Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2008ko abenduaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7121

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 18koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena, ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena. Batzorde horiek Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko izango dira, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko ere.

Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Estatutuetako 12.2.l) artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartutako estatutuak), Agentziako zuzendariari dagokio ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea, Administrazio Kontseiluak onartu eta Adituen Batzordeak proposatu ondoren. Horixe dago aurreikusita, halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatu eta egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko protokoloaren 3. puntuan (Uniqual-eko Administrazio Kontseiluak 2008ko uztailaren 9ko Akordioaren bidez onartu zuen protokoloa, eta 2008ko irailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Uniqual-eko zuzendariaren ebazpena, 2008ko irailaren 1ekoa).

Bestalde, protokolo horren 4. puntuaren «Ebaluazioa» atalean ezartzen denez, egoera berezietan eta komenigarria denean, espezialisten berariazko aholkularitza eskatu ahal izango zaio Uniqual-i.

Halaber, egiaztatze-prozesu osoan jarraitu beharreko publizitate- eta gardentasun-printzipioak betetzeko, aipatutako ebaluazio- eta egiaztatze-protokoloaren 3. puntuak exijitzen du ebaluazio-batzordeen osaera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta Uniqual-en web orrian argitaratzeko.

Horregatik, esleitu zaizkidan eskumenei jarraiki, eta aipatutako aurreikuspenak betetzeko,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Adituen Batzordeak proposatuta, eta Uniqual-eko Administrazio Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak onartu ondoren, ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea; beharrezko denean, ondoren zehazten diren espezialistek haien eginkizunean lagunduko diete:

1.- Medikuntza-Zientzietako Batzordea.

Kideak:

Presidentea: Juan José Zarranz Imirizaldu.

Batzordekideak: Elena Barbería Leache; Pilar Civeira Murillo; Jon Irazusta Astiazaran; M.ª del Puy Portillo Baquedano; Fernando Rodríguez Artalejo.

Idazkaria: Amaia Irazusta Astiazaran.

2.- Zientzia Teknikoetako Batzordea.

Kideak:

Presidentea: Carlos Bastero De Eleizalde.

Batzordekideak: Fernando Cortés Martínez; J. Ignacio Galarraga Aldanondo; M.ª José Gil Larrea; Juana M.ª Mayo Nuñez; Iñaki Mondragón Egaña.

Idazkaritza: Inmaculada Zamora Belver.

3.- Zientzia Esperimentaletako Batzordea.

Kideak:

Presidentea: Fernando Plazaola Muguruza.

Batzordekideak: José María González Calbet; Jordi Lalucat Jo; Manuel Prieto Rubio; Gustavo Slafer; Juan Bernardo Zaballa Tejada.

Idazkaria: Rosa M.ª Alonso Rojas.

4.- Giza Zientzietako Batzordea.

Kideak:

Presidentea: Joaquín Gorrochategui Churruca.

Batzordekideak: Amelia Barquín López; Carlos Beorlegui Rodríguez; Rose Miren Pagola Petrirena; Pilar Roig Picazo; María Sierra Alonso.

Idazkaria: Mikel Urquijo Goitia.

5.- Gizarte- eta Lege-Zientzietako Batzordea.

Kideak:

Presidentea: Gurutz Jauregui Bereciartu.

Batzordekideak: Nekane Arratibel Insausti; Gualberto Buela-Casal; Emiliano Fraile Arbiol; Jose Vicente Idoyaga Arrospide; Carlos Marcelo García.

Idazkaria: Inmaculada Gallastegui Zulaica.

Aholkulariak: Iñaki Aguirreazkuenaga Zigorraga; Lander Beloki Mendizabal; Laura Gómez Urquijo; Arantza Rodríguez Berrio.

Bigarrena.- Ebazpen honek egun honetatik bertatik aurrera izango ditu ondorioak. Hala badagokio, ebazpena ezagutzera emate aldera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web orrian ere.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 18a.

Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako zuzendaria,

ANA FERNÁNDEZ SAINZ.


Azterketa dokumentala