Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
7117

AGINDUA, 2008ko abenduaren 12a, Herrizaingo sailburuarena, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzen deia ebazten duena, terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko.

Terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzak arautu eta laguntza horiek eskatzeko deialdia egiten duen Herrizaingo sailburuaren 2008ko azaroaren 17ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008ko azaroaren 21ean argitaratu zen.

Hauxe ezartzen du Agindu honen 11. artikuluak: Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hilabeteko epearen barruan hartuko du Herrizaingo sailburuak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko erabakia, Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek ezagut dezaten.

Epaimahai Kalifikatzailea bildu zen 2008ko abenduaren 4an eta ebazpenaren proposamena berak eman zuen; aipatu deialdiaren 11. artikuluan xedatutakoa bete ondoren eta indarrean dauden arauek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz,

Horregatik guztiagatik, honakoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Diru-laguntza hauek ematea:

- Añanako udala 106 euro

- Elgoibarko udala 5.526 euro

- Eskoriatzako udala 5.526 euro

- Ordiziako udala 1.565 euro

- Errigoitiko udala 5.526 euro

- Ermuako udala 5.526 euro

- Aretxabaletako udala 5.526 euro

- Andoaingo udala 3.363 euro

- Kanpezuko udala 1.160 euro

- Erribera Beitiako 106 euro

- Elorrioko udala 5.526 euro

- Legutiako udala 1.305 euro

- Markina-Xemeingo udala 6.000 euro

- Balmasedako udala 3.239 euro

Deialdiak adierazitako eskakizunak ez betetzeagatik, baztertuta geratu dira eta ez dira baloratu Laudio, Abaltzisketa, Orduña eta Elgetako udalen eskabideak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Interesatuei jakinarazi behar zaie Agindu honek administrazio-bidea agortzen duela eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala