Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7114

AGINDUA, 2008ko azaroaren 27koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, garapen teknologikoko eta berrikuntzako proiektuak egiteko babes programa arautzen duena. Innotek programa.

Uztailaren 8ko 130/2008 Dekretuak Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua gaitzen du bere eskumen-eremuaren barruan laguntza-programak aldatzeko eta indargabetzeko, eta, horren ondorioz, aukera ematen du Innotek izeneko laguntza-programa aldatuko duen eta, aldi berean, programa hori arautzen zuen 2005eko ekainaren 27ko Agindua indargabetuko duen Agindu bat egiteko.

Agindu honen bidez, garapen teknologikoko eta berrikuntzako proiektuak egiteko Innotek laguntza-programa arautzen da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) laguntzen du programa hori finantzatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloko politikak ezartzen duenez, bere jardun-eremuak garatzeko berariazko zenbait mekanismo, tresna eta jardun jarri behar dira abian, hain zuzen ere 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planean bilduta daudenak. Plan horren 9.1.3 idatz-zatian, Innotek ekimena dago jasota.

Innotek programaren helburua honako hau da: ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak sustatzeko laguntzak ematea, garapen teknologikorako eta berrikuntzarako proiektuak garatzeko finantza-babesa lortzea erraztuko duten neurrien bitartez, eta I+G+B jarduerak bultzatzeko Industria Ikerketako ekintzak, Garapen Esperimentaleko ekintzak eta beste ekintza lagungarri batzuk abiarazita.

2007ko urtarrilaren 1ean Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Europako Erkidegoko Esparrua (2006ko abenduaren 30eko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratua -2006 / C 323 /01-) indarrean jartzean, ikerketa eta garapenerako Estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko zehaztapenak ordezkatu dira.

Horren ondorioz, Innotek programa berritu behar da, adierazitako I+G+Brako Europako Erkidegoko Esparrua indarrean dagoen Erkidegoko araudira egokitzeko. Beraz, beharrezkoa da laguntzen intentsitateak Europako araudi horretara egokitzea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan aplikatutako foru-arau jakin batzuen ondoriozko zerga-laguntzei heldutako enpresak programaren laguntza-erregimenetik salbuestea, horiek behar bezala itzuli ez dituztenean, eta abar.

Halaber, diru-laguntzak eskatzeko espedienteen ebazpenerako sistema aldatuko da berrikuntza horren bidez. Era horretan, espediente horiek iristen diren ordenaren araberako sekuentzia-prozesu baten ordez, norgehiagoka-sistema bat erabiliko da diru-laguntzak lortzeko.

Agindu honetan ezarritako laguntza-erregimena bat dator Europako Batzordearen Lehiaren Zuzendaritza Nagusiak ateratako txostenean adierazitakoarekin [hau da, Europako Batzordeak 2008ko uztailaren 25ean onartutako «193/2008 Estatuko Laguntza» erabakian -C(2008)4043- jasotakoarekin].

Azkenik, adierazi beharra dago Innotek programa berritzeko agindu hau 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren berritu gabeko zatiaren testu bategin gisa aurkezten dela, dagokion berrikuntzaren testuarekin, Innotek programa hobeto ulertu ahal izan dadin.

Horri jarraiki,

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Agindu honen xedea honako hau da: ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jardueretarako laguntza-erregimena garatzea, Garapen Teknologiko eta Berrikuntzako Proiektuak egiteko babes-programa baten bidez.

2. artikulua.- Denbora-eremua.

Laguntza-programa hau 2013ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren (EBAO, C 323, 2006-12-30) 10.3 puntuan xedatutakoa aplikatuz (ikus II. eranskina).

3. artikulua.- Baliabide ekonomikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan Innotek programarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira 1. artikuluaren helburua betetzeko zuzendutako baliabide ekonomikoak. Halaber, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER Funtsak) programa hori finantzatzen lagunduko du. Aurrekontu-ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntza guztien bolumenak ez du gaindituko aurrekontuetan esleitutakoa edo esleitutakoa eguneratzetik sortutakoa, indarreko legerian aurreikusitako kredituak lortzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki, eta horiei buruzko ebazpena eman aurretik. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez.

4. artikulua.- Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak.

1.- Erregimen honen xedea honako hau da: agindu honen 6. artikuluan definitutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko jarduerak (I+G+B) sustatzeko laguntzak ematea, berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuak egitea erraztuko duten itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez.

2.- Diru-laguntzak lortu nahi dituzten proiektuetan, honako hau jaso beharko da: jada badiren produktuak nabarmen hobetzera eta/edo enpresen lehiakortasuna eta/edo produktibitatea areagotuko duten prozesu berriak garatzera edo nabarmen hobetzera bideratutako I+G+B jarduera multzo koherente bat. Diru-laguntzetatik at geratuko dira honako hauek: produktuetan, produkzio-ildoetan eta produkzio-prozesuetan eta badiren zerbitzuetan egindako aldizkako aldaketa normalak, eta bestelako eragiketa arruntak.

5. artikulua.- Proiektu motak.

Banaka edo bi onuradunen edo gehiagoren artean lankidetzan egin daitezke diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak. Lehiakortasuna murrizten duten praktikak proiektuetan barne hartzea debekatuta dago, EEko Itunaren 85. eta 86. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

6. artikulua.- Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Deialdi bakoitzaren ekitaldian gauzatzen edo garatzen diren jarduerek edo jardunek lortu ahal izango dituzte agindu honetan araututako diru-laguntzak. Honako hauek izan daitezke:

1.- Diruz lagun daitezkeen I+G+B jardueren artean, honako hauek:

a) Industria-ikerketako proiektuen aurreko bideragarritasun-azterlanak.

b) Industria-ikerketarako proiektuak.

c) Garapen esperimentaleko proiektuen aurreko bideragarritasun-azterlanak.

d) Garapen esperimentaleko proiektuak.

Agindu honen ondorioetarako, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren (2006 / C 323/ 01) 2.2 puntuko f) idatz-zatiaren definizioan xedatutakoa hartzen da Industria Ikerketatzat, eta adierazitako Erkidegoko Esparruaren 2.2 puntuko g) idatz-zatiaren definizioan ezarritakoa Garapen Esperimentaltzat.

2.- I+G+B jardueretarako beste ekintza lagungarri batzuk, betiere I+G+B jardueren eraginkortasuna sustatzeko, areagotzeko eta bultzatzeko helburua badute. Honako hauetako bat izan daiteke:

a) I+G+B nazioartekotzeko ekintzak, Europako Ikerketa Esparruan Europar Batasunaren programa markoek sustatzen dituzten I+G+B proiektuetarako proposamenak lantzeko eta prestatzeko.

b) Teknologiaren nazioartekotzeari dagokionez, atzerriko Ikerketa Erakundeekin eta Korporazio edo Aliantza Zientifiko Teknologikoekin Nazioarteko lankidetza-akordioak lortzeko ekintzak nagusiki, baita, Europako Ikerketa Programen barruan, Europako Bikaintasun Sareak, Proiektu Bateratuak eta Plataforma Teknologikoak sortzeko ekintzak ere.

c) Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Erregistroari lotutako ekintzak. Ekintza horien onuradun bakarrak ETEak izango dira, eta honako alderdi hauek bildu ahal izango dituzte:

1) Jabetza industriala eta intelektuala babesteko estrategia dokumentatua ezartzeko Laguntza Teknikoa / Aholkularitza.

2) Jabetza industrialaren eta intelektualaren eskaera eta erregistroa.

d) Generoaren aldagaiaren txertatzea sustatzeko eta bultzatzeko ekimenak osatzen dituzten beste ekintza batzuk, baita egiazko gizarte-berdintasuna lortzera bideratutakoak ere.

7. artikulua.- Onuradunak.

1.- Honako hauek izan daitezke agindu honetan bildutako diru-laguntzen onuradunak:

a) Enpresak: enpresa handiak edo ETEak. 2005eko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen eta 2003-05-20ko 124. zenbakiko EBAOn argitaratu zen 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen Gomendioari jarraiki, 250 pertsona baino gutxiago dituzten enpresa txikiak eta ertainak hartuko dira ETEtzat, betiere horien urteko negozio-bolumenak 50 milioi euroko kopurua gainditzen ez badu edo urteko balantze orokorrak 43 milioi euroko kopurua gainditzen ez badu. Halaber, 50 enplegatu baino gutxiago dituztenak hartuko dira enpresa txikitzat, betiere horien urteko negozio-bolumenak edota urteko balantze orokorrak 10 milioi euroko kopurua gainditzen ez badu. Bi kasu horietan, elkartutako edo lotutako enpresak badira, kopuru eta muga horien zenbaketa aipatutako Batzordearen Gomendioaren eranskineko 6. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren arabera egingo da.

b) Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma edozein izanik ere.

c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareari atxikitako Ikerketa Teknologikorako Erakundeak, agindu honen 6. artikuluaren 2. idatz-zatian definitutako ekintza lagungarriak garatzeko egiaztatuta daudenak.

2.- Ez dira onuraduntzat hartuko honako hauek:

a) Administrazio Publikoekin lotura duten edo horien mendekoak diren eta berezko nortasun juridikoa duten erakunde edo sozietate publikoak, ezta erakunde administraziokoak direnak ere, administrazio hori edozein izanik ere.

b) Krisialdian dauden enpresak, krisian dauden enpresak libratzeko eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko Jarraibideen definizioari jarraiki (Batzordearen Komunikazioa, 2004ko urriaren 1eko EBAOn -2004/C 224/02- argitaratua).

3.- Laguntzak jasotzeko baldintzei eutsi beharko zaie emandako diru-laguntza guztia likidatu arte.

8. artikulua.- Onuradunen betekizunak.

Onuradunek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Onuradun izateko, ezinbesteko betekizuna izango da parte hartzen duten enpresek ezein zerga-laguntza bateraezinik edo legez kanpokorik jaso ez izanaren, edota horietako bat edo gehiago jaso izanez gero behar bezala itzuli izanaren erantzukizun-adierazpena aurkeztea, agindu honen 14.2.1.f) artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

b) Diruz lagun daitezkeen jarduerak zuzenean garatzea.

c) Proiektuaren gastuetan gutxienez % 25eko ekarpena egitea.

d) Diruz lagundutako proiektuek Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dute gutxienez bost urtez.

e) Ezinbestekoa izango onuradunek nortasun juridiko propioa eta jarduteko ahalmen nahikoa izatea, baita diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste erakunde publikoren batekin kontratuak egiteko debeku- edo gaitasungabetze-prozesuren batean sartuta ez egotea ere.

f) Enpresa handien kasuan -ETEtzat hartuko ez direnak-, onuradun direnek azaldu egin beharko dute I+G+B jardueren kopurua handitzean laguntzek izan duten pizgarri-eragina.

g) Zerga-betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte erakunde onuradunek.

9. artikulua.- Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Diruz lagun daitezkeen jardueretarako diru-laguntza jaso dezaketen gastuak honako hauek dira:

a) Langileen kostuak (ikerketa-jardueran aritzen diren erakunde eskatzailearen plantillako ikertzaileak, teknikariak eta bestelako laguntzaileak).

b) Kanpoko aholkularitzaren eta antzeko zerbitzuen kostuak (erakunde parte-hartzaileen plantillakoak ez diren kolaboratzaileak eta proiektuaren espezializazio-maila handiko zatietako azpikontratazioa barnean hartuta), betiere ikerketa-jarduerarako soilik eta etengabe erabiltzen badira, eta kanpoko iturrietan eskuratuak badira, ikerketako eta teknikako jakintzak barnean hartuta.

c) Horretarako egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak azpikontratatzeko kostuak.

d) Ustiapen-gastuak (materialen gastuak, hornikuntzakoak, bidaienak eta abar), betiere ikerketa-jardueraren ondorioz zuzenean sortu badira.

e) Ikerketa-jarduerarako ez beste ezertarako etengabe erabiltzen diren tresnen eta ekipoen kostuak: Proiektuak irauten duen bitartean, ikerketa-jarduerarako ez beste ezertarako etengabe erabiltzen diren ekipoen eta tresnen kostuen amortizazioa, doan lagata lortutakoen kasuan izan ezik.

f) Aurreko a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan aipatutako diruz laguntzeko moduko gastuak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren 5.1.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraiki interpretatuko dira.

10. artikulua.- Laguntzen izaera, laguntzak emateko prozedura eta laguntzen mugak.

1.- Eman beharreko laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira eta urtebeteko iraupena izango dute.

2.- Agindu honen 17.3 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, hautatuak izateko eskatutakoa betetzen duten eskaerek jaso ahal izango dute diru-laguntza.

Proiektu bakoitzari eman beharreko diru-laguntza kalkulatzeko, 3. idatz-zatian aurreikusitako gehieneko laguntza-intentsitatea aplikatuko zaio diruz laguntzeko moduko gastuak biltzen dituen eta onartutako proiektu bakoitzerako onartu den aurrekontuari.

Deialdia finantzatzera zuzendutako zuzkidura ekonomiko orokorrarekin aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzetan eskaera guztiei erantzun ezin bazaie, diru-laguntzetarako gehieneko zenbateko orokorraren onuradunen artean hainbanatuko da.

3.- Onuradun bakoitzari I+G+B jardueretarako eman beharreko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetarako laguntzen mugak diruz laguntzeko moduko onartutako gastuen aurrekontuen honako ehuneko hauetara iritsi ahal izango dira gehienez:

a) Lankidetzan diharduten enpresen proiektuetarako:

Laguntzaren intentsitatea Enpresa txikia Enpresa ertaina Enpresa handia

Oinarrizkoa % 25 % 25 % 25

Prima [Erkidegoko Esparruaren 5.1.3.a) artikulua] % 20 % 10 % 0

Prima [Erkidegoko Esparruaren 5.1.3.b.i) artikulua] % 0 % 10 % 10

Gehienezko intentsitateak % 45 % 45 % 35

Gainera, lankidetzan diharduten gutxienez bi enpresaren proiektuek Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren 5.1.3.b.i) idatz-zatian adierazitakoa beteko dute. Esparru horrek honako baldintza hauek ezartzen ditu:

* Ezein enpresak ezin izango du lankidetza-proiektuaren diruz laguntzeko moduko kostuen % 70 baino gehiago bere gain hartu;

* Proiektuak gutxienez ETE baten lankidetza eduki beharko du, edo lankidetzak mugaz haraindikoa izan beharko du, hau da, ikerketa-jarduerak eta garapen-jarduerak gutxienez bi estatu kidetan egin beharko dira.

b) Banakako enpresa-proiektuetarako:

Laguntzaren intentsitatea Enpresa txikia Enpresa ertaina Enpresa handia

Oinarrizkoa % 25 % 25 % 25

Prima [Erkidegoko Esparruaren 5.1.3.a) artikulua] % 15 % 10 % 0

Gehienezko intentsitateak % 40 % 35 % 25

c) Edozein kasutan (lankidetza-proiektuetan edo banakakoetan), itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 250.000 euro izango da onuradun eta urte bakoitzeko.

4.- Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoari dagokionez (250.000 euro), urteko deialdian eguneratu ahal izango da, KPIaren gorabeherak aintzat hartzearren, baina mugak handitzeagatik inola ere ezin izango dira handitu laguntzen gehieneko intentsitateak proiektu mota guztietan, Erkidegoko Esparruaren eta ETEen Araudiaren arabera, hurrenez hurren.

5.- Agindu honen 6. artikuluko 2. idatz-zatian definitutako I+G+B jardueren Ekintza Lagungarri guztietarako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen zenbatekoa onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen % 50 izango da gehienez.

Europako Batzordearen minimis klausulari jarraitu beharko diote diru-laguntza horiek. Horrela, beraz, Ekintza Osagarrietarako bildutako laguntzak edo diru-laguntzak Itunaren 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzeei aplikatzeari buruzko 2006ko abenduaren 15eko Batzordearen 1998/2006 Arautegian edo hori ordezkatzen duen beste araudi batean xedatutakoaren mende daude. Gaur egun, enpresa jakin bati emandako minimis laguntza osoa 200.000 euro izango da gehienez, hiru zergalditako edozein alditan. Muga hori laguntzaren forma edo lortu nahi den xedea edozein izanik ere aplikatuko da.

6.- Halaber, laguntzen mugen ondorioetarako, enpresa bakar baten parte-hartzearekin egin beharreko Europako lankidetza-proiektuak lankidetza-proiektutzat hartuko dira, 10. artikulu honen 3.a) idatz-zatian aurreikusitako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen gehieneko ehunekin, betiere enpresa hori azpikontratatua ez bada, Europako beste herrialde batzuetako beste enpresa batekin edo batzuekin partzuergo bat osatzen duen enpresa bat baizik. Adibidez, Europar Batasuneko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Programen barruko ERA-NET proiektuak edo antzekoak aipa daitezke.

11. artikulua.- Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.- Arau honetan ezarritako laguntzak eskuratzen dituzten onuradunek beste laguntza batzuk ere eskuratu ahal izango dituzte jardun horiek egiteko, laguntza horien izaera edo laguntzak ematen dituen administrazioa edozein izanik ere. Onuradun bakoitzak jasoko dituen laguntzen guztizkoa zenbat den jakin ondoren, agindu honetan ezarritakoa betez onuradun horrek jaso ahal izango dituen laguntzak zehazteko, horri buruz Europar Batasunean indarrean dauden arauak hartuko dira kontuan, eta zehazkiago, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuko Laguntzei buruz Erkidegoko Esparruan ezarritakoa.

2.- Proiektu berari emandako laguntzen eta diru-laguntzen zenbatekoak (laguntza bakoitzarenak edota beste diru-laguntzekin batera) ezin izango ditu gainditu, inolaz ere, aurreko idatz-zatian adierazitako jardueren kostua edo mugak, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari diru-laguntza horien berri eman beharko diote onuradunek. Kasu horietan, gehiegizko kopurua kenduko zaie agindu hau betez emandako laguntzei.

12. artikulua.- Laguntzen kontrola.

1.- Ondoren egin beharreko kontrolari dagokionez, adierazi behar da laguntza-programa honen kudeaketaz arduratzen diren agintariek konpromisoa hartu dutela I+G+Bko Erkidegoko Esparruan (2006-12-30eko Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialaren C 323) ezarritako baldintzak zehatz-mehatz errespetatu eta betetzeko.

2.- Era berean, I+G+Bko Erkidegoko Esparruaren 10.1.1 puntuan ezarritakoaren arabera, agintari arduradunek txosten bat egingo dute urtero; txosten horretan, laguntza-erregimen honen aplikazioa eta garapena zehaztuko da, eta laguntzaren eragin pizgarria modu esplizituan azaldu beharko da. Burututako ikerketako eta garapeneko jarduera gehigarrien inguruan, enpresa handiek aurkeztutako txostenak ere barne hartuko dira urteroko txosten horretan.

3.- Gainera, programa honetan, laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, laguntza horien eskaerak aurkezteko epea ireki ondoren hasitako proiektuek soilik lortu ahal izango dituzte laguntza horiek.

4.- Bestalde, programa honen agintari arduradunek Ikerketa eta Garapeneko eta Berrikuntzako estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren 7.1 puntuan ezarritako kasuistikaren eraginpean geratzen den edozein ikerketa-proiektu indibidualen berri emango diote Batzordeari.

13. artikulua.- Deialdia.

1.- Agindu honetan araututako diru-laguntzak urtean behin egingo den deialdiaren bidez iragarriko dira eta publikotasun-, lehiatze- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.

2.- Teknologiako eta industria-garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bitartez egingo da deialdia, eta ekitaldi horretan diru-laguntzak emateko aurrekontu-esleipenen zenbatekoa zehaztuko du, baita eskaerak aurkezteko epea eta tokia ere.

14. artikulua.- Eskaerak eta dokumentazioa.

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Teknologia Zuzendaritzara igorriko dira, eta urteko deialdi-ebazpenean edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan aurkeztuko dira.

2.- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eskaeraren eta formularioen eredu bat eskainiko du, edo bestela https://www.spri.es/idi/idi web orrian eskura daitezke eredu horiek, laguntzen deialdia egindakoan Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

3.- Eskaeraren batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da proiektu bakoitzeko:

a) Eskaera-orria, enpresaren informazio orokor eta guzti.

b) Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.

c) Ikerketa proiektuaren deskribapen-memoria, azpikontratatuko diren jarduerak eta jarduera horiek egingo dituzten enpresak zehaztuz, baita dagozkien zenbatekoak ere.

d) Eskaera-egilearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.

e) Honako datu hauek egiazkoak direla aitortzen duen zinpeko aitorpena; aitorpen horri indarreko zigor-erregimena ezarriko zaio, bai administrazio-arlokoa, baita penala ere:

- Zerga-betebeharrak bete dituela. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du.

- ETEen kasuan, Europako Erkidegoko arauetan ezarritako ETEen kalifikazioarekin bat datozela bere ezaugarriak. 2005eko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera (2003-05-20ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala L-124), honako hauek joko dira ETEtzat: 250 enplegatu baino gutxiago dituzten enpresa txikiak eta ertainak, eta urteko negozio-bolumenean 50 milioi euroko kopurua edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euroko kopurua baino txikiagoa dutenak. gainditzen ez dutenak. Orobat, enpresa txikitzat joko dira 50 enplegatu baino gutxiagokoak, eta urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak. Bi kasuetan, elkartutako edo lotutako enpresak badira, kopuru eta muga horien zenbaketa aipatutako batzordearen gomendioaren eranskineko 6. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren arabera egingo da.

- Administrazio Publikoekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.

- Enpresa handi edo ertaina bada, berregituratze-garaian ez dagoela. Eta berregituratze-garaian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso ote duen.

- Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.

- Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.

f) Erantzukizun Adierazpena, legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa; I. eranskinean agertzen da adierazpen hori.

4.- Lankidetza-proiektuak baldin badira, erakunde interesatuek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Horretaz gain, interes teknologikoarengatik, garapenean protagonismo handiagoa izateagatik, edo bestelako arrazoiren batengatik, proiektua garatzeko eta kudeatzeko ardura hartu beharko du parte-hartzaile batek, baita administrazioarekin hitz egiteko eta harremanak izateko ardura ere, proiektuak behar bezalako martxa izan dezan; ardura horiek bere gain hartzen dituena proiektuaren burua izango da.

Buru den enpresak aurkezten duen eskaeran agertu beharko du egoera horrek; gainera, eskaera enpresa horrek ez ezik, gainerako erakunde parte-hartzaile guztiek ere sinatu beharko dute eskaera, eta ahalordetze-eskrituraren kopia eskatuko zaie enpresa nagusiari eta parte hartzen duten gainerako enpresa guztiei. Proiektu horretan enpresa parte-hartzaile bakoitzak egingo dituen jarduerak eta horien aurrekontua adieraziko dira.

5.- Dena dela, aurkeztutako eskaera behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotako dokumentazio eta/edo informazio guztia eska dezakete bai Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, bai, kasuan kasu, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua IG (SPRI)-k, agindu honetan jasotako diru-laguntzak kudeatzen lagunduko duen erakundea baita; halaber, arau honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedaturikoa aplikatuko da.

15. artikulua.- Eskaeren onarpena eta zuzenketa.

1.- Eskaera behar bezala beteta ez badago, edo agindu honetan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, 10 eguneko epearen barruan okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkez ditzan eskatuko zaio interesdunari; eskatutakoa egiten ez badu, Teknologia zuzendariaren aldez aurreko ebazpen bitartez, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2.- Onuradunen arteko lankidetzan garatzeko proiektuen kasuan, proiektuburu den erakundeari ordainduko zaio jarduera horri dagokion diru-laguntza.

16. artikulua.- Eskaerak ebaluatzeko organoa.

1.- Ebaluazio-organoaren egitekoa izango da aurkeztu diren eskaerak aztertzea eta ebaluatzea, baita laguntzak emateko proposamenak egitea ere, horretarako sortutako organoa baita.

2.- Ebaluazio-organoko presidentea Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko teknologiako zuzendaria izango da. Beste mahaikideak, berriz, honako hauek izango dira: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko industria-sustapeneko zuzendaria (bera izango da organoko presidenteorde Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako kasuetan); Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko (SPRI) Teknologia eta Berrikuntzarako Unitate Estrategikoko ordezkari bat eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritzatik izendatuko den teknikari bat. Azken hori idazkaria izango da.

3.- Proposamenak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialak SPRIko Teknologia eta Berrikuntzarako Unitate Estrategikoak burutuko ditu, eta ondoren ebaluazio-organoari aurkeztuko dizkio.

4.- Ebaluazio-organoaren bilerak baliozkoak izan daitezen, bilkura egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzen direnean, bertan egon beharko dute presidenteak eta idazkariak edo, kasuan kasu, beren ordezkariak eta, gutxienez, gainerako kideetako batek. Ebaluaketa-organoaren funtzionamenduari dagokionez, atal honetan aurreikusi gabe dauden kasu guztietan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko II. kapituluko II. tituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.- Ebaluazioa egiterakoan Planean aldaketaren bat egitea komenigarria litzatekeela ikusten baldin badute, eskaera-egileari aldaketa hori egitea iradoki diezaiokete, agindu honetan zehaztutako helburuetara hobeto egokitu dadin plana.

17. artikulua.- Ebaluazioa egiteko irizpideak.

1.- I+G+Bko Proiektuak eta Garapen teknologikorako eta berrikuntzarako Proiektuak hautatzeko, honako irizpide hauek izango dira kontuan:

a) Irizpide gakoak, bakoitzak % 20ko garrantzi espezifikoa izanik:

1) Arrisku teknologiko kontrolatua. Proiektuaren arrisku teknologikoen garrantzia eta arrisku horiek gainditzeko gaitasuna.

2) Merkataritza-ustiapeneko aurreikuspenak eta esportazio-potentziala. Enpresaren lehiakortasunean, merkatu-kuotan, enpleguan, nazioarteko merkatuetarako sarbideak, etab. izango den eraginaren aurreikuspena.

b) Irizpide orokorrak, bakoitzak % 15eko garrantzi espezifikoa izanik:

1) Proiektuak eskatzen dituen giza baliabideetara egokitzea.

2) Metodologia egokia: proiektua behar bezala deskribatua eta egituratua egotea; hurbilketa tekniko-zientifiko justifikatua; proiektuaren lehentasunak argi zehaztea; proposatutako kudeaketa-eskema egokia izatea; teknologia-iturriak eta laguntzaren gehigarrizko nondik norakoa egokitzea (laguntzaren sustapen-ondorioa).

3) Aurrekontuaren egitura eta banakapena argiak izatea.

4) Proiektuan ingurumena aintzat hartzea, baita EAEn enplegua sortzen izan dezakeen eragin potentziala ere.

2.- Kasuan kasu, Laguntzaren ehunekoa hautatzeko eta zehazteko, agindu honetako 6. artikuluaren 2. atalean definitutako I+G+Bko jardueren ekintza lagungarri guztiak ebaluatzeko Irizpide Gakoak, diruz lagundu ahal izango diren ekintza lagungarriak hautatzeko, honako hauek izango dira, zehaztutako garrantzi espezifikoarekin:

a) Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako politikaren helburuak, eta horiekin bat etortzea: % 50eko garrantzi espezifikoa.

b) Proposaturiko metodologia: % 25eko garrantzi espezifikoa.

c) Proposamena egiten duenak eskaintzen duen gauzatze-bermea: % 25eko garrantzi espezifikoa.

3.- Proiektu bat hautatzeko, bi baldintza hauek bete behar ditu aldi berean: alde batetik, atera daitekeen nota handienaren % 50 baino nota handiagoa ateratzea ebaluazioan, eta bestetik, irizpide gakoetan atera daitekeen notarik handienaren % 40 baino nota handiagoa ateratzea irizpide bakoitzean.

18. artikulua.- Ebazpenaren proposamena.

1.- Aurkeztutako eskaerak balioztatuko ditu ebaluazio-organoak, ezarritako irizpideei jarraiki, eta teknologiako zuzendariari emango dio prozeduraren ebazpen-proposamena.

2.- Ebazpen-proposamenak honako hauek edukiko ditu gutxienez:

a) Deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik ezestea proposatutako eskaeren zerrenda, ezesteko proposamen hori oinarritzen duten arrazoiekin batera.

b) Diru-laguntzak ematea proposatutako proiektuen zerrenda. Honako hauek ere adierazi beharko dira: proiektu horietako bakoitza gauzatzeko epea, ematea proposatzen den laguntzaren zenbateko globala, proiektuaren arduradunen nortasuna, proiektuaren ordezkaritza hartzen duen kidea, eta kide bakoitzari emandako laguntza osoaren zenbatekoa.

19. artikulua.- Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta adierazteko epea, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

1.- Dagokien deialdian aurkeztutako eskaerak prozedura bakar baten bitartez izapidetuko dira, prozedura horren ebazpena Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeari dagokio, Ebaluazio-organoaren proposamenaren arabera, eta interesdunek proposatutako arazo guztiak erabakiko dira bertan.

2.- Onartutako diru-laguntzen eskaerak eta ezetsitakoenak zehaztuko dira ebazpenean, eta onartutako eskaeren kasuan, honako hauek adieraziko dira: emandako zenbateko globala, onuradun indibidualen edo lankidetza-proiektuaren barne dauden onuradunen nortasuna, eta partaide bakoitzari emandako diru-laguntza osoaren zenbatekoa. Ezetsitakoen kasuan, ezetsi izana oinarritzen duten arrazoiak jasoko dira.

Ebazpen honi eranskin bat gehituko zaio, erakunde onuradun bakoitzari onartutako proiektuekin; bertan onuradunei proiektuak egiteko dauden epeak, espedientea amaitu arte eman behar dituzten urrats guztiak eta deskargu-fasean aurkeztu beharko dituzten dokumentu guztiak adieraziko zaizkie, hauei dagozkien ereduak emanez.

3.- Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, dagokion laguntzen deialdiaren argitaratzearen hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta epe horren ostean ebazpenik adierazten ez bada, diru-laguntzaren eskaera ukatu dela ulertu beharko dute interesdunek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

4.- Emandako ebazpenak ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gorako errekurtsoa jarri dezakete interesdunek Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

5.- Ebazpena interesdun bakoitzari banaka jakinaraziko zaio, eta proiektuan lankidetzan egiten direnean bai proiektuaren lidergoa onartu duen enpresari eta baita proiektuan parte hartzen duten enpresa guztiei ere, alde batera utzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian erakunde onuradunen, diru-laguntzaz ordaindutako proiektuen eta emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratu ahal izango dela, jende guztiak jakin dezan.

6.- Orobat, agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eman eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak amaituta eduki beharko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapidetze aldian badaude behintzat.

20. artikulua.- Laguntzen ordainketa.

1.- Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

a) Ebazpena jakinarazi ondoren, 21.2.a) artikuluan xedaturiko epea igaro eta uko-egiterik ez badago, emandako laguntzaren % 70.

b) Urteko programa amaitu ondoren, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulegoetan, Sailean bertan, edo Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua IG (SPRI)-n diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla egiaztatzeko eta jarduera horien helburuen betetze maila ziurtatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren, gainerako % 30a. Urtea bete eta segidako aurreneko hiruhilekoan aurkeztu beharko dira honako dokumentu hauek: memoria teknikoa eta faktura-koadroa, gutxienez; Teknologia Zuzendaritzak emandako formulario-eredu bat balia dezakete interesatuek.

2.- Laguntzak ordaindu aurretik, datuak egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dio Sailari onuradunak (eskatuz gero), baita goian adierazitako faktura-koadroarekin bat etorri beharko duten behin betiko fakturak ere.

21. artikulua.- Onuradunen betebeharrak.

1.- Onuradunen betebeharra da diru-laguntzaz ordain daitezkeen jarduerak zuzenean egitea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan diruz lagundutako proiektuak gauzatzea ere, proiektuko I+Gko jardueraren zatiren bat EAEtik kanpo azpikontratatzeko aukera alde batera utzi gabe.

2.- Horrez gain, honako hauek ere onuradunen betebeharrak izango dira:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu horretan, diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzeko egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, onuradunak diru-laguntzari espresuki uko egiten ez badio, diru-laguntza onartutzat hartuko da.

b) Diru-laguntza eman den jardueretarako baliatzea.

c) Enpresa handien kasuan, laguntzak emateko ezinbestekoa da frogatzea I+Gko jarduerak osagarriak direla, ohiko moduan gauzatzen dituen jarduerez gain. Horretarako, enpresak txosten bat aurkeztu beharko du urtero, proiektuaren egoera zein den eta laguntzaren nondik norako sustatzailea zehaztuz.

d) Proiektuaren garapena osatzen duten lanetarako, eta proiektu horri lotutako bestelako dokumentaziorako sarbide librea izateko baimena ematea Teknologiaren Zuzendaritzari, edota horrek izendatutako auditoreari.

e) Publikoki hedatzeko sortzen diren dokumentazioetan, karteletan, propagandan, edota argitalpenetan Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta «Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoa» esaldia adierazi beharko dira.

f) Teknologia Zuzendaritzari egoki iritzitako egiaztatzeak bideratzeko aukera erraztea emandako laguntzen inguruan, eta eskatzen zaien informazio osagarri guztia erantsi beharko dute onuradunek. Halaber, kasuan kasu, zein enpresa-taldekoak diren ere adierazi beharko dute onuradunek.

g) Behin betiko fakturak artxibatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea gutxienez hamar urtez.

h) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetzean.

i) Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa lortzeko diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla, beste edozein administraziotakoak edo erakunde publiko nahiz pribatutakoak.

22. artikulua.- Erakunde Laguntzailea.

1.- Agindu honetan jasotako araudiari jarraiki, emandako diru-laguntzak kudeatzeko, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SA (SPRI) erakunde laguntzaile izendatu da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren).

2.- Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak (SPRI, SA), erakunde laguntzailea denez, honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Aurkezturiko eskaerak jasotzea eta hasierako ebaluazioa egitea.

b) Onartutako proiektuak kontrolatzeko eta jarraitzeko prozesuak definitzea eta ezartzea.

c) Egiaztagirien kudeaketa.

d) Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egitea.

e) Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak programaren kudeaketari buruz egin ditzakeen egiaztatze-jardunak onartzea.

23. artikulua.- Ez-betetzeak.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.1 artikuluan (Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duena, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituena) aurreikusitako kasuetan, agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerako arauetan xedaturiko baldintzaren bat betetzen ez badu onuradunak, edo kasuan kasu, laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak betetzen ez baditu onuradunak, interesatuari entzun eta dagokion ez-betetze espedientea egin ondoren, administrazio-ebazpenaren bitartez, organo eskudunak laguntza atzera botako du eta, kasuan kasu, jasotako laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra erabakiko du, dagozkion gainerako ekintzak alde batera utzi gabe. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.- Dena den, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera, ez-betetzat hartuko dira honako hauek:

a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epeak gainditzea, betiere Teknologia zuzendariak emandako luzapen-baimenik edo aldaketa-baimenik izan ezean.

b) Proiektuaren ildotik ateratzea edo laguntza emateko ebazpenean xedaturiko eginbeharren bat ez betetzea.

3.- Teknologiako eta Industria Garapeneko zuzendariari dagokio ez-betetze espedientea irekitzea eta ebaztea, baita Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) proposatuta ere, proiektua amaitu aurreko gorabeherek eraginda.

24. artikulua.- Laguntzen aldaketa.

1.- Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira edota beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik, diru-laguntza gehiago lortzen bada edota bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, diru-laguntza emateko erabakia alda daiteke; betiere, onuradun izateko agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

2.- Halaber, onuradunak eskatu eta justifikatu ondoren, laguntza eman zuen administrazio-organoak luzapena eman dezake, burutu beharreko jarduerak gauzatzeko; horrelakorik gertatuz gero, dagokion laguntzaren ordainketa ere atzeratu egingo da, alegatutako arrazoiek justifikatzen badute.

3.- Eskaera egitean aurkezturiko memorian jasotako jarduerak gauzatu behar dira, baina Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak aldaketak baimen ditzake, aldez aurretik hari eskatuz gero, eta erakunde onuradunak behar bezala justifikatuz gero amaitu aurretik, betiere jardueren helburuak eta nondik norakoa indargabetzen ez badira.

4.- Proiektuak porrot teknikoa izaten badu, hau da, eskaera egitean aurkeztutako ikerketa-proiektuaren deskribapen-memorian aurreikusitako helburuak lortezin bihurtzen dituen konpondu ezinezko huts-egite teknikoak atzemanez gero proiektua garatzean edo amaitzean, Teknologiaren zuzendariari eska dakioke onuradunak laguntza emateko administrazio-ebazpena aldatzeko, gauzatutako proiektuaren zatiari egokitzeko. Eskaera onartzeko administrazio-ebazpenean, proiektuaren emaitzak ustiatzeko eskubideen destinoa zehazteko aukera du Teknologia eta Industria Garapeneko zuzendariak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, agindu honetan ezarritako esparruan, Innotek proiektuak ez izateagatik diru-laguntza jasotzekoak ez direla erabakitzen bada, Ebaluazio-organoak ofizioz bidera dezake Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eremuan dauden bestelako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako laguntza-programetara edo baliabideetara, betiere laguntza-programa horien barruan ezarritako epearen barruan egin bada eskaera.

Bigarrena.- EE Itunak araututako sektore guztietako ikerketarako eta garapenerako laguntzei dagokienez, I+G+Bko Erkidegoko Esparrua aplikatzen da, Itun horren 2.1 puntuaren (5. paragrafoa) arabera. Orobat, estatu-laguntzei buruzko erkidego-araudi espezifikoek zuzentzen dituzten sektoreetarako ere aplikatzen da, araudi horietan besterik xedatu ezean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Garapen teknologiko eta berrikuntzarako proiektuak egiteko laguntza-programa (Innotek programa) arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko ekainaren 27ko Agindua indargabetuta geratu da, baita agindu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko nahiz txikiagoko xedapen guztiak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 27a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Urtea/Año

---- ERANTZUKIZUNEZKO AITORPENA / DECLARACIÓN RESPONSABLE

1.- EGITASMOAREN IZENA (izen laburra erabili mesedez).

DENOMINACIÓN DEL PROYECTO (utilice un denominación breve)

2.- ENTITATE ESKATZAILEARI BURUZKO DATUAK / DATOS RELATIVOS A LA ENTIDAD SOLICITANTE

Izena/Denominación

IFZ/NIF

Helbidea (kalea, zk., posta-kodea, herria, lurraldea) / Dirección (calle, n.º, código postal, localidad, provincia)

Legezko ordezkariaren izen-abizenak / Nombre y apellidos de la persona que representa a la entidad

NAN/DNI

3.- HARREMAN-BIDEAK / CONTACTO

Izen-abizenak / Nombre y apellidos

Telefonoa:

Faxa: e-mail:

4.- ADOSTASUNA / CONFORMIDAD

Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, eskabide-orri honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla adierazten dut. Halaber, zin egiten dut Gaitek programako agindu honetako 7.2c) artikuluan aurre ikusitako kausetan murgildu gabe nagoela, eta legez ordezkatzen dudan erakundea(k) (dagokionean hala adierazi):

Ondoren adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskal hauetara ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III ( CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).

Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta itzuli egin dituela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu egin dituela, dagozkion interesak barne.

Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta ez dituela itzuli ezta blokeaturiko kontu batean ordaindu egin ere, dagozkion interesak barne.

En representación de la entidad indicada, manifiesto la veracidad de los datos expuestos en este impreso, declaro que no se encuentra inmersa en ninguna de las causas previstas en el artículo 7.2.c) de la Orden reguladora del Programa Gaitek, así como que (indicar el caso aplicable):

No ha accedido a ninguna ayuda fiscal ilegal e incompatible entre las siguientes: Álava I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00; Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99,CR 59/00)).

Ha accedido a una o más de dichas ayudas y ha reembolsado la(s) misma(s) o la ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.

Ha accedido a una o más de dichas ayudas y no ha reembolsado la(s) misma(s) ni la(s) ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.

Lekua eta data / Lugar y fecha Zigilua / Sello

Legezko ordezkariaren sinadura / Firma de la persona representante

II. ERANSKINA

IKERKETAKO, ETA GARAPEN ETA BERRIKUNTZAKO ESTATUKO LAGUNTZEI BURUZKO ERKIDEGOKO ESPARRUAREN PROGRAMARI BURUZKO ERREFERENTZIAK DITUZTEN TESTUAK (2006/C, 323/01)

Erkidegoko Esparruko (EE) 2.1. puntua (5. paragrafoa):

EBko Tratatuak araututako sektore guztietako ikerketako eta garapen eta berrikuntzako laguntzei aplikatzen zaie Esparru hau. Era berean, estatuKO laguntzei buruzko erkidego-araudi espezifikoek zuzentzen dituzten sektoreetarako ere aplikatzen da, araudi horietan besterik xedatu ezean.

Erkidegoko Esparruko 2.2.f) puntua:

f) «Industria-ikerketa», existitzen diren produktuak, prozesuak edo zerbitzuak nabarmen hobetuko dituzten produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko erabilgarri izan daitezkeen jakintzak eta gaitasunak lortzera bideratutako ikerketa planifikatua edota azterlan kritikoak. Industria-ikerketarako beharrezkoak diren sistema konplexuen osagaiak sortzea barne hartzen du, bereziki teknologia generikoa balioztatzea, g) hizkian jasotako prototipoak izan ezik.

Erkidegoko Esparruko 2.2.g) puntua:

g) «Garapen esperimentala», zientziaren, teknologiaren, enpresaren eta abarren esparruetako jakintzak eta teknikak (aurretik existitzen zirenak) eskuratzea, konbinatzea, itxuratzea eta erabiltzea, produktu, prozesu edota zerbitzu berrien, aldatuen edo hobetuen plan eta egitura edota diseinuak egiteko xedearekin. Barnean hartu ahal izango ditu, esate baterako, produktu, prozesu eta zerbitzuen kontzeptuen definiziorako, plangintzarako eta dokumentaziorako beste hainbat jarduera. Jardueren artean, honako hauek egon daitezke: proiektuak, diseinuak, planak eta bestelako agiri motak egitea, betiere merkataritza-erabileretarako zuzenduak ez badaude.

Orobat, merkataritza-erabilera duten prototipo eta proiektu pilotuak garatzea ere barne har dezake, prototipoa azken merkataritza-produktuaren beharraren eraginez sortzen bada, eta bere fabrikazioa soilik erakusketa- eta balioztatze-helburuetarako garestiegia denean. Geroago proiektu pilotuei edo erakusketa-proiektuei merkataritza-erabilera ematen bazaie, erabilera horrek sortutako diru-sarrera guztiak diru-laguntzekin ordaintzekoak diren kostuetatik kendu beharko dira.

Produktu, prozesu eta zerbitzuen ekoizpen eta saiakuntza esperimentaletarako ere diru-laguntzak jaso daitezke, betiere industria-aplikazioetan edota merkataritza-helburuetarako erabiltzea ahalbidetzen duen moduren batean ezin badira erabili edota eraldatu.

Garapen esperimentalak ez ditu barne hartzen produktuetan, produkzio-lerroetan, fabrikazio-prozesuetan, existitzen diren zerbitzuetan eta martxan dauden bestelako jardueretan egindako ohiko edo aldizkako aldaketak, horrelako aldaketek hobekuntzak eragin baditzakete ere.

Erkidegoko Esparruko 5.1.3 puntua:

5.1.3.- Primak.

Industria-ikerketarako eta garapen esperimentalerako mugak areagotu ahal izango dira, ondoren adierazten den bezala:

a) Laguntzak ETEetara zuzentzen direnean, laguntzaren gehienezko intentsitatea 10 ehuneko-punturekin areagotu ahal izango da (enpresa ertainak) eta 20 ehuneko-punturekin (enpresa txikiak);

b) Laguntzaren gehienezko intentsitatea % 80 artekoa denean, 15 ehuneko-puntuko prima gehitu ahal izango da honako baldintza hauetako bat betetzen bada gutxienez:

i) Elkarren artean independente diren gutxienez bi enpresen arteko elkarlan eraginkorra badakar proiektuak, eta honako baldintza hauek betetzen badira:

- Ezein enpresak ezin izango du elkarlan-proiektuen kostuen (diru-laguntza jaso dezaketenak) % 70 baino gehiago ordainduko;

- Proiektuak gutxienez ETE baten elkarlana eduki beharko du, edo lankidetzak mugaz haraindikoa izan beharko du, hau da, ikerketaren eta garapenaren jarduerak gutxienez bi Estatu-kideren artean gauzatzen direnean.

ii) Proiektuak enpresa baten eta ikerketa-erakunde baten arteko elkarlan eraginkorra badakar, zehazki, I+Gari buruzko nazio mailako politiken koordinazioaren esparruan, betiere honako baldintza hauek betetzen babadira:

- Diru-laguntza jaso dezaketen kostuen % 10 ordainduko du ikerketa-erakundeak gutxienez, eta

- Ikerketa-erakundeak ikerketa-proiektuen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango du, baldin eta emaitza horiek erakundeak gauzatutako ikerketatik zuzenean eratorriak badira.

iii) Soilik industria-ikerketaren kasuan: proiektuaren emaitzak nabarmen hedatzen badira hitzaldi tekniko eta zientifikoen bitartez, edota argitalpen zientifiko edo teknikoetan edo sarbide libreko baseetan (jendeak kontsulta ditzakeen datu-baseak, ikerketa-datu gordinak dituztenak) argitaratzen badira, edota doako programa informatikoen edo jatorri irekiko programa informatikoen bitartez.

i) eta ii) azalpenen ondorioetarako, azpikontratazioa ez da elkarlan eraginkortzat joko. Enpresa baten eta ikerketa-erakunde baten arteko elkarlanaren kasuan, ikerketa-erakundeari ez zaizkio aplikatuko laguntzen intentsitateak eta Esparru honetan zehaztutako gehienezko bonuak.

Erkidegoko Esparruko 5.1.4. puntua:

5.1.4.- Diru-laguntza jaso dezaketen kostuak.

Laguntzaren intentsitatea ikerketa-proiektuaren kostuen arabera kalkulatuko da, betiere diru-laguntza jaso dezaketen kostuak badira. Diru-laguntza jaso dezaketen kostu guztiak I+Gko kategoria espezifiko bati esleitu behar zaizkio.

Honako kostu hauek jaso ditzakete diru-laguntza:

a) Langileen (ikerlariak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak) kostuek, betiere ikerketa-proiektuan soilik jarduten badute;

b) Tresna eta materialen kostuek, behar den neurrian eta ikerketa-proiekturako erabiltzen den aldian. Tresna eta materialak beren bizitza erabilgarrian erabiltzen ez badira ikerketa-proiekturako, ikerketa-proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio-kostuek bakarrik izango dute diru-laguntza jasotzeko aukera. Kontabilitate-jardunbide egokien arabera kalkulatzen dira kostu horiek;

c) Eraikin eta lurren kostuek, ikerketa-proiekturako erabiltzen diren neurrian eta proiektuak irauten duen bitartean. Eraikinen kasuan, ikerketa-proiektuaren iraupenari dagozkion kastuek bakarrik jaso dezakete diru-laguntza, kontabilitate-jardunbide egokien arabera kalkulatu direnek. Lurren kasuan, aldiz, merkataritza-eskualdatzeei dagozkien kostuek edo benetan egindako kapital-kostuek izango dute diru-laguntza jasotzeko aukera;

d) Kontratu-ikerketei, jakintza teknikoei eta kanpo-iturrien lizentzia bidez merkatu-prezioetan erositako edo lorturiko patenteei dagozkien kostuek, betiere eragiketa erabateko lehiako baldintzetan eta kolusio-elementurik gabe egin bada, baita aholkularitza-kostuek eta ikerketa-jarduerari soilik bideratutako zerbitzu baliokideen kostuek ere.

e) Ikerketa-proiektutik zuzenean eratorritako gastu orokor osagarriek;

f) Bestelako funtzionamendu-gastuek, materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne, baldin eta ikerketa-jardueratik zuzenean eratortzen badira.

Erkidegoko Esparruko 7.1 puntua:

7.1.- Ebaluazio zehatz baten eraginpeko neurriak.

Jarraian zerrendatzen diren neurrietan, lehia faltsutzeko arriskua handiagoa da. Hori dela-eta, Batzordeak ebaluazio zehatzagoa egingo du.

REC baten eraginpeko neurriei dagokienez.

- RECek Batzordeari banan-banan jakinarazteko betebeharra jakinarazten dion kasu guztietan.

Esparru honen eraginpeko neurriei dagokienez.

Laguntzaren zenbatekoak gainditzen badu.

- Proiektuetarako laguntzen eta bideragarritasun-azterlanen kasuan:

* Proiektua bereziki ikerketa-arlokoa bada: 20 milioi euro enpresako, bideragarritasuneko proiektu edo azterlan bakoitzeko;

* Proiektua bereziki industria-ikerketaren arlokoa bada: 10 milioi euro enpresako, bideragarritasuneko proiektu edo azterlan bakoitzeko;

* Gainerako proiektuetarako: 7,5 milioi euro enpresako, bideragarritasuneko proiektu edo azterlan bakoitzeko;

- Zerbitzu-materialen prozesu eta antolamendurako berrikuntza-laguntzen kasuan, 5 milioi euro proiektuko eta enpresako.

- Elkarte (klusterrak) berritzaileentzako laguntzen kasuan, 5 milioi euro elkarte bakoitzeko.

Ebaluazio zehatza eginez zera bermatu nahi da, I+G+Bko laguntzen zenbateko handiek lehia ez faltsutzea interes komunaren kaltetan, baizik eta, oro har, interes komunari mesede egitea. Hori gertatuko da estatuko laguntzen onurek, I+G+B gehigarriaren arabera neurtuta, lehiari eta merkataritzari eragindako kalteak gainditzen badituzte.

Ebaluazio zehatza proportzionala da, eta, kasuan kasu, faltsutze-ahalmenaren arabera zehaztuko da. Horren ondorioz, ebaluazio zehatzak ez du zertan ikerketa-prozedura formala irekitzea ekarri, baina halakorik gerta daiteke neurri jakin batzuen kasuan.

Estatu kideek erabateko lankidetza eta informazio egokia eskaintzen badute, Batzordeak bere esku dagoen guztia egingo du ikerketa aurrera eramateko.

Erkidegoko Esparruko 10.1.1 puntua:

10.1.1.- Urteko txostenak.

659/1999 Arautegian eta 2004ko apirilaren 21eko Batzordearen 794/2004 Arautegian (horren arabera, EBko Tratatuaren 93. artikulua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Kontseiluaren 659/1999 Arautegia (EE) aplikatzeko xedapenak ezartzen dira) bildutako betekizunei jarriki, Estatu kideek Batzordeari urteko txostenak aurkeztu behar dizkiote.

Xedapen horietan ezarritakoaz gain, I+G+Bko laguntza-neurriei buruzko urteko txostenek honako informazio hauek ere bilduko dituzte, laguntza-neurri bakoitzeko, baimendutako erregimenei jarraiki emandako neurriak barne:

- Onuradunaren datuak;

- Laguntzaren zenbatekoa onuradun bakoitzarentzat;

- Laguntzaren intentsitatea;

- Laguntzaren xede diren proiektuak egiten diren sektoreak.

Zerga-arloko laguntzen kasuan, urtean 200.000 eurotik gorako zerga-arinketak jaso dituzten onuradunen zerrenda bakarrik aurkeztu behar dute Estatu kideek.

Elkarteentzako laguntzei dagokienez, txostenak elkartearen jarduera ere laburbildu behar du, baita I+G+Bko jarduerak erakartzeko duen eraginkortasuna ere. Emandako laguntzari buruzko informazio gehigarria ere eska dezake Batzordeak, laguntza emateko Batzordeak emandako erabakian bildutako betekizunak bete ote diren egiaztatzeko.

Urteko txostenak Batzordearen Internet gunean argitaratuko dira.

Enpresa handietarako baimenduriko laguntza-erregimen baten babesean emandako laguntza ororen kasuan, Estatu kideek urteko txostenean adierazi beharko dute, halaber, horrelako enpresetarako laguntzek eragin pizgarria nola betetzen duten, 6. kapituluan bildutako adierazle eta irizpideak baliatuz.

Erkidegoko Esparruko 10.3 puntua:

10.3.- Indarrean hastea, baliozkotasuna eta berrikustea.

Esparru hau 2007ko urtarrilaren 1ean hasiko da indarrean, eta data hori baino lehenago ez bada argitaratzen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, horretan argitaratzen den egunaren hurrengo egunean, eta ikerketako eta garapeneko estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko Zehaztapenak ordezkatuko ditu.

Esparru hau 2013ko abenduaren 31ra bitartean aplikatuko da. Estatu kideei kontsulta egin ondoren, Batzordeak data hori baino lehenago aldatu ahal izango du esparru hau, halakorik justifikatzen duten lehiakortasunaren edo ikerketaren politikekin lotutako arrazoi garrantzitsuak badaude, edota erkidegoko bestelako politikak edo nazioarteko konpromisoak kontuan hartzeko. Esparrua indarrean hasi eta hiru urte geroago berrikustea aurreikusten du Batzordeak.

Esparrua Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren erabakia eman beharreko jakinarazitako laguntza-proiektuei aplikatuko die esparru hau Batzordeak, baita argitalpen horren aurretik jakinarazten badira ere. Onartutako eta Batzordeari jakinarazitako laguntza-erregimenen kargurako emandako banakako laguntzak ere barne hartzen dira, laguntza horiek banaka jakinarazteko betebeharra betetzeko.

Legez kanpoko estatuko laguntzen balioztatzeari aplikatu ahal diren arauak zehazteari buruzko Batzordearen komunikazioari jarraiki, jakinarazi gabeko laguntzen kasuan Batzordeak honako hau aplikatuko du:

- esparru hau, laguntzak esparru hau indarrean hasi ondoren eman badira;

- gainerako kasu guztietan, laguntza ematen denean indarrean dauden Zehaztapenak.


Azterketa dokumentala