Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7116

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, administrazioarekiko auzietako 959/08 zenbakiko errekurtsoari buruzko (babes jurisdikzionaleko prozedura) administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ebatzi, eta interesdun izan daitezkeenei aipatu salan azal daitezen epea jartzen diena.

Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak administrazioarekiko auzietako 959/08 zenbakiko errekurtsoari buruzko (babes jurisdikzionaleko prozedura) administrazio espedientea bidaltzeko eskatu du, zeina María Concepción López de Armentia Vallejok aurkeztu baitzuen EAEko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren urriaren 14ko 173/2008 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBATZI DUT:

1.- Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio espedientea bidaltzea.

2.- Espediente horretan interesik dutenei bost eguneko epea ematea, lehen aipatutako administrazioarekiko auzietako epaitegian ager daitezen.

3.- EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala