Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7118

AGINDUA, 2008ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Urnietan (Gipuzkoa) «Lourdes Iriondo» Musika Eskola Publikoa irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

«Lourdes Iriondo» Musika Eskola Publikoaren irekiera eta funtzionamendua baimentzeko, Urnietako Udalak aurkeztutako eskabidea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan xedatutakoa garatzeko, urriaren 27ko 289/1992 Dekretua argitaratu zen; dekretu horren bidez arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan musika irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea. Kontuan hartuta, halaber, ikastegi honek indarrean dagoen legeriak agindutako baldintzak betetzen dituela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Baimena ematen da 2008-2009 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den musika-eskola irekitzeko eta jardunean jartzeko:

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Urnieta.

Izen espezifikoa: «Lourdes Iriondo».

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Kode-zenbakia: 20014027.

Titularra: Urnietako Udala.

Helbidea: San Juan plaza, z/g.

Baimentzen diren irakaskuntzak: 1. 2. eta 3. mailakoak.

Adarrak:

- Instrumentu sinfonikoak: biolina, tronpeta, saxofoia eta perkusioa.

- Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta organoa.

- Bertakoak: trikitixa eta panderoa.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala