Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5506

EBAZPENA 2006ko irailaren 27koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, "Andres de Irujo" saria arautzen duen ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusten den epaimahaiaren osaketa argitara ematen duena. Sari hori atzerriko euskal presentziari buruzko sortze- edo ikerketa-lanak saritzeko da.

Atzerriko euskal presentziari buruzko sortze- edo ikerketa-lanak saritzeko den "Andrés de Irujo" saria arautzen duen ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenez, saria nori esleitu proposatzeko epaimahai bat eratuko da. Epaimahaia osatuko dute Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak —edo eskuordetzea eman zaion pertsonak— lehendakari gisa, eta honako hauek mahaikide gisa: Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendariak, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko hiru kidek, eta Lehendakaritzako hiru teknikarik. Halaber, epaimahaiaren osaketa Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen bidez emango da eta izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko egiten den ebazpena argitaratu baino hilabete bat lehenago.

Ondorioz, hauxe,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusita dagoen moduan epaimahaiaren osaketa jakitera ematea honako pertsona hauei:

Iñaki Aguirre Arizmendi jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, epaimahaiaren lehendakaria izango dena.

Mahaikideak:

Josu Legarreta Bilbao jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria.

Edurne Basoa González andrea, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kidea, Kultura Sailaren izenean.

Marian Elorza Zubiria andrea, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kidea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren izenean.

Zuriñe Enbid Zubiria andrea, Euskal Gizataldeekiko

Harremanetarako Aholku Batzordeko kidea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren izenean.

Goiatz Aizpuru Lizarralde andrea, Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzakoa.

Andoni Martín Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria.

Benan Oregi Iñurrieta jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzakoa, epaimahaiko idazkari gisa.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 27a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala