._ Derioko udalerrian, saihesbideak marraztuko duen muga-lerroraino, errepidea trazadura berrikoa izango da, eta lotura edukiko du oraingo BI-631ekin (Bilbo-Bermeo), berau hiri-errepide bilakaturik. Ekin-tza honetako errepidea elementu egituratzailea izango da udalerriko iparraldean, Planak bertarako aurreikusten dituen hiri-garapen berrietan, alegia.

6._ Derio atzean utzita, Ipar-Errepidea saihesbide berriarekin topatuko da, baina ez du lotune fisikorik izango berarekin, saihestu egingo baitu tunel baten bitartez.

7._ Teknologi Parkea zeharkatzeko honako ibilbide hau proposatzen da: N-637rekin paralelo doan kalea apaizgaitegi zaharraren atzetik luzatuko da; horrela, Teknologi Parkea txertatuta geratuko litzateke Txorierriko garapen berrietako ardatz nagusian.

8._ Gorago kota desberdinetan egiten diren lotuneak aipatu dira; horiek izan ezik, Ipar-Errepidearekiko beste lotune guztiak biribilguneen bidez gauzatuko dira, helburu bikoitza lortu nahian: lotune horiek samurragoak izatea eta Errepidean doazenek abiadura moteltzea.

9._ Aurreikusi beharko da aipatutako bide-tarte guztietan lau bide mota eratzea: auto ez-arinak, garraiobide publikoak, bidegorria eta oinezkoen ibilbidea. Tranbiari dagokionez, pentsatzeko da eskariaren tamainaren pare hedatuko dela.

10._ Ipar-Errepidean garraio publikorako erreia, hasieran, bakarrik erabiliko dute autobusek. Lotuneak izango ditu, horratik, sareko beste errepideekin, garraio publikoa benetan eraginkorra izan dadin. Alde horretatik, aztertzeko modukoa da Errepideak jarraipena izatea Asuako bulebarrean zehar; hortik bat egingo luke Txorierriko Igarobidearekin, eta Teknologi Parketik Zamudiorainoko lotura edukiko luke. Bi kasu horietan aldaguneak izango lituzke Txorierri luzera zeharkatzen duen garraio publikoarekin.

1.6.4._ Xedapen lotesleak

• Errepidearen eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan.

• Berariaz zehazten den Plangintzetarako Bateragarritasun Sistemak, Orokorra nahiz Berariazkoa izan, ziurtatu beharko du errepideak jarraipena izango duela aldameneko udalerrietan. Horrek ez du eragozten, ordea, trazadura errepideak zeharkatzen dituen eremuen antolamendura moldatuko denik.

1.7._ Txorierri: poligonoetan barnako Errepidea (EkE.7)

1.7.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Txorierriko hegoaldeak aspalditik dituen ezaugarriak direla eta, bertako lurzoruak ekonomi jardueretarako inguru gisa sailkatuta geratu dira bereziki. Hala ere, agerian dago poligonoek ez dutela behar bezalako loturarik euren artean.

Izan ere, poligonoak elkarrekin komunikatzen dituzten errepideak hierarkizatu gabe daude eta estuegiak dira, eta antolamendu urbanoa kaskarra dute; poligonoen arteko trafikoa, beraz, Txorierriko igarobidera bideratzen da, eta ondorioz, errepide hori, ibilbide luzeko trafikoa arintzeko egina, gainezkaturik geratu ohi da.

1.7.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Lehenik eta behin, beharrezkoa da Txorierriko poligonoen arteko trafikoa berrantolatzea, kontuan izanda horrelako instalazioen kopuruak gora egin dezakeela. Horri esker, BI-737 errepidea, berezkoa ez duen paseko trafikoa galdurik, hiri-errepide handi bat izan liteke zeharkatzen dituen biztanle-guneentzat, bertako giza jarduerak (merkataritza, atsedena...) uztartuz.

Planteatzen da, beraz, berariazko errepide bat, zenbait poligonotako errepide-tarteak aprobetxatuko lituzkeena eta kaleen estandarrera moldatuko litzakeena, bere bi aldeetako eremuen artean eragozpenik ez sor-tzeko. Inguru horretako trafiko antolatu eta arindu nahi da, bertako udalerriek asmo berarekin luzatzen dituzten proposamenak bateratuz.

Barne-errepide hau Sondikatik abiatuko litzateke, mendebaldeko muturrean dauden poligonoetatik, eta handik Txorierriko azkeneraino iritsiko litzateke, Lezamako hirigunetik hurbil.

1.7.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

• Jarraian azpiegituraren oinarrizko irizpideak azal-tzen dira:

1._ "Poligonoetan barnako" tartea bi toki hauen artean luzatuko da: BI-737 eta Txorierriko Igarobidearen arteko lotunetik (Asua) San Mames auzoraino (Derioko hilerriaren inguruak).

2._ San Mamesen aurreikusten den biribilgunetik Zamudiora jarraituko luke, Mungiako Igarobidea azpiko tunel batez zeharkatuz.

3._ Hortik aurrera, Aretxalde-Garaioltza auzuneraino (Lezama), lerro erdibitzaile bat marrazten du Txorierriko igarobidearen eta N-637ren artean, LPPren informazio grafikoan ageri den bezala.

4._ Horren ondorioz tarteka sortuko diren zehar-errepideek igarobidea eta errepide nazionala lotuko dituzte. Zehar-errepide batetik bestera behar adinako distantzia utziko denez, nolabaiteko "pasabide berdeak" izango dira, poligonoen arteko guneak arinduko dituzte eta.

• Zehar-errepideen trazadura dokumentazio grafikoan ageri den gutxi gorabeherako zehaztapenei helduko zaie, ahal dela lehendik dauden trazadurak aprobetxatuz.

1.7.4._ Xedapen lotesleak

• Errepidearen eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan.

• Berariaz zehazten den Plangintzetarako Bateragarritasun Sistemak, Orokorra nahiz Berariazkoa izan, ziurtatu beharko du errepideak jarraipena izango duela aldameneko udalerrietan. Horrek ez du eragozten, ordea, trazadura errepideak zeharkatzen dituen eremuen antolamendura moldatuko denik.

1.8 ._ Txorierriko zehar-ardatzak (EkE.8)

1.8.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Txorierrin zeharreko bide-sareak ondoko errepide hauek izango ditu oinarri: batetik, Igarobidea eta BI-737 hiri-ardatza, eta bestetik, barnealdeko joan-etorriak arindu eta banatzeko, errepide kapilar, haraneko iparretik eta hegoaldetik luzatzen direnak. Hala ere, barne-errepide horien muturrak ez daude behar bezala erremataturik, ez Loiu-Erandio aldean ezta Larrabetzu ondokoan ere.

Mendebalde partean, BI-2704 errepidea estuegia da Asuako biribilgunetik Loiura bitartean, eta ez du lotura egokirik beregana sartzen diren errepideekin.

Gainera, errepide horrek Txorierri, Asua, Erandio, Aireportu eta Uribe Kostan barnako trafikoa bideratu beharko du tarte zehatz batean, La Avanzadatik eta Ipar-Errepidetik datorren adarraren eta Asuako biribilgunearen artean, hain zuzen ere.

Ekialdean hiri-egitura argirik eratu ez denez, bertan sor litezkeen garapen-guneek ez lukete zerbitzua emateko moduko azpiegiturarik.

Bestalde, gorago aipatu diren bi errepide paraleloek zehar-errepideen sare bat behar dituzte, tarteka elkarri lotuta geratzeko.

1.8.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Asuako ardatzari dagokionez, luzerako bulebar gisa moldatuko luke BI-2704 errepidearen zati bat, La Cadenako biribilgunetik Loiuko bidegurutzera doana, horrek lehen aipatu diren joan-etorriak banatuko lituzke eta. Bulebarra, gainera, nolabaiteko ikurra litzateke, bi aldeetan hirugarren sektorearen eraikin adierazgarriak edukiko bailituzke.

Txorierriko beste aldean ere, Torrelarragoitin, beste ardatz batek ondoko hauek elkartuko ditu: Txorierriko Igarobideko lotura, BI-737 errepidea eta Poligonoetako Barne-errepidea.

Bi ardatz horiek lotuta egongo dira mota desberdinetako zehar-errepideen bitartez: lasterbide bat (Bilbotik Bermeora doan BI-631) eta beste lotura batzuk, maila txikiagokoak. Txorierriko errepideei egoki loturik, zehar-errepide horiek haraneko azpiegitura sarea osatuko dute:

• Larraondo: Txorierriko Igarobideko loturaren eta BI-737 errepidearen artean.

• Derio: BI-3715 errepidearen gainean.

• Zamudio: Ipar-Errepidearen eta Txorierriko Poligonoetako Barne-errepidearen artean.

1.8.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekintza Egituratzaile hau burutzeko ondoko antolamendu irizpideei heldu beharko zaie:

1._ Biribilgune bat eraikiko da BI-737tik datorren adarrak eta Txorierriko igarobiderako sarbideak bat egiten duten lekuan.

2._ Beste biribilgune baten bitartez egokia loturik geratuko dira eratuko da bi errepide hauek: La Avanzada eta aireportua batzen lotzen dituena eta BI-2704.

3._ Bi biribilgune horien arteko errepideak zabalera handiagoa eta eta itxura hobea izango ditu.

4._ Zehazki, Asuako oraingo biribilgunetik BI-2704ren eta aireportuko sarbidearen arteko lotunera doan tartean bulebar moduko errepide bat eraikiko da. Berariazko erreiak edukiko ditu garraio publikorako, eta ebakidura 6 zenbakiko Ekintza Egituratzailean azaltzen denaren antzekoa izango du.

5._ Errepide horren ertzetan, behintzat haietako lehen lerroan, hirugarren sektoreko eraikinak eraikiko dira, ardatzaren ikur-izaera eta linealtasuna nabarmentzeko.

6._ Zehar-errepideak planoetan azaltzen den moduan antolatuko dira; ondorioz, haietako bat zehar-errepide lasterra izango da, eta besteak motelagoak eta ingurumen-kalitate handiagokoak.

_ Honako hauek izango dira errepide lasterrak: Mungiako igarobidea eta Txorierriko Igarobiderako lotune gisa erabiliko diren tarteak.

_ Gainontzeko zehar-errepideak, mota desberdinetakoak, abiadura motelagoan ibiltzekoak izango dira, edo oraingo errepideak ere erabiliko dituzte, eraberrituak eta ingurumenaren aldetik hobetuak, ahal dela erreka bazterren albotik pasatuko baitira, ibilbidea giro atseginekoa izan dadin, dokumentu grafikoetan erakusten den bezala.

1.8.4._ Xedapen lotesleak

• Zehar-errepideen eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialari erantsitako dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.1 planoan.

• Berariaz zehazten den Plangintzetarako Bateragarritasun Sistemak, Orokorra nahiz Berariazkoa izan, ziurtatu beharko du errepideak jarraipena izango duela aldameneko udalerrietan. Horrek ez du eragozten, ordea, trazadura errepideak zeharkatzen dituen eremuen antolamendura moldatuko denik.

1.9._ Txorierriko igarobidearen luzapena (EkE.9)

1.9.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

SIZE=3> Ekimenaren asmoa Eskuinaldean barnako mugikortasuna hobetzea da. Horretarako, A-8 autopistarekiko lotura errazten da, eta gauza bera egingo da Asuako haranetik eta bertako instalazioetatik (Teknologi Parkea, adibidez) Bilbora doan sarbidearekin, Artxandan eta Enekurin planteatzen diren errepide erradialen bitartez. Igarobidea, lehenengo fasean, Derioko lotuneraino luzatuko da, eta haranean zehar N-637rekin paralelo ibiliz A-8rekin elkartuko da Erletxeko lotunean.

1.9.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Ekimen hau lagungarria da ondoko helburu hauek betetzeko:

1._ Beste era batez antolatzea iparraldetik Bilborako sarbideak.

2._ Alternatiba bat eman "Solución Sur" delakoari, Ekialdetik Mendebaldera bideratzen duen pisu handiko trafikoa gutxitzeko asmoz.

3._ Errepideetako gainezkatze-egoera arindu, istripurik edo bestelako arazorik izanez gero trafikoa bide honetatik desbideratuz.

1.9.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Nahiz eta ia osorik burututa dagoen, azpiegitura honek bere helburua bete dezan, hots, Bilboren inguruko sarea itxi dezan, beharrezkoa da Erletxeko begiztatik Bilboranzko loturak eraikitzea. Errepideen SLPk aurreikusten duenez, egiteko hori gutxi barru bukatuko da.

1.10._ Lamiakoko Ibai azpikoa (EkE.10)

1.10.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Gaur egun oso gutxi dira Itsasadarraren bi aldeen arteko loturak; horren erakusgarri, komunikazio-ardatz nagusian –Errontegiko zubia- intentsitate handiko trafikoa biltzen da, bi aldeetako errepide egituratzaileen arteko emana hortik bideratzen baita.

Itsasadarraren oztopoa gaindituko duten loturen beharrari erantzuteko Uribe-Kostako igarobidea luzatzea proposatzen da, errepide hori Artazatik Seataoko A-8raino eta Ballontiren ardatzeraino iritsaraziz.

Oraingo errepide-sarearen egoera ikusita, egitasmo honek aukera paregabea ematen du Eskuinaldeko trafiko arazoei heltzeko, bertako errepideen gainezkatzea nabarmen arinduko lukeelako. Gainera, Itsasadarraren beste aldean egingo diren hobekuntzak borobilduko lituzke, lotura eroso bat ezarriko bailitzake 4. Ekintza Egituratzaileak Ezkerralderako planteatzen duen igarobidearen ardatzekin.

LPPk aurreikusten duen trazadura bat dator Errepideen SLPkoarekin.

1.10.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

1._ Metropoliko Ahalmen Handiko Sarea osatzea.

2._ Trafikoaren emana murriztea Errontegiko zubian eta La Avanzadan.

3._ Itsasadarraren bi aldeen arteko loturak hobe-tzea.

1.10.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Aztertu beharko litzateke garraio publikorako errei bat eransteko aukera, horrek egokiagoak egingo bailituzke ibilbidearen trazadura eta ebakidurak.

1.10.4._ Xedapen lotesleak

• Dokumentu grafikoetan jasotzen den trazadura loteslea da erabiliko diren plangintza tresnetarako.

• Berariaz zehazten den Plangintzetarako Bateragarritasun Sistemak, Orokorra nahiz Berariazkoa izan, ziurtatu beharko du errepideak jarraipena izango duela aldameneko udalerrietan. Horrek ez du eragozten, ordea, ibai azpiko trazadura zeharkatzen diren eremuen antolamendura moldatuko denik.

1.11._ Portuan sartzeko errepidea (EkE.11)

1.11.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ugaldebietatik autobia bat luzatuko da Portuan egingo diren instalazioetaraino, eta bi sarbide izango ditu: bata, egun Santurtzitik doana, eta bestea, Gallartak Zierbenan duen aterabidetik.

LPPk aurreikusten duen trazadura bat dator Errepideen SLPkoarekin.

1.11.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

1._ Superportua bere mailako irispideez hornitzea.

2._ Ekialdetik Mendebalderanzko sarbide bat eraikitzea begizta baten moduan. Sarbide-begizta horrek lotura izango luke N-634, A-8 eta Ballontiren Igarobidearekin.

1.11.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekimenak autobien estandarra izango du.

1.11.4._ Xedapen lotesleak

• Dokumentu grafikoetan jasotzen den trazadura loteslea da erabiliko diren plangintza tresnetarako.

1.12._ Supersur Saihesbidea (EkE.12)

1.12.1._ Eraginpeko eremua eta hasierako egoera

Ekimena Metropoliko hegoaldean burutuko da; haren lehen tarteak Trapagaran, Barakaldo, Bilbo eta Arrigorriagako udalerrietan zeharkatuko ditu, eta ondoren, Zaratamon zehar, Galdakaora luzatuko da. Maila handiko azpiegitura honen bidez Ugaldebietako trafikoa murriztuko da, errepide hori gainezka baitago. Izan ere, Saihesbideak paseko ibilgailuak erakartzeaz gain, Metropolian barnako trafikoa ere bideratuko du hein batean.

1.12.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

1._ Ugaldebieta sistemako trafikoa arintzea; berarekin paralelo joango den lasterbide bat izango da, eta paseko trafikoa metropoli barrukotik bereiziko du.

2._ Errepideetako trafikoa arintzea istripurik edo bestelako arazorik egonez gero, trafikoa azpiegitura honetatik desbideratuko litzateke eta.

3._ Edonola ere, hasiera eta amaiera lotzea gainezkaturik ez dauden lasterbideekin.

4._ Ekimen hau eta EkE.10 (Lamiakoko ibai-azpikoa) konektatzea, Eskuinaldeak lotura izan dezan azpiegitura honek zerbitzua emango duen eremuekin.

1.12.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ibilbidearen trazadura eta ebakidura egoki diseina-tzeko, ondoko zehaztapenei helduko zaie:

_ Ekintzak autobideen estandarra izango du.

_ Trazadura zehaztean arreta handiz aztertu beharko da inguruaren gaineko eragina, zeharkatuko duen aldeak duen ingurumen-interesagatik eta topografia malkarragatik. Hori dela-eta tunelak erabiltzea proposatzen da.

_ Metropoliko Hego-Saihesbidea trazadura, LPP honetako dokumentu grafikoetan islatua, orientagarria da, arloko plangintzek aldaketak ekar litzakete eta.

1.13._ Kanpo portua: merkantzietarako trenbide trazadura (EkE.13)

1.13.1 Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ezkerraldean burutzekoa, ekintza hau, funtsean, bat dator Merkantzietarako Hego Trenbidea izenekoarekin, eta haren trazaduraren eskema fitxa honetan eta 2.2 antolamendu planoan jasotzen da.

Gaur egun, bai Kanpoko Portura doazen merkantzi trenak baita handik ateratzen direnek ere Itsasadarraren parean luzatzen den zabalera iberikoko trenbidea erabiltzen dute. Trenbide hori, hain zuzen ere, ikaragarrizko oztopo urbanistikoa da ibai-ertzeko udalerrientzat, eta gainera, merkantzietarako nahiz bidaiarientzako trenek erabiltzen dutenez biek izaten dituzte ondoriozko eragozpenak.

LPPk Merkantzietarako Hego-Trenbideari egokitu dion trazadura eta EAEko Trenbide Sarearen Arloko Planak zehaztutakoa berdinak dira, halaxe jaso baitzen Plan horri Bilboko Metropolirako egin zitzaion moldaketan.

1.13.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Helburu nagusia da, ekintza honen kasuan, oraingo Merkantzietarako Trenbideak Ezkerraldean sortzen duen oztopo urbanistikoa desagerraraztea, eta horrekin batera, bidaiarien garraioak eta merkantzien trafikoak azpiegitura bera ez erabiltzea.

Ekintza Egituratzaile honek trenbiderako plantea-tzen duen ibilbide multzoak Serantes mendi azpian luke mendebaldeko muturra. Kanpo Portuarekiko eta BATekiko lotura ziurtatzeko ibilbide luzeko trenbide-sareaz baliatuko litzateke, eta horren osagarri, aldagune batek hiru trenbide-zabalerak elkartuko lituzke, Bermeoko portutik datorren linea ere sarearekin elkartuz. Era horretan Lurralde Historikoko bi merkantzi portuek lotura izango dute kanpoaldearekin.

1.13.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Merkantzietarako Hego-Trenbidea Basauri ondotik abiatzen da. Handik aterata, zabalera desberdineko bi trenbidek (iberiarra eta metrikoa) Malmasin zeharka-tzen dute tunel banatatik, eta hortik aurrera trazadura bera dute, lurpean tarte luze batez. Serantesko Tunelera iritsita, Abra industrialaren ondoan, lotura dute Kanpo Porturantz. BATekiko lotura egiteko adar bat ezarriko da Renferen oraingo Bilbo-Muskiz lineak erabiltzen duen lubakian zehar.

Proposamenaren osagarri Basaurin adar labur bat paratuko da, nazioarteko zabalerako sareak lotura izan dezan Merkantzietarako Hego-Trenbidearekin.

1.13.4._ Xedapen Lotesleak

• O.2.2 antolamendu planoan ageri den trazadura loteslea da erabiliko diren plangintza tresnetarako.

• Gure egiten dugu egungo zabalera guztietako trenbideak Portu Autonomora eta BATera iristeko aukera.

• Aztertzekoa da zabalera guztiak aldagune batean elkartzeko aukera. Azterketa aldekoa bada, proiektua eragoz lezaketen ekintzak bazter utzi lirateke.

• Merkantzien lotura barnealdean ziurtaturik, Ezkerraldeko oztopo urbanistikoa desagerraraziko da. Oraingo lineak (Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Muskiz) tranbiarako moldatuz edo lurpean sartuz. Linea horiek, bestalde, bidaiarientzakoak lirateke bakarrik.

• Salgaien trenentzako geltoki berria zabalera metrikoan, Arizen, zabalera iberikorako eta metrikorako

• Lehenengo fasean, ACBrako sarbidea zabalera metrikoan egiten da, Lutxanan, erabiltzen ez diren trenbideen bidez, FEVEren egungo trenbidea luzatuz eta, une zehatz batean, Barakaldon RENFEren egungo trenbidearekin lotzen da Galindo ibaian berriro banatzeko, ACBraino. Sarbide horri dagokionez, Harmonizazio Proiektuak eremu honen antolaketa aztertu eta koordinatuko du eta horri buruzko erabakiak zehaztuko ditu.

1.14._ Bidaiarientzako trenbide garraioa metropolitrrean (EkE.14)

1.14.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintza honek ia metropoli osoa hartuko du eraginpean, haren bitartez antolatu nahi den bidaiarien burdinbide sistema ere metropoli mailakoa izango da eta.

Sistema honek partaide izango lituzke Metro sarea (EkE.16an azaldua) eta jarraian zerrendatzen diren trenbide lineak, honako fitxa honetan eta O.2.2 antolamendu planoan erakutsiak:

A._ Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarreko linea).

B._ Abando-Urduña (zabalera iberiarra).

C._ Deustua-Lezama (zabalera metrikoa).

D._ Bilbo-Bermeo/Durango (zabalera metrikoa).

E._ Bilbo-Balmaseda (zabalera metrikoa).

F._ Basurto-Atxuri (tranbia linea).

G._ Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

H._ Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

I._ Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

J._ Urbinaga-Leioa-EHU (tranbia linea berria).

K._ Aireporturako trenbide-lotura.

L._ Bilbo barruko tranbia lineak.

Bistan dago zenbateraino behar den trenbide arinek osatutako sare bat, ingurunea kaltetu gabe hiriguneetan barna sartuko litzatekeena. Premiazkoa delako, hain zuzen ere, Trenbide Sarearen Alorreko Lurralde Planak helburu bera duten zenbait ekimen zehaztu ditu epe labur, ertain eta luzera begira.

Metropoli mailakoa izanik, bidaiarientzako burdinbide sistema honek erraztu egin behar du garraiobidez aldatzeko aukera, bai sistemaren beraren sare batetik bestera, bai sare horietatik bestelako garraiobide batera (bizikleta, autobusa, ibilbide luzeko trenbidea zein autoa).

Azpiegitura honen osagarri, baliteke autoetarako aldagune-aparkalekuak eta ibilgailu astunetarako aparkalekuak eraikitzea.

1.14.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

LPPren asmoa da metropoliko sare hau egokitzea eta osatzea, Lurralde Antolamendu Orokorretik antzeman diren ekimen eta berrantolaketa berri guztiei zerbitzua emateko. Ildo horretatik ibilbide gehiago txertatu dira, metropolian orain baino askoz errazagoa izan dadin garraio publikoaren bidez ibiltzea.

Trenbideen SLPrekin bat etorriz, ohiko trenbideak tranbia bilakarazi nahi dira horrelako azpiegitura astunik behar ez den lekuetan. Argi dago, bestalde, aldaketarako proposamen honek bakarrik dituela helburu Esparru Funtzionaletik ateratzen ez diren trenbide lineak.

Dena den, ohartu beharra dago mota honetako azpiegiturak eskariari erantzuteko eraikitzen direla, eta miaz, eskari hori eratu dadin erabakigarria dela planean aurreikusten diren hiri-garapenak benetan burutzea. Kontuan izan behar da, alde horretatik, Esparru Funtzionaleko garraio publikoaren sarea egituratzea eta antolatzea ez dela soilik helburu bat, baizik eta tresna bat ere badela, lagungarria izango delako lortu nahi den lurralde eredua gauzatu dadin. Baliteke, beraz, proposa-tzen diren ibilbideetako zerbitzua autobusekin ematea, harik eta tranbiaren beharra agerikoa izan arte. Lurzoru-erreserbak hasieratik beratatik burutuko balira, horrekin batera berariazko erreiak ezar litezke autobusetarako, eta errepide bidezko zerbitzu fidagarria eskainiko litzateke tranbia jarri bitartean.

Tranbiak ohiko trenak baino askoz biraketa itxiagoak egin ditzake, eta behar duen instalazioa, ordea, ez da hain konplexua; hori dela eta, hiriguneetan barna sar daiteke, trenarentzat iritsi ezinezkoak diren lekuetara. Erabiltzen duen azpiegiturak, gainera, ez du arazorik hirira moldatzeko, eta betiko trenbide zerbitzua, aldiz, oztopo fisiko bilakatu ohi da horrelakoetan. Horren froga, zenbait tokitan, LPPren lurralde ereduak aurrera egin dezan ezinbestekoa suertatzen da trenbideak sortutako hesi horiek eraistea.

Hala, bada, bidaiarien burdinbide garraioa Metropoli mailan antolatzeko proposamenak oinarrizkoa du tranbiak Metro sarea osatu dezan, hirira erraz egokitu daitekeen garraiobidea delako eta. Horregatik plantea-tzen da, hain zuzen, ahalik eta metropoliko eremu gehienetara zabaldu dadin, oraingo aldiriko trenbideak tranbiarako moldatuz ere, hala behar denean. Azken neurri horri, bestalde, lagungarria izango litzateke trenbide linea horiek batzeko, eta gutxiagotan aldatu beharko litzateke garraiobide batetik bestera.

Edonola ere, baliabide eraginkorrak eta egokiak jarriko dira garraiobidez aldatu ahal izateko.

1.14.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Jarraian zenbait neurri proposatzen dira bidaiarien-tzako burdinbide sistema eratzeko:

A._ Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarreko linea).

Hego-Trenbidea burutzen denean ibilbidez aldatuko da merkantzien trafikoa, eta desagerrarazi egin beharko da oraingo trenbideak San Mames-Santurtzi tartean sortzen duen oztopo urbanistikoa, ikaragarri eragozten duelako LPPren lurralde eredua gailentzea. Aztertzeko modukoa da aipatutako tarte hori lurperatzeko aukera, arazoa guztiz ezabatuko lukeelako, edo bestela, ibilbidea tranbia-linea bihurtzea, trazadurari behar diren egoki-tzapenak eginda. Edonola ere, Galindoko Aisi Gunean ezinbestekoa izango da trazadura lurzoruen bat-bateko aldaketara moldatu dadin, lauagoa den aldea libre utziz.

Muskizerako trenbide-adarra tranbiarako aldatzea iradokitzen da, trazaduran behar diren moldaketak eginda.

Bi tarte horiek tranbia-linea bilakatuz gero, pizgarri bat litzateke beste lineak ere tranbiara aldatzeko,eta ondorioz, hiriguneetarako irispidea emango eta etenik gabeko sare bat hedatzeko ahal den metropoliko eremu gehienetan.

B._ Abando-Urduña (zabalera iberiarreko linea).

Beste geltoki bat egitea (Miribilla auzoa, Bilbo).

C._ Deustua-Lezama (zabalera metrikoko linea).

Metro bateko zabalerako trenbide sareak beste tunel bat edukiko du Bilbotik Sondikara bitartean, Artxanda azpian, eta Ola auzotik pasatuko da. Tunelak oztopo urbanistiko gehiago ez eragiteko, osorik eraiki liteke lur azpian, eta asmo berarekin, baliteke bai tunela bera bai oraingo linea osoa tranbiarako egokitzea, Larrabetzurako luzapena barne.

Gorago esan denaren haritik, trenbide linea honek daukan behin betiko trazadurak bateragarria izan beharko du Berreteagako (Sondika) egoitzazko Garapen Berriekin.

Bestalde, Bilbotik Sondikarako lineak orain duen trazadura desagertuko balitz, burutu litezke La Cruz eremuko egoitzazko Garapen Berriak, Sondika eta Loiu artean.

Uste dugu, halaber, tranbiarako birmoldatuko balitz, Deustua-Lezama lineak jarraipena izan lezakeela Alde Zaharreko geltokitik Bilboko barnealdera, Areatzako saretik sartuta.

Edonola ere, alorreko administrazioak aztertuko du zertan alda litezkeen oraingo lineari buruzko aurreikuspenak tranbiarako aldaketa egingo balitz, eta noiz izango litzatekeen arrazoizkoa hori egitea.

D._ Bilbo-Bermeo/Durango (zabalera metrikoko linea).

Etxebarrin oraingo trazaduratik aldenduko da, Bilborako sarbide berria egiteko. Auzo batzuetan (Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri eta Uribarri) lurpean ibiliko da, Euskotrenek Alde Zaharrean daukan geltokiraino.

E._ Bilbo-Balmaseda (zabalera metrikoko linea).

Bilborako sarbidea aldatuko da, Kobetas mendiaren azpian lurpean sartuko delako. Zorrotza saihestuko du, eta hirigunean ere lupean ibiliko da.

F._ Basurto-Atxuri (tranbia).

Metro bateko trenbidea aprobetxatuz tranbiaren linea Atxuritik Etxebarriko udalerriraino luzatuko da. Hala izateko, ordea, beharrezkoa da oraingo trenbidearen linea desbideratzea eta, Bilborako sarbide berrian zehar, Alde Zaharreko geltokira iristea.

G._ Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

Garraio publikoa Bide honek zeharkatzen dituen tokietan txertatzea, Bilboko Zabalgunetik Sestaoko Lehendakari Agirre kalearen luzapeneraino, EkE.1ean azaldu bezala. Trazadura oraingo trenbideak Ezkerraldean egiten duen bidetik bereiziko da, trenbidearen eta Itsasadarraren artean ibili ahal izateko.

Linea hau Metropoliko tranbia-sareko elementu nagusia izango da.

H._ Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

Ortuella eta Trapagako hiriguneek lotura izango du Beurkorekin, eta Barakaldo inguratuz, Metropoliko Bide-Pasealekurekin (Urban-Galindon eta Lutxana-Barakaldon). Azaldutako eskema hori osatzeko egoki joko balitz Urbinagan (Sestao) beste lotune bat jartzea, adar batek Galindo ibaia zeharkatuko luke Barakaldoren inguruko lineatik. Lineak Metrora aldatzeko aukera emango du Ansion, eta proposamena gauzatzen bada, Urbinagan ere.

I._ Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

Lutxana-Erandiotik Sondikara bitarteko trenbidea, zabalera metrikokoa, tranbia linea bilakatuko da. Metropoliko Bide-Pasealekuarekin bat egiteko Itsasadarra zeharkatu behar duela-eta bi aukera planteatzen dira: lehenaren arabera, linea hau eta Urbinagatik EHUra bitartekoa Altzagan elkartuko dira, eta beste kasuan, ordea, Itsasadarra Lutxanan pasatuko du. Batean zein bestean, baliteke tranbia linea eta errepide-sarea ibai-ertzen arteko azpiegituraz baliatzea. Nolanahi ere, Eskuinaldean (Lutxana-Erandio geltokia) Metrora aldatzeko aukera ziurtatu beharko litzateke.

J._ Urbinaga-Leioa-EHU (tranbia linea berria).

Trazaduraren proposamenak bi tarte aurkezten dira: Urbinaga-Leioa eta Leioa-EHU.

Urbinaga eta Leioako Udondo auzoaren artean Itsasadarraz bestaldera igaro behar da, eta hori bi modutan egin daiteke: lehenean, Sestaon aurreikusten diren bi garapen zeharkatutatik San Nikolas Muturrera helduko da, Itsasadarra bertatik zeharkatzeko. Behin beste aldera pasatuta Altzaga eta Astrabuduko ibai-ertzetik jarraituko du Udondo auzuneraino; bigarrenean tranbia Sestaotik pasatuko da, garaiera jasoko tranbia-zubi batetik, eta BATen lurzoruetan barna Leioan sartuko da, Udondoren ibarretik zehar. Lehen kasuan aintzat har liteke errepideak ere Itsasadarraren gaineko azpiegitura erabiltzea, eta egiten den aukera egiten dela, Eskuinaldeak ziurtaturik eduki beharko du metroarekiko aldagunea, Astrabuduko edo Leioako geltokian.

Leioako hirigunetik EHUra trazadura oraingo bide-sarera moldatuko da.

K._ Aireporturako trenbide-lotura.

Bi aukera aztertzen dira Bilbotik Loiuko aireportuko terminalera joango den trenbide zerbitzurako; proposamena orientagarri gisa jasota dago EAEko Trenbide Sarearen SLPn, zehazki Bilboko Metropolirako egin zitzaizkion aldaketetan. Lotura berri hau berariaz eraikitako trazaduretan ezar liteke, edo bestela, oraingo zein etorkizuneko sare-tarteak erabili, trenez aldatu beharrik ez izateko eta erdigunetik zuzeneko zerbitzuak eskaini ahal izateko. Bestalde, linea hau erabilgarri izan dadin metropoliko beste lekuetan ere, beste garraio publikoekiko aldaguneak jarri beharko lirateke, eta elementu hau erabakigarria izango da aukera bat edo bestearen alde egiteko. Ibilbidea zenbait tokitatik pasa liteke, besteak beste Derioko iparraldean planteatzen diren garapen berrietatik, Teknologi Parketik edo Loiuko hirigunetik. Behin betiko trazadurak dagokion plan berezia beharko du.

L._ Bilbo barruko tranbia lineak.

Gorago azaldu denez, Deustua-Lezama linea tranbiarako egokitzen bada, Areatzan Alde Zaharretik atera eta Bilbo barruko sarean sareari heldu ahalko dio.

"I" eta "J" puntuek Itsasadarra zehartzeko aurkezten dituzten aukerak irakurrita, zenbait puntu komun an-tzematen dira horien artean. Horiek horrela, hiru aukera estrategiko ondorioztatzen dira tranbiak ibai-ertz batetik bestera pasa dadin:

• Itsasadarra-Sondika linea eta Urbinaga-Leioakoa elkarrengandik bereizita joatea. Lehenak zubi bat luke Lutxanan, beharbada Errepide Sarerako aurreikusten den berbera, eta bestea Lamiakon pasatuko litzateke, linea berariazko zubi batetik.

• Itsasadarra-Sondika linea eta Urbinaga-Leioakoa zubi banatatik pasatzea, lehena Lutxanan eta bigarrena San Nikolasen. Zubi horiek Errepide Sarerako berberak litezke.

• Itsasadarra-Sondika lineak eta Urbinaga-Leioakoak zubi berbera edukitzea San Nikolas Muturraren eta Altzagaren artean. Zubia Errepide Sarerako aurreikusten den bera izan liteke.

Aurrekoaz gain beste tranbia linea bat ere eraiki liteke Txorierriko ipar aldean, Asuako geltokitik Zamudioko hirigunera bitartean. Egitasmo hori arrazoituta dago EE.13 eta EE.15 Ekimen Estrategikoetan, eta beharrezkoa du horietan azaldutako ekintzak burutu daitezen.

1.14.4._ Xedapen lotesleak

A._ Abando-Santurtzi (zabalera iberiarreko linea).

• Hego-Trenbidea burutzen denean ibilbidez aldatuko da merkantzien trafikoa, eta desagerrarazi egin beharko da oraingo trenbideak San Mames-Santurtzi tartean sortzen duen oztopo urbanistikoa, trenbide hori tranbiarako bide bilakatuz edo lurpera sartuz, trazadurari behar diren egokitzapenak eginda.

• Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuetan antolamenduak bateratua izan beharko du. Hona hemen eremu horiek:

_ EE.1 Olabeaga-Basurto.

_ EE.3 Zorrotza-Burtzeña.

_ EE.4 Ansio-Lutxana-Asua.

_ EE.5 Galindo.

_ EE.7 Labe Garaietako Zabaldegia.

B._ Abando-Urduña (zabalera iberiarreko linea).

• Geltoki bat eraikitzea Bilboko Miribilla auzoan. Proiektu hori loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

C._ Deustua-Lezama (zabalera metrikoko linea).

• Artxanda mendi azpian eraikiko den tunelaren eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan. Beste horrenbeste esan behar da Ola auzoko zerbitzuak jarraitzeaz eta oztopo urbanistikoak eragozteaz.

• Trazadura zehaztu aurretik dagokion plan berezia egin beharko da.

• Plan Berezian behin betikotzat aurkezten den trazadurak bateragarria izan beharko du Berreteagako (Sondika) egoitzazko garapen berriekin, eta beraz, baldintzatu ere egiten ditu.

• Bilbotik Sondikara bitartean dagoen trazadura desagertuz gero, burutu egin litezke La Cruz eremuan (Sondika eta Loiu) aurreikusten diren egoitzazko garapen berriak, beraz, berauek baldintzaturik geratzen dira.

• Bidarte-Lezama trenaren geltoki berria Zamudion, hirigunearen hegoaldean zeharreko lurpeko saihesbidearekin. Horrez gain, egungo trazadura mantendu egingo da.

• Linea hau tranbiarako aldatuko balitz, Larrabetzuraino luzatuko litzateke.

D._ Bilbo-Bermeo/Durango (zabalera metrikoko linea).

• Bilborako sarbide berrirako planteatzen den trazadura, 1.14.3-D puntuan azaldua, loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

E._ Bilbo-Balmaseda (zabalera metrikoko linea).

• Bilborako sarbide berrirako planteatzen den trazadura, 1.14.3-E puntuan azaldua, loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

• Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuetan antolamenduak bateratua izan beharko du. Hona hemen eremu horiek:

_ EE.1 Olabeaga-Basurto.

F._ Basurto-Atxuri (tranbia).

• Euskotrenen oraingo trenbidea Bilborako sarbide berrira desbideratu ondoren, 1.14.3-F puntuan azaldu bezala luzatuko da. Luzapenerako eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

G._ Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

• 1.14.3-G puntuan azaldutako eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

• Eskeman planteatzen den trazadura bat etorriko da beherago adierazten diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, trazadura bera. Koordinaturik egongo da, halaber, beste azpiegitura-sareen antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, 1.14.3-G ataleko irizpideen arabera.

• Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuetan antolamenduak bateratua izan beharko du. Hona hemen eremu horiek:

_ EE.1 Olabeaga-Basurto.

_ EE.2 Zorrotzaurre.

_ EE.3 Zorrotza-Burtzeña

_ EE.4 Ansio-Lutxana-Asua.

_ EE.5 Galindo.

H._ Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

• 1.14.3-H puntuan azaldutako eskema loteslea da, eta jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

• Itsasadarreko Ingurua Harmonizatzeko Eremutik kanpo, eskeman proposatutako trazadura oraingo trenbide sarearen gainean gauzatuko da. Horretarako erredaktatuko den Plan Berezian, gainera, Metroarekiko aldaguneak ere agertuko dira, gutxienez Ansioko geltokikoa.

• Itsasadarreko Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eskeman planteatzen den trazadura bat etorriko da beherago adierazten diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, trazadura bera. Koordinaturik egongo da, halaber, beste azpiegitura-sareen antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, 1.14.3-H ataleko irizpideen arabera.

• Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuetan antolamenduak bateratua izan beharko du. Hona hemen eremu horiek:

_ EE.3 Zorrotza-Burtzeña.

_ EE.4 Ansio-Lutxana-Asua.

_ EE.5 Galindo.

I._ Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

• 1.14.3-I puntuko eskema loteslea da bai tarte berrietarako baita Euskotrenen oraingo trazaduraren gainean egiten direnetarako ere; Itsasadarra gainetik zeharkatzeko proposamenak, ordea, orientagarriak dira. Aipatutako eskema hori jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

• Eskeman planteatzen den trazadura bat etorriko da beherago adierazten diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, trazadura bera. Koordinaturik egongo da, halaber, beste azpiegitura-sareen antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, 1.14.3-I ataleko irizpideen arabera.

• Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuetan antolamenduak bateratua izan beharko du. Hona hemen eremu horiek:

_ EE.3 Zorrotza-Burtzeña

_ EE.4 Ansio-Lutxana-Asua

_ EE.5 Galindo

_ EE.6 Erandio.

• Eremu horietakoak ez diren ibilbide-tarteen trazadura kasuan kasuko plan berezian zehaztuko da.

J._ Urbinaga-Leioa-EHU (tranbia linea berria).

• Urbinagatik Udondora bitarteko tartearen kasuan 1.14.3-J puntuko eskema loteslea da, eta Itsasadarra gainetik zeharkatzeko proposamenak, ordea, orientagarriak dira. Aipatutako eskema hori jasota dago Lurralde Plan Partzialaren dokumentu grafikoetan, zehazki fitxa honetan eta O.2.2 planoan.

• Udondo eta UPV-EHU artean, Lurraldearen Zatiko Planaren dokumentazio grafikoan, hots, fitxa honetan zein O.2.2. planoan adierazitako trazadurak (egin beharreko doikuntzen kalterik gabe) eta bere oinarrizko konfigurazioak izaera loteslea dute.

• Eskeman planteatzen den trazadura bat etorriko da beherago adierazten diren eremuen xehetasunezko antolamenduarekin, eremu horietan gauzatuko baita, hain zuzen ere, trazadura bera. Koordinaturik egongo da, halaber, beste azpiegitura-sareen antolamenduarekin eta oraingo zein geroagoko hiri-garapenekin, 1.14.3-J ataleko irizpideen arabera.

• Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartzen dituen eremuetan antolamenduak bateratua izan beharko du. Hona hemen eremu horiek:

_ EE.5 Galindo.

_ EE.6 Erandio.

_ EE.7 Labe Garaietako Zabaldegia.

_ EE.8 Lamiakoko Ibarra.

• Eremu horietakoak ez diren ibilbide-tarteen trazadura kasuan kasuko plan berezian zehaztuko da.

K._ Aireporturako trenbide-lotura.

• Garraio publiko ezarriko da aireporturaino.

• Ibilbiderako iradokizunak, 1.14.3-K puntuan bilduak, orientagarriak dira.

• Trazadura dagokion plan berezian zehaztuko da.

Itsasadarraren gaineko pasabideak planteatzean nabigagarritasuna zaindu beharko da.

Bateragarritasuna

Ekintza Egiuratzaile honetako A, G, H, I eta J atalak Itsasadarreko Ingurua Harmonizatzeko Eremuaren osagai dira, haiek ere izan behar baitute bateragarriak Inguru horren garapenarekin. Helburu horrekin, dagokion Antolamendua Harmonizatzeko Proiektua erredaktatuko da, Ekintza Egituratzaile hau eraginpeko eremuen atalmendura moldatu dadin, LPPko irizpide orokorren haritik.

Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarreko linea)

Deusto-Lezama (zabalera metrikoko linea).

Bilbo-Bermeo/Durango (zabalera metrikoko linea).

Bilbo-Balmaseda (zabalera metrikoko linea).

Metropoliko Bide-Pasealekua (Tranbia linea berria).

Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria)

Urbinaga-Leioa-EHU (Tranbia linea berria).

Aireporturako trenbide-lotura.

1.15._ Oinezkoentzako loturak Bilboko meategietako parkeen artean (EkE.15)

1.15.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Bilbotik lau kilometro baino gutxiagora, Behe Nerbioiko aldeak nolabaiteko mendekotasun logistikoa du Basaurirekiko, eta hiriburuarekin dituen loturak ez dira behar bezain sendoak.

Behe Nerbioiren azken tartean, meategien ingurua (Abusu, El Morro, Bolueta, Etxebarri) nahiko egoera kaskarrean dago, bertako orografia malkarra dela eta.

Hala ere, Olleriastik Mirafloresera bitartean, orain dela gutxi egokitu duten Los Cañosko pasealekuaren ondoan badaude zenbait parke ia metropoli mailakoak direnak eta ekintza honi batasuna eman diezaioketenak.

1.15.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekintza honen bitartez, Nerbioiko Ardatzak Bilbon zehar eratzen duen lotura-lerroa Basauriraino eta Behe Nerbioiren azkeneraino luzatu nahi da.

Alde horretan ardatza estuarioko eremu erabilgarrietan baino gozoagoa izanik, bertako parkeak lagungarriak izan daitezke inguru atsegin bat sortzen.

Aparteko ahaleginak egingo dira inguru hauek jarraitasuna izan dezaten, eta horren haritik Itsasadarraren bi aldeetan oinezkoentzako ibiltokiak paratuko dira, eta ahal delarik, bizikletetarako erreiak ere.

1.15.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekintza egituratzaile hau antolatzeko, honako zehaztapenei helduko zaie:

Bilbo Mirafloresko Metropoli Parkearekin lotu nahi da, Bolueta-LaPeña eta Etxebarri-Basauri parkeen bitartez. Horretarako, herritarrei Parkera iristea erraztuko zaie, oinez zein Metroz, Boluetako geltokitik.

Miribilla auzotik aurrera oinezkoek irispidea izango dute meategietako parkeetara, san Anton zubitik Bolutakora bitartean. Miribillako San Luis meategi zaharrean hasi eta La Peñako, El Morro meategiko eta Boluetako parkeetan zehar Montefuerteraino ibili ahalko da, Itsasadarraren bi aldeetan zehar.

1.15.4._ Xedapen lotesleak

• San Luis meategi zaharretik Montefuerterainoko ibiltokia, San Anton zubitik Boluetaraino.

• Ibilbidea etenik gabea izango da Itsasadarraren bi aldeetan zehar, oinezkoentzako eta, ahal dela, bizikletetarako ibiltokiekin.

• Bilbo Mirafloresko Metropoli Parkearekin lotu nahi da, Bolueta-LaPeña eta Etxebarri-Basauri parkeen bitartez. Horretarako, herritarrei Parkera iristea erraztuko zaie, oinez zein Metroz, Boluetako geltokitik.

1.16._ Metroa: Oraingo sarea hobetzea (EkE.16)

1.16.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintzak alor honetarako egin diren oinarrizko aurreikuspenak biltzen ditu, eta trazadura bat dator fitxa honetako eta 2.2 antolamendu-planoko eskemarekin. Azpiegitura hau hobetzeko proposamenak bi oinarri ditu: batetik, 2. linearen garatzea, eta bestetik, 1. linea luzatzea garraio publikoak eskas estaltzen dituen egoitza-guneetaraino.

Metroaren 2. lineak Ezkerraldea zeharkatzen du Itsasadarraren parean, orain Barakaldon eta Sestaon zerbitzua emanez; etorkizunean Portugalete eta Santurtzira ere zabalduko da.

Ibilbidea ia zuzen-zuzena da Barakaldora sartu baino lehentxeago arte, eta Galindoko ibarraren parean bihurgune luze eta ireki bat egin ondoren, RENFEren Bilbo-Santurtzi eta Muskizerako adarrak elkartzen diren puntura iristen da, garraiobide-aldaketarako aukera emanez.

Behin Barakaldoko hirigunea atzean utzirik, metroa Gurutzeta auzoraino doa, eta hortik Itsasadarra zeharkatzen du San Inazioraino.

Aurreikusita dago, halaber, 2. linea hau Etxebarritik Basauriraino luzatzea. Sarea osatzeko, zerbitzua Galdakaoko hirigunera hedatzea proposatzen da.

Aldaketa horrekin zerbitzua emango litzaieke orain saretik kanpo geratu diren bi hirigune handiei, haietatik Bilbora joateko behar den tartea nabarmen murrizteko; gainera, linea horrela luzatzeak aukera gehiago emango lituzke beste garraiobideei begira.

1.16.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Esan denez, ekintza honen helburu nagusia Metroaren 1. eta 2. lineak burutzea da, eta horrekin bat, garraiobide sare hau metropoliko garraio kolektiboaren zutabe bilakatzea eta bestelako garraiobideekiko aldaguneak ezartzea.

Sarea Lurralde Ereduan txertatzeko ondoko proposamen hauek planteatzen dira:

1._ Geltokiak biztanle-guneetako toki nagusietan kokatzea.

2._ Linea batetik bestera zuzenean aldatzeko aukera ematea.

3._ Aldagune egokiak sortzea zuzeneko zerbitzurik ematen ez duen tokietarako: Urbinaga eta Ansio (lotura tranbiarekin), San Inazio (metroaren bi lineen artea), Alde Zaharra (lotura trenbidearekin), Leioa (lotura ibilgailuekin eta tranbiarekin) eta Etxebarri (lotura ibilgailuekin).

1.16.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

San Inazio – Urbinaga tartea

1._ Geltokien banaketa hirigunearen egiturari jarraiki erabaki zen batez ere; aldi berean, obraren ezaugarri teknikoak kontuan hartu baziren ere, ahaleginak egin ziren oso beherantz ez jotzeko, horrela garraiobidea erakargarriagoa izango baitzen bidaiarientzat.

2._ Urbinagako geltokiak aukera egokia eman lezake Bilbo-Muskiz metro arinera aldatzeko.

3._ Bagatzatik Urbinagara bitartean ahaleginak egin dira metroa albait gehien aldendu dadin Galindoko araztegiaren lurzoruetatik. Izan ere, alde horretan trazadura ezin zen lurpetik sartu, geltokiek izan beharko zuten kotak hala eragozten zuelako.

Urbinaga – Santurtzi tartea

Gaur egun Sestaorainoko zatia burutu da. Osorik bukatzen denean geltokiak izango ditu honako toki hauetan: Abatxolo, Portugalete, Peñota, Santurtzi eta Kabiezes. Bertan ez du eraginik izango lurrazalean, ibilbidea osorik beteko baitu lurpetik.

Bolueta – Basauri – Galdakao tartea

Etxebarrin eta Basaurin aurreikusita dago metroa bidezubi baten gainetik igarotzea, bi tokitan izan ezik, oraingo "Lezama Legizamon" tunelean eta Basauriko hirigunearen azpian egingo litzatekeen beste tunel batean. Bigarren tunel horretan Basauriko bi geltokiak (Uribarri eta Arizgoiti) eraikiko dira, eta Ibaizabalen eskuinaldetik doan adar nagusitik bereizita metroa Galdakaoko hiriguneraino iritsiko da, tartean Aperribaiko geltokitik igarota.

Beste hobekuntza batzuk oraingo sarean

• Metroaren 1. lineak Urduliz-Plentiza tartean duen trazadura bikoiztea eta hobetzea, O.2.2 antolamendu-planoko irudietan ageri den moduan. Horretarako bi tunel eta bidezubi bat eraiki beharko dira aipatutako tartean.

• Maidagan eta Urdulizko pasaguneak desagerrarazteko, lehen kasuan linea lurpetik joango da Bidezabaleko geltokitik BI-3722rekiko bidegurutzea gainditu arte, eta bigarrenean geltoki ingurua zeharkatuko du lurpean.

• LPP honek aurreikusten dituen garapenek nolako bilakaera duten, baliteke ibilbidea lurpekoa izatea eta Andra Marin eta Iberberangon geltoki bana jartzea; hala iradokitzen duen, hain zuzen ere, Tranbide Sarearen SLPk, eta halaxe ageri da, alternatiba gisa, O.2.2 antolamendu-planoan ere.

1.16.4._ Xedapen lotesleak

• Sarerako proposatzen den trazaduraren eskema eta oinarrizko antolamendua, O.2.2 antolamendu-planoan irudikatuak, lotesleak dira, Galdakaon bukatzen den adarraren kasuan salbu, berau orientagarria delako.

• Metroaren 1. linea bikoiztu eta hobetuko da Urdulizetik Plentziarainoko tartean.

• Maidagan eta Urdulizko pasaguneak desagertuko dira, 1.16.3 ataleko irizpideen arabera.

• Getxoko udalerrirako planteatzen diren trazadurak azterturik, haietako bat aukeratuko da, eta dagokion plan bereziaren arabera burutuko da.

1.17._ AHTren sarbideak (EkE.17)

1.17.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintzak alor honetarako egin diren aurreikuspenak biltzen ditu, eta trazadura bat dator fitxa honetako eta 2.2 antolamendu-planoko eskemarekin. Bi ibilbide proposatzen dira Bilbora sartzeko orduan, hiriburuko geltokiak non kokatuko den. Edozein kasutan ere, ibilbide bakarra aterako da Zaratamotik. Geroago, Zaratamo, Basuri eta Arrigorriagako mugarteen elkargunean, lehendik dauden trazaduretara aldatu ahalko da, eta trazadurak azaleko bideak, bidezubiak eta tunelak zeharkatuko ditu.

1.17.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

LPPk bere egiten du alorreko plangintzak bi proposamenetatik aukeratzen duen sarbidea, berau geltokiak izango duen kokapenaren araberakoa berau.

Aukeratzen dena Lurralde Ereduan jasoko da, eta horretarako ezinbestekoa izango da etorkizunean lineak Kantabriara jarraituko duela jakitea.

1.17.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

1._ Lineak zuzenean sartuko da Bilboko geltokian, eta Ollargan pasatu arte ez du bat egingo oraingo RENFEren bidearekin.

2._ Ez da Abiadura Handiko unitaterik igaroko Bidebietako geltokitik.

3._ Ez da oztoporik eragingo RENFEren aldiriko eta merkantzietarako trenen jardunean (bide-azaoa Bidebietako irtenbidean).

4._ Saihestuko da Basauriko hirigunea.

5._ Ez da erradio laburrik erabiliko, Basaurin ez delako Bilbo-Miranda linearen plataforma bera erabiliko.

Zaratamon abiadura handiko lineari lotzean, toki egokiena bilatuko da Nerbioi ibaia zeharkatzeko, horrela ez baita ibiliko igarobidearen pare. Hori dela eta, tunel bat zulatu beharko da Malmasin mendian barna.

Proposamenaren arabera, pasabide bat eraikiko da A-8ren eta FEVEren trenbidearen azpitik, azpiegitura horietan ahalik eta eragin txikiena sortuz.

Halaber, Basaurin lotura-adar labur bat izango du Hego-Trenbidearekin, garraiobide Portu Autonomora iritsi ahal izateko eta, hasierako aldian RENFEren zabaleraz baliatzeko.

1.17.4._ Xedapen lotesleak

• Behin erabakirik geltokiaren kokapena EkE.18ren aukeren artetik, haren eskema eta eraketa bat etorriko dira O.2.2 antolamendu-planak irudikatzen dituenetako batekin, eta loteslea da kasu horretako antolamendu tresnetarako.

1.18._ Geltoki intermodala: Abando – San Mames (EkE.18)

1.18.1._ Eraginpeko eremua eta hasierako egoera

Gaur egun, autobus-terminaletako batzuk Bilbon zehar barreiaturik daude, hiri barruko trafikoa eta garraiobideen aldagarritasuna oztopatuz. Dena den, konpainietako asko Garellanon dagoen "behin-behineko" geltokitik jarduten dira.

Abandoko eta La Najako geltokiak aukeratuz gero (RENFEren zabalerakoa eta zabalera metrikokoa, hurrenez hurren) askotariko geltokiaren proiektuak A-8rekiko errepide-loturak bilatu beharko ditu. Batera edo bestera, AHT-k amaierako geltokia izan beharko luke ezinbestean.

Garellanoko autobus geltokirako sarbideak, ordea, onak dira A-8tik nahiz baita N-634tik sartuta ere. Gainera, metroarekiko eta tranbiarekiko lotuneak izango dituenez, leku beretik Eskuinaldera eta Ezkerraldera jo ahalko da. Bakarrik geratuko litzateke konektatu gabe zabalera metrikoko trenbidea, baina aukera egongo da aurrerantzean AHTren linea handik Kantabriarantz bideratzeko.

1.18.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Bidaiarientzako garraiobideen ibilbideek eta haien arteko lotuneek osatzen duten sarea ikusita, argi dago bai Abandok bai San Mamesek aparteko garrantzia izango dutela aldagune gisa. Metroak Bien arteko lotura ziurtatzen duenez, bata edo bestea aukeratzeko orduan kontuan hartu beharko da, batetik, zeinetatik izango den errazagoa lineak Kantabriarantz jarraitzea, eta bestetik zenbait baldintza urbanistikori ere erreparatu beharko zaie, besteak beste:

1._ Tren eta autobus lineak Askotariko Geltokian elkartu beharko dira, bidaiariei garraiobidez aldatzea errazteko.

2._ Aldagunean autobus konpainiak ere koordinatuko dira, bezeroentzako zerbitzuaren mesedetan.

3._ Moteldu behar da autobus-terminalak sakabanaturik egoteak trafikoan duen eragina, eta ondoriozko terminala banaketa-saretik hurbilago kokatuko litzateke.

4._ Jarduera desberdinak bultzatuko dira geltoki berriaren inguruan; Bilborentzat erabilgarritasun handiko tokia izango denez, onuragarria litzateke bertan eraikin eta eremu berriak agertzea.

1.18.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Kokaleku bakoitzaren ezaugarriak eta baldintzak baloratzeko beharrezkoak dira oraingoak baino zehatzagoak diren azterketa eta iritzi teknikoak, eta bestalde, antolamendu-eskala egokien ez da Lurralde Plan partzialak darabilena.

Bistan da hizpide dugun ekipamendu hau metropoli mailakoa dela, eta beharrezkoa da, era berean, erabakia lehenbailehen hartzea. Hori dela eta, uste dugu San Mamesi buruzko irizpenak ekarpenak behar dituela, albait arinen, EE1ean (Olabeaga-Basurto) zerikusia duten eragile guztien partetik. Horrek ez luke eragotziko, haatik, LPP honek egingo duen Itsasadarraren Ingurua Antolatzeko Proiektua erredaktatzearekin batera Olabeaga-Basurtorako Xehetasunezko Plangintza ere garatu dadin, bertako antolamendu urbanistikoa Proiektu horri dagokio eta.

Bestalde, plangintza urbanistikoak egoki txertatu beharko du geltokiaren diseinu arkitektonikoa hiri-inguruan.

1.18.4._ Xedapen lotesleak

• Azken buruko erabakia hartzeko eta arrazoitzeko bi aukerei buruzko ikerketak aztertuko dira, besteak beste bideragarritasun teknikoaren ingurukoa eta kontuan harturik honako EkE honetan zein 17.ean emandako irizpideak.

• San Mames hautatzeak ondorio nabarmenak izango ditu EE.1eko antolamendurako. Horregatik, bada, garapen-plangintzak San Mamesen bideragarritasuna ez ezik bertako kokalekuarekin zerikusi zuzenik ez duten beste ezaugarri batzuk ere aztertu beharko ditu, eragina izan lezakete-eta aukera horretan; horietako bat izango litzateke, adibidez, geltokia Abandon eraikitzearen bideragarritasuna.

• Garrantzia du jakitea lineak Kantabriarantz jarraituko ote duen.

Bateragarritasuna

Ekintza Egituratzaile honek eraginpean hartuko duela-eta haren azterketa eremu honi erreparatuta egin beharko da:

• EE.1 Olabeaga-Basurto

Ekintza Egituratzaile jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan. Dagokion Harmonizazio Proiektuak helburua du Eremu hori bateraturik garatzea, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

1.19._ Sare Berdeko ibilbide naturalak (EkE.19)

1.19.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintza Estrategiko hau ez dago Metropoliko leku zehatzei lotuta, aitzitik, sarea ibilbide "atseginez" eta alternatiboez osatua dago: inguruan eragin handirik izan gabe, ibilbide horiek Sare Berdeko atsedentokiak lotzen dituzte, baita haietan barna ibiltzeko aukera eman ere.

Gaur egungo bide, bidegorri eta zidorrak ez ziren antolatu metropoli osoa gogoan izanik, eta zenbait udalerritan egoeraren zuzentze-saioak egin badira ere, beharrezkoa da lan horri ikuspegi zabalago batetik ekitea. Horixe egin nahi du LPP honek, hain zuzen.

Bestalde, oraingo atsedentokiak (espazio irekiak, metropoli parkeak eta ingurumen-garrantzia duten landa-eremuak) sakabanaturik ageri dira, eta traba ugari izaten dira batetik bestera igarotzeko.

1.19.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekintza Egituratzaile honek, bada, ibilbide naturalen sorta bat osatu nahi du Esparru Funtzionalean, inguruagatik, paisaiagatik edo kulturagatik interesgarriak diren lekuak nolabait josteko asmoz.

Bi garraiobide mota planteatzen dira sare honetrako:

a) Oinez egiteko ibilbideak, besteak beste:

• Kaleak eta oinezkoentzako aldeak

• Pasealekuak

• Mendiko bide-zidorrak

• Baso pistak

• Abelbideak

b) Txirrindularientzako ibilbideak, besteak beste:

• Pasealekuak

• Bidegorriak

• Baso pistak

• Abelbideak

• LOB zirkuituak

Txirrindulak eta bere bide-sareek alternatiba gisa duten garrantziagatik, horien antolamendua ekintza egituratzaile baten helburua izango da (Bizikletarien-tzako Sarea, EkE.23).

Aparteko ahaleginak egingo dira autobus eta trenbideekiko loturak jartzeko.

Sareak errepide edota trenbideekin bat egiten duen lekuetan sakon aztertu beharko da haietan aldaguneak paratzeko aukera.

1.19.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Oinezkoentzako ibilbideei dagokienez, bizikleta-bideen parean luzatuko dira batzuetan, eta bestetan oinez egitekoak izango dira soilik. Nolanahi ere, baliza edo argigarriez hornituko beharko lirateke, batez ere Leku Interesgarriekiko lotuneetan eta Atsedentokietarako sarbideetan.

Bizikletarako bideetan ere balizak eta argigarriak jarri beharko lirateke. Haiekin paralelo, oinezkoentzako ibilbideak luzatuko dira; inguru berean ibilgailuetarako ibilbideekin bat egingo balute, bereizgarri fisikoak ezarri beharko lirateke bien artean, bizikletak eta motordun ibilgailuak elkartu ez daitezen.

Baso pistak eta asfaltatu gabeko bideak ez dira inola ere erabilgarri izango lurrorotako ibilgailuetarako, 4x4etarako, quadetarako edo cross zein trialeko motorretarako, horrelakoek ingurumenean eragiten dituzten kalteengatik (higadura eta kutsadura, atmosferikoa zein akustikoa).

1.20._ erriberako parkeak (EkE.20)

1.20.1._ Eraginpeko eremua eta hasierako egoera

Ekintza Egituratzaile hau Bilboko Itsasadarraren inguruetan burutzekoa da. Hiri-berrikuntzarako eremu zeuden lehengo portu eta industri asko Esparru Funtzionaleko beste tokietara aldatu dira. Ondorioz hutsik geratu diren lurzoruak, bestalde, metropoliko erdialdean bertan daude.

Gaur egun, lurzoru horietan eraberritze prozesua gauzatzen ari da, eta aurreikusita dagoenez, bertan balio erantsi handiko jarduerak, ekipamenduak eta berdeguneak kokatuko dira.

Dena den, oraindik ia ez dago ibai-bazterreko parkerik, eta berdegune batzuk baino ez daude, inolako antolamendu bateraturik gabe ezarriak.

1.20.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekintza Egituratzaile honek, bada, benetako ardatz berde bat sortu nahi du Itsasadarraren parean, Metropoliko erdialdean, hain zuzen. Horrela, berez garrantzi handikoak diren inguru horiek ingurumen-balioa eskuratuko dute, hiria erakargarriagoa eginez eta hiritarren bizi-kalitatea jasoz.

Ibai-bazterretako parkeek berebiziko garrantzia izango dute, hiriguneak ibairantz zabaltzeko bide izango direlako, bi elementuen artean aspalditik izan den urruntasuna murriztuz. Izan ere, haiek emango dute, aurrenik, ibai bazterretako hiriguneen irudi berritua.

Ardatz berde honek zenbait leku eta inguru uztartuko ditu:

1._ Itsasadarra eta bere ertzak (zubiak eta zaldainak, ditxoak, kaiak, ontziratokiak eta bestelako portu-instalazioak).

2._ Hirietako alde zaharrak eta berriak, eta erdialdean izateagatik kalitate arkitektoniko handia izango duten eraikin berriak.

3._ Oraingo berdeguneak eta eraikiko direnak, hala nola haietako zuhaitz-espazioak, lakuak eta aintzira artifizialak, eta kalitatezko hiri-altzariak.

4._ Kultur ondarea, batez ere industri arlokoa eta hiriaren historiaren erakusgarriak (lantegiak, tximiniak, mea-kargalekuak, tren-ibilbideak, garabiak).

5._ Horrelako inguruetan izaten ohi diren ekipamenduak: museoak (Guggenheim, Arte Ederretakoa, Itsasadarreko itsas museoa, Teknikari buruzkoa...), Euskalduna Jauregia...

Arreta handiz aztertuko da berdeguneok lotzeko modua. Ildo horretatik, ibaiaren alde bietan oinezkoen-tzako ibilbideak eratuko dira, eta ahal dela, bizikletaz ibiltzekoak ere.

1.20.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ezkerraldean, Santurtzin ekingo diogu bideari, Arrantza-Portuan eta haren ondoko Parkean. Kirol-aldetik eta Nautika Eskolatik segituz, Portugaleteko Areilza Doktorearen Parkea eta Txurrukaren kaia zeharkatu eta Kanila Parkeraino iritsiko gara. Behin Sestaora helduta, ibilbidea eraikitzekotan dagoen berdegune batean zehar luzatuko litzateke, ibai-ertzeko industrigunearen eta hirigunearen artean. Tarte horretako trenbidea desagertuko da metroa iristearekin batera, eta haren ordez tranbia ezarriko da. Galindo ibaia gurutzatu eta Barakaldoko Desertuan sartuko gara, erabat berritu den inguru batean. Hortik Kadagoaren ibai-ahora bitartean ardatz berde bat zabalduko da, luzera; Itsasadarraren ertzean zehar, Franco-Belga eta Orconeraren mea-kargalekuak zaharberrituek edo Ercrosen "Katedralak" ikuspegi historiko interesgarria azaltzen digute. Zorrotzako muturreko industri ondarearen arrastoetatik Olabeagako ibai-bazterrean zehar jarraitzen da. Han, Euskaldunaren Dikeen inguru berrituak, Itsas Museoak eta Euskalduna Jauregiak goratu egin dute Doña Casilda Parkeraino doan tarte hori; Doña Casilda parkea Abandoibarrara zabaltzen denean, ibilbidea Guggenheim Museoraino luzatuko da, eta bertatik, Uribitarteko kaietan zehar, Udaletxera eta Areatzako Zubira helduko da.

Eskuinaldean ibilbidea Areetako kaian hasten da, eta han Uribe Kostako itsasaldeko pasealekuarekin lotuko da. Itsasadarrean gora, Bizkaia Zubia pasaturik, Leioarekiko mugan agertuko gara. Lamiakon, ibar aldeko eremu zabala HUArentzat erreserbaturik dago; bertatik Itsasadarreko errepidera bitartean berdegune bat prestatuko da eta Udondoko ditxoarekin batera antolatuko da. Hortik Axpeko ditxora iristen da, Sestaoko Muturrarekin eta Metropoliko Bide-Pasealekuarekin lotura egingo duen zubi berrira hain zuzen. Errepide horrek erakarriko ditu Erandioko ibai-bazterreko paseko trafiko gehiena, eta aukera emango du Erandioko tarte hori hiri-kale eta bazterreko pasealeku bilakatzeko. Asua ibaiaren beheko ibarra eta Elorrietako ibai-bazterra igaro ondoren, Deustuko Kanal berrituan gaude, portu-jarduerak bukatzen direnean aisi eta hirugarren sektoreko jarduerak bilduko dituen esparruan, hain zuzen ere. Oinekoentzakoen pasabideetan zehar Zorrotzaurreko penintsulara agertu gara. Alde horretan kokatzekoak dira hirugarren sektoreko jarduera eremuak, egoitza-guneak eta berdegune ugari ere. Hemendik, Deustuko ibaiertza eta Volantin pasealekua zeharkaturik, Udaletxean bukatuko da osteratxoa. Handik, eskura ditugu Areatza eta Alde Zaharra.

LPPk Itsasadarraren bi aldeetako ertzak hobetzea aurreikusten du, bana horretarako ekintzak zehaztu beharrean, xehetasun horiek garapen-proiektuen esku utzi ditu, antolamendu bateratuago lortze aldera.

Gero, Zazpi Kaleetatik abiatuta, 15. jarduera egituratzailearekin Nerbioiko Ardatzean sortutako lotura-egitura linealari jarraipena eman nahi zaio Bilbon zehar, eta Basaurirantz eta Behe Nerbioiko amaierako zonarantz jarraitu.

1.20.4._ Xedapen lotesleak

• Itsasadarraren bi aldeetan etenik izan ez dadin, oinezkoentzako ibilbideak prestatuko dira, eta ahal den neurrian, bizikletarakoak ere bai (EkE.15).

• Ibilbide bat luzatuko da Santurtziko Arrantza Portutik Ezkerraldean zehar. Eskuinaldekoa Areetako kaian hasi eta Bilboko Udaletxearen parera iritsiko da. Hortik Areatzara eta Alde Zaharrera jo ahalko da.

Bateragarritasuna

Ekintza Egituratzaile hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan garatuko da.

1.21._ Itsasadarraren nabigaziorako aukera (EkE.21)

1.21.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Bilboko Portuak eta Bilboraino sartzen den itsasadarraren tarteak garrantzi handia izan dute antzinatik, Nerbioiren azken zati hori nabigagarria zelako. Hortik, hain zuzen ere, bertako zubi urriak eta altuak, merkataritza eta industri ontzi handiak pasatzeko modukoak.

Gaur egun industri garaiaren ondorengo gizarteak begirune handiagoa du inguruarekiko, eta horren erakusgarri, Itsasadarrean zeharreko kaiak eta ibai-er-tzak eurak ere tamaina eta irudi samurragokoak azaltzen dira. Ahaztuak ditu, haatik, ibaiak garraio eta aisiarako ematen dizkion aukerak.

Hala ere, gurean ere sortzen hasi dira ontzi-ibilbide turistikoak edo aisia-bidaldiak. Izan ere, itsasadarraren ertzeko proiektuek ez dituzte aintzat hartu horrelako aukerak, beharbada soilik ibai-bazterretik bertatik an-tzematen direlako. Aurrekoaren adierazgarri, duela gutxi Guggenheim museoko bazterrean metalezko eskailera bat jarri denean, ez da kontuan izan ibaitik eskuragarri izan zedin.

Mundu zabaleko beste "waterfronts" askotan gertatu izan den bezala, ura nahiko garbi egonez gero, paregabeko aukera ematen du garraio eta aisi jardueretarako.

1.21.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekintza Egituratzaile honek, egoerari aurrea harturik, berez azaleratzen ari den joera bat antolatu nahi du, ahalik eta atarramentu handiena lortu nahirik.

Hortaz, bai Ezkerraldeko merkataritza eta industri portua, baita Eskuinaldeko kirol portua eta hondartzak ere, Nerbioiren Itsasadarreko erabilerei eta garraio jarduerei lotuko zaizkie, Bilboko inguru hori baita, hain justu, Metropoli aldeko bihotza eta muina.

Ildo beretik, harira dator hiriaren erakusgarri den elementuren bat sortzea, oraingo Bilboren bereizgarri den zerbait, alegia. "Ibaibus" edo "ibaitaxi" izan litezke, adibidez, metropoliaren irudi eta ekonomia berrien behatoki.

Iradokizun gisa, geltokiak ikur moduko elementuek (uretako edo lehorreko garabiak, industri arkeologiaren hondarrak...) iraun duten lekuetan paratuko lirateke; halaber, ontzi anfibioak erabiliko balira (Hovercrafts), lehorreraino sar litezke, eta bidaiariak bertan utzi.

Aurrekoa hori pizgarri bat litzateke portu aldean aisi guneak eta hotelak sor daitezen, inguruetan era askotako erabilerak eta jarduerak sustatuz eta metropolia egun guztian bizirik agerraraziz.

Itsasadarra nabigagarria izateak bide ematen du aisi jarduerak eta ingurua birgaitzea oztopatuko ez luketen bestelako erabilerak ere sustatzeko, itsasotik ibai-ertzetaraino iritsi ahal izateak ematen dituen aukera guztiak aprobetxatuz.

Ez da burutuko Euskalduna Jauregiraino nabigatzea eragozten duen ekimenik, nahiz eta gaur egun Zubi Eskegiaren altuera eragozpena izan litekeen alde horretatik. Bakarrik onartuko da nabigagaritasuna nolabait murriztea hala aurreikusten bada Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Proiektuan.

1.21.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Nahiz eta Ekintza Egituratzaile honek ez duen antolamendurako irizpide zehatzik ezartzen, lagungarri litezkeen zenbait irizpen eta estrategia azaltzen ditu:

1._ Itsasadarra –eta beraz, merkataritza, industri eta kirol portuak ere- garraio eta aisiarako azpiegitura bat dira.

2._ Aukeratutzen diren ibai-ibilgailuak Bilboren erakusgarriak izango dira, eta ingurua errespetatuko dute.

3._ Ibaian zeharreko ibilaldia ondoko elementu hauei lotuta egongo da: museoak; lan, kultur eta aisi instalazioak; industri arkeologiaren elementuak; zubiak eta Itsasadarraren ertzetako parkeak.

4._ Ibilaldiak paisaiaren eta inguruaren irudi bateratu bat eman behar du.

5._ Itsasadarreko ingurua hiru fasetan lehengoratuko da:

1) Lehenengo pausuak: ingurumena lehengoratzea eta irudia hobetzea. Ordurako ibilbideak egin daitezke.

2) Prozesuak aurrera egin ahala ertzetan eta barrualdean jarduera gune berriak sortuz joango.

3) Ingurumenaren eta irudiaren lehengoratze osoa.

1.22._ Itsasontzi handien atrakalekua getxon (EkE.22)

1.22.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintza hau Algortako kontradikean gauzatuko da, Getxoko Kirol Kaiaren ondoan; gaurko jardueren osagarria izango denez, ez die horiei inolako eragozpenik eragingo.

Atrakalekua, esan bezala Algortako Kontradikean egitekoa, Abrara begira dagoen aldean eraikiko litzateke, Bilboko portuan lehorreratzen diren bidaiari-ontziak bertan biltzeko. Ekintza mesedegarria litzateke Santurtziko atrakalekurako, horrek berezkoagoak dituelako merkataritza jarduerak.

1.22.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Honako proposamen honen bidez bereizi nahi dira, Bilboko Portuan bertan, salgaien eta bidaiarien joan-etorriak, gaur egun guztiak gertatzen baitira Santurtziko kaian. Erraztuko litzateke, bada, bidaiariek metropolira hurbiltzeko egin beharreko bidea.

Bilbo zerbitzu-hiri gisa bultzatzeaz gain jarduera askotako toki bilakatu nahi da, turismoari irekia, baina asmo hori gauzatzeko zenbait betekizun bete behar dira, haietako bat bidaiarien itsasontzientzako atrakaleku bat izatea, eta horregatik proposatzen da, hain zuzen ere, Algortako kaia zabaltzea.

Getxon turismoa ez da izan jarduera arrotz bat, bereziki kostaldean, beraz, leku hau egokiena da euskal kostara hurbiltzen diren bidaiariak hartzeko.

1.22.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Proiektuaren zehaztapenak ez du azpiegitura handien beharrik, atrakatze-maiztasuna programatu egin behar delako. Izan ere, ontzi mota hauek behar duten zerbitzuak bi baldintza baino ez ditu bete behar: bidaiarien untziratze-lehorreratzea eta materialen hornikuntza.

Helburu berarekin, aztertzekoa da Getxoko errepide nagusietatik Portura doazen sarbideak hobetzea, udalerria jada aisi gune denez egoerak okerrera egin lezake eta.

Atrakaleku berrira metropolira noizbehinka hurreratzen diren itsasontziek erabiliko lukete soilik. Beste alde batetik, Portsmouth-Bilbo bidaia egiten duen ferrya ez da auto asko eramateko gauza, beraz Santurtziko kaia erabiliko luke, orain arte bezala.

1.22.4._ Xedapen lotesleak

Aztertu beharko da nola lotu Getxoko bide nagusiak Portuarekin.

1.23._ Bizikleta-Sarea (EkE.23)

1.23.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Garapen jasangarriaren alde eginda, hainbat herri-instituzio neurriak hartzen ari dira hiria abegikorragoa izan dadin eta bizi-kalitate hobea izan dezan. Horien artean azpimarratzekoa da autoen kaltean oinezkoei eskaintzen zaien espazioa, gero eta zabalagoa, edo bestelako garraiobideak –publikoak zein ez- sustatzeko politikak.

Gure inguruko herrialdeen ereduari helduz, Bizkaiko Foru Aldundia bizikleta sartzen ari da trafiko-politikan, batetik motordun ibilgailuek ekonomian, ingurumenean edo gizartean bertan eragiten dituzten arazoak gutxitzearren, eta bestetik, merkea izateaz gain ingurumenarentzat eta gizartearentzat ere onuragarria eta berdintzailea delako. Hala dago jasota Bizkaiko Errepideen Arloko Lurralde Plana 1999-2016 izenekoan.

Ekintza hau Bilboko Metropoliko Esparru Funtzional guztira zabalduko da, bizikleta garraiobide alternatibo bezala bultzatuko duen bide-sarea osatzeko asmoz.

Gaur egungo bidegorrien sarea zatikakoa da, barne loturarik gabea. Aldundiko Herri Lan eta Garraio Saila prestatzen ari den Bizikletaren Planak sare antolatuago bat moldatuko du Bizkaiko Lurralde Historiko osoarentzat.

1.23.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

LPPk helduleku gisa hartu du Bizikletarako Plan Zuzendaria, eta metropoliko udalerrien arteko ibilbideak gehitu dizkio, Esparru Funtzionalaren barruan egiteko modukoak.

1.23.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Proposatzen den hiriguneen arteko sareak honako egiteko hauekin osatuko da:

• Txorierriko erdialdeko hirigune guztiak bidegorri batez lotzea. Oraingo Errepide Nazionala hiri-errepide gisa egokitzeak aukera emango du beste bidegorri bat eratzeko Txorierriko erdialdean zehar.

• Bidegorri bat sortzea Txorierriko Ipar errepideari lotua, EkE.6an azaldu bezala.

• Lehentasuna emango zaio Itsasadarraren pare eta Metropoli Ardatzari loturik Bilbotik Getxora joango den bidegorriari. Lotura izango luke, halaber, Leioako Campusarekin.

•&#9;Plentzian aurreikusten den bidegorria Gorlizeraino luzatu, eta bideragarri jotzen bada, Lemoiz eta Armintzaraino ere bai. Hango aldean bidegorria Basordasen planteatzen den Gaikako Aisi Gunean bukatuko litzateke.

• Bidegorri bat sortzea Sopelana-Urduliz-Plentzia ibilbidean.

• LOBetarako ibilbide balizatu bat prestatzea Plentziako itsasadarraren ertzean zehar; Butroeko gazteluraino iritsiko litzateke, eta bertan bat egingo luke oraingo ibilbidearekin.

• Ugao-Miraballeseraino planteatu den bidegorria bi adarretan banantzea: bata Arrankudiagaraino eta bestea Zeberioraino.

1.23.4._ Xedapen lotesleak

• Metropoliko Ardatz berriak, oinezkoentzat prestatuak, aukera emango luke bizikletaz ere ibiltzeko. Bizikletarako azpiegitura horrek, ordea, ez luke bakarrik balioko aisi jardueretarako, edo ibaiertzetatik eta berdeguneetatik ibiltzeko; izan ere, beste garraiobide bat litzateke hiriko egunerokoan erabiltzeko, eta halaxe jasoko luke Ibaia Harmonizatzeko Proiektuak.

• Berariaz zehazten den Plangintzetarako Bateragarritasun Sistema Orokorrak ziurtatu beharko du sareak jarraipena izango duela aldameneko udalerrietan. Horrek ez du eragozten, ordea, azpiegituraren trazadura zeharkatzen diren eremuen antolamendura moldatuko denik.

1.24._ Itsasadarraren hobekuntza hidraulikoa (EkE.24)

1.24.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Nerbioi ibaia Itsasoratzen den tokitik Abusu auzoraino uholde arriskua handia da Bilboko Itsasadarreko hainbat puntutan, 1983an ikusi zen moduan. Uholdeak Aurreikusteko Osoko Planak eta beste zenbait alorreko planetan egiten diren iradokizunak ez dira bete, ordea. Areago, hirigintza arloko ekimenek eta proiektuek asaldatu egiten dituzte Itsasadarraren ezaugarri hidrologikoak, arriskuak larriagotuz.

1.24.2._ Ekintzaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Uholderako arriskuak aurreikustearren, LPPk beste azterketa hidrauliko batzuek egindako aholkuak bere eginda honako hauek proposatzen ditu:

• Ingurumenaren ezaugarriak azterturik aldizkako dragatze-lanak egitea ibilguaren egoera hobetzeko, horrela itsasadarreko hondaleak ez luke-eta aldaketa nabarmenik izango, bereziki San Anton zubitik Udaletxeko zubiraino tartean.

• Arroketan 1.270 m3/s-ko kapazitatea duten desbideratze-tunelak zulatzea, ibaiko ur emariari badaezpadako ibilgua eskaintzeko. Tunel bakoitzak 9 m inguruko altuera izango luke, eta 3 bat km luze Abusuko ebakitik Olabeagako ibaiertzera bitartean.

• Deustuko Kanala irekitzea eta Zorrotzaurreko penintsula uharte bihurtzea. Tunelek Itsasadarreko ibilgua bera izango lukete gainezkabide, eta oraingo Kanaleko ibilguak itsasadarraren urak bideratuko lituzke.

Soilik hiru alternatiba horiek gauzatuz lortuko da Itsasadarrak gainezka ez egitea Alde Zaharraren parean.

Komenigarria litzateke Itsasadarreko Ibilgua Lehengoratzeko Plana prestatzea, eta haren bidez honako hauek aztertzea eta zehaztea: oraingo egoera, lortu beharreko helburuak, sedimentuak tratatzeko lanak eta azpiegiturak, ezarri beharreko arauak eta ekimenerako epeak eta baliabide ekonomikoak.

1.24.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Abian dauden hirigintza lanek ziurtatu beharko lukete oraingo ur emaria isur daitekeela. Beraz, ez li-tzateke gauzatu beharko ibilgua okupatuko duen ekimenik, non eta dagokion azterketa hidrologikoak bermatzen ez badu lan horiek ez dutela nabarmen aldaraziko ur azalaren egoera Itsasadarrean zehar.

Tuneletako ahoetan eta hustubideetan egiten diren hirigintza lanetarako lurzoruak erreserbatu beharko dira, Abusuko Parkean eta RENFEren Olabeagako geltokiaren parean tunelen sarbideak eta aterabideak behar bezalako neurrikoak izan daitezen (37 eta 45 m-ko zabalerak, hurrenez hurren). Dena den, zabalera neurriak eta bestelako ezaugarri teknikoak lanen hasierako azterketa teknikoan zehaztuko lirateke.

Hasierako proiektuan hartzen diren erabakiak aldatu ahalko dira, baldin eta arrazoituta badaude dokumentu tekniko batean eta dauden beste azterketekin alderatzen badira, eta hala ondorioztatuko da Harmonizazio Proiektuan.

Deustuko Kanala irekitzen den arte ez litzateke lurzorurik okupatu beharko irekiera-gune horretan.

2._ EKIMEN ESTRATEGIKOAK

SIZE=3>2.1._ Olabeaga – Basurto (EE.1)

2.1.1._ Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY"> Ekintza hau Bilboko udalerri mugartean gauzatuko da, eta funtsezkoa da metropolia egituratzeko, behar-beharrezkoa baita Metropoliko Bide-Pasealekua eraikitzeko. Ardatzaren eta Bilboko Zabalgunearen arteko lotunea izango da, beraz, erabakigarria da hiria Itsasadarreko eremuetara hedatu dadin.

Oso eraikin adierazgarriak daude inguru horretan: San Mames, Basurtoko Ospitalea, Miserikordia Etxea eta Industri Ingeniaritzako Eskola.

Metropoliko hiri-garapenaren une honetan, horrenbeste jarduera berezik inguru berean bat egiteak hiru arazo mota dakartza:

1._ Inguru horretarako irispideak gainezka daude.

2._ Topografikoki behatoki aparta den toki horretan, hiriak traba gaindiezina du Metropoli eta Itsasadarrerako bidean.

3._ Lurraldeko zerbitzugune nagusia izateagatik, ekipamendu handiak Bilboko barnealdean bildu izan dira. Joera hori orain arteko aglomerazio-ereduan eraginkorra izan bada ere, arazoak dakartza gaur egun. Ekipamenduek metropoli berriaren egitura hornitu eta ahalbideratuko dute, baina era berean, irispide egokiak beharko dituzte hala izan dadin.

Bestalde, badaude bi faktore metropoliko inguru honetan mugikortasuna aldarazi dutenak. Batetik, metroaren 1. eta 2. lineek nabarmen hobetu dute garraio publikoa. Bestetik, kontuan hartzekoa da proiektu bat egin behar dela Bilborako sarbidea Bihotz Sakratutik kentzeko eta horren ordez beste bat eraikitzeko, horri esker eragotzi egingo bailitzateke autopisten sistema arinak metropoliko eta hiriguneko errepideetan luzatu dadin.

2.1.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekimenaren arrazoia eremuko lurzoruek betetzen duten kokaleku estrategikoan datza, Ardatzeko muturraren eta hiriaren arteko kontza izango baitira, eta gainera, Itsasadarraren Hiri-Berrikuntzarako Eremuetako bat izango lirateke.

Bi dira helburu nagusiak: batetik hirigunea Itsasadarrerantz zabaltzea eta Itsasadarraren eta egoitza-guneen betidanik izan den lotura eza zuzentzea, eta bestetik, metropoliko ekipamenduak gaur egun lehiakorragoak diren lekuetan ezartzea.

Hau ezin izango da bakarkako ekimen gisa burutu; aitzitik, beste batzuekin batera gauzatu beharko da.

2.1.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Aukeratzen den kokalekua edozein delarik ere, Ekimen Estrategikoak oinarrizko helburu batzuk bete beharko ditu:

2.1.3.1.-

Zehaztu beharko da zein diren lehengoratzeko eremuak. Horietarako proposatzen den helburuak kontuan izango du non dauden kokaturik eta, gainera, bertan irekiko dela hirigunea Itsasadarreko uretara.

Erabilera aldetik, lurzoruek jarraipena emango diete Zabalguneko egoitza-guneei, hirugarren sektoreko eta merkataritzako jarduerekin nahastuta, LPPren ereduko erabilera mistoen ildotik.

Aztertuko da, orobat, zein den era egokiena eta arrazoizkoena Metropoliko Bide-pasealekua ekimen honek eratzen duen egiturarekin edo Kale Nagusiarekin lotzeko eta, azken batean, EE.2an azaldu diren ardatz nagusiei jarraipena bermatzeko.

Edonola ere, Olabeaga eta Zorrotzaurreko ibaiertzak proiektu berean ukituko dira. EE.2.

2.1.3.2.-

Orain arte azaldutakoa burutzeko, San Mames futbol-zelaia lekuz aldatu beharko litzateke. Hala ere, inguru berean berreraikiko balitz oztopatu egingo luke hirigunea Itsasadarreko uretaraino hedatzeko asmoa, eta horixe da, hain zuzen ere, ekimenaren helburu garrantzitsuenetako bat, konponbidea ekimenaren azterketa xeheago batean izan beharko lukeena.

2.1.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.1.3.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

•&#9;EkE.1: "Metropoliko Bide-Pasealekua".

• EkE.2: "Bilborako irispide berrian Olabeagan. Bilboko Atea".

&#9;_ EE honetan Bilborako irispide berria burutzeko era bateratu bat bilatuko da, EE.2rekin batera ("Zorrotzaurre"), eta beste horrenbeste egingo da horrek ekar litzakeen ondorioen inguruan.

•&#9;EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.A: Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarreko linea).

&#9;_ EkE.14.E: Bilbo-Balmaseda (zabalera metrikoko linea).

&#9;_ EkE.14.G: Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

&#9;_&#9;Ezkerraldean dagoen trenbidearen trazadura independentea: C1 Bilbo-Santurtzi linea.

•&#9;EkE.18: "Askotariko Geltokia: Abando-San Mames".

•&#9;EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

•&#9;EkE.21: "Itsasadarraren nabigagarritasuna".

•&#9;EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

•&#9;EkE.24: "Itsasadarraren hidrologi hobekuntzak".

&#9;_ Itsasadarrean uholdeen arriskua eragozteko tunel batzuk eraikitzea planteatu da, ibaiaren ordezko ibilgu gisa jardunez oraingo ur emaria banatuko lukete eta.

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Bilboko EE.2 eta EE.3n ("Zorrotzaurre" eta "Zorrotza-Burtzeña", hurrenez hurren). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.2.- Zorrotzaurre (EE.2)

2.2.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen hau Bilboko udalerri mugartean egitekoa da, eta funtsezkoa da metropolia egituratzeko, behar-beharrezkoa baita Metropoliko Bide-Pasealekua gauzatu dadin.

Eremu hau aukera gehien ematen dutenetakoa da, eta haren gainean lan egin da LPP hau osatuko zuten dokumentuei ekin zitzaionetik. Lehengo industri eta portu jarduerek ingurua zaharkitua eta eskastua utzi zuten arren, horiek gaur egun toki ezin hobeak dira, metropoliaren erdialdean kokaturik daude eta. Horren erakusgarri dira Zorrotzaurreren inguruan egin diren azterketa ugariak; izan ere, orain mundu guztian bultzatzen da hiriak beren ertzetako urekin elkartzea.

Horrelako azterlanez gain, Euskal Herriko Uniber-tsitateak eta Athleticek berak ere interes handia azaldu zuten metropoliko berrikuntza-egitasmoetan parte hartzeko eta beren instalazioak penintsula berezi honetara aldatzeko.

Ildo beretik, Teknologi Parkeak ere osagarri zaizkion jarduerak kokatu nahi lituzke inguru horietan, eta pres-t ageri da akordioak edo itunak hitzartzeko administrazioekin eta helburu horrekin bat etor litezkeen bestelako eragileekin ere.

2.2.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egitura-tzaileak

Inguru horrek bide ematen du geroko metropoliaren irudi berria sortzeko. Bilboko erdialdeko Zabalguneak Itsasadarrerantz heldu beharko luke, eta era horretan, Ardatzaren mutur batean Abandoibarra eta bestean Urban-Galindo ikurtzat dituela, metropoliaren erdi-erdiko gune hau adierazgarrienetakoa izango litzateke Itsasadarraren Hiri Berrikuntzaren Eremuan.

Oinarrizko helburua da, beraz, industria-garaiaren ondorengo espazio zabal bat eskuratzea, eraikitzekoa den Metropoliko Bide-Pasealekuak zeharkatua eta berdegune handiek josia; bestalde, errepide-sare bat oraingo hiri-errepideen luzapen naturala izango litzateke. Loturak ezarriko lirateke Itsasadarraren ertzekin eta Deustuko Kanalarekin, eta era askotako jarduerek izango lukete lekua bere baitan: egoitzak, aisi guneak, hirugarren sektorea, ekonomia eta industria... beti ere maila horretako hiri-ekimen batek behar dituen ezaugarriei erreparatuz, aitzindaria izango bailitzake XXI. mendeko Bilbora begira.

2.2.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekimenaren helburu funtsezkoena Metropoliko Bide-Pasealekua eraikitzea da. Hirialdeko biziaren euskarri, azpiegitura horretan garraio publikoak beratuko luke mugikortasuna, metro arinaren bitartez edo, horren ordez, autobusez baliatuta. Haren inguruan egiten diren antolamendu lanek ere xede nagusia dute: Zorrotzaurre oinezkoek Itsasadarraren parean izango duten eremu bat izatea, baina erdialdean duen kokapen apartekoagatik leku horrek behar eta merezi duen erabilera intentsitatea ahaztu gabe.

Hala, bada, Zorrotzaurre berebiziko negozio-gune ere bihurtuko litzateke, eta egoitza-aldeak eta ekipamenduak uztartuz Bilboko hirigunea itsasoraino luzatuko luke Itsasadarrean zehar.

Bestalde, eta LPP honek proposatutakoari eutsiz, inguruko ezaugarri hidrologikoek beharrezkoa egiten dute Deustuko Kanala irekitzea.

Urbazterrak, bai Kanalekoa bai Itsasadarrekoa, herritarrei irekita geratuko dira, toki horietako bakoitzak dituen ezaugarriak errespetatuz eta Bilbon aspaldi desagertuak ziren moduak eta jarduerak berreskuratuz. Bi aukera planteatzen dira: lehenaren arabera, Kanaleko ertzean, eraikinez hornitutako inguru batean, era askotako ekipamenduak eta jarduerak agertuko lirateke: asti alorrekoak, jatetxeak, saltokiak.... Bestearen proposamenaren haritik, ordea, Itsasadarraren parean ibaiertzezko parke bat ezarriko litzateke, eta Abrarainoko bidegorri batez gain atsedena hartzeko tokiak ere izango lituzke paregabe kokatuak, hego-hegoekialdera begira.

Itsasadarraren aldea berreskuratzeko estrategia orokorraren haritik, ibaia berriz nabigagarria izan dadin lortu nahi da. Ezaugarri hori aprobetxatzeko ibaian garraiobide publikoetan ibil liteke, Londresen Tamesisko riverbus-ekin egiten den moduan.

Orain lurzorua betetzen duten zenbait egoitza-eraikinek balio historikoa dute. Inguruko egoitza-erabilerari eta irudi tradizionalari eutsi nahirik, egoera kaskarrenean dauden eraikinak osatu edota zaharberrituko lirateke, aisia eta atsedenarekin zerikusia duten bestelako erabilerak ere erakarriz: jatetxeak, saltokiak, etab... Asmo horrekin, asfaltoarekin zoladura mistoa tartekatuko litzateke, oinezkoak eta trafiko mota murritzak gogoan izanik, eta uraren ondoan zein haren gainean terrazak ezar litezke.

Aztertzekoa da kultur erabilerak ere ezartzea, eta horren adibide iradokitzen da bertan Dokumentazio Zentro Handi bat ezartzea.

Era berean, baliteke Metropoli Ardatzean auto pribatuak ibiltzea galaraztea, zehazki erabilera mistoa (hirugarren sektorea – negozioak - egoitza aldeak) gehien garatze den tartean.

Zorrotzaurreren antolamendua zehaztean ondoko hauek izango dira xede nagusiak:

2.2.3.1.-

Uhartearen antolamenduak zehaztean kontuan izango da, aldi berean, kanalaren beste ertzean, aurrealdean, ageri den eraikin lerroa, garapen berriak eta San Inazio auzoaren arteko harremanak estutzeko, izaera desberdineko hiri-tarteak diren arren neurri handi batean elkarren osagarri bailitezke.

Erabilerei dagokienez, LPP mistoen alde agertzen da, oraingo enplegu tasa gainditu eta igoarazteko, komenigarri deritzo-eta enpleguaren eta etxebizitzaren arteko oreka lor dadin, kontuan harturik asmo horretan bai oraingo etxebizitzak bai berriak ere. Hala izan dadin, beharrezkoa da bertako ekonomi jarduera motak ugaltzea, baldin eta bateragarriak badira egoitza-erabilerarekin, eta antolamendua unitate trinkotu batean oinarritzea, erdialdean dagoen inguru batek egoki zaion erabilera-intentsitatea izan behar baitu, eta garraio publikoa komunikazioen zutabe bilakatu.

Aztertuko da, halaber, Metropoliko Bide-Pasealekua Basurto-Olabeagan eratuko den ardatz nagusiarekin lotzea, are Gran Víarekiko lotura izatea ere, etenik gerta ez dadin ardatz nagusi horien arteko artean. EE.1.

Edonola ere, Olabeagako eta Zorrotzaurreko ibaier-tzetan egitekoak proiektu berean ukituko dira. EE.1.

2.2.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.1.3.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

•&#9;EkE.1: "Metropoliko Bide-Pasealekua".

•&#9;EkE.2: "Bilborako irispide berrian Olabeagan. Bilboko Atea".

&#9;EE honetan Bilborako irispide berria burutzeko era bateratu bat bilatuko da, EE.1ekin batera ("Olabeaga-Basurto"), eta beste horrenbeste egingo da horrek ekar litzakeen ondorioen inguruan.

•&#9;EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.G: Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

•&#9;EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

• EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

• EkE.24: "Itsasadarraren hidrologi hobekuntzak".

Deustuko Kanala irekiko da, eta Zorrotzaurreko penintsula uharte bilakatuko da. Itsasadarreko oraingo hondalea ibilgua izango da proposatu diren desbideratze-tuneletarako, eta Kanalekoa hondaleak Itsasadarraren ura bideratuko du.

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarriz-ko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Bilboko EE.1 eta EE.3an ("Olabeaga-Basurto" eta "Zorrotza-Burtzeña", hurrenez hurren). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.3.- Zorrotza-Burtzeña (EE.3)

2.3.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

SIZE=3>Ekimen hau Bilbo eta Barakaldo udalerri- mugarteetara zabalduko da. Bi eremu horietan ugari dira industri aurriak eta etxebizitza-multzo kaskartuak. Zorrotza aldeari oso tratamendu azalekoa eskaintzen zitzaion, urrunegi zelakoan Bilboko erdigunetik, Abandoibarratik alegia. Burtzeñari dagokionez, Barakaldoko Plan Orokorrak ekimen bereziak aurreikusten ditu udalerriaren berpizteari begira, besteak

beste 22 ha-ko ekoizpen-eremu bat sortzea. LPPk, ordea, plan hori bideratu nahi du nolabait, egoitza-guneekin bateragarri diren erabilera samurragoak bultzatuz, hau da, industria soiletik aldenduz.

2.3.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Metropoliko erdi-erdian dagoen eta Itsasadarra Lehengoratzeko Eremuetako bat den inguru honetan hainbat jarduera-gune han-hemenka sakabanatuta ageri dira, eta errepideak eta trenbideak eurak ere lehengo garaietakoak dira.

Ekimen honen helburu egituratzaileak hiru irizpideren inguruan antolatzen dira:

Lehenik, eta maiz azaldu izan den bezala, metropoliko biztanleei eskuragarri jarri behar zaie ibai-bazterrez gozatzeko aukera. Bestetik, Bide-Pasealekuaren ekimenaz baliatuz, Itsasadarraren ertzean datzan indar bul-tzatzailea aprobetxatu nahi da. Azkenik, hiri-bilbe berri eta zaindu bat sortu behar da, irekia eta malgua, bere baitan egoitza-guneak, ekonomi jarduera aurreratuak, hirugarren sektoreak eta ekipamenduak har ditzakeena, berdeguneekin eta ibaiko urarekin kontaktuan. Hemen, Kadagoaren alboan, egokiera aparta dago uraren presentzia oztopo gisa ez ikusteko, eta ibaia gaindituz bi udalerriren lurzoruak elkartzeko.

2.3.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak.

Berriro ere, oinarrizko tresna ageri dira eraikiko diren Metropoliko Bide-Pasealekua eta zehar-zubiak. Ardatz hori ekimenaren egituratzailea da, eta hainbat helburu planteatzen dira ekimen estrategiko horren inguruan:

2.3.3.1.

Metropoliko Bidean barna, antolamenduak oinarritzat hartu beharko du Zorrotza eta Lutxanako egitura, auzo horiek ibai-bazterrera hurbiltzeko eta hirian txertatzeko.

Hiri Berrikuntzarako Eremuetako bat denez gero, egokiena erabilera mistoak dira. Uztartuko dira, bada, egoitza-guneak eta ekonomi jarduera berritzaileak (enpresa jardueretarako zento bat, adibidez); erabilera-intentsitatea, bestalde, bertako berbera izango da, lurzoruei albait atarramentu handiena ateratzeko. Eredua, beraz, ez da ohiko Teknologi Parkeena izango.

Proposatu diren ekonomi jarduerei dagokienez, aztertu beharko da oraingo ekoizpen-jarduerek bertan jarraituko duten, bereziki Itsasadarreko tarte nabigagarrien beharra dutenen kasuan, eta hala behar bada, neurri zuzentzaileak planteatuko zaizkie, egoitzazko erabilerarekin bateragarriak gerta daitezen, kalitateko hiri-egitura bat eta ingurumen egoki bat lortzeko.

LPPk beharrezkoa jotzen du eremu hau lehenbailehen antolatzea eta multzo osoarekin bateragarria egitea, Harmonizazio Proiektuan aurreikusten den moduan, hain zuzen.

2.3.3.2.

Zorrotzaurreko ibaiertzeko parkean hasiko den tartean herritar guztiak iritsi ahalko dira zehar urbazterreraino, zuhaitz ugariz hornitutako inguru batean. Hortik aurrera, bidegorri bat luzatuko da Itsasadarraren parean.

Zorrotzako Muturrean erabilera bereziak (atsedenerako elementuren bat edo kirol instalazioak) koka litezke, Zorrotzaurreko eta Galindoko ibaiertzeko parkeetako elementuei segida emanez. Eraikinek eta kaleek osatuko duten egitura, ordea, Ardatzaren beste aldean egon liteke.

Aztertuko da, halaber, N-634 errepidearen trazadura aldatzea, egoitza-aldeen egoera hobetu eta moldatu ahal izateko. Zorrotzako erdiguneak paseko trafikoa galduko luke, eta hiri-bulebar gisa berrantola liteke, metro arinak zeharkatua.

Ekintza hau gauzatu ahal izateko beharrezkoa litzateke zenbait instalazio (adibidez Bilboko Udal Hiltegia edo Portuaren azpiegituraren bat) lekuz aldatzea. Izan ere, instalazio horiek, berez oso egoera onean ez dagoen inguru batean eraikiak, ez dira batere erakargarriak metropoliko zati hau sustatuko luketen beste enpresa-ekimenetarako.

Hiltegiari dagokionez, beharrezkoa joko balitz lehengo eremuan jarraitzea, Elikagaigintza-Unitate baten osagai gisa kokatuko litzateke, era horretan elikagaiak ekoizteko eta banatzeko sektoreak hobeto aprobetxatuko lituzkeelako aukerak metropolia edo herrialdea bera elikagaiak banatzeko gune bilakatuko balitz.

2.3.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.3.3.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE.3 honek bere baitan hartu du berez EE.4ko eremukoa ("Ansio-Lutxana-Asua") den zati bat, eta horrenbestez, zati horretan ondorioak izango dituzte EE.4rako egiten diren zehaztapenek.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

• EkE.1: "Metropoliko Bide-Pasealekua".

• EkE.3: "Asuako zehar-ardatza".

• EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.A: Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarreko linea).

&#9;_ EkE.14.G: Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.H: Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.I: Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

• EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

• EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Bilboko EE.2 eta EE.4an ("Zorrotzaurre" eta "Lutxana-Asua", hurrenez hurren) eta Barakaldoko EE.5ekin ("Galindo"). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

2.3.5.- Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.4.- Ansio-Lutxana-Asua (EE.4)

2.4.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen hau Barakaldo eta Erandioko udalerri-mugarteetara zabalduko da; beraz, bi azpieremutan gauzatuko denez, ekimenak garrantzi handiagoa du. Izan ere, asmo hau ere giltzarrietako bat da Metropoliko Bide-Pasealekua eraikitzeko, eta ondorioz, metropolia bera egituratzeko. Asuako eta Ansioko Ibarrek osatzen duten ardatza aprobetxatzea eta horrela Itsasadarraren bi ertzetako eremuak lotzea erabakigarria da Bilbo inguruetako hiru haran nagusiak (Nerbioi Ibaiaren harana, Trapagaran eta Txorierri) artikulatzeko. Izan ere hirurek zedarritzen dute Bilboko Metropoliaren muina.

Askotan esan bezala, egoeraren ezaugarri nagusia inguruaren zaharkitasuna eta narriadura dira. Bost ardatz ageri dira ekimen honen oinarri gisa:

• Ansio aldeko inguruak. AHVren instalazioak erai-tsi ondoren eraberrituak, haietan Erakustazoka berriaren pabilioiak eraiki dira (Bilbao Exhibition Center).

• Rontealde-Sefanitro enpresen inguruan ere arazoak daude, han elkarren ondoan baitaude industri nabeak eta etxebizitzak.

• Asua ibaiaren ahoak aukera handiak ematen ditu, haranen arteko lotunea delako eta ingurumen aldetik ere balioa duelako.

• Azpimarratzekoa da, era berean, La Cadenako biribilgunea, BI-737 eta BI-2704ren elkargunean. Bertan, Aireportutik Itsasadarrerako loturan, balio erantsi handiko aldaketak gertatzen ari dira, baina metropoli-ikuspegi argirik gabe.

• Azkenik, ohartu beharra dago EE.4 honek bere baitan hartzen duela EE.3ko eremukoa ("Zorrotza-Burtzeña") den zati bat, hau da, elkarturik ageri dira aipatutako ardatzetako bi: Nerbioiren Ibarra eta Asuakoa. Hori dela eta, hizpide dugun eremua, nolabait, giltzadura moduko bat da LPP honetako Ekintza Egituratzaileek dituzten elementu nagusien artean, eta ezinbestekoa suertatzen da, horrenbestez, Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko.

2.4.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Behin Ezkerraldea eta Txorierri loturik eta Itsasadarraren bi aldeen arteko ur-ebakia josita, ekimenak helburu nagusi du tarte horretako eremu aprobetxagarriak antolatzea, bereziki ekonomi jarduerei lotutako sare oparo bat antolatuz hiru haranen elkargunearen inguruan, ingurumen aldetik nabarmen hobetutako metropoli-eremu batean. Lehentasunekoa da, halaber, garraiobideen arteko aldagarritasuna bermatzea, garraiobide horiek publikoak nahiz pribatuak izan.

Goian azaldutakoaz gain, Lutxana-Burtzeña eremuko zati bat ere Eraberritu nahi da. Inguru horrek, ekimen honetan eta EE.3an jasoak, birgaitu premia du, bertako instalazio zaharkituen ordez erabilera mistoak kokatzeko. Asua aldeak ere Birgaitu beharra du, kasu horretan okupatuta eta finkatuta dauden lurzoruak hobetuz, zaharturik geratu diren industrialdeak birmoldatuz eta industriarako kalifikatuak izan arren erabili gabe dauden lurzoruak teknologia berrietarako egokituz, hala egin daitekeenean.

2.4.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak.

Xede nagusia dena lortzeko, hots, metropoliaren barneko loturak sendotu ahal izateko, bete behar dira beste helburu zehatzago batzuk:

2.4.3.1

Ansio aldean, Barakaldoko Plangintza Orokorrean zehaztuari eta jada burututa dagoenari helduko zaio.

Rontealde-Sefanitro enpresen kasuan komenigarria litzateke oraingo ekoizpen-azpiegiturek bertan jarrai-tzea jarduerak iraun bitartean. Plangintzak toki horretan aurreikusten duen egoitza-aldeari dagokionez, egokiagoa litzateke erabilera mistoetarako erreserbatzea, etxebizitzak eta haiekin bateragarriak diren erabilerak uztartzeko. Irizpide nagusia, bada, ekonomi jarduerei eustea eta ahal dela era berrikoak aukeratzea, etxebizi-tzak-enplegua oreka okertu ez dadin.

Aztergai daukagun eremua kokaturik dago RENFEren C1 eta C2 lineek eta Itsasadarrak mugatzen duten tartean, eta azken hori, bere aldetik, EE.3k ("Zorro-tza-Burtzeña") garatuko duen eremuan. Hala da Ekintza Estrategikoen zenbait elementuk eragina dutelako aipatutako bi ekimenetan, eta bietara zabaltzen diren lurzoruek EE.3 gainditu eta EE.4ko zati bat hartzen dutelako, hortaz, lurzoru horietan bi eragiketa estrategikoen gaineko xedapenak aplikatuko dira.

Itsasadarraren bi aldeak lotzeko planteatzen den sistema, orientagarria berau, altuera desberdineko zubiez osatuta dago, eta bat etorri beharko du inguruaren antolamenduarekin. Sistema horretan, maila goreneko errepideak Metroaren linea gainditu eta lotura edukiko du, Lutxana-Barakaldotik, Enekuriko sarbideekin eta N-634rekin. Komenigarria litzateke etorkizunean zubi baxu batek bi ibai-bazterreko errepideak uztartzea.

Asua aldean, behin ibaiaren ibilgua lehengoraturik eta ertzetako ingurumen-kalitatea hobeturik, batez ere industria arloko jarduerak kokatuko lirateke. Lutxanako zubiaren luzapen batek inguru horren barne lotura bermatuko luke, eta Asuako ibarreko errepide batean zehar Errontegi-Enekuri lotunera iritsiko litzateke, EkE.3n ("Asuako zehar-ardatza") adierazten den bezala. Egitura horri esker bertako lurzoruak berreskuratu egingo lirateke, irispide bikainak edukiko lituzke eta.

Aurrekoekin batera proposatzen den beste irispide bat Errontegi eta Txorierriko igarobidearen arteko lotunearen azpitik pasatuko litzateke. Haren bitartez, eta EE.3k erakusten duen moduan, Erandio Goikoa loturik geratuko litzateke oraingo BI-735ekin, zehazki Asuako behealdetik datorren errepide hau Errontegira sartzen den puntuan. Eragiketa honek erraz eta arin elkartuko lituzke "La Cadenako" biribilgunea eta Itsasadarra, BI-737 eta BI-2704 errepideen arteko lotunean.

2.4.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.4.3.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE.4 honek bere baitan hartu du berez EE.3ko eremukoa ("Zorrotza-Burtzeña") den zati bat, eta horrenbestez, zati horretan ondorioak izango dituzte EE.3rako egiten diren zehaztapenek.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

• EkE.1: "Metropoliko Bide-Pasealekua".

• EkE.3: "Asuako zehar-ardatza".

• EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.G: Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.H: Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.I: Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

• EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

• EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Barakaldoko EE.5 eta EE.3an ("Galindo" eta "Zorro-tza-Burtzeña", hurrenez hurren), eta EE.6rekin ("Erandio"). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.5.- Galindo (EE.5)

2.5.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

SIZE=3><P ALIGN="JUSTIFY">Ekimen hau Barakaldo eta Sestaoko udalerri-mugarteetan burutuko da, Galindo ibaia, Itsasadarra eta Barakaldoko inguru-errepide berriaren artean.

Gaur egun Urban ekimena gauzatzen ari da, Galindo izeneko egitasmoan jasotzen zen bezala. Lan horiei ekin ahal izateko, beharrezkoa izan zen Udalaren arauetan zenbait xehetasunezko aldaketak egitea.

2.5.2.- Ekimenaren helburu eta irizpide estrategikoak

LPPren asmoa da bertako eraberritze proposamenak bultzatzea, metropolia berregituratzeko ingururik garrantzitsuenetako bat delako. Alde horretako lehengo industriaren inertzia zuzendu nahian, ahaleginak egiten dira Barakaldo Itsasadarrera eta Erandiora hurbiltzeko, azken buruan, erabat desagertua zen harreman bat berriro sortzeko. Bestalde, alde horretan Sestaoko hirigunea nahiko egoera kaskarrean dagoela-eta, aterabidea bermatu nahi zaio Itsasadarrerantz, Galindorantz eta Barakaldorantz. Inguru horretan, hain zuzen ere, garrantzi handia du Metropoliko Bide-Pasealekuak, Urban-Galindo Eragiketaren erdian egonik errepide eta tranbia bidezko lotura egituratu eta bermatu behar duelako, eta ditxoaren paretik oinezkoentzako bideari jarraitasuna eman Sestaoko San Nikolas Muturreraino. Bestalde, Barakaldoko inguru-errepidea Errontegi mendiaren azpitik luzatu liteke, eta Sefanitro eta Rontealderen lurzoruetan zehar pasaturik, haren ibilbidea itxi.

Itsasadarreko Hiri-Berrikuntzarako Eremu batez ari garenez, Barakaldo eta Sestaoren hedatze-prozesua ibaiertzeko lerrorantz bideratu nahi da, eta horretarako eremu horretan hiri-ehun mistoa eta berezitua eratuko litzateke, bertan egoitza-guneak, hirugarren sektorea eta aisi eta merkataritza-zentroak kokatuz. Horrela inguru hau Itsasadarreko beste gune garrantzitsu bat litzateke, Abandoibarrako ekimen berri bezain arrakastatsuarekin bat eginez, beti ere Guggenheim museoa erdigune delarik.

Estrategia honetako giltzarrietako bat da ditxoaren ondoan Aisi ekipamenduetarako erreserbatu aldea. Elementu horiekin, leku horrek metropoli kutsua hartuko luke, eta orain duen Itsasadarreko eremu multzoan ematen irudi kaskarra hobetuko litzateke. Onuragarria li-tzateke, halaber, Itsasadarraren eta Galindo ibaiaren ertzak herritarrak iristeko moduan paratzea, zuhaitz ugari landatuz, bidegorria ezarriz eta mota horretako lekuek behar dituzten atsedentokiak ere egokituz.

2.5.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

2.5.3.1.

Metropoliaren mailako aisi ekipamendua ezarri. Atse-dentokiak Galindo inguruan ugari den baliabide bat aprobetxatuko luke, ura hain justu, eta bidenabar Barakaldoren aurrealdea, orain nahiko endekatua, eraberriturik geratuko litzateke. Atsedentokia nolako izango den guztiz zehazturik ez badago ere, badira irizpide batzuk, funtsezkoak iruditzen zaizkigunak:

Eremu irekia izan beharko luke, eta ahal dela, Itsasadarra zeharkatzeko modukoa, hirigunea eta ibaiertza uztartuko lituzkeena.

Gaur egungo BPTren trazadurak, hala ere, ez du errazten inguru honen erabilera Trenbidearen Hego Saihesbidea garatzen den arte. Hortaz, beharrezkoa da ibilbide horren alternatibak bilatzea, Ekimena burutzen denean azpiegitura hori, LPPk eraitsi nahi duena, oztopo urbanistiko gisa gera ez dadin.

Barakaldoko hirigunetik irispideak egokitu ditxo berritu horretaraino.

Tranbiari dagokionez, aztertu beharrekoak dira EE.14k ("Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian) horretarako planteatzen dituen aukerak, horietako bat, bi ibaiertzak lotzea helburu duena, hizpide dugun eremu honetan kokatuko baita. Beraz, Ballontiren Igarobide Itsasadarraren beste aldearekin uztartuko lukeen errepidean aurreikusi beharko litzateke hiriguneak lotuko lituzkeen tarte bat, oinezkoentzako eta garraiobide publikoetarako erreiez hornitua.

Metropoliko Bide-Pasealekua, Urban-Galindo zeharkatu ondoren, Sestaoko hirigunearekin lotuko da San Nikolas Muturrean eta Agirre Lehendakari kalearen luzapenean. Horrela errepide Ardatzak ez luke zuzeneko loturarik Ballontiren Igarobidearekin, hau da, hiri-errepide bat izango litzateke, eta ez ingurua sakabanatzen duen bide laster bat.

Galindorekin eta Barakaldoko garapen eremu berriekin aurrez aurre edukiko duen alde berrituan Sestaok egitura misto bat sortuko da, bertan egoitza-guneekin batera ekipamenduak edo ekonomi jarduerak kokatuko liratekeelako.

2.5.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.5.3.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Sestaon, Galindora eta Barakaldoko garapen eremu berrietara begira izango duen aurrealdean, egitura misto bat sustatu beharko da, egoitza-guneak ekipamenduekin edo ekonomi jarduerekin uztartuz.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

• EkE.1: "Metropoliko Bide-Pasealekua".

• EkE.4: "Ezkerraldeko Igarobide berrituaren Ardatz Egituratzaileak".

EE honetatik ondoko elementu hauek hartu behar dira kontuan: Ballontiren Igarobidea eta Metropoliko Bide-Pasealekuaren arteko lotura, eta Itsasadarraren gaineko zubi berria.

• EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.A: Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarra)

&#9;_ EkE.14.G: Metropoliko Bide-Pasealekua (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.H: Itsasadarra-Ortuella lotura (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.I: Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

• EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

• EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Barakaldoko EE.3an ("Zorrotza-Burtzeña") eta Sestaoko EE.7rekin ("Labe Garaietako Zabaldegia"). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.6.- Erandio (EE.6)

2.6.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Erandioko udalerriak bi inguru ditu, elkarrengandik ondo bereiziak. Kukularra-Axpuru mendi lepotik Itsasadarrera begiratzen duen aldean, Altzaga auzoan, ingurua kaskar samarra da, eta gizarte eta ekonomiaren ezaugarriei dagokienez lotura estuagoa du Ezkerraldearekin Eskuinaldearekin baino. Erandio Goikoak, aldiz, antz handia du Eskuinaldeko beste udalerriekin: biztanle-guneak ez dira dentsitate handikoak, eta inguru berdeak zabalak dira.

Lutxana aldeak, bai Erandion bai Barakaldon, sekulako garrantzia du metropoliko egituran. Bertan egiten dute bat Nerbioi, Asua, Kadagoa eta Galindo ibaiek, eta Nerbioi eta Txorierriko ibarrek bakarrik dute behe-lotune bat Sakoniko ibarrean.

Ekimen estrategiko honek lehengoratu nahi du Erandioko Itsasadarraren urbazterra.

2.6.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Ekimen Estrategiko honek eraberritu nahi ditu Itsasadarraren ertzean dauden Erandioko aldeak, gaur egun nahiko endekatuak, haien ezaugarriak eta irudia egokiagoak izan daitezen, hala behar baitu erdi-erdian dagoen inguru batek, eta helburu horrekin, eraberritze ekimenekin batera mantentze eta zuzentze neurriak ere har litezke.

Bai Altzaga auzoko aurrealdean baita Udondo eta Axpeko ditxoetan ere okupatuta eta finkatuta dauden lurzoruak hobetuko dira, eta gauza bera egingo da zaharkiturik geratu diren industrialdeetan, leku horiek metropoli aldean dagokien zeregina egoki bete dezaten.

Asua ibaiaren ahoak aparteko interesa du metropoliko egitura orokorrean, berez metropoliko harremanen eta hartu-emanen topalekua delako.

Ikuspegi orokor batetik, Erandioko urbazterrak inguruko Ekimen Estrategikoekin batera tratatu behar dira, bertako ditxoak berriro izan daitezen Itsasadarraren ikurretako bat, garai batean izan ziren bezalaxe.

2.6.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Erandioko ibai aldea berreskuratzeko eta lehengora-tzeko, ondoko jardun-lerro hauei eutsiko zaie:

2.6.3.1.- Itsasadarrak udalerrian zehar duen urbazterra lehengoratu eta egokituko da, ibaiertzaren parean bizikleta-erreia duen errepide bat ezarriz.

Axpe eta Udondoko ditxoetan oraingo erabilera motak desagertzen badira, ahaleginak egingo dira metropoliaren mailako aisi eta ekonomi jarduerak sortzeko, leku horiek erdigunean duten kokapena eta ditxoek ematen dituzten baliabideak aprobetxatuz. Horren haritik, ditxoak eurak ez ezik haietako urbazterrak eta ura bera ere erabil litezke inguruaren elementu gisa.

Ildo beretik, Itsasadarrean atarramentua atera behar zaie lehengo untzigintzaren erakusgarri diren elementuei, Itsasadarrak irudi eta ikur gisa duen balioa berreskuratzeko.

2.6.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.6.3.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

• EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.I: Itsasadarra-Sondika lotura (tranbia linea berria).

&#9;_ EkE.14.J: Urbinaga-Leioa-EHU (tranbia linea berria).

• EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

• EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Erandioko EE.4an ("Lutxana-Asua"). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.7.- Labe Garaietako "Zabaldegia" (EE.7.)

Ekimen hau aurkeztu aurretik, argi utzi behar da Bilboko Metropoliko lurzoruetan gaur egun finkatuta dauden jarduerak funtsezkoak direla Metropoliko ekonomian. Hortaz, dokumentu honen helburua ez da jarduera horiek ordezkatzea, mota horretako lurzoruek Itsasadarreko hiriguneetan eta lurraldean bertan ere duten garrantzia agerian uztea baizik, haien gainean eraikiko baita, hain zuzen, Metropoliko Bide-Pasealekuaren azken tartea.

Uste dugu, beraz, lurraldeko zati baten gainean esku-hartzen den neurrian ikuspegiak estrategikoa ez ezik, udalerriz gaindikoa ere izan behar duela.

2.7.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen Estrategiko hau bakarrik burutuko da Sestaoko lurzoruetan. Esparru hori bete zuten bi enpresek (Bizkaiko Labe Garaien Sestaoko faktoria eta Astilleros Españoles -La Naval-) itzelezko eragina eduki zuten joan den mende eta erdiko siderometalurgiak eta untzigintzak izandako bilakaeran.

Esan beharrik ez dago leku hau estrategikoa dela Itsasadarraren inguruan, bere iraganagatik eta betetzen dituen lurzoru handiengatik. Gainera, AHVko zabaldegitik barrualderantz Itsasadarra nabigagarria denez, bertan ezartzen diren ekoizpen eta industri instalazioak oinarrizkoak izango lirateke Bilboko Metropoliko ekonomi jardueretarako.

Gaur egun, Labe Garaiak enpresaren ordez Altzairutegi Trinkoa dago leku berean, eta La Naval ontziolak lanean jarraitzen du Izar Taldearen barruan.

2.7.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Ekimenak estrategia eta antolamendu malguak behar ditu, egun dauden instalazioei eusteaz gain etorkizunean etor litezkeenak ere hartzeko.

Hemen, Itsasadar osoan bezala, kontu handiz zaindu behar da iraganeko Industriaren Arkitekturak eta Ingeniaritzak utzi diguten. Izan ere, "Guggenheim eragina" delakoak argi erakutsi du horrelako ondareak duen balio sinboliko eta estetikoa lagungarria suerta daitekeela ekonomia suspertzeko, nahiz eta ez eduki inolako zerikusirik gaur egungo Ekonomia Jarduerekin.

2.7.2.1

Hortaz, ondoko hauek hartuko ditugu irizpide estrategikotzat:

a) Inguru hau birgaitzeak ez du ekarriko bertako ekoizpen eta industri erabilerak desagertzea, baina era berean arreta handiz zaindu beharko da Itsasadarreko ingurumenaren eta paisaiaren kalitateari, hala behar denean instalazioak lekualdatuz.

b) Ekonomi jarduerek bere horretan jarraituko dute, beraz, ez da desagertuko oraingo ekoizpen egitura, eta neurriak hartuko dira zaharkiturik geratu diren hiriguneko industrialdeak birmoldatzeko.

c) Ekoizpen instalazio berriak bultzatuko dira, batik bat Itsasadarrerako irteera behar izanik beste tokirik aurkitu ez dutenen kasuan, zabaldi honek tarte nabigagarri bat edukiko dute eta.

d) Komenigarria litzateke erabilera mistoetarako tokietan kokatu ahal edota behar duten ekonomi jarduerak hemen ez finkatzea, behintzat beste nonbaitera joateko aukera badute, eta are gutxiago beste leku hori egokiagoa bada haietarako.

e) Inguruko Industri Arkeologiaren elementuak lehengoratuko dira, berez duten balioa gal ez dezaten.

f) Inguru erakargarriago bat lortzeko, irudiari erabilgarritasunari bezainbesteko balioa eman behar zaio, areago kontuan izanik pizgailu bat izan daitekeela ekonomiarako.

2.7.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Oro har, eremu honen antolamenduak irizpide hauei eutsiko die:

Erabili gabeko lurzoruetan edo industri aurriak desagertutako tokietan sortzen diren erabilerek zabaldegiko inguruaren berezitasuna eta balio estrategikoa errespetatuko dituzte, beraz, eraikin berriek berreskuratze bidean dagoen toki honen balioa nabarmenduko dute.

BPT trenbidearen trazaduran moldaketak egin litezke, ezarriko den tren arina ibilbide horretaz balia dadin. Labe Garaietako zabaldegian parke bat eraiki liteke, luzera eta tren berriarekin paralelo.

Azpiegituren sareari dagokionez, aztertuko da zabaldegia Ballontiren igarobidearekin eta Kuetoko biribilgunearekin lotuko den Sestaoko hirigunearen azpiko tunel baten bidez.

Neurriak hartuko dira Altzairutegi Trinkoak Itsasadarrean eragiten duen irudi eskasa hobetzeko.

"1" Labe Garaia industri ondarearen katalogoan sartzeak aukera ematen du siderurgiari buruzko osoko museo bat antolatzeko; bestela ere, ekoizpen-kate osoa irudikatu beharrean, labea bera izan liteke alorraren ikurra, biribilgune batean edo toki estrategiko batean jarrita.

2.7.4.- Xedapen lotesleak

° EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.7.2.1 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

• EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.A: Abando-Santurtzi/Muskiz (zabalera iberiarreko linea).

&#9;_ EkE.14.J: Urbinaga-Leioa-EHU (tranbia linea berria).

• EkE.16: "Metroa: oraingo sarea hobetzea".

• EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Sestaoko EE.5ean ("Galindo"). Bateragarriak izan beharko lukete, gainera, udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.8.- Lamiakoko Ibarra (EE.8)

2.8.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Lamiakoko ibarra, Leioako udalerrian, denbora luze egon da antolamendu eta orientazio zehatzik izan gabe.

Errepide batek (Lamiakoko Ditxoa) eta Autonomia Etorbideak osorik inguratzen dute Lamiakoko Ibarra. Errepideak, gainera, Gobelas eta Udondo ibaietatik bereizten du, eta etorbideaz bestaldean Nerbioren Itsasadarra eta mareen ateko lokaztia daude.

Lokazti hori ez da ekimen honen xede, bai ordea Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Baterako Azterketari dagokionez, Bilbo Handiko Saneamendurako Osoko Planari esker gora egin duelako bertako sedimentuen kalitateak eta haietan bizi diren organismoenak, eta urtetik urtera gero eta gehiago dira lokaztian atseden hartzera eta sedimentuetatik elikatzera datozen hegaztiak.

EE honek bere baitan hartu ditu Lamiakoko Ibarrarekin mugakide diren zenbait lurzoru, ondoriozko eremu handiago hori egokiagoa baita Sestaoko Urbinagako geltokia eta Leioa tranbia batekin lotzeko aukera. Hala egingo balitz, lotura horrek Metroarekiko aldagunea izan beharko luke Eskuinaldean.

Gaur egun, Itsasadarraren eraldatze prozesuak susperturik, eremu honek garrantzi handia hartu du, eta bertan gauzatuko da, hain zuzen ere, Leioa eta Itsasadarraren arteko elkargunea.

2.8.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Leioako Udal Plangintzaren arabera, bere hiriguneko ibai-bazterra izango den inguru horretan Hondakin Uren Araztegi berria (HUA) eraikiko da; beharrezkoa da, beraz, Ur Partzuergoaren instalazioen eragina zaintzea.

Lamiakoko Araztegirako erabiltzen ez diren lurzoruetan ingurua berebiziko arretaz zainduko da, mareen arteko lokaztian biltzen diren sedimentuek hegazti migratzaileentzat duten garrantziagatik.

Eremu honen berezitasuna adierazten duten datu berri guztiak jasota geratuko dira Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Baterako Azterketan, eta beste horrenbeste egingo da bertako hegazti migratzaile, animalia zein landareak aztertzen dituzten ikerketekin.

Helburua, bada, bikoitza da. Lortu nahi da, alde batetik, Leioako udal plangintzak hiri-garapenerako duen eredua bat etor dadila Metropoli osoaren garapenarekin, eta bestetik, eraikiko den araztegi berriak okerreko ondoriorik izan ez dezan paisaian, ingurumenean eta inguruko arkitekturan.

2.8.3._ Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Goiko helburuak betetzeko asmoz, honako irizpide hauek planteatzen dira antolamendu orokorraren gidari:

1._ Iradokizun gisa, Lamiakoko Ibarraren aldean trafikoa Autonomia Etorbidetik Lamiakoko Ditxoa errepidera eta Langileria Kalera bideratu liteke, eta horrek Autonomia Etorbidean libre utziko lukeen tartean bidegorri bat eta ibaiertzeko pasealeku bat egingo lirateke.

2._ Ibaiertza ukituko duen proiektu oro aurretiaz eta Udondoko Ditxoarekin batera aztertuko da, edo behintzat, frogatu beharko da Ditxoa ere kontuan izan dela azterketan.

3._ Gobela eta Udondoren ibilguak lehengoratuko dira, behar adinako ingurumen-kalitatea duen inguru bat lortzeko.

4._ Lamiakoko Ibarra Garatzeko Plan Bereziarekin batera Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Baterako Azterketa ere izapidetuko da. Dokumentu horrek ingurune fisikoaren gainean izan daitezkeen eragin guztiei erreparatuko die, eta EEren eraginpeko eremua mareen arteko lokaztiarekin batera aztertuko du.

2.8.4.- Xedapen lotesleak

EE hau garatzeko Plangintzak aintzat izan beharko ditu 2.8.3 atalean azaldutako helburuak eta irizpideak.

° Ekintza Egituratzaileen elementuei egokitu zaizkien trazadurak, fitxa honetako dokumentazio grafikoan irudikatuak, orientagarriak dira.

° EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

• EkE.14: "Bidaiarientzako burdinbide-garraioa Metropolian".

&#9;_ EkE.14.J: Urbinaga-Leioa-EHU (tranbia linea berria).

• EkE.20: "Ibaiertzetako Parkeak".

• EkE.21: "Itsasadarraren tarte nabigagarria".

• EkE.23: "Bizikletarientzako Sarea".

° Ziurtatu beharko litzateke EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela eta bateragarriak izango direla udalerri mugakideetako EEekin.

Bateragarritasuna

Ekimen hau jasota dago Itsasadarraren Ingurua Harmonizatzeko Eremuan, eta dagokion harmonizazio proiektuaren bidez eremu hori modu bateratuan antolatuko da, eraginpeko beste eremuekin batera eta LPPn zehaztutako irizpide orokorren arabera antolatuko dela bermatuz.

2.9.- Ekonomi Jardueretarako bide sarea Ezkerraldean (EE.9)

2.9.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Inguru honek lehentasuna du, helburu baitu ekonomi jardueretarako lurzoruak sorraraztea orain arteko krisialdiek gogor astindutako inguru horretan, lurzoruak oso urri diren inguru batean, hain justu. Ekimen hau erabakigarria da Ezkerraldea suspertzeko, eragina izango baitu lanpostuak sortzen eta ingurumena hobetzen. Ekimenaren xede diren lurzoru guztiak ez daude erabat okupatuta, haietan badago-eta industriaren bat. Komenigarria litzateke, ordea, horiek ere parte hartzea, bereziki eraberritze neurriak aplikatuz eta enpresa-guneetan lortu nahi den irudi erakargarria bultzatuz.

2.9.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Helburu estrategikoei dagokienez, oraingo bide-azpiegiturak eta eraikitzekoa denak metropoli-mailako azpiegiturak izan beharko lukete, ibilbide luzeko errepideen eta toki-sarekoen arteko mailakoak, alegia. Hortaz, errepide eta trenbideen ehunean azaleko egokitzapen batzuk eginez gero, oraingo ekonomi jarduerak eta garapen eremu berriak elkarturik geratuko lirateke Barakaldotik Ortuellaraino.

Aurrekoaren osagarri, Ortuellan eta Trapagaranen mendi-magaletako hiriguneen barrualdea hobetuko da, errepide nazional zaharrak, bulebar bilakaturik, luzerako hirigune moduan josiko lituzke.

Ekonomi jardueren esparrutik hiriguneak eraldatuko direnera bitartean eremu natural bat tartekatzen da hutsik dauden beste eremu batzuekin, denen artean ingurumen-iragazki bat eratuz.

2.9.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

• Metropoli-sistema bat eratuko da Ugaldebietan zehar; sistemak bi metropoli-errepide izango ditu berekin paralelo.

• Errepide horietako bat, Ballontiren igarobidea, bat dator Errepideen SLPk aurreikusten duen trazadurarekin. Bigarrena Abanto-Zierbenako San Fuentes auzotik abiatzen da, Capetillo errekaren ondoan, eta Ortuellako El Cerroko ipar-hegalean zehar N-634k Portugaleterako duen sartunearekin elkartzen da. Errepide horiei esker trafiko biztanle-guneetatik aterako da, eta nazional zaharra kale nagusia izango da luzera osatu den hirian.

• Aurrekoen bide osagarri batek lehen aipatu diren hiriguneak eta ibaiertzekoak (Sestao, Portugalete eta Santurtzi) lotuko ditu.

• Ekimen esparruaren ertzetan zehar bi iragazki berde ezarriko dira.

• Esparru guztia erabilera ekonomi jarduerena izango da, udalerriz gaindiko ekipamendu handiren bat salbu.

• Metropoliko errepide-sare berriari esker, Gurutzetatik Ortuellara bitartean N-634 errepidea N-634 hiri-bulebar gisa egokitu ahalko da.

2.9.4.- Xedapen lotesleak

Ballontiren igarobidearen trazadura loteslea izango da eremuko plangintza tresnetarako.

Plangintzetarako Bateragarritasun Sistema Orokorrak ziurtatu beharko du ekimenak izango duela mugakide diren udalerrietan. Horrek ez du eragozten, ordea, proposatu den bigarren errepidearen trazadura zeharkatzen diren eremuen antolamendura moldatuko denik.

2.10.- Portua (EE.10)

2.10.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen hau Ezkerraldean burutuko da, Abrako portuak Santurtzin eta Zierbenan dituen instalazioetan.

Kanpoaldeko Porturako enpresa-estrategiari dagokionez, Portu Agintaritzak ekonomi jarduerak bultzatu nahi ditu batik bat, balio erantsi handiko salgaiak erakarriz eta Portuaren eragin-esparrua zabalduz. Horregatik, Santurtziko kaiekin batera, itsasoari kendutako lurzoruak ere merkataritza-jardueretara bideratzen dira, kanpoko dike berritik Santurtziko dikera bitartean (edukiontziak, salgaiak –oro har-, Ro-Ro, etab...).

2.10.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Bilbo aldeko hiri-aglomerazioa Itsasadarrean zehar hedatu ahala, portuko zenbait atal elkarrengandik eta irispide-sare nagusitik bereizita geratu dira. Bestalde, eta aukeren aprobetxamenduari begira, instalazio horiek betetzen dituzten lurzoruak estrategikoak dira bere kokapenagatik beragatik edota hiriguneetatik hurbil egoteagatik.

Portuko jarduerak (bereziki Deustuko Kanalekoak eta Zorrotzakoak) lekuz aldatzeak onurak ekarri dizkio, oro har, portuko jarduteari. Portuko merkataritza-jarduerak leku jakin batean eta era bateratuan antolatzeak lana errazten die Portuan diharduten jarduleei (kon-tsignatarioak, zama-lanak, aduanak, gordetegi frankoa, atoi-zerbitzuak, etab...). Horrekin batera, luze-zabalera eta sakonera handiagoko esparruak eskuratu dira, baita Abrako merkantzien geltokirako irispide berria ere. Azkenik, bertarako errepideak ere hobetuko dira (BI-634), trenbidearekiko lotura zehaztu bitartean: trazadura horrek kapazitate handiagoa izango du eta lotuta geratuko da sare orokorrarekin.

Industria trafikoari dagokionez, benetan komenigarria da itsas garraioaren behar handia duten enpresak erakartzea. Helburu horrekin zenbait lurzoru erreserbatu dira, ziklo konbinatuko energia-zentralaren ondoan (Bizkaiko Badia).

Portuari estu lotuta dauden hainbat industriaren lurzoruak ez daude, batzuetan, lekurik egokienean, Itsasadarrean zehar kokaturik baitaude. Hala ere, metropoliko enpleguan eta ekonomian duten eragin onuragarriagatik, ez lirateke beste alde funtzionaletara aldatuko.

2.10.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Portu Autonomorako Plan Bereziak, jada behin betiko onetsia jasoak, helburu eta antolamendu irizpide horiek garatzen ditu. Planak aurreikusten duenaren arabera, behin ditxoa zabaldurik bertan eraiki diren kai berriak merkataritza-jardueretarako erabiliko lirateke. Besteak beste, honako instalazio eta jarduera hauek eramango dira haietara:

• Santurtziko kaiak zabalduko dira, oraingo kaiekiko muga-lerroan.

• Eginkizun askotariko merkantzia-geltokia; oraingo Bilbo-Santurtzi trenbidearen bitartez lotura izango du sare orokorrarekin; tren-irispide berriak eraikitzen direnean lotura hori Serantes azpiko tunelean zehar izango du.

• Edukiontzietarako terminala, jardule pribatu batek emakida gisa eratzekoa.

• Logistika Jardueretarako Gunea.

• Bestelako terminalak (Ro-Ro terminalak, autoetarakoak...) eskariaren arabera kokatuko dira.

Industriaren bat Bizkaiko Badiaren ondoan ezarriko balitz, ingurumenaren gaineko eragina moteltzeko neurriak hartuko lituzke, besteak beste airerako isuriak gutxitzeko.

Aurrekoaz gain, Portuaren eremuan eta inguruetan ondoren zehazten diren alderdi hauei ere erreparatu beharko litzaieke:

• Alorreko arauei jarraiki, beharrezkoa litzateke inguru horretan energia sareak berariazko kanaletan zehar instalatzea.

• Oinezkoei hiriguneen artean ibiltzea bermatzeko, komenigarria litzateke Santurtzitik Zierbenara doan urbazterreko pasealekuak jarraipena izatea.

2.10.4.- Xedapen lotesleak

Beharrekoa jotzen da ibilgailu astunetarako aparkaleku gomendatu bat eraikitzea Portuarekiko eta beste instalazio batzuekiko mugan.

2.11.- Jarduera Ekonomiko mistoak kanpo Portuaren inguruan (EE.11)

2.11.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimena bi tokitan burutuko da batez ere: bata Abanto-Zierbenan dago, Ugaldebietak eta porturako irispideak bat egiten duten tokian, Gallarta ondoan, eta bestea Ortuellan, Nozedal auzoaren iparraldean. Guztira, ekimen honek 100 ha inguru beharko ditu, lau eremu handitan banatuak: Murrieta aldea; La Tejera izenekoa, San Fuentes auzoaren ondoan; Nozedal auzoaren zabalpenarekin mugakide dagoen aldea, eta Nozedal auzorako errepidearen ekialdean dagoen aldea.

2.11.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Euskal Herrian bat egiten duten bi ardatzek estu lotzen dituzte Penintsulako ipar-mendebaldeko ekonomi jarduerak: Irun-Portugal Ardatza eta Ebroko Ardatza dira. Beraz, Euskal Herria igarobidea da Penintsulako kanpoalderantz (Europako beste herrialdeak eta Europatik kanpokoak). Era berean, lurralde honek berebiziko garrantzia du ekonomiaren garapenak behar dituen logistika-jardueren aldetik.

Azpiegituren ezaugarriak eta ekoizpen-jardueren kokapena kontuan harturik, Ekonomi Jardueretarako Inguru Mistoak bi eremu osagarri izango ditu merkataritza eta industri jardueretarako euskarri: Bilboko Metropolia eta Pasaia-Irun igarobidea, berau esparru zabalago baten barruan kokatua (Donostia-Baiona Mugaz gaindiko Ardatza).

Esan bezala, bi eremu horiek Ekonomi Jardueretarako Inguru Mistoa eratzen dute, eta horrek batzen dituen lurzoruak ekonomi jarduera desberdinetarakoak dira, desberdinak direlako, hain zuzen, lurzoru horiei egokitutako erabilera nagusiak. Kasu honetan hiru erabilera mota bil daitezke: Teknologi Parkea, Logistika-gunea eta Ekoizpenerako Industri erabilera.

Inguru oso honetan egiten den sustapen publikoa, ekonomi jardueretarako lurzoruetara zuzenduta dago, Ezkerraldeko ekonomia suspertzeko asmoz.

Aukeratu den eremu zabalak abantaila handiak ditu ekonomi jarduerei begira, mota horretako lurzoruak urriak baitira inguruan; gainera, kapazitate handiko bide bat (A-8) ondoan izateak erdi-erdiko toki irisgarri bilakatzen du.

Bestalde, Abra Industriala izeneko aldean, zehazki Abanto-Zierbena eta Ortuellan dagoen 80 bat ha-ko eremu batean, gune handi bat gorde liteke Portuarekin zerikusia duten jardueretarako, eta hala adierazi zuen Sprilur-ek 1997ko apirileko txosten batean (Ezkerraldea Suspertzeko Egitasmoa).

Era berean, logistika-gunetzat jo beharko litzateke Kanpoaldeko Portuak itsasoari kenduko dion lurzoru atala, aurrerantzean garrantzi handia izango baitu merkantzi trenen trafikoak.

2.11.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Honako erabilera hauek onartuko dira: Teknologi Parkea, Logistika-gunea eta Industri erabilera.

Logistika eta industri erabilerak ezarriz gero, Jarduera-guneetarako irispideak ibilgailu astun ugari jasotzeko moduan moldatu beharko lirateke, hots, errepide egokiak beharko lituzkete Zierbena eta Santurtziko portu-instalazioetaraino. Beste horrenbeste egin beharko litzateke jarduera-guneen barnealdean ere, kamioi artikulatuek arazorik izan ez dezaten biratzeko maniobrak egiteko orduan.

Ortuellako eremua Porturako trenbidetik hurbil dagoenez, adar bat egokitu liteke merkantzia-konboien karga eta deskarga-lanak modu zuzenean egiteko.

Azaldutako esparruen muga-lerroak behar bezala antolatuko dira, ondoko biztanle-guneekin (San Pedro de Abanto, San Fuentes eta Nozedal) egoki molda daitezen.

Ekimen honek Ezkerraldeko ekonomia suspertzeko duen garrantziagatik, LPP hau aplikatuko den aurreneko 8 urteetan udal plangintzak bere baitan jaso ahalko ditu lehenago aipatu diren sustapen publikorako lurzoru guztiak, eta hala adierazten da XV. Eranskinean ("Lurzoru Eskaintza Ekonomi Jarduera Berrietarako").

EkE.12n ("Supersur Saihesbidea") azaltzen denez, Metropoliko Hego-saihesbidearen trazadura, LPP honetako dokumentazio grafikoan jasoa, orientagarria da, eta alorreko plangintzaren arabera aldatu ahalko da. Trazadura horrek ukituta dago eta, eremu honetan kontuan hartu beharko dira Supersur saihesbidearen behin betiko proiektuaren ondorioak.

2.11.4.- Xedapen lotesleak

• Honako erabilera hauek onartuko dira: Teknologi Parkea, Logistika-gunea eta Industri erabilera.

• Supersur saihesbidearen behin betiko proiektuak ondorioak izan ditzake Murrieta izeneko aldearen zedarritzean.

2.12.- Uribe Kostako garapen berriak. Hiri-jarraipena (EE.12)

2.12.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen Estrategiko hau Metroaren 1. lineak zeharkatzen duen luzerako tartean gauzatuko da, Getxo, Berango, Sopelana eta Urdulizko udalerrietan, hain zuzen ere. Inguru horretan egoitza-erabilera oso zabalduta dago, eta Metropoliko erdigunearekiko loturak, Bilborekikoak, alegia, nahiko onak dira, bai errepidez bai trenbidez.

Aipatutako udalerri guztiek azken urteotan izan duten zabalpen handia dela medio, akatsak igartzen dira hiri-lerroalde horretako udalerrien arteko lotuneetan, agerikoak eraikin eta kaleen ohiko eraketan eta, horrenbestez, zuzendu beharrekoak.

Aurrekoaren haritik, aipatzekoak dira inguru honetan azaleratu diren arkeologi aztarnategiak, oraindik guztiz zedarritu gabeak, esate baterako Kurtzikoa, Barrikan, edo Mendieta I eta Mendieta II izenekoak, duela gutxi aurkituak. Hainbat aztarna agertu dira, halaber, itsasertzean zehar, Aixerrotako Errotatik (Getxo) Muriolasko paleodunetara bitartean (Barrika).

2.12.2.- Ekimenaren helburu eta irizpide egitura-tzaileak

Gaur egun Eskuinaldean –Txorierrin adibidez- hainbat egoitza-lurzoru erabilgarri sorrarazi dira, metropoliko etxebizitza-eskaerari aurre egiteko moduan. Hala ere, Txorierri aldean izan ezik, Uribe Kosta eta Eskuinaldeko lurzoruak egoitzetarako baino ez dira erreserbatu; horren ondorioz, ekoizpen-jarduerak bazterturik geratzeaz gain, auto pribatuarekiko mendetasun itzela agertu da.

Gainera, erabilitako lurzoruak alde batera utzirik, erabilgarri dauden beste askotan dentsitate txikiko egoitza-guneak aurreikusten dira, kalitatearen adierazgarri direlakoan. Eragina bestelakoa da, ordea, dentsitate baxu horien bitartez agortu egiten ari baita berez urria den ondasun bat, eta gainera ez da hirigunerik osatzen. Zer esanik ez, autoaren erabilera ere handiagotu egiten da.

Horren aurreko proposamen gisa, egoitza-gune berrietako dentsitateak eta hiriguneetakoak antzerakoak izan beharko lukete; horrekin batera, metroa eta gainontzeko garraiobide publikoak erabiltzea bultzatu beharko litzateke, garapen jasangarriaren mesedetan.

Metroaren ondoko lurzoru urbanizagarrietan ere eredu berberari eutsi beharko litzaioke eraikitzeari ekin ez zaion kasuetan. Bide horretatik, toki horietan dentsitate-irizpideak oraindik antolatu gabe dauden lurzoruetako berbera izan beharko luke.

2.12.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Birdentsifikazio prozesuak:

• Getxo: Metroaren lineatik hurrenen dauden jardununeetarako proposatzen den 50-75 etxeb/ha-koa da, eta trenbidetik aldendu ahala tarteko dentsitateetara jotzen da. Bestalde, Getxok erabilera mistoko eremu bat du; bertan ekonomi jarduerek duten lurzoru erreserba urria igoarazteko, hirugarren sektorerako lurzoru kantitateak egoitzetarako lurzoruenak adina edo gehiago handitu beharko luke.

• Berango: Birdentsifikazioa aurreikusita dauden lurzoru urbanizagarri guztietan ezarriko da: 50-75 etxeb/ha-ko dentsitatea metroaren ondoko eremuetan eta Getxoarekiko mugaldekoetan. Barnealdeko eremuetan 30-50 etxeb/ha-ko dentsitatea ezarriko da.

• Sopelana eta Urduliz: Proiektuari oraindik ekin ez zaion lurzoru urbanizagarri guztietan: 50-75 etxeb/ha-ko dentsitatea.

• Barrika: 30-50 etxeb/ha-ko dentsitatea planteatzen da, metrotik urrunago dago eta.

Garapen eremu berriak:

• Berango: Ezarriko diren irizpideak lurzoru urbanizagarrietako berberak dira.

• Sopelana: Lurzoru berri gehienek urrunago dute metroa, Barrika ondoan daude eta. Beraz, 30-50 etxeb/ha-ko dentsitatea planteatzen da.

• Urduliz: Hirigunearen inguruan hazten ari da, eta horrenbestez hiri-lerroalde bat eratzen ari da BI-634an zehar. Metrotik hurbilen dauden guneetan 50-75 etxeb/ha-ko dentsitatea proposatzen da, eta urrunen dauden edo malkarragoak direnetan, aldiz, 30-50 etxeb/ha-koa. Planaren asmoetarako funtsezkoa den berrorekatze-joeraren ildotik, ekonomi jardueretarako lurzoruak aurreikusten dira hiri-lerroaren amaieran, zehazki Bilbo-Unbe-Plentzia errepidearekiko lotunean.

• Barrika: 30-50 etxeb/ha-ko dentsitatea planteatzen da, garraiobide publikoak urrun dituelako eta, bidenabar, Sopelanako garapenei jarraipena emateko.

2.12.4.- Xedapen lotesleak

Ekimen honetako 2.12.3 puntuan azaldutako antolamendu irizpideak eta xedapenak lotesleak dira, udalerri bakoitzean behar den moduan zehaztuagoak.

Getxoko erabilera mistoko eremuan, hain zuen, hirugarren sektorerako erabilera egoitzetarako adina edo gehiago hazi ahalko da, ekonomi jardueretarako lurzoruen urritasuna orekatzeko. Horretaz gain, erabilera mistoko eraikinak onartu ahalko dira.

2.13.- Aireportutik Kanpoko Logistika-gunea (EE.13)

2.13.1.- Eraginpeko eremua eta hasierako egoera

Aireportutik kanpoko Logistika-gunearen Ekimen Estrategikoa oraingo terminalaren iparraldean gauzatuko da, Loiun, zehazkiago N-633ren eta LPPk proposatzen duen Txorierriko Ipar-Errepidearen artean. Eremuak, zentraltasun handikoak, 35 hektarea inguru ditu, Ekonomi Jardueretarako Esparru hau instalatzeko adina, beraz.

2.13.2.- Ekimenaren helburu eta irizpide estrategikoak

Traparango APARCAVISAk azpiegitura egokituago eta lehiakorrago bat behar du bere beharrei eta zuzen-tzen zaion eskariari aurre egiteko; zentro berriak honako ezaugarriak izan beharko lituzke: irispide onak; eskariari eusteko moduko aparkalekuak; behar bezalako zerbi-tzu osagarriak; aurrerantzean ere handitzeko aukerak eta erakusketa-esparru bat, oso lauetan kokatua.

Trapagarango instalazioak ezin dira inora zabaldu, eta ondorioz ezin diote eutsi gero eta handiagoa den aparkatokien eskariari. Eremu berria leku ezin hobean dago, La Avanzadatik aireportura bitarteko errepideak lotura bikainak ematen dizkiolako banaketa-sare nagusiarekiko.

Hala, bada, Ekonomi Jardueretako Esparru honetan egokituko den Logistika-guneak logistika jarduerak ez ezik gunearekin berarekin zerikusia duten instalazioak eta industri jarduerak ere hartuko ditu; horretaz gain, Esparruan Garraiorako Laguntza-gune bat ere kokatuko da, APARCAVISA zabaltzearen ondorioz. Bere kokapenagatik, Garraiorako gune hau erabilgarri egongo da logistika jardueretarako, Aireportuak berak sorraraz ditzakeenetarako eta Aireportuan bertan ezartzen diren ekonomi jardueretarako ere. Txorierriren ipar aldeko ardatzean aurreikusita, ekimen hau Metropoliko eskualde horretan burutuko direnetako bat da.

Kontuan izan behar da, haatik, nola antolatuko den ekonomi jardutetarako aldea Aireportuaren Plan Berezian. Gainera, alde hori hemen proposatzen den moduan instalatzeak areagotu egingo luke trafikoren arazoa, jada nahiko nabarmena BI-3707 errepideak egunean duen batez besteko ibilgailu kopuruagatik. Horiek horrela, LPPk ezinbestekotzat jotzen du, ekimen hau Udal Plangintzan jaso dadin, ekonomi jardueretarako aldeak irispide egokia edukitzea, eta horretarako beharrezkoa da errepidez lotuta gera dadin sare egituratzailearekin, gainontzeko errepideetan oztoporik eragin gabe.

2.13.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Zortasun aeronautikoei buruzko araudiekin bat etorriz (48/60 Legea, Aire Nabigazioari buruzkoa; 584/72 Dekretua, Zortasun Aeronautikoei buruzkoa, 2490/74 Dekretuaz eta 1541/2003 Errege Dekretuaz aldatua, eta ekainaren 20ko 1647/1980 Errege Dekretua, Bilboko Aireportuko Zortasun Aeronautikoei buruzkoa), garapen eremu honek Sustapen Ministerioaren onetsia behar du, zortasunen eraginpeko inguruaren barruan dagoelako, eta hala adierazten du inguru horren irudikapenak 9 zk.ko informazio planoan ("Portua eta Aireportua"). Areago, tokiren batean garapen eremuko lurzoruek gainditu egiten dute zortasunek ezarritako altuera-mugak, eta horrenbestez, aztertu beharko da nola moldatuko diren Udal Plangintza Orokorreko hirigin-tza-parametroak aipatutako zortasunetara, eremua egoki garatu dadin.

Bete alde batetik, lotura ona eskaini beharko litzaieke oinezkoei, aireporturako irispideak gaindituta tren edo metro arinaren geltokira irits daitezen. Iradokizun gisa, proposatzen den geltoki hori Aireportuko terminalean jar liteke.

Ekimen honen antolamenduak jaramon egin beharko die EkE.16an ("Txorierriko Ipar-Errepidea") egindako zehaztapenei, bertan adierazten denaren arabera eremu honetan Ipar-Errepideak ertzeko errepide baten trazadura izango baitu.

Bestalde, proposatzen den eremuaren ezaugarrien ondorioz eta kontuan harturik –lehen esan den bezala- proiektua burutzeko ezinbestekoa dela irispideak zehaztuta edukitzea, ekimenaren antolamendua aldi bakar batean aurreikus liteke. Hala egiten bada, udal plangintzak antolamendua jaso lezake LPP honen indarraldiaren lehenengo 8 urteetan, eta halaxe adierazten da XV. Eranskinean ("Lurzoruen Eskaintza Ekonomi Jarduera Berrietarako").

2.13.4.- Xedapen lotesleak

• Udal plangintzaren barruan jasota gera dadin, beharrezkoa da ekimen honek errepide bidezko lotura edukitzea sare egituratzailearekin, gainontzeko errepideetan oztoporik eragin gabe.

• Ekimen honen antolamenduak kontuan izan beharko ditu EkE.16n ("Txorierriko Ipar-Errepidea") egindako zehaztapenak.

• Eremua egoki gara dadin, Udal Plangintza Orokorrak haren hirigintza-parametroak aztertuko ditu, zortasun aeronautikoekin bat datozen egiaztatzeko.

2.14.- Txorierriko Ipar-Errepidea eta egoitzagune berriak (EE.14)

2.14.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekintza Egituratzaileen ataleko fitxak azaldu bezala, Ekimen Estrategiko hau Ipar-Errepidean zehar gauzatuko da, Loiu, Derio eta Zamudioko udalerrietan.

Helburu nagusi gisa, Txorierriko Ipar-Errepideak Loiutik Teknologi Parkera bitarteko biztanle-guneak josi bharko ditu, bai orain daudenak baita LPP honek aurreikusten dituen hazkuntza-guneak ere. Hori eginez oinarriak jarriko lirateke BI-3707k etorkizunean izan lezakeen errepide paraleloa eraikitzeko, halakorik egingo balitz.

2.14.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Etxebizitza arloan aurreikusten den eskari handiagoari aurre egiteko, inguru horretan zenbait hazkuntza-gune berri sortuko dira, Txostenean azaldutako irizpideen arabera antolatuak. Haietako gehienak Txorierrin eta Eskuinaldean kokatuko dira, azpialde horiek eskariari eusteko adina lurzoru dituzte eta. Txorierrin, biztanle kopuruarekin konparatuta, asko dira hirugarren sektoreari eta industriari egokitutako lurzoruak. Beraz, ekimenak orekatze-eragina izango du bertan.

Esan bezala, egoitza-lurzoru berriek orekatu egingo dituzte hirugarren sektoreko jarduera-guneak eta ekipamenduak, eta ekimen honi esker errepide batek lotuta geratuko dira. Inguru bat haz dadin eta metropolian garrantzia izan dezan, funtsezkoa da bere baitan erabilerak mistoak elkartzea.

Hortaz, errepide berria egoitza-gune berrien egituratzaile izango da, garraiobide publikoa oinarrizko helburu gisa bultzatuko baitu hiri berrian.

Hazkuntza-gune berriak oraingo hiriguneetatik abiatuko dira, eta ondorioz osatuko diren hiri-eremu horietan azpiegiturak eta dentsitateak leku bakoitzeko ezaugarrien araberakoak izango dira.

Izan ere, inguru horretan Derio da biztanle gehien dituen udalerria, eta azpiegitura-lotuneei dagokienez lekurik egokienean dago, baita Bilbotik gertu ere. Ondorioz, etxebizitza gehienak Derion daude, eta bera da Txorierriko benetako hirigunea eta motorra.

2.14.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

1._ Egoitza-ardatz bat bultzatuko da, poligonoen errepideak eta N-637k eratu duten erabilera mistoen ardatza orekatzeko.

2._ Egoitza-gune berriei garraiobide publikoa ziurtatuko zaie, auto pribatuaren erabilerari aurre egiteko.

3._ Txorierriko zerbitzuak Derion egituratuko dira, azpialdeko hirigune nagusi gisa bultzatuz. Helburu horrekin, ahal den kasuetan 50-75 etxeb/ha-ko dentsitatea proposatuko da egoitza-gune berrietarako, beste batuetan derrigor bete beharrekoa izango baita alorreko arauek zortasun aeronautikoaz agintzen dutena.

4._ Zamudion, Teknologi Elkartegiaren osagarri gisa, egoitza-erabilera planteatzen da haren mugakide diren lurzoru batzuetan; horrelakoetan dentsitatea 30-50 etxeb/ha-koa izango da.

5._ Loiuko hirigunearen iparraldean aurreikusten diren egoitza-guneek 15-30 etxeb/ha-ko dentsitatea izango dute.

6._ Udal plangintza bakoitzak bere udalerriaren arabera egokituko du LPPn errepiderako planteatzen den trazadura, eta kontuan izango ditu, halaber, udalerri mugakideekiko loturak.

7._ Errepide berriaren trazadura bat etorriko da EkE.16 Ekintza Egituratzailean ("Txorierriko Ipar-Errepidea") zehaztutakoarekin.

8._ Bestalde, indarreko araudiek zortasun aeronautikoen inguruan agintzen dutenaren arabera, proposatzen diren garapen-eremu berriek Sustapen Ministerioaren onetsia behar dute, zortasunen eraginpeko inguruaren barruan daudelako, eta hala adierazten du, hain zuzen ere, inguru horren irudikapenak 9 zenbakiko informazio planoan ("Portua eta Aireportua"). Areago, zenbait kasutan (egoitza-gune berriak Loiun eta ekonomi jardueretarako eremua berriak Loiun, Derion eta Zamudion) lurzoruek gainditu egiten dute zortasunek ezarritako altuera-mugak, eta horrenbestez, aztertu beharko da nola moldatuko diren Udal Plangintza Orokorreko hirigintza-parametroak aipatutako zortasunetara, eremu horiek egoki garatu daitezen.

9._ Zamudioko hirigunearen ondoan aurreikusita dagoen Garapen Eremu berriak, erabilera mistokoak, egoitza-guneak eta ekonomi jarduerak uztartuko ditu, baina Bilboko Aireporturako Plan Zuzentzailearen arabera, eremu horren zati bat oraingo zarata-lorratzaren (60 dbA) eta etorkizunerako aurreikusten denaren artean dago. Horiek horrela, bertan etxebizitzarik edo osasun- nahiz hezkuntza-ekipamenduetarako eraikinik kokatzekotan ezinbestekoa izango da aire-nabigazioaren ondoriozko zarata-mailak benetan behera egitea, eta hori neurtzeko legez ezarritako prozedurari helduko zaio. Bertan ezarri nahi diren erabilerak ekonomi jarduerei lotuta badaude, aldiz, ez da inolako eragozpenik egongo alde horretatik.

2.14.4.- Xedapen lotesleak

• Errepide berriari dagokionez, EkE.6 zk.ko Ekintza Egituratzaileak ("Txorierriko Ipar-Errepidea") egiten dituen zehaztapenak lotesleak dira.

• Udal Plangintza Orokorrek aztertu beharko dute zein hirigintza-parametro erabiliko diren Loiuko egoitza-gune berrietan eta zein Loiu, Derio eta Zamudion aurreikusten diren ekonomi jardueretarako eremuetan, kasu guztietan bete daitezen zortasun aeronautikoak.

2.15.- Basauriren zentraltasun berria (EE.15)

2.15.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen estrategiko hau Behe Nerbioiko azpi-eskualdean gauzatuko da osorik, Basauriko udal mugartean. Baina beharrezkoa balitz, udalerri mugakideetara ere zabaldu liteke, Galdakao, Zaratamo eta Arrigorriagara, alegia. Eremuak aparteko aukerak ditu, bertan bat elkartzen baita Bilbo, Donostia eta Gasteiztik datorren trafikoa.

Baliteke inguruko lurzoruetako instalazio eta azpiegitura batzuk (kartzela, kuartelak eta trenbideak) lekuz aldatzea epe ertainean, eta gauza bera gerta liteke txosten honetako 20. Ekimen Estrategikoak jasotzen duen beste instalazio batekin (Mercabilbao).

2.15.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Ekimen estrategiko honek bi helburu ditu: batetik, trafiko handiko errepideen arteko lotunea aprobetxatu nahi da, hiru hiriburuetatik datorren ibilgailuen emana bideratzen baitute, lehen esan den moduan. Bestetik, ziurtatu nahi da Bilbok nolabaiteko luzapen logistiko-kulturala izango duela Basauri aldean. Halaber, ekimenak LPP honek planteatzen duen berdeguneen ardatza borobildu nahi du, hain degradaturik dagoen Behe Nerbioiko aldea eraberritzeko asmoz.

Mercabilbaoren instalazioak lekuz aldatzen badira, bertarako proposatuko den ekonomi jarduerak horren toki estrategikoan kokatzeko modukoa izan beharko du, Basauriko udalerriak zuzeneko nahiz zeharkako kalte ekonomikorik edo enplegu galerarik jasan ez dezan, eta horrenbestez, oraingo biztanle kopuruak eutsi diezaion.

2.15.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Eremu hau modu egokian eta koherentean garatu dadin beharrezkoa da ondoko zehaztapen hauei eustea:

1._ Tokiaren zentraltasunagatik eta errepide-trenbide sare nagusiarekin duten loturagatik, lurzoru hauek udalez gaindiko azpiegiturak instalatzeko erabiliko dira.

2._ Parkeen Ardatza Basauriko Antzokiarekin elkar-tzen den gunean kalitateko berdegune urbano bat eratuko da, Ardatzaren azkena behar bezalakoa izan dadin.

3._ Baliteke eremu honetan erabileren harrotzea aplikatzea, egoitza-erabilera handitu ahal izateko.

2.16.- Basordas etxeko Ekipamendu Berezia (EE.16)

E.E. 16 Ekimen Estrategikoaren erregulazioa, EAEko Itsasertzeko Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren Jardun Programaren 3.4.5 ._ Esku Hartzea. Basordas deituriko puntuan ezartzen duenari lotzen zaio.

2.17.- La Arboledako Kultur eta Aisi Parkea (EE.17)

2.17.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen Estrategiko hau La Arboledaren inguruan gauzatuko da, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran udalerrietako lurzoruetan, beraz, meatzaritzaren arrasto nabarmen eta ugarien artean.

Inguru horretan beste lehengoratze saio batzuk egin dira, eskualdeko atseden-tokirik onenetakoa baita, ia bakarra eta handiena Ezkerraldea osoan. Bertan burututako ekimenen artetik aipatzeko modukoak dira Haitz Beltzetako Interpretazio Zentroa eta Aldundiak La Arboledako prestatu duen Plan Berezia.

2.17.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpideak

La Arboleda aldea lehengoratzea eta bertan Metropoliko ekipamendu handi bat eratzea.

2.17.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Inguru honen antolamendua zehazturik dago Meatze-aldea Lehengoratzeko eta Babesteko Plan Berezian. Plan horrek behin betiko onetsia jaso du, eta bere baitan Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagako udalerriak hartzen ditu.

Irispideei dagokienez, Gallarta eta La Arboledaren artean eraikitzen ari den errepidea ibilgailuetarako bide nagusia izango da.

2.18 .- Aretxaldeko erreserba estrategikoa (EE.18)

2.18.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimenerako eremu osoa Lezamako udalerrian dago, N-637 eta Txorierriko Igarobidearen artean. Bere azalera handiagatik, ordea, Esparru Funtzionalak duen lurzoruen erreserba publiko bat da, ezin egokiagoa, bestalde, lurzoru asko behar dituzten enpresetarako eta interesgarri irizten zaien ekimenetarako, azaldu diren ezaugarriengatik eta garraio publikoa erabiltzeko ematen duen aukeragatik, irispide onak dituelako ibilgailu astunetarako eta trenbiderako.

LPPk bertan proposatzen duen Ekonomi Jarduera Mistoetarako Eremuan lurzoruak ekonomi jarduera desberdinetarako erabil litezke, Araudiak ezartzen dituen erabileren arabera. Kasu honetan erabilerak honako hauek dira: Tamaina handiko ekoizpen-eta industria-erabilera eta Garraioari Laguntzeko Logistika-gunea.

2.18.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Hirigintza aldetik LPPk mota horretako erreserba estrategikoak eratzen ditu azalera handiko lurzoruak behar dituzten enpresei begira, ezaugarri horrengatik nekez kokatu litezkeelako beste nonbaiten. Horien ordez, bazter uzten dira edozein tokitan ezar daitezkeen erabilerak.

Esan denez, inguru hau lurzoruen erreserba bat da ekonomi jardueretarako, eta horrenbestez, hara jotzen duten erabilerek lurzoru horien ezaugarri eta helburuetara moldatu beharko dute. Hemen planteatzen diren erabilerak ere bertan finkatu ahalko dira ekimena burutzea beharrezkoa jotzen bada.

Euskal Herrian garraioaren sektorea ekonomiaren bultzagileetako bat izan daiteke baldin eta berezkoak zaizkion logistika arazoak zuzentzeaz gain salgaiak eta stockak biltegiratzeko gai agertzen bada, eta era berean, merkatu berriak bilatzen baditu banaketa sarera produktuak bideratzen dituzten alorren artean.

Nekazaritza eta Elikagaigintza sektoreari dagokionez, inguru osoan bilketa eta banaketan diharduen egitura bakarra, MercaBilbao, itota dago oraingo kokalekuan, hobera jo ezinik, eta gauza bera gertatzen zaio Hiltegiari: bakarturik eta loturarik gabe dagoen jarduera batek balio estrategiko handiko lurzoruak betetzen ditu gaur egun.

Bestalde, Europako Batasuneko barne-mugak desagerturik, EAE giltzarri-eremua izango da Iparraldetik Hegoaldera bitartean dabilen salgaien joan-etorrietan, kasu honetan elikagaien banaketa sare handietan.

Hortaz, Ekimen Estrategiko honek dauden beharrak eta aukerak bideratu nahi ditu mota desberdineko bi eremuren bitartez:

• Industrialdea: ekonomi jardueretarako erreserba estrategikoko lurzoruak, beren ezaugarri eta helburuengatik, ekoizpen egitura bereziei zuzenduta daude. Eremu honetan Elikagaigintza Unitate bat ezar liteke, hala beharko balu Bilboko Metropolian elikagai galkorrak banatzen dituen zentroak (Mercabilbao) eta lekuz aldatu beharko balitz Bilboko Hiltegia. Era horretan, Mercabilbao eta Hiltegiaren arteko elkarreragin onuragarria aprobetxatzeaz gain, Zorrotzak Metropoliaren erdi-erdian dituen lurzoruak hirigintza-helburuetarako erabil litezke.

• Garraioari laguntzeko Logistika-gunea: garraio zerbitzuetarako antolatua, eremu honek jarduera desberdinak bilduko lituzke, esate baterako salgaiak eta stockak biltegiratzea eta kargak bereiztea. Azalera handiko azpiegitura honi esker, garraio sektorea sendotu eta hazi ahalko da, eta bestalde, horrelako instalazioak orain kokatuta dauden tokietatik desagertzean bertako hiriguneen ingurumenak hobera egingo luke, eta hutsik utzitako lurzoruak birkalifika litezke.

2.18.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Garapen Eremu Berrietarako lurzoruak ez dira zertan osorik bete, eta gainera, zenbait kasutan ezinezkoa litzateke hori egitea, gerta daitekeelako LPPren arabera okupa daitekeen azalera handiena irudietan ageri den eremua baino askoz murritzagoa izatea. Hala gertatzen da, hain zuzen ere, Aretxalden, bertan gehienezko azalera okupagarria irudietan proposatzen den eremuaren % 75 delako, gutxi gorabehera, eta gutxieneko okupazioa % 46 inguru.

Horren arabera, ekimen honek garapen berrietarako proposatzen dituen lurzoruen azalera, gehienez, 120 hektarea ingurukoa izango da, hots, irudikatua dagoen azaleraren % 75 inguru; 120 hektarea horietatik 20 bat Salgaien Garraiaketa eta Banaketarako gorde litezke, eta gainontzeko 100 hektareak Industrialderako. Dena den, parametro horiek behar zehatzetara molda litezke.

Azken buruan, Udalek erabakiko dute zenbatekoa den lurzoruen eskaintza, beti ere LPPk ezarritako gehieneko eta gutxieneko mugen artean.

Beraz, azken batean udal plangintzak zehaztuko ditu, LPPk finkatutako tarteari eutsiz, ekimenaren zenbaterainokoa eta kokapena. Horretarako, udalak egoki deri-tzen ingurumen-irizpideekin batera kontuan izan beharko dira eremuan dauden landa-ustiapenak, ahalik eta kalte gutxienak eta txikienak jasan ditzaten.

Era berean, behin betiko zedarritzea egitean kontuan izango dira sakabanaturik dauden etxebizitzak, eta beharrekoa irizten bazaio, eremua tartekako guneekin osatu ahalko da.

Edonola ere, beharrezkoa da azaldutako elementuak elkarturik egotea, eta horregatik ezinbestekoa da errepide eta sare nagusiekiko lotura ziurtatzea, horren azalera handikoa izango den eremuak bi irispide nagusi eduki ditzan Txorierriko Igarobidetik.

2.18.4.- Xedapen lotesleak

• Eremu hau lurzoruen erreserba estrategiko bat da, sustapen publikokoa eta ekonomi jarduera mistoetarako antolatua.

• Ekonomi jarduera hauek aurreikusten dira: ekoizpen eta industri jarduerak eta Garraioari laguntzako Logistika-gunea.

• EE honen xehetasunezko antolamenduak jasotzen dituen elementuen artean, eta lehen eman diren irizpide eta zehaztapenei helduz, jarraian azaltzen diren EkEetako elementuak agertuko dira, bai banakako fitxetan islatuta daudenak, beherago aipatuak, baita fitxa honetako ataletan azaltzen diren berariazkoak ere. Batzuen zein besteen bateragarritasuna bermatu behar da, eta denek dute zerikusia Ekimen honetan, nahiz eta haren eremutik kanpokoak izan:

_ EkE.7: "Txorierri: poligonoetan barnako errepidea".

_ EkE.8: "Txorierriko zehar-ardatzak".

• Ziurtatu beharko da EkE horietako oinarrizko trazadurak eta elementuek jarraipena izango dutela Lezamatik Larrabetzura bitartean, LPPk horretarako ezarri duen tresnaren bidez: Plangintzen Bateragarritasun Orokorrerako Sistema.

2.19.- Barbadun Itsasadarrako zona hezearen supertzea (EE.19)

2.19.1.- Eraginpeko eremua eta hasierako egoera

Ekimena Zierbena eta Muskizko udalerrietan gauzatuko da, Barbadun ibaiaren erdiko tartean eta ahoaren inguruan.

Toki Hezeen Alorreko Planak ondoko hauek aipa-tzen ditu ingurumena hobetu beharreko tokien artean: ekosistema hobetu beharreko eremu gisa "Barbadun Itsasadarraren erdiko tartea" eta "Bardadunen paduraren ondoko ibarra", eta lehengoratu beharreko eremu degradatu gisa "La Arenako Ibarra" eta "CLHren Sektorea".

Barbadun Itsasadarraren erdiko tartean, ezkerraldeko ertzean, belardiak berreskuratutako lurrak zabaltzen dira, eta eskuinaldean bortusainak hazitako urbazterrak, autobiaren bidezubitik Txabes auzuneraino bitartean.

Barbadunen paduraren aldameneko Ibarran padurari kendutako lurrak zabaltzen dira, gaur egun belardi bilakatuak. Toki hori Barbadunen paduraren mendebaldean dago.

La Arenako ibarra, La Arena biztanle-gunearen hegoaldean, betelanek estalita dago, eta gaur egun bertan haltzadi eta zelai bakan batzuk baino ez dira ageri.

CLHren eremuko lurzoruak padurari kenduak dira, eta gaur egun CLHren instalazioek okupatzen dituzte. Enpresaren emakida administratiboa iraungita egon arren behin-behineko luzapena eman zaio, instalazioak eraisteari eta inguruaren lehengoratzeari ekiten zaion arte.

2.19.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekimen hau estrategikotzat jo da Barbadun Itsasadarraren Toki Hezeak metropolian eta Euskadin duen ingurumen-balioagatik. Izan ere, inguru bakarra eta berezia da, dituen aukerengatik bultzatu beharrekoa.

Eremuaren barnealdean baliabide naturalak berreskuratzeko eta zaintzeko lanak egingo dira. Dena den, metropoli-organoak ekimenaren garrantzia haratagokoa dela uste du, eragina izango baitu ondoko La Arena, Kardeo eta Molinillo inguruetan; izan ere, toki horiek ekimenaren barruan aurreikusita ez badaude ere, ondorio onuragarriak jasoko dituzte ingurumena lehengoratzeko ekintzetatik.

2.19.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Eremuari berariazko antolamendua egokitu zaio Toki Hezeei buruzko SLPren bitartez, beraz, alorreko plan horrek hartu beharko du xehetasunezko antolamenduaren ardura ere. LPPk, horratik, honako iradokizun hauek egiten ditu:

Inguru honetan giza jarduerak ardura zuzena izan behar du garapen jasangarriaren alde. Haltzadiak eta urbazterrak babestu eta gordeko dira, eta balio natural handieneko guneak lehengoratzeari ekingo zaio, eta bertako jatorrizko landaredia berreskuratuko da, berezko prozesuak erraztuz edo birlandaketen bitartez; heskaiak, sastrakak eta zelaiak landatuko dira; lurrazaleko drainatze-sistema konpondu edo hobetuko da, eta horiekin batera bestelako ekintza apalagoak ere planteatuko dira, aurretiaz zehaztutako helburuak lortzeko.

Ingurua ariketa eta ikerketa zientifikoak ere egiteko erabil liteke. Helburu horrekin aldizkako instalazio egokituak ezarriko lirateke: behatokiak, laginak biltzeko tokiak eta azterketa eta behaketarako ontziak, adibidez.

Esan bezala, behatokiak ezarriko dira, eta txangoak egiteko bide-zidorrak hobetu eta zainduko dira. Horrek aisia, turismoa, ikerkuntza eta inguruaren interpretazioa erraztuko ditu, inguruan gehiegizko eragina ez duten jardueren bitartez. Beraz, instalazioak eta ekipamenduak ez dira oso nabarmenak izango, gehien bat ibilerak, txangoak eta behaketa hutsa bultzatuz.

Bestalde, onartuko dira lurra landu aurreko jarduerak egiteko, adibidez biltegiratuko edo kontsumituko diren uztak bildu, aukeratu eta sailkatzeko lanak; gauza bera egingo da larreekin, zuhain-soroekin, eta artzaintza lanekin ere. Zuhaitzak landatuko dira ingurua eta paisaia babesteko.

Ingurumenaren lehengoratzea ez da bateragarri ikusten garraio edo zerbitzuetarako azpiegiturak garatzearekin eta hiri-hazkuntzarako proiektuekin.

2.20.- Metropoliko Itsasertzeko Parkea (EE.20)

2.20.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Getxo eta Barrika arteko hondartzek eta itsaslabarrek zaindu eta babestu beharreko inguru natural bat osatzen dute Getxo, Sopelana eta Barrikako udal mugarteetan zehar.

Itsasertzeko parkea sortzeko planteamenduak bere egiten du Kostaldeari buruzko Legeak gizartean eta inguruan eragindako joera.

2.20.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekimen Estrategiko honen bidez kostaldeko berdeguneak eta parkeak lotu nahi dira. Elementu horiek elkarturik oinezkoentzako eta bizikletarientzako bide bat sortuko litzateke; gainera ibilbidea, ia etenik gabea eta ahal bezain luzea, ez litzateke itsasertzetik aldenduko punta batetik bestera.

Bere ezaugarriengatik inguru honetan atseden-gune zabal eta garrantzitsu bat eratu daiteke herritarrentzat, eta Eskuinaldeko biztanleek, bereziki, eskura izango dute azpiegitura hori. Atseden jardueretarako aukera emateaz gain, giza eraginetik zaindu beharreko ingurunea da, horrelako tokiak erraz honda daitezkeelako, eta horregatik uste dugu haren antolamendurako tresna egokiena berariazko Plan Berezi bat litzatekeela. Eginkizun nagusi gisa, Plan horrek zehaztuko luke zein toki diren babestekoak eta zeinetan esku har daitekeen, bakoitzaren antolamendua ezarriz.

Inguruneko baliabideen antolamendua zehaztearekin batera Planak haien balio naturalak zainduko ditu, bertarako planteatzen den edozein ekimen balio horien onerakoa izango dela bermatuz.

Aurrekoaren erakusgarri, premiazkotzat jotzen da, batez ere Getxo eta Sopelana aldean, ibilbidetik korridore perpendikular batzuk luzatzea, etorkizunean egoitza-guneek lerro jarraitu bat osa ez dezaten zenbait horietan, eta bide batez, oinezkoak eta bizikletak erraz irits daitezen parkera.

Ahaleginak egingo dira, halaber, ingurumenerako eta ondare naturalerako kaltegarriak izan daitezkeen giza eragin guztiak eragozteko edo zuzentzeko.

2.20.2.1.- Ekimenerako irizpide egituratzaileak

Azaldutakoaren haritik, egiten den plan berezian lehentasuna izango dute ondoko helburu eta zeregin hauek:

• Ingurumena: habitat berriak sortuko dira, eta animalien eta landareen ekosistemak babestuko dira.

• Ikerkuntza zientifikoa.

• Paisaia: garrantzia duten tokiak zainduko dira.

• Aisia eta atsedena: leku irekiak prestatuko dira atse-den jardueretarako, antolatuak nahiz antolatu gabeak izan.

• Heziketa: ekimenak antolatuko dira bertara doazenak inguruneko balio naturalez eta arazoez arduratzeko; ingurua bera hobetzeko jarduerak ere antola litezke.

2.20.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekimen honetarako proposatzen den zedarritzeari moldaketak egin ahalko zaizkio Plan Bereziaren bitartez. Planteatzen da, halaber, estrategia argi eta arrazoizko bat, Planak irizpide zehatzagoekin sakondu beharrekoa, berak ezarriko baititu, azken batean, antolamendurako arauak.

2.20.3.1.- Helburu orokorrak:

Plangintza tresna berezi honek zenbait udalerri hartuko ditu bere eraginpeko eremuan, eta antolamendua helburu orokor hauen arabera moldatuko du:

1._ Ingurua zenbait eremutan banatuko ditu, bakoitzaren ezaugarriei eta babes beharrari erreparatuz. Zehaztuko dira, horren arabera: babes osoko eremuak, babes eremuak, atsedenerakoak, lehengoratzekoak...; itsasertza babesteko eremu bati balio natural handia aitortzen bazaio, bertan araudiaren XX. artikuluak berariaz ezarritako xedapenak bete beharko dira. Era berean, ekimen bat planteatzerakoan Plan Bereziak kontuan izango ditu ingurumena hobetzeko eremuak.

2._ Babestuko dira landare autoktonoak. Planak helburu izango du, besteak beste, inguru osoko landaredia berreskuratzea.

3._ Inguru hau hiriguneetatik aldendurik ez gera-tzeko, haiekiko lotura arinak bilatuko dira; alde horretatik, oinezkoek lehentasuna izango dute, eta zeharkako tarte berdeak sortuko dira hirietako berdeguneetaraino.

4._ Irispideak, aparkalekuak eta haien erabilera antolatuta eta araututa egongo dira.

5._ Gorde eta bultzatuko dira paisaiarako eta habitatetarako onuragarriak diren jarduerak.

6._ Ingurua zaintzeko eta hobetzeko baliagarriak diren ekimen eta jarduerak antolatuko dira, besteak beste: ingurumen-gidak, zuhaitz landaketa, eraikinak zaharberritzea, hondartegiak kentzea, bideak atontzea...

7._ Aisi jardueren antolamenduari dagokionez, zehaztuko da nolako jarduerak diren eta zer ekipamendu beharko den haietarako; bidezidor seinalizatuen sare bat osatuko da, eta bizikletarako bideak ere zedarrituko dira.

8._ Berariazko planak prestatuko dira, inguruak orain jasaten dituen eragin kaltegarriak desagerrarazteko: zabortegiak, hondakindegiak, eraikin abandonatuak, argindar lineak...

9._ Barne loturak ezarriko dira Getxo, Sopelana eta Barrikako esparru naturalen artean.

2.20.3.2.- Udalerrientzako irizpideak:

Itsasertzeko parkea gauzatzeko zehaztapenak modu egokian azaltzearren, parkearen luzerako diseinuaz baliatuko gara, hau da, irizpideak udalerririk udalerri aztertuko dira, Getxotik Barrikaraino, Sopelana bitarte.

A) Getxo.

Udalerri urbanizatuena da Ekimen Estrategiko honen esparruan. Hala ere, haren Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak berak ere itsasertzeko pasealekua aurreikusten zuen. Parkea, nonbait, Txurruka kaiaren amaieran hasiko da. Ereaga hondartzatik Kirol Kairaino luzatuko da, eta Arriluzeko kaian zehar Algortako Portu Zaharreraino. Handik pasealekua pixka bat aldenduko da urbazterretik, Portu Zaharreko kaleetan barna sartzeko; Arrigunaga hondartzaren parean edo udalak erabakiko lukeen beste bide alternatibo batean azalduko da berriro itsasertzera.

Aixerrotako errotara iritsirik, ibilbidea Galea lurmuturretik pasatuko da, eta ondoren Gorrondatxe eta Barinatxeko hondartzen ondotik, Getxoko udal mugartea inguratuz.

Zientoetxe aldean zehar-bide berde bat luzatuko li-tzateke parkeraino.

B) Sopelana

Itsasertzeko ibilbidean Aresti, Atxa eta Sopelmar urbanizazioak daude tartekatuta. Oztopo hau saihesteko aukerarik egokienak bilatuko dira, ibilbideak Arrietara, Atxabiribil eta Beñakoetxe hondartzen ingurutik jarrai dezan.

Zehar-bide berdeak Iturralde eta Landaluze aldean egongo lirateke.

C) Barrika

Udalerri honek inguruko hiri-garapen txikiena izan du. Horregatik ere ahaleginak egingo dira egoitza-gune berriek kolonizatu ez dezaten, batez ere Barrika Baso aldean. Ez da antolamendu lan handirik egingo ibilbideko zidorra zehazteko.

Lupeolan zehar-bide berde bat egingo litzateke.

2.20.4.- Xedapen lotesleak

• Metropoliko Parke honen antolamendua Plan Berezi baten bidez zehaztuko da, eta kontuan hartuko dira ekimen honetako 2.20.2.1 eta 2.20.3.1 ataletan azaldu diren helburuak eta irizpideak.

• Aztertuko beharko da 2.20.3.2 ataleko zehar-bideak egingo diren.

2.21.- Hiri hondakinen Tratamendua (EE.21)

2.21.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimen hau Bilboko Metropoliko udalerri guztietan gauzatzekoa da, neurri handiagoan edo txikiagoan guztiek sortzen dituztelako hiri-hondakin solidoak.

2.21.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

XX. mendeko beste gizarte moderno eta garatuek bezalaxe, Bizkaikoak ere mota guztietako ingurune-arazoak sortzen ditu bere ekonomiak eta ongizate mailak gora egin ahala. Konpondu beharreko arazo horietako batzuk hiri-hondakin solidoek eragindakoak dira.

Garapen jasangarriarentzat funtsezkoa da hondakin solidoak murriztea; horrekin batera, beharrezkoa da haietan dauden baliabide materialak eta energia ahalik eta ondoen aprobetxatzea, eta albait hondakin gutxien botatzea zaborretara, beti ere hondakin horien arriskua indargabetu ondoren. Aurreko guztia jasota dago Bizkaiko Foru Aldundiak egindako Plan batean (Bizkaiko Hiri Hondakin Solidoak Tratatzeko Osoko Plana, Lurralde Historikoko Batzar Nagusiek 1997ko maiatzean onartua).

Planak zenbait neurri proposatzen zituen Bizkaiko hiri-hondakin solidoak tratatzeko, hau da, sailkatzeko eta deuseztatzeko, besteak beste, azpiegitura sorta bat eraikitzea eta orduko zabortegiak itxi edota egokitzea.

Europako Batasunak hondakinak kudeatzeko darabiltzan irizpideekin (buruaskitasuna eta hurbiltasuna) bat etorriz, hondakinak tratatzeko instalazioek ahalik eta hurbilen egon behar dute sortze-lekutik. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak, berak diseinatutako Plan Berezia betez, Bilboko Artigasko zabortegiaren ondoan eraikiko ditu geroago zehaztuko diren azpiegituretako batzuk.

Aurrekoarekin lotuta, metropoli mailako esparru bat zedarritzen da hondakinak tratatzeko; oraindik zehaztu gabe daude aukeratutako lekuari aplikatu zaizkion ingurumen-arauak eta ingurumen-eraginaz egin behar den balorazio, baina esan daiteke planteatu den kokalekua oso egokia dela lurralde ikuspegitik, alde batetik lehen ere erabili izan delako horrelako helburuekin, eta bestetik behar bezalako irispideak (izango) dituelako.

Metropoliari dagokionez, Bilboko Artigas-Arraiz aldean metropoliaren mailako ekipamendu-gune bat egokituko da hiri-hondakinak kudeatzeko; toki hori egokia da lehendik ere horretarako erabili izan delako, eta bestalde, Artigasko ingurua nahiko egoera kaskarrean dagoelako, bertako mea-zuloak eta harrobi irekiak direla medio; harrobi horietako bat, "Primitiva" Meategia izenekoa, lehengoratzeko moduan dago. Esparru zabal honetan Planak aurreikusten dituen azpiegitura hauek bilduko dira:

1._ Artigasko zabortegia, lehendik finkatua eta Europar Batasunak alor honetan eman duen Zuzentarauari egokitua.

2._ Ontziak bereizi eta sailkatzeko zentroa, Artigasen; ontzi eta ontzi-hondarrei buruzko legeak agintzen duenari egokitua.

3._ Konpost-planta berria, Artigasen.

4._ Errausketa-Planta berria, energia berreskuratzeko prestatua. Arraiz-Primitiva Meategian eraikia.

5._ Eraikuntza eta eraispen-hondarrak birziklatzeko planta berria, Arraiz-Coto Minero Primitiva aldean eraikia.

Aurreko ekipamenduez gain, LPPk beste proposamen batzuk egiten ditu hiri-hondakinen tratamenduaz:

• Ahalegin handiak egin behar dira, udal mailan, urtean biztanle bakoitzak sortzen dituen HHSen haz-kuntza-tasa % 1ekoa izan dadin.

• Hondakinak berrerabiltzea, birziklatzea eta haien energia aprobetxatzea bultzatu behar da. Helburu horrekin gaikako edukiontziak jarriko dira udalerri guztietan, eta herritarrek ere etxeko hondakinak eta an-tzerakoak errazago sailka ditzaten, behar adina bilgune (Garbiguneak) antolatuko dira udalerrietan edo mankomunitateetan.

• Gaikako bilketa-sistemak egokituko dira industriguneetan eta merkataritza zentroetan, baita hiri-hondakinen antzekoak biltzeko edukiontziak jarriko ere.

• Behin itxita, lehengoratu eta berreskuratu egingo da Getxoko HHSen zabortegia.

• Biogasaren garapena sustatuko da energia-iturri moduan. 2.21.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Proiektuak beteko duen esparruan oraingo Artigasko zabortegi handitua eta ondoko Arraiz-Primitiva Meategiko eremu-zati bat daude.

Aipatutako eremu-zatia jasota dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Arraizko Plan Berezian (Arraizko Hondakinen Birgaitze Sistema Orokorra Garatzeko Plan Berezia). Planak arautzen duen eremuko muga, ipar-mendebaldean, Kadagoako igarobide berria da, eta hego-ekialdean Gazteluaren Parkea, eta bere baitan kokatuta daude "Primitiva" harrobiaren ustiapen-aldea (Bilboko Arraiz mendiko mendebaldeko hegala), eta harrobitik Artigasko zabortegira bitartean zabaltzen dena. Guztira, 100 ha-ko azalera du, eta morfologikoki bi alde ditu: batetik hondakinak tratatu, berreskuratu eta birgaitzeko instalazioak eraikiko diren gunea (7’5 ha inguru), eta bestetik, 93 ha inguruko eremu libre bat, inguru naturala babestekoa; azken horretan ingurua eta baso-zuhaitzak berreskuratuko dira, eta errepide berriak eraikiko.

Plan Bereziaren arabera, bertan metropoliko hondakinak tratatzeaz gain, ingurua urbanistikoki birgaituko da, Bilboko Metropoliko hiri- eta ekonomia-egituran txertatzeko. Hortaz, hiriburuko dinamikatik kanpo dagoen inguru bat berreskuratzeaz gain desagerrarazi egingo da Bilboko muga/trasteleku bihurtu den eremu kaskartu bat. Lehengoratze-lanek hirigunea eta haren ondoko ingururik naturalena uztartu beharko ditu, haien artean dagoen harrobiaren aldea berreskuratuz. Horrek josita utziko luke hiriaren inguru-gerria, aspalditik jarduera astunek ikaragarri degradatua.

Bestalde, udaletan lurzoruak gorde beharko dira Garbiguneak jartzeko. Orain arte, Diputazioaren Lurralde Ekintza eta Ingurumen Sailak horrelako instalazioak antolatu ditu zenbait tokitan, udalez gaindiko ekimen gisa. Maiz, instalazioen tamaina erabakitzeko irizpidetzat aukeran zeuden lurzoruak erabil dira, biztanle kopuruari erreparatu ordez. Bilboko Metropoliko Garbiguneen tamainari dagokionez, batez bestekoa 1.200-2.800 m2 bitartekoa izan da (Derio eta Sestao, hurrenez hurren), eta azalera/biztanle estandarra nabarmen aldatzen da leku batetik bestera. LPPk ez du estandar-eredu bat ezarri nahi, bai ordea adierazi beharrezkoa dela nolabaiteko erlazioa finkatzea biztanle kopuruaren eta azaleraren artean. Instalazio gehiago jartzen badira, haietako bakoitzak biztanle kopuru txikiago bati emango dio zerbitzua, eta beraz, hortik aurrera eraikiko diren instalazioen azalera ere murritzagoa izango da. Dena den, beti bermatu beharko da gutxieneko azalera bat, birziklagai mota guztiak biltzeko modukoa (papera, beirakiak, plastikoak, pinturak, olioak, pilak eta bateriak, etxetresna elektrikoak, obra hondarrak, arropak, etab...).

2.22.- Hondakin arriskutsuen eta lurzoru kutsatuen tratamendua (EE.22)

2.22.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko Lege Orokorrean adierazita dago zein irizpidek gidatu behar duten Herri Administrazioen jarduna lurzoruak babesteari dagokionez.

Era berean, 10/98 Legeak, Hondakinei buruzkoak, lurzoru kutsatuen gaia ukitzen du V. kapituluan. Bertan lurzoruak kutsatutzat deklarazteko arauak zehazten ditu, eta Autonomia Erkidegoei eskumenak aitortzen dizkie lurzoruak kutsatutzat deklaratzeko, mugatzeko, haien inbentarioa egiteko eta lurzoruak ohiko bidez lehengoratzeko.

Bere aldetik, Eusko Legebiltzarrak lege bat (1/2005 Legea, otsailaren 4koa) onartu du lurzoruen kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko. Lege hori, EHAAn 2005eko otsailaren 16an argitaratua, argitalpen hau plazaratu eta hiru hilabetera hasiko da indarrean.

Hondakin arriskutsuak eta lurzoru kutsatuak trata-tzeak lehentasuna du Bilboko Metropoliaren garapen jasangarria bermatzeko, hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarriko diren instalazioek hiru denbora-ikuspegitatik lan egingo dutelako: orainaldi eta etorkizunera begira –hondakin arriskutsuak sortu ahala tratatzea- eta azaroaren iraganaz ere arduratuz (kaltetutako guneak eta inguruak lehengoratzea).

Ekimen estrategiko honen arabera, mota desberdineko arazoei teknologia desberdinekin aurre egin behar zaie. Hortaz, azpiegiturak toki desberdinetan itxi edo instalatuko dira, arazoaren ezaugarrien arabera edo proposatzen den kokalekuaren hartze-kapazitatearen arabera.

Esan bezala, ekimen hau estrategikoa da biztanle-guneak eta ingurua berreskuratu ahal izateko, metropoliko berrurbanizatze-prozesuaren barnean. Haren bidez, industri jarduerek kudeaketa jasangarriagoa izango dute, eta lurzoru kutsatuak hiri edo industri lurzoru gisa egokitu ahalko dira; ildo beretik, lindanez kutsatutako eremuak edo hiri-hondakinetarako luze erabili diren zabortegiak tratatu egingo dira, inguruarentzat dakartzaten arrisku latzengatik. Ekimena Loiu, Barakaldo, Getxo eta Zierbenako lurzoruetan gauzatuko da –batzuetan, dagoeneko gauzatzen ari da-, beharrezkoak diren azpiegiturak gorago azaldutako ezaugarrien arabera antolatuz.

2.22.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Metropoliko industriak ez du sekula azpiegiturarik izan berak sortzen zituen era guztietako hondakinak tratatzeko; halabeharrezko aterabide bezala, inguruko udalerri gehienetan hondakinak kontrolik gabeko zabortegietara eramaten ziren.

Ondorioz, lur kutsatuetarako zabortegiak, haietako batzuk ingurumen-eragin itzelekoak, han-hemenka ugaritu ziren, baita industriguneak izandako eremuetan ere; antzera gertatzen da industri jarduerekin, azken urteotan hondakinen berreskuratzeko aurrerapenak gorabehera, metropoliak ez duelako era horretako azpiegitura egokirik eta iraunkorrik eduki.

Beraz, LPP honek zenbait ekimen proposatzen ditu lehendik pilatutako hondakinak tratatzeko. Horren adibide dira lindanoa eta beste gai batzuk biltzeko zabortegi handiak, arazoa dagoen inguru berean kokatuak. Ildo beretik, eta metropoliko oraingo zein geroko hiri- eta ingurumen-lehengoratze prozesuarekin batera, azpiegitura berriak antolatu beharko lirateke eraispen-hondarrei eta lur kutsatuei tratamendu egokia emateko. Mota horretako azpiegiturak metropoliko hiri-bilakaera gertatzen den tokietatik urrun kokatuko lirateke.

Gure lurraldeko zenbait tokitan lur kutsatuen arazoak bereziak direla jakinik, udal plangintzak kontuan izan beharko du lurzoruen kalitatea, eta industrigune zaharkituak birgaitu eta lehengoratzeko ekimenak taxutzean konponbide orokorrak eta tokian tokikoak bilatuko ditu.

Horiek horrela, honako iradokizun hauek egiten ditugu:

a) Metatutako lindanoaren arazoari aurre egiteko ekimenak.

1._ Segurtasun-gordetegi guztiei segimendua egitea, besteak beste honako toki hauetako gordetegien kasuan: Loiu, Barakaldo, Leioa, Erandio, Abanto eta Bilbo.

b) Hondakindegi handiak lehengoratzeko ekimenak.

1._ Getxon dagoen HHSetarako hondakindegia ixten denean, birgaitu eta lehengoratu egingo da.

c) Hondakin arriskutsuak kudeatzeko azpiegiturak.

1._ Segurtasun-gordetegiak mota desberdineko hondakin arriskutsuetarako: oraingo industriguneek sortzen dituztenak; hirialdeak eraberritzeko prozesuen ondorioz azaleratzen diren lurzoru kutsatuak eta Itsasadarreko sedimentuak tratatzean sortutakoak.

2.22.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Ekimen estrategikoak behar duen lurzoru kantitatea azpiegituren eta ekintzen ezaugarrien araberakoa izango da.

Lindaneak eragin duen arazoari dagokionez, ekimena gauzatzen hasia da edo nahiko zehaztua dago. Beraz, proiektu bakoitzean zenbateko lurzoru behar diren azaltzen da.

Hondakindegi handiak lehengoratzeko ekimenei dagokienez, lehengoratzea hondakindegik eurek okupa-tzen dituzten lurzoruetan egingo da.

2.23.- Uraren kalitatea hobetzea (EE.23)

2.23.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Metropolirako oraingo eta etorkizuneko ur erabilgarriaren kantitatea eta kalitatearekin zerikusia duen guztia Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak aztertu du Hornidura Sisteman eta Saneamendu Planean.

Planaren arabera, metropolian ondoko azpiegitura hauei ekingo zaie: Lamiakoko ibarreko saneamendu-ekintzak Leioan, eta Galindoko hondakin-urak trata-tzeko instalazioak (HUA) Sestaon. Sistema horren osagai dira oraingo saneamendu sarea eta epe labur-ertainerako aurreikusita dagoena. Esan daiteke, beraz, ekimen hau Esparru Funtzional osora zabaltzen dela.

2.23.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide estrategikoak

Lamiakoko Ibarrerako ekimen estrategikoan planteatzen denez, bertan eraikiko den HUAk bateragarria izan beharko du Leioako hiri-plangintzak ibai-bazterretarako dituen asmoekin. Horrela izan dadin, ahaleginak egingo dira Ur Partzuergoaren instalazioek ondorio kaltegarririk eragin ez dezaten.

Bestalde, nahiz eta itsas zabaleraino luzatuko den ur-hustubideak ia ez duen lurzorurik okupatuko, kontuan izan beharko da aurreikusita dauden inbertsioen aldetik.

2.23.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Sestaoko Galindoko HUAn eraikiko diren instalazio berriak oraingo hirigintza-aurreikuspenetara moldatuko dira. LPP ere egokitzapen urbanistikoaren alde agertzen da, eta horregatik ezarri du Galindoko Hondakin-uren Araztegiak ahalik eta eragin txikiena izan beharko duela paisaian, ingurumenean eta arkitektura aldetik.

Lamaiako Ibarra metropoliko erdigunean egonik, bertako HUAren kasuan ere diseinu arkitektonikoa arduratsua izango da, eta instalazioak ahalik eta eragin txikiena izango du paisaian eta ingurumenean.

2.24.- Burbuila Atmosferikoa (EE.24)

2.24.1.- Jardueraren kokapena eta hasierako egoeraren deskribapena

Eragiketa estrategiko hau ez da lurraldeko leku zehatz batean kokatzen, baina eremu metropolitarreko udalerri guztiak hartzen ditu eraginpean.

2.24.2.- Eragiketarako helburu eta irizpide estrategikoak

Eremu metropolitarreko airearen kalitatea hobetzea eta eskualdean batez ere elektrizitatea sortzeko energia-proiektu berriei loturiko emisio-foku berriak instalatzea bezalako helburu kontrajarriak harmonizatu beharrak erronka berria planteatzen du: aire metropolitarraren kalitatea emisio-foku berriak instalatzeko baimena emisio-mugak legez betetze hutsean oinarrituta emateaz haratago doazen kontzeptuetatik kudeatzekoa.

Azken urteotan hainbat faktoreren konbinazioari esker lortu den aire metropolitarraren kalitatea andeatu nahi ez badugu, ezinbestekoa da ingurune hartzailearen sentikortasuna aintzat hartzea eta instalazio berrientzako baimenak eremu metropolitarrerako immisio-airearen kalitate-helburu jakin batzuk lortzeko eta mantentzeko exijituz kudeatzea, betiere ingurumen-inpaktuaren prozeduraren ondorioz aplikatzekoak diren ingurumen-eskakizunen kalterik gabe.

Ildo horretan, Bilbo Metropolitarreko Burbuila Atmosferikoaren kontzeptua garatzea proposatzen da. Kontzeptu horretan, eremu barruan kokatutako emisio-fokuen emisio-mugak betetzea ez ezik, eremu metropolitarreko airearen kalitatea ere kudeatzen da aldi oro, immisio-airearen kalitate-helburu jakin batzuk ezartzea eta emisio-iturrien funtzionamendua proposatutako airearen kalitate-helburuen eta ingurune hartzailearen sentikortasunaren arabera (egoera klimatologikoak, haizeen erregimena, tenperaturaren inbertsioa, etab.) dinamikoki kudeatzea oinarri hartuta.

2.24.3.- Antolamendurako helburuak eta irizpideak

Eremu metropolitarreko lurzoruaren gain jarduten ez duen eragiketa atipikoa denez, lurralde- edo hirigintza-antolamenduaren helburu eta irizpide klasikoak ez dira aplikatzekoak.

2.25.- Artxandako Parkea (EE.25)

2.25.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Artxanda mendiaren tontor-lerroa Bilbo eta Sondikara zabaltzen da. Berez, ingurua begiratoki aparta da Bilbo, Zabalgunea eta Txorierriren gainean, eta aspalditik erabili izan da Bilboko atsedentoki gisa, eta horregatik bertan era desberdineko ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegiturak agertu dira, besteak beste erietxeak, jatetxeak eta kirol instalazioak.

Ekimen Estrategiko honi begira, Bizkaiko Foru Aldundia berariazko Plan Berezi bat eskatu zuen, inguruaren osoko antolamendua prestatu nahian. Plan hori 1998an entregatu zen arren, ez da harrezkero haren izapiderik egin.

2.25.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekimen Estrategiko honen helburua Metropoli Parke bat eratzea da; bertan bilduko lirateke, modu antolatuan, berdeguneak, ekipamenduak eta atsedenerako azpiegiturak (behatokiak, pasealekuak, askaldegiak, jatetxeak, kirol-instalazioak) eta bestelako ekipamendu batzuk (erietxeak, ikastetxeak, etab.).

Leku estrategikoetan atsedentokiak eta begiratokiak eraikiko dira, Nerbioi-Ibaizabal eta Txorierriko haranen gaineko bistaz gozatu ahal izateko.

Ahal denean, oinezkoentzako bideak BI-3741etik aldenduko dira, errepide horrek duen trafiko dentsitateagatik (7.500 autoko EBI gutxi gorabehera).

Bere ezaugarriengatik inguru honetan atseden-gune zabal eta garrantzitsu bat eratu daiteke herritarrentzat, eta Bilboko biztanleek, bereziki, eskura izango dute azpiegitura hori. Atseden jardueretarako aukera emateaz gain, giza eraginetik zaindu beharreko ingurunea da.

Horixe izango da egokituko zaion Planaren eginkizun nagusia, berak zehaztu beharko baitu zein toki diren babestekoak eta zeinetan esku har daitekeen. Horretarako kontuan izango dira eraginpeko udalerrien plangintzetan egiten diren zehaztapenak eta metropoli-parkeei buruzko arauak (XX. artikulua).

Ahaleginak egingo dira ingurumenerako eta ondare naturalerako kaltegarriak izan daitezkeen giza eragin guztiak eragozteko edo zuzentzeko, eta beste horrenbeste ingurunea ustiatzen duten jarduera jasangarriak desager ez daitezen.

2.25.2.1.- Ekimenerako irizpide egituratzaileak:

Azaldutakoaren haritik, egiten den Plan Berezian lehentasuna izango dute ondoko helburu eta zeregin hauek:

• Ingurumena: habitat berriak sortuko dira, eta animalien eta landareen ekosistemak babestuko dira.

• Ikerkuntza zientifikoa.

• Paisaia: garrantzia duten tokiak zainduko dira.

• Aisia eta atsedena: leku irekiak prestatuko dira atse-den jardueretarako, antolatuak nahiz antolatu gabeak izan; ekipamenduak eta hornidura.

• Heziketa: ekimenak antolatuko dira bertara doazenak inguruneko balio naturalez eta arazoez arduratzeko; ingurua bera hobetzeko jarduerak ere antola litezke.

• Nekazaritza eta Basoak: ustiaketa moduei eta espeziei buruzko proposamenak aztertuko dira.

2.25.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Plangintza tresna berezi hau udalerriz gaindikoa izanik, haren bidez planteatuko den antolamendua helburu orokor hauetara da:

1._ Lehenik eta behin, irispideak oinez eta bizikletaz iristeko moduan hobetuko dira, eta lotura izango dute hirigunearekin eta haren berdeguneekin, eta ahal dela, itsasertzeko parkearekin ere (EkE.20), azken horrek, bere aldetik, lotura baitu hiriko espazio libre guztiekin.

2._ Plan Bereziak parkean dauden oinezko eta bizikletarientzako bideak moldatu ahalko ditu, beti ere sare berdearen jarraitasuna bermatuz.

3._ Irispideak, aparkalekuak eta haien erabilera antolatuta eta araututa egongo dira.

4._ Babestuko dira landare autoktonoak.

5._ Gorde eta bultzatuko dira paisaiarako eta habitatetarako onuragarriak diren jarduerak.

6._ Ingurua zaintzeko eta hobetzeko baliagarriak diren ekimenak eta jarduerak antolatuko dira, besteak beste: ingurumen-gidak, zuhaitz landaketa, eraikinak zaharberritzea, hondartegiak kentzea, bideak atontzea...

7._ Aisi jardueren antolamenduari dagokionez, zehaztuko da nolako jarduerak diren eta zer ekipamendu beharko den haietarako; bidezidor seinalizatuen sare bat osatuko da, eta bizikletarako bideak ere zedarrituko dira. Motordun ibilgailuen ibilgailuek ez dituzte oinezkoentzako bide berberak erabiliko.

8._ Informazio eta heziketa jarduerak antolatuko dira.

9._ Berariazko planei ekingo zaie inguruneak gaur egun jasaten dituen kalteak desagerrarazteko; adibidez, mendiaren ipar-hegaleko hondakindegi abandonatua zigilatuko eta lehengoratuko da. Lehengoratze eta zuzentze lanak egingo dira, halaber, eraikin abandonatu, zabortegi edo argindar-lineekin, besteak beste.

2.25.4.- Xedapen lotesleak

Metropoliko Parke honen antolamendua Plan Berezi baten bidez zehaztuko da, eta kontuan hartuko dira ekimen honetako 2.25.2.1 eta 2.25.3 ataletan azaldu diren helburuak eta irizpideak.

2.26.- EHUko parke Zientifikoa (EE.26)

2.26.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Zientzi Parkea Leioako Campusak dituen lurzoru libreetan eraikitzea proposatzen da.

Proiekturako eremuak ondoko ezaugarriak ditu:

• Errepide bidezko loturak onak badira ere, ez dago tren edo metroarekiko lotunerik. Bilboko Metropoliko Lurralde Plan Partzialak metro arinaren adar bat planteatzen du Leioatik Unibertsitatera bitartean.

• Zientzi Parkea Leioako campusaren barruan eraikiko litzateke, Unibertsitate eta Enpresen arteko harremanak erraztu nahian.

• Leioako campusa Txorierriko ardatzetik hurbil dago, ekonomia, teknologia eta berrikuntzarako aukera handiak dituen ardatz baten ondoan, beraz.

• Azalera zabaleko eremu libreak daude.

Parkeak izango lukeen tamainari dagokionez, esan beharra dago proiektua hastapenetan dagoela, hortaz, ez dago oraindik aztertu zenbateko tamaina izango lukeen.

Bestalde, Teknologi Parkeak itunak edo hitzarmenak adostu litzake Unibertsitatearekin eta Zientzi Parkean jartzean eta garatzen interesa duen beste edozein eragilerekin.

2.26.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Ekimen hau oso interesgarria da Euskal Herriko Unibertsitatearentzat; izan ere, Unibertsitateak garatu eta zuzenduko luke proiektuko Zientzi Parkea, enpresa berritzaileak eta balio erantsi handikoak bertara erakartzeko asmoz. Horri esker unibertsitateko ikerketa taldeek harremanak izango lituzkete enpresa-munduarekin.

Zientzi Parkea ondokoek osatuko lukete, batez ere:

• Ikerkuntza eta garapenerako zentroak, uniber-tsitateari atxikiak.

• Teknologia alorreko enpresa txikiak eta ertainak.

• Zerbitzu-enpresak: aholkularitza, informatika, etab.

• Bulego hornituak.

• Zerbitzu komunak: laborategiak, hezkuntza-zentroak, hitzaldi-aretoak, erakustaretoak, etab.

Zientzi Parkearen osagarri, honelakoak ere aurreikusten dira:

• Egoitza-aldeak, Parkearen ondoko inguruetan kokatuak.

• Iradokizun gisa, Errendimendu Handiko Kiroldegi bat ezar liteke, estatu eta nazioarte mailako lehiaketei begira. Erabilgarri egongo litzateke, halaber, kirolaren inguruko batzar eta mintegiak antolatzeko.

• Campusaren hego parteak Plan Berezian aipatzen den Lorategi Botanikoa har lezake.

2.26.3.- Antolemendua: helburuak eta irizpideak

Zientzi Parkeak kalitateko lotura fisiko eta telematikoak (intranet) edukiko lituzke Leioako Unibertsitatearekin.

Lotura izango luke garraiobide publikoekin eta, batez ere, Unibertsitaterako Metro Arinarekin. Proposamen hau xeheago azaltzen da Ekintza Egituratzaileetan, EkE.14 banakako fitxan, hain zuen.

Diseinuaren aldetik, bat etorriko da oraingo Teknologi eta Zientzi Parkeen ezaugarriekin: abangoardiako arkitektura-lengoaiak izango dira nagusi, eta ugari zango dira lorategiak, zuhaitzak, urmaelak, etab.

2.27.- Pagasarri-Ganekogorta gunearen ingurune-birbaliopena (EE.27)

2.27.1.- Eraginpeko eremua eta oraingo egoera

Ekimenaren eraginpeko eremua Alonsotegi, Bilbo, Arrankudiaga, Arrigorriaga eta Ugao-Miraballes udalerrietan zabaltzen da, Ganekogortatik Pagasarrira bitarteko tontor-lerroko iturri-ibaiak isurtzen diren aldean.

Gaur egun inguru horretan nagusi dira baso landatuak, eta oraindik irauten du artzaintza estentsiboak, antzinako jarduera bat bertako mendietan. Ez dira, ordea, erabilera bakarrak, alde hau aspalditik izan baita atsedentokia hirialdeko biztanleentzat, batik bat bilbotarrentzat. Ezaugarri horrengatik, ingurune naturalerako irispide izateagatik, alegia, planteatu du LPPk Ekintza Estrategiko hau, inguruak duen atsedentoki izaeraz jabetuta.

2.27.2.- Ekimenaren helburuak eta irizpide egituratzaileak

Bere ezaugarriengatik inguru honetan atseden-gune zabal eta garrantzitsu bat eratu daiteke herritarrentzat, eta Bilboko biztanleek, bereziki, eskura izango dute azpiegitura hori. Atseden jardueretarako aukera emateaz gain, giza eraginetik zaindu beharreko ingurunea da. Horixe izango da egokituko zaion Plan Bereziaren eginkizun nagusia, berak zehaztu beharko baitu zein toki diren babestekoak eta zeinetan esku har daitekeen.

Inguruneko baliabideen antolamendua zehaztearekin batera Planak haien balio naturalak zainduko ditu, bertarako planteatzen den edozein ekimen balio horien onerakoa izango dela bermatuz.

Ahaleginak egingo dira ingurumenerako eta ondare naturalerako kaltegarriak izan daitezkeen giza eragin guztiak eragozteko edo zuzentzeko, eta beste horrenbeste ingurunea ustiatzen duten jarduera jasangarriak desager ez daitezen.

2.27.2.1.- Ekimenerako irizpide egituratzaileak

Azaldutakoaren haritik, egiten den Plan Berezian lehentasuna izango dute ondoko helburu eta zeregin hauek:

• Ingurumena: habitat berriak sortuko dira, eta animalien eta landareen ekosistemak babestuko dira.

• Ikerkuntza zientifikoa.

• Paisaia: garrantzia duten tokiak zainduko dira.

• Aisia eta atsedena: leku irekiak prestatuko dira atseden jardueretarako, antolatuak nahiz antolatu gabeak izan; ekipamenduak eta hornidura.

• Heziketa: ekimenak antolatuko dira bertara doazenak inguruneko balio naturalez eta arazoez arduratzeko; ingurua bera hobetzeko jarduerak ere antola litezke.

• Nekazaritza eta Basoak: ustiaketa moduei eta espeziei buruzko proposamenak aztertuko dira.

2.27.3.- Antolamendua: helburuak eta irizpideak

Proposatzen den Plan Bereziaren eraginpeko eremua zedarrituta dago dagozkion irudietan. Planteatzen da, halaber, estrategia argi eta arrazoizko bat, Planak irizpide zehatzagoekin sakondu beharrekoa, berak ezarriko baititu, azken batean, antolamendurako arauak.

Plangintza tresna berezi hau udalerriz gaindikoa izanik, haren bidez planteatuko den antolamendua helburu orokor hauetara da:

1._ Mendialde hau zenbait eremutan banatuko ditu, bakoitzaren ezaugarriei eta babes beharrari erreparatuz. Zehaztuko dira, horren arabera: babes osoko eremuak, babes eremuak, atsedenerakoak, lehengoratzekoak...

2._ Zainduko dira landare autoktonoak, planaren helburuetako bat mendialde osoko landaredia berreskuratzea baita. Ildo horretatik mendialdean eremuak zehaztuko dira, bakoitzeko baso-ezaugarrien arabera.

3._ Ingurune hau eta hirigunea uztartzek, irispide arinak eta errazak antolatuko dira, batez ere oinezkoei eta bizikletariei begira eta hiriguneko berdeguneekiko lotura ziurtatuz. Oinezkoentzako lotura-bideak luzatuko dira Bilbo eta Arrigorriagako espazio libreetaraino (Arraiz, Montefuerte eta Mendikosolo). <P ALIGN="JUSTIFY">4._ Irispideak, aparkalekuak eta haien erabilera antolatuta eta araututa egongo dira.

5._ Gorde eta bultzatuko dira paisaiarako eta habitatetarako onuragarriak diren jarduerak.

6._ Ingurua zaintzeko eta hobetzeko baliagarriak diren ekimenak eta jarduerak antolatuko dira ingurumen-gidak, zuhaitz landaketa, eraikinak zaharberritzea, hondartegiak kentzea, bideak atontzea...

7._ Aisi jardueren antolamenduari dagokionez, zehaztuko da nolako jarduerak diren horiek eta zer ekipamendu beharko den; bidezidor seinalizatuen sare bat osatuko da, eta bizikletarako bideak ere zedarrituko dira. Zorrotz arautuko dira –are debekatu ere- Planaren helburuen aurkakoak gertatzen diren jarduerak: ehiza eta motokrosa, triala eta bestelako ibilgailu motordunak han zehar ibiltzea.

8._ Informazio eta heziketa jarduerak antolatuko dira.

9._ Berariazko planak prestatuko dira, inguruak orain jasaten dituen eragin kaltegarriak desagerrarazteko: zabortegiak, hondakindegiak, eraikin abandonatuak, argindar lineak...

10._ Bilboko inguruetako eremu naturalak (Montefuerte-Malmasin, Pagasarri, Kobetas Mendia) elkarri josita gertuko dira korridore berdeei esker; horrek, gainera, oinezkoen eta animalien ibilia erraztuko du.

2.27.4.- Xedapen lotesleak

Pagasarri-Ganekogorta inguruaren antolamendua Plan Berezi baten bidez zehaztuko da, eta bertan kontuan hartuko dira ekimen honetako 2.27.2.1 eta 2.27.3 ataletan azaldu diren helburuak eta irizpideak.


Azterketa dokumentala