Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5511

EDIKTUA, errentak ordaindu ez izanagatik desahuzioa egiteko 330/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Erreklamatutako errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioaren gainean, Maria Juncal Muñoz Sánchez–en aurka, Juan Bautista Goicoechea Goicoecheak eta Maria Pilar Eceiza Arrietak eta Maria Juncal Muñoz Sánchez–ek eskatuta, desahuziari buruzko 330/06 Hitzezko Judizioa bideratu da Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegian, eta judizio horretan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

104–06 EPAIA

Irun, bi mila eta seiko irailaren hogeita seia.

Juncal Muñoz Sánchezen aurka, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioari buruzko 330/06 Hitzezko Judizioari dagozkion autoak ikusi ditut nik, Almudena Ovejero Santamaríak. Judizio horretan aldedri demandatzaile izan dira Juan Bautista Goicoechea eta Pilar Eceiza, Mendavia prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Garmendia letratuak lagunduta. Eta horren ondorioz ondoko epaia ematen dut:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2006ko ekainaren 27an eta Juncal Muñoz Sánchezen aurka, Juan Bautista Goicoechea eta María Pilar Eceizaren izenean eta ordez Mendavia prokuradoreak demanda aurkeztu zuen, eta bertan, batetik, parteen arteko errentamendu–kontratua suntsitzeko eskatzen zen, bestetik, alderdi demandatuak honako hauetara kondenatzeko: errentako errentan emandako etxea uztea, higiezina utzi arte sortutako errentak ordaintzea, epe–muga horren barruko horniketei dagozkien gastuak eta sortutako kostuak.

Bigarrena.– 2006ko uztailaren 13ko auto batez, izapideak egiteko onartu zen demanda, eta bista irailaren 26an burutu zen.

Hirugarrena.– Judizio–ekitaldian ez zen azaldu alderdi demandatua; beraz, auzi–iheslari deklaratu zen, eta alderdi demandatzaileak berretsi egin zituen bere uziak, bistaren egunera arte hedatuaz zor zen zenbatekoa; eta, hainbestez, autoak ikusirik, emateko zen epaia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura honetan aurkeztutako demanda, ondoko egitateetan oinarritzen da:

1.– Irungo Serapio Mugika kaleko 9. zenbakiko 5.a C helbidea duen etxebizitza alderdi demandatzailearena da. Bada, 2006ko urtarrilaren 10ean, aipatu etxebizitzari dagokionez, demandatzaileak eta Juncal Muñoz demandatuak errentamendu–kontratua sinatu zuten, hileko 500 euroko errenta hitzartuaz.

2.– 2006ko otsailetik aurrera demandatuak ez du ordaindu errentarik, eta judizioz kanpo Fernández maizterrari egindako erreklamazioek ez dute emaitzarik izan; beraz, demandatzaileak demanda aurkeztu behar izan du.

Ondorioz, 1994ko HELeko 27.2.b) artikuluan aurreikusitako errentamendu–kontratua ebazteko egintzaz baliatu da demandatzailea; eta Prozedura Zibilaren Legan aurreikusitakoaren bat etorriaz demandatua kaleratzeko eskatzen du eta bai demandatuak zorrean diren errentak ordaintzeko ere.

Bigarrena.– Abokatu batek ordezkaturik azaldu ez denez, demandatua ez da agertu judizio–egintzara, nahiz eta legez ezarritako aurreikuspenekin bat zitatu zen; beraz, PZLeko 496. artikuluarekin bat etorriaz bidezko da hura auzi–iheslari deklaratzea, baina horrek ez ditu eragotziko auzi–jartzailearen uziak, eta, halaber ez dio eragotziko bere eskarietako egitateei buruzko froga gauzatzea.

Hirugarrena.– Errentariak errentak ordaintzen ez baditu edo dagozkion edo bere egin dituen zenbatekoak ordaintzen ez baditu, errentatzaileak eskubide osoz suntsi dezake kontratua.

Halaber, Prozedura Zibilaren Legean honako hau ere xedatzen da: asimilatutako zenbatekoak edo errentak ordaindu ez direla–eta, errentatzaileak delako finka errekuperatu nahi badu hitzezko judizioan, ordainketa edo gutxitzearen jatorriaren inguruko inguruabarrak alegatu eta probatzea besterik ez zaio utziko demandatuari.

Desahuzioari dagokionez, Prozedura Zibilaren Legeko 440.3 artikuluak honako hau xedatzen du: demandatu bista agertzen ez bada, beste izapiderik gabe desahuzioa deklaratuko da, zeina demanda onartzeko autoan ezarritakoaren arabera burutuko baita, betiere aipatu legearen 2003ko uztailaren 10eko erreformarekin bat etorriaz.

Laugarrena.– Frogari dagokionez PZLeko 326. artikuluan honako hau aurreikusten da: kontrako alderdiak inpugnatu ez baditu, dokumentu pribatuak frogatzat baliatu ahal izango dira prozesuan, betiere PZLeko 319. artikuluan zehaztu bezala, hain justu ere egitateari, egintzari, dokumentazioaren datari edo parte hartu duten pertsonei dagokienez.

Kasu honetan, aurkeztutako agirizko froga parteak lotzen zituen kontratu pribatu bat da, zeinaren hirugarren klausulan errentaren zenbatekoa jasotzen den eta bosgarrenean horniketak ordaintzeko obligazioa, eta errentak eta gaur egunera arteko zorrean zenbatekoa ez direla ordaindu egiaztatzeko baliagarria da agirizko froga hura, izan ere, ez ordaintzea izaera negatiboko egitatea da, eta egitate hori frogatzea erraztasun– eta –baliagarritasun–printzipioekin arautu behar da, hain justu ere PZLeko 217. artikuluan jasotakoa, izan ere, horrexekin preziatu behar baitira auzi–jartzailearen uziak.

Bosgarrena.– PZleko 394. artikuluan ezartzen denez, uziak guztiz nortzuei ukatu haiexei ezarriko zaizkie prozesuko kostuak.

XEDAPENAK

Juncal Muñozen kontra, Juan Bautista Goicoecheak eta Pilar Eceizak aurkeztutako demanda onesten dut, eta ondorioz, auzilariak lotzen zituen kontratu suntsitzea eta beherago zehaztutako etxetik demandatu kaleraztea erabakitzen da, eta demanda onartzeko autoan xedatutakoarekin bat utzi beharko da etxebizitza. Etxebizitzaz zehaztasunak: Irungo Serapio Mugica kaleko 9. zenbakiko 5 c helbidean kokatutakoa. Halaber, auzi–jartzaileei ondokoak pagatzera kondenatzen da demanadatua: 3.500 euro, epai honen egunetik etxebizitza hustu arte sortutako errentak eta zorrean diren horniketak, zeintzuen zenbatekoa ebazpen hau betearazterakoan kitatuko baita.

Demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Bistan demandatuari ohartarazpena egin bazaio ere, jakinarazi bekie parteei epaitegian azaldu behar dutela ostegun goizean, epaia jasotzear hain zuzen ere.

Ebazpen honen aurka apelazio–errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan, bost eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Maria Juncal Muñoz Sánchez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta seiko urriaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala