Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
5510

EDIKTUA, 923/05 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 923/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Iñaki Uriarte Biguri.

Abokatua: Gonzalo Zamanillo Arnaiz.

Prokuradorea: Francisco Ramon Atela Arana.

Demandatua: Alberto Vazquez Rubio.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Judizio horretan 2006–04–25ean epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

84/06 EPAIA

Bilbon, bi mila eta seiko apirilaren hogeita bostean.

Nik, María Eugenia Viguri Arribas–ek, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko epailea magistratu naizenak, ikusi ditut 923/05 judizio arrunteko autoak. Auto horietan auzigaia zenbateko bat erreklamatzea izan da, eta, bestalde, honako hauek izan dira parteak: demandatzaile gisa Iñaki Uriarte Biguri, Gonzalo Zamanillo Arnaiz letratuak lagunduta eta Francisco Ramón Atela Arana prokuradoreak ordezkatuta; eta demandatu gisa Alberto Vázquez Rubio.

EPAITZA

Iñaki Uriarte Biguri izenean Atela Arana prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, Uriarte Biguriri ondokoak pagatzera kondenatzen dut Alberto Vázquez Rubio: tronkoaren hirurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bat euro eta hogeita sei zentimo (63.941,26); eta demanda aurkeztu zen egunetik sortutako legezko interesak, ebazpen honen egunetik aurrera bi puntuz gehituko dira interesak. Halaber, sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio–errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alberto Vazquez Rubio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bat argitaratuaz jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio–errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi–iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko urriaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala